www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesü-Kristen imitazionia
Martin Maister
1757

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristen imitacionia. Çuberouaco uscarala, herri beraurteco apheç batec itçulia, Martin Maister. Pau, 1757.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. KAPITÜLIA

 

Aita Saintien exenplietzaz.

 

        1. So egin ezazü aita saintien exenplü bizier, zuñtan egiazki konplitü izatia, eta relijioniaren goratarzüna, hañ beste argireki ageri beitira, eta ikhusiren düzü zuñen aphür; eta kasi ezdeus den, zer ere gük egiten beitügü.

        Elas zer da gure bizitzia, henarekilan bardintzen bada!

        Jesüsen saintiek, eta adixkidek Jinkua zerbütxatü ükhen die gosian, eta egarrian, hotzian eta pikarraitarzünian, triballian eta eñhetzian, belletan, eta baruretan, mihizko eta ezpiritüzko orazione saintietan, hanitx falsün kargü eta mesperetxü igursten zielarik.

 

        2. O zunbat thürbürarzün phezürik soferitü dien Apostoliek, Martirek, Konfesorek, Birjinek, eta beste Jesü Kristen hatzer jarraiki nnahi izan derenek orok!

        Ezi arimak mündü huntan hügü ükhen dütie, bizitze eternaleko begira litzen amurekatik.

        Ala beitie aita saintiek desertian bizitze hersia, eta praubia kharreiatü! Ala beitie soferitü tentazione lüzerik, eta phenusik! Ala beitira etsaiaz ardüra izan eskerniatü! Ala beitie Jinkuari eskentü orazione üsürik, eta süz betherik! Ala beitie penitenzia garratzik egin! Ala beitie zelo eta sü handirik ükhen profeitü ezpiritualarentako! Ala beitie gerla borthitzik egin bere biziuen hezteko! Ala beitie Jinkuaganat intenzione xahia eta xüxena ükhen!

        Egünaz triballatzen, ziren, eta gaiak orazionetan igaraiten zütien: zunbat ere triballatzen zireno ezpiritüzko orazionetik ezpeitziren ekhüratzen.

 

        3. Bere thenpora oro profeitableki enplegatzen zien, eta orenak oro Jinkuaren othoitzeko llabür üdüritzen zeitzen.

        Zelüko gaizen ezpiritüz ikhustez gozatzen ziren, eztitarzünak ahatz erazitzen zeien khorpitzaren süstengatzeko mengua zien hazkürriaren hartzia.

        Adio erraiten zien aberastarzüner, kargier uhurer, eta askazier orori: mündütik etzien deus desiratzen; phenareki, bizitzeko behar ziren gaizak, hartzen zütien: dolüreki mengua zienian ere khorpitza sokhoritzen zien.

        Praube ziren arren lürreko gaizetan, bena ezinago aberatsü grazian eta berthütian.

        Kanpotiko gaizak oro ments zütien, bena barnia graziaz eta zelüko konsolazionez betherik zien.

 

        4. Mündiaren etsai ziren, bena Jinkuaren ezinago adixkide.

        Bere büriak ezdeus bezala üdüritzen zeitzen, eta mündü hunek mesperetxatzen zütian: bena Jinkuaren aitzinian prezius eta maitagarri ziren.

        Egiazko ümilitatian egoiten, obedienzia sinple batetan bizitzen, eta karitatiaz, eta pazentziaz lagüntürik ziren: hartakoz berthütian egün oroz aitzina juaiten ziren, Jinkuaganik grazia handirik jardiesten zielarik.

        Relijiuser orori exenplütako eman izan dira, eta haboro korajatü behar gütie bizitze ezpiritualian borogü egiteko, eziez ephelen hanitxtarzünak gure laxükerietan egon erazitzeko.

 

        5. O zuñen handi zen relijiusen ororen Jinkuaren zerbütxatzeko süya, hen izate saintiaren hatsarrian!

        O zunbat debozione zien orazionian! zunbat inbeia, zuñek hobeki berthütiaren besarkatzeko! ala hen egitatia beitzen untsa konpostatü! zunbat erakutsi zien orok aphalmentü eta obedientzia bere gehienen manü pian!

        Eitzi deitzkien herexak jakile dira orano, hurak zirela gizon egiazki saintü, eta konplitü zirenak, zuñek, bere bürien kuntre gerla korajuski egiten zielarik, mündia huñ petan ezarri beitzien.

        Orai aldiz handitako igaraiten da, bere xediaren kuntre deus egiten eztiana, eta pazentziareki haitatü dian heña süstengatzen ahal diana.

 

        6. Ah gure thenporako hotztarzüna eta laxükeria! hañ sarri hürrünt gitian lehen günian debozione süz betherik; eta gure eñhetziak eta laxütarzünak bizitzez debeia erazi gitzan.

        Jinkuak baletsa, deboten hanitx exenplü ikhus unduan, gure berthütian aitzinatzeko desira lo daguen ardüra.

 

aurrekoa hurrengoa