XXVIII. KAPITÜLIA
Mardalleren mihien kuntre.
1. Ene semia, etzitiala khexa, nurbaitek zützaz sendimentü gaixtorik balin badü; eta zük gogo hunez entzüten eztütüzün gaizarik erraiten balin badü.
Zük, zihaurtzaz sendimentü gaixtuagorik, ükhen behar düzü, eta sinhetsi, ihur ere eztela zü beno flakiagorik.
Zihauren barnian paseiatzen bazira, eztüzü kasü handirik eginen, hegaltaz igaraiten diren elhetzaz.
Jakite handi bat düzü, batzarre gaixtuetan ixilik egoitia, eta bihotzez eneganat ützültzia, eta gizonen jüdikamentiagatik, bere guntzetarik ez jalkitia.
2. Eztaguela zure bakia gizonen mihietan, ezi ala untsa, ala gaizki mintza ditian, zü zirena zirateke nun da egiazko bakia, eta egiazko gloria? ezteia nitan?
Nurk ere ezpeitü desiratzen gizoner plazer egitia, eta her desplazer egitiaren ezpeitü lotsarik, hura bake handi batez gozatüren da.
Bihotzaren erreustarzünak, eta zentzien barreiarzünak oro jiten dira amurio gaixtorik, eta lotsa banotik.
|