www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XL. KAPITÜLIA

 

Gizonaz beraurganik deus hunik eztiala, eta eztaitiala deusez ere glorifika.

 

        1. Jauna, zer da gizona, zü hartzaz orhit izateko, edo zer da gizonaren semia, zük hura bisita dezazün?

        Zer mereximentü ükhen dü gizonak, zük zure grazia hari eman ziniazon?

        Jauna, zer plañü egiten ahal düt, zük eizten banaizü? edo murmuzeiarik jüstoki egiten ahal düta, nik galthatzen deizüdana emaiten ezpadeitazü?

        Gezürrik gabe, hañ egia phensa, eta erran zirozüt: Jauna, enüzü deus, etzirozüt deus, nihaurganik eztit deus hunik; bena orotan hüts egile nüzü, eta ezdeusetara nuazü bethi.

        Eta ezpanaizü ajütatzen, eta barnetik azkartzen, erras epeltzen, eta laxatzen nüzü.

 

        2. Zü aldiz, Jauna, bethi ohikua zira, eta bazaude eternitate orotan, bethi hun, jüsto, eta saintü, untsa jüstoki, eta saintüki gaizak oro egiten dütüzülarik, eta behar den bezala ezarten, zühürtze miragarri bateki.

        Bena ni damiala ekharriago nizalakoz, eziez profeitiala; eniaukezü bethi heñ batetan: zeren thenpora bezañ khanbiakor beiniz.

        Halarik ere hobeki edireiten nüzü berhala, zük plazer düzünian, eta zure eskü ajütazalia hedatzen deitazünian: zeren zük zihaurek, gizonen sokhorririk gabe, ajütatzen ahal beinaizü, eta gisa batez azkartzen, nun ene begithartia ezpeita haboro khanbiatüren; ene bihotza aldiz, zureganat ützüliren, eta zütan phausatüren beita.

 

        3. Hartakoz untsa balin baneki gizonen konsolazione ororen eizten, bada debozioniaren jardiesteko, bada bortxatü nizan bezala zure txerkhatzeko; zeren ezpeita gizonik, ni konsolatzen ahal naianik: ordian arrazureki, zure graziaren ükheiteko esparantxa har nirozü, eta konsolazione berriaren dohaña dela kausa, boztarioz betha nintezü.

 

        4. Eskerrak zuri, Jauna, zuñeganik jiten beitzaitzat ene gogara heltzen diren gaizak oro.

        Ni aldiz enüzü zure aitzinian, banitate, eta ezdeuskeria baizik, gizon khanbiakor, eta flakü bat baizik.

        Nuntik arren glorifikatzen ahal niz, edo zeren desiratzen düt famatü izatia?

        Ezdeusetarik nizalakoz eia? eta hori bera banitate ezinago handi bat da.

        Egiazki banaloria, üzürri gaixto bat; eta banitaterik handiena da; zeren egiazko gloria gal erazitzen beiteikü, eta zelüko graziaz bilaizten beikütü.

        Ezi nuiz ere gizonak berauri plazer egiten beitü, ordian zuri desplazer egiten dizü: nuiz ere gizonen laidoriuen unduan hatsalbotürik juaiten beita, ordian egiazko berthütiak galtzen zitizü.

 

        5. Egiazko gloria, eta boztario saintia düzü, zütan, eta ez bere büriatan glorifikatzia; zure izen saintian, eta ez bere berthütian alageratzia; eta kreatüratan batetan ere, zure amurekatik baizik, plazerik ez hartzia.

        Biz zure izena laidatü, eta ez enia; biz zure obra hanitx pheretxatü, eta ez enia; biz zure izen saintia benediaktü, eni aldiz eztakidan gizonen laidoriuetarik batere eman izan.

        Zü zira ene gloria, zü ene bihotzeko boztariua.

        Zütan glorifikatüren, eta boztüren nüzü egünak diraieno; nihaurtzaz dena bezanbat aldiz, ez batere ene flakezietan baizik.

 

        6. Txerkha beze jüdiuek alkharganiko gloria; nik Jinkuaganik dena baizik, eztit txerkhatüren.

        Ezi gizonen gloria oro, uhure thenporala oro, mündü huntako goratarzüna oro, zure gloria eternalareki pareiatürik, eztüzü banitate, eta erhokeria baizik.

        O ene Jinkua, egia eternala, miserikordia bazter gabia, Trinitate adorablia, zuri zihauri biz eman laidorio, uhure, bertüte, eta gloria jinen diren müga gabezko thenpora orotan.

 

aurrekoa hurrengoa