www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITÜLIA

 

Jesü Kristen Imitazioniaz, eta mündü huntako banitaten mesperetxiaz.

 

        1. Eni jarraikitzen dena eztabila ülhünpian, dio Jinko Jaunak; hoiek dira Jesüsen hitzak, zuñek abisatiak beikira, behar dügüla haren egitatia, eta bizitzia imitatü, nahi bagira egiazki argitü izan, eta ütsümentü orotarik eskantzatü.

        Gure arrankürarik handiena biz arren, Jesüsen bizitziaren ardüra ezpiritian ükheitia.

 

        2. Jesüsek erakusten deizkün gaizak, saintü ororenak beno baliusago dira, eta haren ezpiritia lianak, han ediren liro manna estalia.

        Bena heltzen da, ebanjeliuaren ardüra entzütiagatik, hanitxi etzaiela bihotza hunkitzen, zeren ezpeitie Jesüsen ezpiritia:

        Nurk ere gozatü, eta untsa enthelegatü nahi beitütü Jesüsen hitzak, harek behar dü isaaiatü Jesüsenaren araur bere bizitze ororen igaraitera.

 

        3. Zer profeitü düzü Trinitatiaz hitz handirik erraitia: Trinitatiaren gogoko ezpazire, ümilitatiaren ükhen gabez.

        Egiazki hitz handiek eztie justua, eta saintia egiten: bena bai bizitze berthütusak Jinkuari khario izan eraziten.

        Nahiago dit bihotzeko dolümena senditü, eziez jakin, zuñ hitzez enthelega erazitzen den.

        Bazeneki ere eskritüra sainta oro gogoz, eta filosofo ororen jakitiak; zer profeitü zünüke Jinkuaren grazia eta amuriua gabe.

        Banitaten banitatia dio zühürrak eta oro dira banitate, salbü Jinkuaren maite ükheitia, eta haren zerbütxatzia.

        Haur da zühürtze handia, mündiaren mesperetxiez zelüko erresomalat juaitia.

 

        4. Banitate bat da arren aberastarzün galdü behar dienen txerkatzia, eta hetan esparantxa ükheitia.

        Banitate bat da orano uhuren jardiesteko egin ahalaren egitia, eta bere büriaren goratzia.

        Banitate bat da aragiaren nahikünter jarraikitzia, eta zertaz ere hañ garrazki ihurk gaztigatü izan behar beitü, haren desiratzia.

        Banitate bat da bizitze lüze baten nahi ükheitia, eta haren untsa igaraitez ez axolatü izatia.

        Banitate bat da bere goguaren oraiko bizitziareki estekatürik etxekitia, eta gero zer jin behar den aitzinetik ez ikhustia.

        Banitate bat da laster beno lasterrago igaraiten den gaizaren maite ükheitia, eta bethi irañen dian alagrantzia haidürü daukünaren lekhiala lasterrekaz ez juaitia.

        Ardüra orhit zite erran zahar hunez, eztela so egitez begia asetzen, ez eta ere beharria entzütez.

        Iseia zite arren, zure bihotzaren gaiza ikhusten ahal direnen amuriotik soltatzera, eta ezin ikhusten direnetrat igaren erazitzera; ezi aragiaren desirer jarraikiten direnek, kontzentzia theyützen dizie, eta Jinkuaren grazia galtzen.

 

aurrekoa hurrengoa