www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITÜLIA

 

Elhe soberari gogua emaitiaz.

 

        1. Hürrünt zite ahalaz gizonen herotsetarik: ezi mündüko egitekuetan sartziak nahasten dizü ihur azkarki, nahi bada intenzione xahü bateki erabil ditian.

        Ezi banitatiaren theyütarzüna, eta esklabogua berhala har eraziten dizüzie.

        Untsa nahi nikezü hanitxetan ixilik egon ninzan, eta gizonen artian enintzan izan.

        Bena zeren hañ gogo hunez mintzatzen gira, eta alkharreki elhestatzen: kontzentziari ogenik egin gabe bekhanki arzara ixilik egoitiala ützültzen girenen gañen.

        Hañ gogo hunez elhestatzen gira, zeren eta alkharren elhestetarik, alkharren konsolazionia txerkatzen beitügü, eta gure bihotza, hanitx phensamentü fuertez sorthatürik daguena, arhintüxe nahi beikünüke.

        Gozo handi bat hartzen dügü, nuiz ere mintzatzen beikira, edo phensamentian igaraiten beitütügü, gihaurk hanitx maite, edo desirtazten dütügün gaizak, edo gure kuntre eztirela borogatzen dütügünian.

        Bena elas deus irabazi gabe ardürago ezi kanpotiko konsolazione horrek damü handi bat eretxekiten deio, zelütik bihotziala jiten denari.

        Hartakoz iratzarririk, eta othoitzetan egon behar dügü, beldürrez thenpora profeitürik gabe igaren dezazün.

        Konbeni edo hun bada mintzatzia errazü huniala erakhar diruan gaiza zunbait.

        Üsantxa gaixtuak, eta gure profeitiak arrankürarik ez ükheitiak, mihia ezaxolatüki erabil erazitzen deizü.

        Hargatik orogatik gaiza ezpiritualez debotki elestatziak profeitü ezpiritualian; ajütü handirik emaiten dü: orotan gainti, nuiz ere bihotzez eta ezpiritüz Jinkuari bardin jüntatürik daudianak, elhestatzen beitira.

 

aurrekoa hurrengoa