www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVII. KAPITÜLIA

 

Bere büriaren Jinkuari osoki eta pürki emaitiaz, bihotzeko libertatiaren jardiesteko.

 

        1. Ene semia, eiztazü zure büria, eta ni edirenen naizü.

        Egon zite haitakeriarik, eta zihaurganatko berhezkiariarik gabe, eta bethi irabaziren düzü.

        Ezi zure büria Jinkuari, arzara ez hartzekotan, eman dükezün bezañ sarri, grazia handiago bat ükhenen düzü.

        Jauna, zunbatetan emanen deizüt ene büria, eta zuñ gaizatan eitziren düt?

        Bethiere, eta oren oroz: gaiza txipietan hañ untsa, nula handietan: deusrer eztit berhezten, bena orotan bilaizirik ediren nahi zütüt.

        Betsela nula ziteke izan enetako, eta ni zuretako; ezpazaaude barnetik, eta kanpotik, zure boronthate propi orotarik bilaizirik.

        Zunbatenaz bertanago hori eginen beitüzü, hanbatenaz hobekiago izanen zira, eta zunbatenaz osokiago eta egiazkiago, hanbatenaz eni plazer haboro, eta zihaurk irabazia handiago eginen düzü.

 

        2. Zunbaitek bere büriak Jinkuari emaiten dütie, bena zerbait beretako berhezten dielarik; ezi eztira osoki Jinkuatan fidatzen; hartakoz bere bürien arranküra handirik begiratzen die.

        Betse zunbaitek aldiz, berhala bere büriak osoki eskentzen dütie, bena gero tentazioniak hunki dütianian, ohiko gaizetara ützültzen dira, hartakoz eztie berthütian aitzinatzerik egiten.

        Hek eztie jardietsiren egiazko bihotzeko libertatia, ez-tare ene adixkidegua maithagarriaren grazia; aitzinetik bere bürien emaite osua, eta egün oroz hen oberendatzia egiten ezpadie; zeren hori gabe ezpeititeke, ez orai, ez gero eneki jünta, ez nitzaz goza.

 

        3. Hañbestetan erran, eta arzara erraiten deizüt, eitzazü zure büria, eta oberenda izadazü eni, eta gozatüren zira barnetiko bake handiaz.

        Emazü oro orogatik, deus eztezazüla txerkha, deus eztezazüla galtha, zaude nitan xahüki, eta fermoki, eta ni ükhenen naizü.

        Lihorzeko libertatia badükezü, eta ülhünpiak etzütü hartüren.

        Hortan bira zure iseiak, zure othoitziak, zure desirak; amurekatik, zihauren berheziki deus ükheitetik, bilaiz ahal zitian, eta pikarrai Jesüs pikarrai denari jarraiki ztian, zihauren hil, eta harentako bizi zitian eternitate batez.

        Ordian galdüren, eta ezabatüren dütüzü üdürüpen banuak oro, eta arranküra soberakinak oro.

        Ordian orano juanen da lotsa handiegia, eta amurio behar ezten bezalakua hilen.

 

aurrekoa hurrengoa