www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVI. KAPITÜLIA

 

Gizonen jüdikamentü banuen kuntre.

 

        1. Ene semia, Jinkuatan ezarzü fermoki zure bihotza, eta gizonen jüjamentiaren eztüzüla lotsarik, zure kontzentziak minik egiten ezteizün thenporan.

        Hun düzü gisa hortan soferitzia, eta eztüzü hori greugarri izanen, bihotz ümil batentako, ez-etare Jinkuatan haboro, eziez bere beithan fidatzen denarentako.

        Hanitxek hanitx gaiza erraiten dizie, eta hartakoz sinheste aphür ihurk hetan ezarri behar dizü.

        Besthalte orori gogara egitia, eztüzü egiten ahal den gaiza bat.

        Zunbat ere Jundane Phaule Jinkuatan ororen gogara, eta oro ororen izatera iseiatü beitzen; haregatik orogatik ezdeusentako khuntatzen zizün gizonetzaz jüjatü izatia.

 

        2. Aski, ahal ziruan, eta beraurtan zen bezanbat, egin zian, besten hunialat erakharteko, eta salba erazitzeko; bena ezin gibeltü ahal ükhen zian, bestetzaz zunbait aldiz, ez jüjatü, edo mesperetxatü izatia.

        Hartakoz oro eitzi zütian Jinkuari, zuñentako deus ezpeita estalirik, eta bühürtü izan zen pazentzia eta ümilitatereki, gaizki mintzo, edo orano bere phensamentü bano, eta hütskorretzaz, gaizak oro nahi zütien bezala bantatzen zütienen kuntre.

        Haregatik zunbait ordüz ihardetsi ükhen zizün, beldürrez flakier bere ixilik egoitiaz eskandal eman lezan.

 

        3. Nur zira, gizon hil behar dian batentako lotsa ükhen dezazün? egün balin bada, bihar eztükezü ageri.

        Jinkuaren ükhezü lotsa, eta eztüzü ükhenen beldürrik gizonen izierientako.

        Zer photere dü zütan, elhe gaixto erraiten, edo goitzarran egiten deizünak, bere büriari haboro damü, eziez zuri eretxekiten dizü; eta nur nahi beita den, Jinkuaren jüjamentiari ezin ihisirik egiten ahal dizü.

        Ükhezü zük Jinkua begien aitzinian, eta zure kheremendetzaz eztezazüla debadiorik txerkha.

        Üdüri bazaizü presentian garhaitzen zütiela, eta merexi eztüzün ahalkia soferitzen düzüla, etzitiala hargatik khexa, ez-etare pazentzia gabiaz zure khorua herts.

        Bena lehenago zelialat goiti itzazü begiak ni beithara: nik badit photeria, zure ahalke, eta goitzarren orotarik idokitekua, eta batbederari bere obren araur phakiaren emaitekua.

 

aurrekoa hurrengoa