www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITÜLIA

 

Gaiza ezti bat dela, mündia mesperetxatürik, Jinkuaren zerbütxian izatia.

 

        1. Orai arzara mintzatüren nitzaizü, Jauna, eta enüzü ixilik egonen; mintzatüren nüzü ene Jinkuaren, ene Jaunaren, ene errege zelian denaren beharrietara.

        Ala beita handi, Jauna, zure lotsa dienen, begiratzen düzün eztitarzünaren hanitxtarzüna bena zer zira zü maite zütianentako? zer bihotz osoz zerbütxatzen zütianen?

        Ihulere ezin erraiten ahal den bezalako düzü zure ezpiritüz ikhustiaren eztitarzüna, zuñ maite zütianer largoki emaiten beitüzü.

        Orotan gainti erakutsi deitazü zure karitatiaren eztitarzüna, ezdeus nintzalarik, egin ükhen naizünian, eta zure ganik herratürik nabilanian, zihaurganat erakharri naizünian, zerbütxa zintzadan amurekatik; eta zure maite ükheitiaz manü eman deitazünian.

 

        2. O amuriuaren üthürri ezin agort daitiana, zer erranen düt zützaz?

        Nula ahaztera üzten ahal zütüt, nitzaz orhitzeko huntarzüna ükhen düzünen gañen nihaurk orano ene arima theyü eta gal unduan.

        Pietate ükhen düzü zure zerbütxariaz, ihuntik ere esparantxa ükheiten ahal zian beno haboro; eta zure grazia, eta adixkidegua erakutsi deitzozü harek ihulere merexi zian beno hobeki.

        Zer grazia hunen ordari emanen deizüt? Ezi eztüzü orori eman izan, gaizak oro eitzirik mündü huni adio erraitia, eta komentietako bizitziaren besarkatzia.

        Gaiza handi bat deia, zü zerbütxa zitzadan, beste kreatürak oro zure zerbütxatzera bortxatü direnen gañen?

        Etzitazü üdüri izan behar, zure zerbütxatzia gaiza handi bat dela; bena lehenago üdüri zitazü gaiza handi, eta miragarri bat dela, ükhen dezazün huntarzüna, hañ praube eta merexi gabe bat har dezazün zure zerbütxaritako, eta jünta dezazün zure maitekilan.

 

        3. Nik dütüdan gaizak, eta zure zebütxatzeko emaiten deitazün muldia, oro zuriak dütüzü.

        Bena haregatik zure aldian, zük ni haboro zerbütxatzen naizü, eziez nik zü.

        Hoiek dütüzüla zelia eta lürra gizonaren zerbütxüko kreatü dütüzünak, prest beitaude, eta egün oroz egiten beitie, zük manü emaiten deiezüna.

        Bena hori gaiza aphürra düzü; aingüriak ere orano gizonaren zerbütxüko bere heñian ezarri dütüzü.

        Horik oro beno haboruago dena düzü aldiz, zihaurk düzün, gizonaren zerbütxatzeko, huntarzüna, eta hari hitz emaitia, zihauren büria emanen deiozüla.

 

        4. Zer emanen deizüt, egin deiztatzün huntarzün hoien ororentako. Ah zerbütxa ahal bazintzat ene menteko egün oroz!

        Ah egün bakhoitx batez ere zerbütxa ahal bazintzat, zük merexi düzün bezala.

        Egiazki zük merexi dütüzü zerbütxiak oro, eta laidorio eternal bat.

        Egiazki zü ene Jauna zira, eta ni zure zerbütxari praubia, ene indar oroz zü zerbütxatü behar züntükedana, eta zure laidoriuetan seküla debeiarzünik hartü behar enükiana.

        Hala nahi dit, hala desiratzen dit; bena nik ments dütüdanen ororen süplitzeko ükhezü huntarzüna.

 

        5. Ala beita uhure, eta gloria handia, zure zerbütxatzia, eta zure amurekatik, beste gaiza ororen mesperetxatzia!

        Ezi nur ere gogotik zure ezinago saintü den zerbütxiaren pian jarten beitira, hek ükhenen dizie grazia handi bat.

        Nur ere zure amurekatik, aragiaren plazer orotarik hürrüntü beitirateke; hek edirenen dizie espiritü saintiaren ezinago ezti den konsoliua.

        Nur ere zure izenetan bide hersian jarten beitira eta mündüko arranküretzaz bilaizi beitirateke, hek jardietsiren dizie ezpiritüko libertate handi bat.

 

        6. O Jinkuaren zerbütxü eder, eta maithagarria, zuñek gizona saintützen, eta libertatian ezarten beitü.

        O relijiusen izatiaren mithilgua sakratia, zuñek gizona ezarten beitü aingürien pare, Jinkuaren apaisazale, debrien lotsa erazizale, eta arima fidel orori laidable.

        O zerbütxü besarkatü, eta bethi desiratü behar günükiana, zuñtzaz merexitzen beitü ihurk huntarzün ezinago handia, eta jardiesten alagrantzia bethi irañen diana.

 

aurrekoa hurrengoa