www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. KAPITÜLIA

 

Komentietako bizitziaz.

 

        1. Ikhasi behar düzü, zure büriari hanitx gaizatan bühurtzen, bestekila nahi badüzü bakia, eta jünto izatia begiratü.

        Ezta gaiza aphürra, komentietan, edo alkharreki bizitzeko jüntatzen direneki egoitia, eta han berian, plañitzeko errazurik eman gabe, hil artio fidelki iraitia.

        Dohatsü da han berian bizitze hun bat kharreiatü diana, eta azkentze hun bat ükhen diana.

        Nahi bazira behar den bezala egon, eta berthütian aitzina juan, zure büria bidejan bat, eta destarratü bat bezala etxeki ezazü lürren gañen.

        Nahi badüzü bizitze saintü bat kharreiatü, behar düzü Jinkuaren amurekatik, erho beitzina bezla izan.

 

        2. Arropak eta khoruak aphür baliotako dira, bena bizitzeko maneriaren khanbiuak, eta pasionen osoki hil erazitziak, egiazko fraidia egiten dizie.

        Nurk ere, Jinkuaz beraz, eta bere arimaren salbamentiaz kanpo, zerbait besterik txerkatzen beitü, harek eztü thürbürarzün eta dolore baizik edirenen.

        Bakian ere ezin lüzaz egoiten da, txipienik, eta beste ororen petiko izatera, iseiatzen eztena.

 

        3. Zerbütxatzeko jin zira, eta ez gobernatzeko: jakin ezazü soferitzeko, eta triballatzeko deitü izan zirela, eta ez elehestetan thenporaren igaraiteko, eta auher izateko.

        Komentietan arren gizonak borogatü izaten dira, hala nula ürhia labe bero batetan.

        Han ihur eztauke, bihotz osoz Jinkuaren amurekatik ümiliatü nahi ezpalin bada.

 

aurrekoa hurrengoa