www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV. KAPITÜLIA

 

Amurioz egin izan diren obretzaz.

 

        1. Mündüko gaiza orogatik, eta nuren nahi beita maite ükheitia gatik, ezta behar gaizkirik batere egin; bena obra hun hasiak eitzi behar dü zunbait ordüz phenarik gabe, edo hobiago batetara khanbiatü, beharrian denari hunki egitia gatik.

        Ezi horren egitiak, obra huna eztü galtzen, bena bai hobiago batetara khanbiatzen.

        Kanpotiko obrak karitatia gabe deusere eztü balia; bena karitatiareki egiten diren gaizak oro, zunbat nahi beita txipi, eta mesperetxatü diren, abantallus gerthatzen dira.

        Ezi Jinkuak gogua haboro emaiten dü, zunbat amurioreki ihurk obra egiten dian, eziez obrari berauri.

 

        2. Hanitx maite dianak, hanitx egiten dü, hanitx egiten dü, untsa egiten dianak, eta untsa egiten dü, komünaren huna bere boronthatia beno lehen egin nahi dianak.

        Hanitxetan üdüri da karitatia bera dela, eta beitate aragiaren inspirarzüna: zeren natüraren enjogidüra, gihauren boronthate propia, phakiaren ükeiteko esparantxa, eta gure khorpitzen aisaren nahiküntia bekhanki gure obretarik hürrüntü nahi beitira.

 

        3. Egiazko karitate osua dianak deusetan ere eztü bere büria txerkatzen; bena besterik eztü desiratzen, baizik ere gaizak oro Jinkuaren gloriatako izan ditian.

        Ihuri ere eztü inbidiarik ekharten, zeren bere alagrantziarik batere ezpeitü maite, eta bere beithan ezpeita nahi alageratü, bena Jinkuatan gaiza hun ororen gañetik dohatsü izatia desiratzen dü.

        Eztü sinhesten ihur-ganik huntarzünik batere jiten dela: bena bai oro osoki Jinkuaganik, zuñeganik üthürbürü batetarik bezala turrustak jaisten beitira, eta zuñtan saintiak oro gozamen handireki finalki phausatzen beitira.

        O nurk ere beilüke egiazko karitate hartarik txinka bat, ezagüt liro düda gabe lürreko gaizak oro banitatez betherik daudiala.

 

aurrekoa hurrengoa