www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XX. KAPITÜLIA

 

Ixiltarzünaren eta ihur gabe izatiaren amuriuaz.

 

        1. Txerka ezazü zure bizitziaren xehe ikhertzeko thenpora propi bat, eta Jinkuak egin deitzün huntarzünetzaz orhit zite ardüra.

        Eitz itzazü berrikeriak, irakur ezazü gaiza bihotzaren dolümenez, egitekoz beno, hobeki behatzeko hun direnak.

        Zure büria soltatzen badüzü elhesta soberakinetarik, horrat aurerhetan juaitetarik, eta mündian berri lasterkatzen direnen entzütetik, edirenen düzü thenpora aski propirik, ezpiritüzko othoitzetan egoiteko.

        Saintien handienak, gizonen konpañetarik, ahal zitianian, hürrüntzen ziren, eta haitatzen zien, Jinkuaren segretki zerbütxatzia.

 

        2. Nurbaitek erran ükhen dü, gizonen artian izan nizan ordü oroz, gütiago gizon etxerat ützüli izan niz. Hori da ardüra borogatzen dügün gaiza bat, nuiz ere elhesta lüzetan laket beikira.

        Ehiago da erras ixilik egoitia, eziez elhetan hütsik ez egitia.

        Ehiago da etxen gorderik egoitia, eziez kanpuan bere büriaren behar den bezala begiratzia.

        Nur ere arren bizitze ezpiritualaren jardiestera iseiatzen beita, harek Jesüseki behar dü gizonen biltzarrünetarik hürrüntü.

        Ihur ezta següranzareki agertzen gorderik gogo egoiten dakiana baizik.

        Ihur ezta següranzareki mintzatzen, plazereki ixilik egoiten dena baizik.

        Ihur ezta següranzareki besteren gehieniarten, besten pian gogotik egoiten dakiana baizik.

        Ihurk ezta següranzareki manürik emaiten, besteri untsa obedient izaten ikhasi dianak baizik.

 

        3. Ihur ezta següranzareki alageratzen, kontzentzia hun baten jakilegua bere beithan diana baizik.

        Saintien segürantza hargatik, bethi Jinkuaren lotsaz betherik izan da.

        Eta zunbat ere grazia eta berthüte handiez argitü beitziren, etzien gütiago arranküra, eta ümilitate bere beithan.

        Gaixtuen següranza aldiz, ürgüllütik, eta bere bürietan dien sinhestetik jalkiten da, eta azkenian beren inganiotan ützültzen da.

        Eztezazüla seküla mündü huntan har segürantza oso bat, zunbat ere fraide hun baten, edo ermitha debot baten üdüria beitüzü.

 

        4. Ardüra gizonez hobenik ustezütienak, galdü izateko danjerik handienian izan dira, konfidantxa handiegia bere bürietan zielakoz.

        Hartakoz henitxen hobiago da eztitian osoki tentazionerik gabe izan, eta hen atakarzünak sendi ditzen; beldürrez ürgülliala eror ditian edo ere sobera nabasiki kanpotiko konsolazionetarat okher ditian.

        O behinere alagrantzia igaraiten den bat txrka eliruana, behinere mündü hunez kasürik egin gabe leguena; ala beiloro harek bere kontzentzia hunik begira!

        O nurk ere khen belitzake arranküra banuak oro, eta salbamentüko eta zelüko gaizetan baizik gogua ezartzen elianak, Jinkuatan bere esparantxa oro phausatzen lialarik; ala beiliro harek bake eta phausü handi bat goza!

 

        5. Ihurk eztü merexitzen zelüko konsolazionia, ikhasten ezpadü bihotztoiki, zer den barnetiko dolümena.

        Nahi badüzü bihotziala drano sar erazi zure dolümena, sar zite zihaur beithan, eta aparta itzazü mündüko herotsak, eskritüra saintak diuan bezala; zien ohetan iratzarririk etxeki ezazie bihotzeko dolümena. Zure xoxan barnen edirenen düzü, kanpuan hanitxtan gal ziniruana.

        Xoxa ardüra han egoitez ezti gerthatzen da, gaizki aldiz begiratzen denian, debeia erazitzen gütü; hunialat ützültzen hasten zirenian, ardüra han egoiten bazira, eta hura untsa begiratzen badüzü, gerualat maithagarri zaikezü, eta edirenen düzü han konsolazione ezinago maithagarri den bat.

 

        6. Arima debotak profeitatzen dü, ixilik eta phausian daguelarik, eta ikhasten dütü eskriptüra saintaren segretiak.

        Han edireiten dütü nigarren turrustak, zuñtzaz bere büria xahatzen eta garbitzen ahal beitü: amurekatik bere kreazaliaren hanbatenaz adixkidiago gertha ahal dadin, zunbatenaz mündüko herots oratarik hürrünago egoiten beita.

        Nur ere othian bere ezagünetarik, eta adixkidetarik hürrüntzen beita, hareganat Jinkua bere aingürieki hüllantüren da.

        Hobe da gorderik egoitia, eta bere arimaz arranküra ükheitia, eziez harez kasürik egin gabe miraküllü egitia.

        Gaiza laidable bat da bekhanki kanporat jalkitia, bere büriaren ez erakustia, eta beste gizonen ikhusi nahirik ez ükheitia.

 

        7. Zeren ikhusi nahi düzü, ezin jüstoki ükheiten ahal düzün gaiza? mündia igaraiten da, eta haien desireküntiak.

        Aragiaren inbeiek paseia erazitzen gütie, bena oren bat igaren denian, zer hantik ekharten düzü, kontzentziaren phezütarzün bat, eta bihotzaren barreiarzün bat baizik.

        Jalkite alagera batek, ützültze triste bat ardüran erakharten dü, eta arrats argi bat biharümen goiz ülhün bat.

        Gisa berian aragiaren alagrantziak oro eztiki sartzen dira, bena azkenian üsükiten die eta hil erazitzen.

        Zer ikhus dirozü bestetan, heben ezin ikhus dirozünik? haur düzüla zelia eta lürra, eta elementak oro, ezi hetarik gaizak oro egin izan dütüzü.

 

        8. Zer bestetan ikhus ahal dirozü ekhiaren pian lüzaz iraiten ahal dianik?

        Uste düzü heltü bada aseziatüren zirela, bena hortara ezin heltzen ahal zira.

        Gaizak oro zure aitzinian ikhus zintzakian ordian, zer lizate bista bano bat baizik.

        Goiti itzazü zure begiak Jinkuaganat, eta othoi ezazü pharka ditzazün zure bekhatiak, eta zure laxükeriak.

        Eitz itzazü gaiza banuak jente banuer, eta zure gogua etxeki ezazü Jinkuak eman deitzün manier.

        Zerra ezazü zihaurtan gaña zure bihotzeko bortha, eta dei ezazü zihaurganat Jesüs zützaz maithatia.

        Egon zite hareki zure xoxan, zeren ezpeitüzü bestetan hañ bake handi bat edirenen.

        Jalki izan ezpazina, eta ezpazünian deusere berrietarik ikhasi, hobekiago egon zinantekian bake hun batetan: bena berrien ikhasten plazer hartzen hasiz geroz, hantik behar dizü zure bihotzaz thürbürarzün zunbait soferitü.

 

aurrekoa hurrengoa