 |
XXIX. KAPITÜLIA
Nula, thürbürarzünaren jitiareki, Jinkuak othoitü, eta benedikatü izan behar dian.
1. Biz, Jauna, zure izena thenpora orotan benedikatü; zeren nahi ükhen düzün, tentazione, eta thürbürarzün haur nitara jin ledin.
Etzirozüt hari ihesirik egin; bena bortxatü nüzü, zuri hersatzera, amurekatik ajüta nezazün, eta hunetara ützül erazi dizadazün.
Jauna, orai thürbürarzünian nüzü, eta ene bihotza eztiagozü untsa; zeren hanitx eskerniatzen beinai presenteko pasioniak.
Eta orai, o ene aita maitia, zer erranen düt? hersidürek ustegabian hartü nizie, salba nazazü oraidanik.
Bena thenore huntara jin izan nüzü, amurekatik zü glorifikatü izan zintian, eta ni zützaz libratia izan nendin, untsa ümiliatü izan unduan.
Jauna, ükhezü ene libratzeko huntarzüna: ezi zer egin ahal dirot, miserable nizana: eta nurako niz, zü gabe?
Emadazü, Jauna, aldi huntan ere pazentzia, ürgaitz nazazü, ene Jinkua, eta eztit lotsarik ükhenen, zunbat nahi beita kargatü izan nadin.
2. Eta orai nik hoien artian zer erranen düt?
Jauna, zure boronthatia konpli bedi: ezi nik thürbürarzünak eta kargak merexitü zitit.
Behar zitit segürki soferitü, Jinkuak baletsa, pazentziareki lizan, irazarri haur igaren, eta thenpora hobe bat jin artio.
Bena zure eskü photere oroz bethiak ahal zirozü, tentazione haur ere eneganik idoki, eta haren builta hert, osoki eror enadin; hala nula ardüra egin beiteitazü, ene Jinko maitia, miserikordiaz bethia.
Eta khanbiamentü hori, enetako gaitz den bezañ ehei dükezü, zure beso photeretsiaren.
|
 |