www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITÜLIA

 

Obedientziaz, eta besteren pian izatiaz.

 

        1. Gaiza handi bat da obedientzian egoitia, gehien baten pian bizitzia, eta bere bürzagi ez izatia.

        Hanitxez segürago da gehienguan beno, besteren manü pian egoitia.

        Hanitx jente daude obedientzian bortxaz lehen, eziez amure hunez, eta hek phena soferitzen die, eta arhinzki murmuzeiatzen dira.

        Eta eztie ezpiritiaren libertatia jardietsiren, Jinkuaren amurekatik, bihotz osoz, besteren petiko izatez kontent ezpadira.

        Lasterka zite horrat eta hunat eztüzü phausia edirenen; gehien baten goberniaren izate ümiliaren pian baizik.

        Hobeki izan ustiak, eta lekhien khanbiuak hanitx jente inganatü dütü.

 

        2. Egia da, bat bedera bere sendimentiaren araur, gogo hunez gobernatzen dela, eta ekharriago dela, bere sendimentüko direneganat.

        Bena Jinkua gureki bada, bortxatü gira zunbait ordüz, gure sendimentiaren eiztera; bakiaren ükheitia dela kausa.

        Nur da aski zühür, ororen osoki jakiteko.

        Etzitiala arren sobera fida zure sendimentiari, bena ikhas ezazü bestenari behatzen gogo hunez.

        Hun bada zure sendimentia eta hura eizten badüzü, Jinkuaren amurekatik, eta bese bati jarraikiten bazira, hantik haboro profeitü idokiren düzü.

 

        3. Ezi entzün dizüt ardüra erraiten konselliari behatzia, eta haren hartzia segürago dela, eziez emaitia.

        Hel ahal daite orano bat bederaren sendimentia hun den: bena señale da ihur ürgüllütsü, eta bürü gogor dela, besteren sendimentiari behatü nahi eztenian, nuiz ere arrazuak eta gaizak hala bethi beitie.

 

aurrekoa hurrengoa