www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. KAPITÜLIA

 

Bere büriaz sendimentü aphal baten ükheitiaz.

 

        1. Gizon orok natüralki jakitia desiratzen die; bena zer profeitü emaiten dü jakitiak, Jinkuaren lotsa gabe?

        Jinkua zerbütxatzen dian laborari ümilbat hobiago da düda gabe, eziez filosofo ürgüllütsü bat; zuñek bere arimaren arranküriak ükhen gabe, zelüko izarren lasterrak goguatzen beitütü.

        Bere büria untsa ezagützen dianak, beraurtzaz eztü pheretxürik ükhenen, ezetare gizonen laidoriuetan plazerik hartüren.

        Nakitzan ordian mündüko gaizak oro, ezpalin banü karitatia, zer balio lüke jakite harek Jinkuaren aitzinian , zuñek jüjatü behar beinai ene gaiza eginetan gañen?

 

        2. Eztüzüla hanitx jakiteko desirkünte handiegi bat, zeren barreiarzün, eta inganio handirik han edireiten beita.

        Jakitusek bere bürien agertzez plazer hartzen die, eta zühürrak deithü izatez.

        Hanitx gaiza dira, zuñen jakitia arimaren aphür; edo batere ezpeita profeitable.

        Untsa da zentzü gabia, beste, salbamentiari baizik so eztaudian gaizer estekatzen dena.

        Elhe hanitxek eztie arima asetzen, bena bizitze hunak bai enthelegiari indar emaiten, eta kontzentzia xahiak Jinkua beithan konfidantxa handi bat ükhen erazitzen.

 

        3. Zunbatenaz haboro eta hobekiago beitakikezü, hanbatenaz garratzkiago jüjatü izanen zira, saintükiago bizitzen ezpazira.

        Etzitiala arren handius izan jakitez, batez ere: bena lotsa ükhen ezazü lehenago eman izan zaizün ezagütziaz.

        Üdüri bazaizü hanitx badakizüla, eta aski enthelegü huna düzüla: halarik ere jakin ezzazü hanitxez haboro direla zük eztakizünak.

        Eztezazüla handiarena egin, bena aithor ezazü lehenago zure jakin gabia. Zeren nahi düzü zure büria beste bat beno haboruago etxeki, denen gañen zü beno jakitusagorik hanitx, eta zük beno hobeki legia enthelegatzen dienik?

        Nahi badüzü abantalluski zerbait jakin, eta ikhasi: maite ükhezü ez ezagütü izatia, eta zützaz ez pheretxürik egitia.

 

        4. Bere büriaren untsa ezagützia, eta mesperetxatzia da, jakiterik baliusena, eta gorena.

        Bere büriaren aphür etxekitia, eta besterenetzaz sendimentü hunik eta gorarik ükheitia da, zühürtarzün, eta untsatarzün handi bat.

        Ikhus bazeneza ere beste bat agerriz bekhatü, edo beste zunbait itxustarzünen egiten: halarik ere etzünüke behar uste ükhen, zü hura beno hobe zirela: zeren eta ezpeitakizü zunbat thenporak hunian egon zitakian.

        Oro gira erorkor, bena eztüzüla uste badela ihurere zü beno erorkoragorik.

 

aurrekoa hurrengoa