www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLII. KAPITÜLIA

 

Gizonetan eztiala behar ezarri gure bakiak.

 

        1. Ene semia, zure bakia ezarten badüzü zunbait bizizale lagünetan, alkharreki bizitzen, eta sendimentü batetako zireielakoz, khanbiakor, eta erreus izanen zira.

        Bena hersatzen bazira bethi bizi, eta iraiten dian egiala, adixkide baten hürrüntziak, edo hiltziak etzütü tristetüren.

        Nitan behar dizü bermatü adixkidiaren maithatziak, eta ene amurekatik maithatü behar düzü, nur ere hun üdürotü beitzaizü dela, eta mündü huntan untsa khario beitüzü.

        Ni gabe adixkidegua eztüzü balius, ez iraipus; nik oropilatzen eztüdan amuriua eztüzü ez egiazko ez xahü.

        Hola maite dütüzün gizonen estekamentier gisa batez hil behar düzü, nun, zütan den bezanbat, desiratzeko beitzünüke, hen lagünguarik gabe izatia.

        Hanbatenaz haboro Jinkuaganat gizona hüllantzen da; zunbatenaz hürrüntzenago beita lürreko konsolazione orotarik.

        Hanbatenaz ere gorago Jinkuaganat igaiten da; zunbatenaz aphalago bere beithan jaisten beita, eta berauri xarrago dela üdüri beitzaio.

 

        2. Bena zunbait huntarzün bere büriari emaiten dianak, Jinkuaren graziaren bere beithara jitiari baragallü bat ezarten dü; zeren espiritü saintiaren graziak bethi bihotz ümil bat txerkhatzen beitü.

        Bazeneki zure büriaren osoki ezdeusten, eta kreatüra ororen amuriotik laxatzen, eta idokiten; ordian behar nikezü ene graziaren turrusta zureganat igorri.

        Kreatüreganat so egiten düzünian, zihauren büriari idkiten düzü krezaliaren sua.

        Ikhas ezazü, krazaliaren amurekatik zure büriaren gaiza orotan garhaitzen; ordian Jinkuaren ezagütziala heltüren ahal zira.

        Zunbat nahi beita txipi den, gaiza ihurk behar ezten bezala maithatzen diana, eta so egiten deiona; bihotza gastatzen deizü, eta huntarzün ezinago handitik gibeltzen gütü.

 

aurrekoa hurrengoa