www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVII. KAPITÜLIA

 

Gaiza greugarriek orok bizitze eternalagatik soferitü behar diela.

 

        1. Ene semia, ene amurekatik hartü dütüzün triballiek etzitzela deskoraia, eta kantu orotarik jiten zaizün thürbürarzünek, etzitzela bihotz aphal izan erazi, bena ene hitz emaitiak behar zütü gaiza heltzen diren orotan azkartü, eta konsolatü.

        Nik badit nuntik zü phaka, izariak oro beno handiago den gisa batez.

        Etzira lüzaz heben triballatüren, ez bethi dolorez kargatü izanen.

        Egürükazü aphür bat, eta ikhusiren düzü sarri, zure gaitzen ürhentzia.

        Thenore bat jinen düzü zuñtan triballiak, eta nahaspillak oro baratüren beitira.

        Thenporareki igaraiten diren gaizak oro, txipi, eta llabür dütüzü.

 

        2. Egiten düzüna, egizü untsa, triballa zite ene miñatzian eta ni nükezü zure phakia.

        Izkiriba, irakur, khanta ezazü, egizü hasperen, egon zite ixilik, zaude orazionetan; soferi itzazü bihotztoiki, zure nahiaren kuntre jiten diren gaizak; bizitze eternalak merexi zitizü horik oro, eta handiagorik.

        Jinkuak dakian egün batez jinen düzü bakia; eta ordian eztükezü thenpora hartako gaik ez egünik; bena bai argi bethi irañen dian bat; karitate müga gabe bat, bake fermo bat, eta phausü segür bat.

        Ordian eztüzü erranen, hiltzezko khorpitz huntarik nurk libratüren nai? eta eztüzü marrakarik eginen, diozülarik, elas miserable nizana, ala beira ene hebeko egoitia lüzatü! Zeren heriua bethierekoz akazatü ianen beita; han badükezü dohatsütarzün deusetan ere eskazkeriarik eztütian bat, erreustarzünik gabe, hanko izale dohatsien konpaña ezti, eder, eta maithagarrian.

 

        3. O ikhusi bazüntü zelian diren saintien bethiereko khoruak, zuñen gloria handiaren boztariuan daudian orai ere; zunbat ere nuizpait mündü huni üdüritzen beitzeion mesperetxiaren peko zirela, eta kasi bizitzia etziela merexi: düda gabe lürriala drano aphal zinteke, eta nahiago zinanteke ororen pian lehenago izan, eziez bahoitz baten gehien.

        Eta etzintzake bizitze huntako egün hunak desira, bena lehenago alagera zinteke, Jinkuagatik doloretan izatiaz, eta irabazi ezinago handi bat uste zünüke lizatiala, gizonen artian ezdeusentako igaraitia.

 

        4. O goza bazintza gaiza hoiek, eta zure bihotzian barna beno barnago sar balite; nula atrebi zinteke, aldi bakhoitz batez ere, plañürik egitera!

        Bizitze eternalarentako eztireia behar gaiza phenuak oro soferitü?

        Eztüzü gaiza txipia, Jinkuaren erresomaren galtzia, edo irabaztia.

        Goitizazü arren zelialat zure begithartia. Haur nüzüla ni, eta ene saintiak oro eneki, zuñek mündü huntan debadio handirik ükhen beitie, orai alagrantzian, orai konsolazionian, orai segürantzan, orai phausian, beitira, eta izanen ere bai ürhenzerik gabe eneki ene aitaren erresoman.

 

aurrekoa hurrengoa