www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. KAPITÜLIA

 

Egin behar diren gaizetan, zer aitzinetik ikhusi behar den.

 

        1. Ezta behar elhe, ez pensamentü orori bere sinhetsia ezarri; bena gaizak behar dü lüzaz eta abisamentüreki Jinkuaren eretzian phezatü.

        Elas ardüra ihurk sinhesten, eta erraiten dü ehikiago gaizkia, eziez huna besterentako, hañbeste gira flakü!

        Bena jente konplitiek eztütie ehiñera sinhesten elhe errailiak oro: zeren beitakie gizonaren flakütarzüna gaizkialat ekharri, eta bere elhetan aski hütskor dela.

 

        2. Zühürtze handi bat da, egin behar diren gaizetan ez arhinegi izatia, eta berauren sendimentietan ez gogorki egoitia.

        Hari so daguen phüntü bat da orano, zuñ nahi beita gizonen elhen ez sinhestia, eta entzün eta sinhetsi dütian gaizen, ez besteri berhala arraerrraitia.

        Harzazü zure konsellia gizon zühür, eta kontzentzia maite dian bateki: eta nahiago zirela, zihaur beno hobiago batek erakusten zeitzün gaizer, eziez zihaurk ediren dütüzüner, jarraiki.

        Bizitze hunak gertha erazitzen dü gizona zühür Jinkuaren eretzian, eta hanitx gaizatan jakintsü.

        Zunbatenaz gizona bere beithan ümilago, eta Jinkuari manentago izaten beita: hanbatenaz zühürrago date bere egiteko orotan, eta bakia hobeki ükhenen dü.

 

aurrekoa hurrengoa