www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITÜLIA

 

Jesü Kristek arima fidelari barnetik etxekiten dian elhesta.

 

        1. Behatüren niz, Jinkuak ene bihotzian erranen dütian hitzer.

        Dohatsü da arima, Jinkua bere barnian mintzatzen entzüten diana, eta haren ahotik konsolazionezko hitz bat ükheiten diana.

        Dohatsü dira, Jinkuaren hitzaren herots txipia entzüten dien beharriak; eta mündü huntako elhe gaixtuer, goguarik emaiten eztienak.

        Dohatsü dira osoki beharri, kanpuan herots egiten dian botzari beno lehen, egia barnen erakusten dianari, behatzen direnak.

        Dohatsü dira begiak, kanpoko gaizer zerratürik, eta barnekuer untsa idekirik daudianak.

        Dohatsü dira, barneko gaizak untsa ikhusten dütienak, eta egün orozko debozionez untsa beno untsago zelüko segretien ezagützeko adelatzera iseiatzen direnak.

        Dohatsü dira, Jinkuarekithenporaren igaraitzez, alageratzen direnak; eta mündüko baragallü orotarik, bere büriak bilaizten dütienak.

        Ezagüt, eta goza itzazü gaiza horik, ene arima, eta zerra itzazü zure zentzien borthak, amurekatik entzün ahal dezazün, zer Jinko Jaunak dioian zure bihotzian. Hoiek dütüzüla zure maitiak erraiten deitzün hitzak.

 

        2. Ni nüzü zure salbamentia, zure bakia, eta zure bizia.

        Egon zite ene khantian, eta bakia edirenen düzü. Eitz itzazü gaiza igaraiten direnak oro, eta txerka itzazü eternitatekuak.

        Zer dira gaiza thenporalak oro, inganagarri baizik; eta zer hun ükheiten düzü kreatüretarik orotarik, kreazaliaz eitzia bazira?

        Bilaizirik arren gaiza orotzaz, zure kreazaliaren gomendian jar zite, arima plazent eta leial bat bezala, amurekatik egiazko zelüko izatia jardiets ahal dezazün.

 

aurrekoa hurrengoa