www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITÜLIA

 

Gaizek orok Jinkuaganat, azken ürrhentzialat bezala juan erazi behar diela.

 

        1. Ene semia, egiazki dohatsü izatia desiratzen badüzü, nik behar dit izan zure azken müga.

        Intenzione hunek xahatüren dizü zure bihotza, zuñ beraurganat eta kreatüretarat ardürago okhertürik beitago.

        Ezi zure büria zerbaitetan txerkhatzen badüzü, berhala gaizki edireiten, eta idortzen zira.

        Oro arren eneganat lehenik, eta bürütik erakhar itzazü; zeren ni beiniz gaizak oro eman deitzüdana.

        Phausüz ikhus itzazü oro bederarka, huntarzün ezinago handitik jalkiak bezala; eta hartakoz orok eneganat bere üthürbürialat bezala erakharri behar dizie.

 

        2. Eneganik, üthürrü bizi batetarik bezala, txipiak eta handiak, praubiak eta aberatsak, hur bizi bat hartzen die; eta nur ere ene zerbütxian gogo hunez, eta bolontarioki jarten beitira, hek grazia graziarentako ükhenen die.

        Nur ere aldiz, nitarik kanpo, glorifikatü, edo hun propi zunbaitetan alageratü nahi beitateke, hura egiazko alagrantzian, eta bihotzeko plazer larguan, ezta izanen; bena hanitx gisaz nahasküretan, eta hersidüretan izanen da.

        Eztüzü behar arren deus ere huntarzünetik zihauri eretxeki, eta eztezazüla berthütia zuñ nahi beita gizoni eman: bena oro Jinkuari, zuñen sokhorria gabe deus ere ezpeitü gizonak.

        Nik oro eman zitit, nik zirena oro nahi zütüt, eta garratztarzün handi bateki eskerrak galthatzen zitit.

 

        3. Haur da egia, zuñtzaz gloriaren benitatia akazatzen beita.

        Eta behin zelüko grazia, eta egiazko karitatia sartzen badira bihotz batetan, han eztateke ez inbidiarik, ez bihotz hersidürarik, eta amurio propia ezta bürzagitüren.

        Ezi Jinkuaren karitatiak oro garhaitzen dütü, eta arimaren indarrak oro largatzen.

        Untsa zühür bazira, nitan baizik etzira alageratüren, nitan baizik eztüzü esperantxarik ükhenen; zeren Jinkua bera baizik ezpeita ihur hunik, zuñek gaiza ororen gañetik laidatü eta benedikatü izan behar beitü.

 

aurrekoa hurrengoa