www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITÜLIA

 

Estekamentü gaixtuetzaz.

 

        1. Zer nahi beita gisaz, gizonak zerbait gaixtoki desiratzen badü, berhala bere beithan erreus bilhatzen da.

        Ürgüllütsia, eta abarizusa seküla eztira phausian jarten: ezpiritüz aldiz praube, eta ümil direnak, bake handi batetan daude.

        Nur ere ezpeita orano bere büriari osoki hil, berhala tentatü, eta garhaitü izaten da, gaiza txipi eta txar eli batetan.

        Ezpiritüz flakü, eta zerbait gisaz aragiaren nahiküntetara erortoki dena, nekez daite lürreko desiretarik osoki solta; eta hartakoz ardüra dütü tristeziak hetarik hürrüntzen denian, koleratzen ere da arhinzki, nahi diana egiten etzaionian.

 

        2. Bena desiratzen dian gaiza ükheiten badü, berhala kontzentziaren theyü ükheitiak, sor eta phezü gertha erazitzen dü, zeren eta jarraiki beita bere pasioniari, zuñek ezpeiteio ajütürik emaiten, bake txerkhatzen dianaren ükheiteko.

        Arren pasioner bühürtzez, eta hek nahi eztiena egitez edireiten da bihotzeko egiazko bakia.

        Ezta arren bakerik gizon aragiari, eta kanpotiko gaizer enjogi den baten bihotzian; bena bai debozionia, eta gaiza ezpiritualak dütianarenian.

 

aurrekoa hurrengoa