www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI. KAPITÜLIA

 

Ezpiritü libertatiaz gozatzen denaren goratarzünaz, zuñ ihurk merexitzen beitü orazioniaz lehen, eziez irakurtziaz.

 

        1. Jauna, gizon osoki pherestü den baten lana düzü, ezpiritiaren bethi zelüko gaizetan estekatürik etxekitia, eta hanitx arranküraren artian, kasi arranküra gabe izatia: ez herabeztiaren gisala; bena ezpiritü libertatiaz gozatzen denaren berhezkeria batez; kreatürari bateri ere, behar ezten gogo batez, estekatü izan gabe.

 

        2. Süplikatzen zütüt, ene Jinko ezinago saintü zirena, mündü huntako arranküretarik begira nazazün, hetan sobera sar enadin; khorpitzaren behar hanitxetarik, plazerak abantalla har eztizadan; eta arimaren threbükü orotarik, tristeziek korajia gal erazi eztizaden.

        Etziozüt begira nezazün, gaiza mündüko banitatiaz, pasione handireki, txerkhatzen dütianetarik; benma solta dezazün zure zerbütxariaren arima, hiltziaren maradizioniaz, orori komün diren miserietarik, zuñek sorthatzen, eta gibeltzen beitie ezpiritiaren, nahi lükian ordü oroz, libertatian sar erazitzetik.

 

        3. O ene Jinkua, eztitarzün ezin erraiten zirena, kharats ediren erazi zadazü aragiaren konsolazionia oro, zuñek hürrüntzen beinai etarnitatekuen amuriotik, eta bereganat gaizki thiratzen, presenteko hun, plazer egiten dian, zunbait dela kausa.

        Enazan, o ene Jinkua, aragiak, ez odolak garhait; enazan mündiak, ez haren gloria llabürrak ingana; enazan debriak, ez haren finaziak eror erazi.

        Emadazü bühürtzeko indarra, soferitzeko pazentzia, iraiteko fermotarzüna.

        Emadazü, mündü huntako konsolazionen ororen plazan, zure ezpiritü ezinago ezti denaren berekadüra: eta aragiaren amuriuaren lekhian, jin erazi zadazü zure izen saintiaren amuriua.

 

        4. Ezpiritü debozioniaren suiaz betherik den beatentako, phezü handi bat dütüzü, jatia, edatia, beztitzia, eta gañerako khorpitzaren süstengatzeko behar diren gaizak.

        Emadazü grazia, holako beharrünetzaz ahülki eta doiak zerbütxatzekua, eta desirkünte handiegietzaz ez eskerniatü izatekua.

        Eztüzü ororen eiztia lege zeren natürak behar beitü süstengatü izan; bena zure lege saintiak eztizü unhesten behar beno haboro, eta haboruenik plazer egiten dienen txerkhatzia; ezi bestela aragia ezpiritiaren kunre altxa litezü.

        Akhodiña hoien artian, zure eskü saintiak, otho, gida, eta argi nazala; deus soberarik nitan izan eztadin.

 

aurrekoa hurrengoa