www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN DOTRIÑA
ORAZIOAREN GAÑEAN

 

Dimite nobis debita nostra; sicut et
nos dimitimus debitoribus nostris.

 

        Jaungoikoaren guganako amorio guztiz andia, eta gu salbatzeko daukan deseo miragarria agertu zigun bere Seme maite bakarra Jesu-Kristo gure Jauna, gizon egiazkoa egitean: eta gure Erredentore, gure Salbadore, eta gure Zeruko Maisu, edo gidari izateko ematean. Animako ondasun guziak, eta gure gaitz guzien erremedioak ortik datozkigu: eta batez ere ortik datorkigu gure pekatuen barkazioa. Baña ori iristeko gure pekatuak ondo ezagutu bear ditugu: humillatu bear gera: barkazioa eskatu bear degu: eta guk ere ofenditu gaituenai biotzez barkatu bear diegu: eta ori guzia Jesu-Kristok erakutsi zigun orain esplikatu bear dizuedan, Aita gurearen bostgarren petizioan: atenzioa eskatzen dizuet N.K.

        G. Zein da Aita gurearen, edo Paternosterraren bostgarren petizioa, edo eskaera? E. Barka egiguzu gure zorrak: gure zordunai guk barkatzen diegun bezela. Eta zer eskatzen degu petizio orretan? Jaungoikoak gure pekatuak barkatu degizkula: guk agrabiatu, edo gaitz egin diguenai barkatzen diegun bezela.

        G. Zer erakusten digu Jesu-Kristok, gure pekatuen barkazioa eskatzeko aginduarekin? E. 1. Guk ez merezi arren; bada aren Majestadea askotan, eta andizkiro ofenditu, injuriatu, eta aserratu degu: eta gu kondenatzea, eta betiko Infernura botatzea bere eskuan dauka, ala ere guri barkatzeko egiazko borondatea, eta deseoa daukala, bear dan humiltasunarekin, biotzeko damutasun egiazkoarekin, eta esperanza osoarekin barkazioa esatzen badiogu: bada borondate ori ezpaleuka, barkazioa eskatzea aginduko ez likegu: eta ori bera fedeko artikulua bezela erakutsi ziguen Apostolu Santuak, eta Kredoan sinisten, eta konfesatzen degu: esaten degunean, nik sinisten det pekatuen barkazioa: au da Jesu-Kristok bere Elizari utzi diozkala pekatuak barkatzeko erremedioak: eta orra egia guziz konsolagarri bat eren pekatuak ondo ezagutu, eta egiaz humillatu, eta penitenzia egin nai duen pekatarienzat. Baña 2. Pekatuen barkazioa eskatzea aginduaz, erakusten digu argiro Jesu-Kristok berak, guziok gerala pekatariak: ez dala iñor, Jesu-Kristo bera, eta Ama Birjiña Santisima atera ezkero, pekaturik ez duenik, edo andirik, edo txikirik, mortalik, edo benialik: eta ala guziok humillatu bear gerala: eta barkazioa eskatzeko premian gaudela: eta aspertu bage barkazioa eskatu bear degula. Eta ala egunoro, eta egunean askotan, batez ere akorda-aldietan, biotzetik Jaungoikoari esan bear diogu. Barka egiguzu gure zorrak, edo pekatuak.

        G. Eta zergatik gure pekatuai zorrak deitzen diegu? E. 1. Zergatik pekatu egiten duenak Jaungoikoa ofenditzen, eta agrabiatzen du, eta aren Majestadea desagrabiatzeko, eta satisfazioa emateko obligaziorekin, eta zorrarekin gelditzen da. 2. Zergatik Jaungoikoaren legeak, eta Justiziak onari saria bezela, gaiztoari, edo pekatu egiten duenari agintzen, eta ematen dio dagokion pena, edo kastigua: eta ori sufritu bear du, edo orren zorra pagatu bear du: edo mundu onetan humiltasunarekin, eta damutasunarekin, Jesu-Kristoren izenean barkazioa eskatuaz, eta penitenzia egiñaz: edo ezpada zorra nolakoa dan, edo Infernuan, edo Purgatorioan. Eta 3. Zergatik Jaungoikoari, gure jabe soberanoari bezela zor diogun errespetoa, obedienzia, eta amorioa ekarri ordean, eta beraren honrarako obra onak egin ordean; alde batetik utsegiteak gere kulpaz, eta bestetik obra gaiztoak egin ditugu: eta ala zordun arkitzen gera, eta humillaturik, eta damuturik, Jesu-Kristo bitarteko arturik, edo aren pasio, eta eriotza santuaren kabubageko merezimentuakgatik gure Jaungoikoari eskatu bear diogu konfianza osoarekin gere zor guzien, edo pekatu guzien barkazioa. Eta pekaturik beregan ezagutzen ez duenak, pekatuen barkazioa eskatzea utzi dezake? Ez: 1. Zergatik ezta orobat, pekatua ez ezagutzea, nola ez edukitzea: bada ezta munduan persona larririk pekaturen bat, edo beste, edo andiagoa, edo txikiagoa eztuenik: bada Eskritura Santuak dio, justua ere askotan erorten dala utsegite txiki, edo ariñetan: eta San Juan Ebanjelistak esaten digu: pekaturik eztegula, esaten badegu, gezurra diogula; 2. Zergatik eztegu guretzat bakarrik eskatzen gure pekatuen barkazioa, baita gure projimo guzienzat ere: eta argatik esaten degu: barka egizkiguzu gure zorrak. Eta 3. Eztegu eskatzen bakarrik kulparen barkazioa, baita, ori lenago barkaturik egon arren konfesio on baten bitartez, eskatzen degu pekatuari dagokion penaren barkazioa: eta eztakigu ziertu, pekatua barkatu zakun edo ez: eta ala, seguru jokatzeko, berritu bear degu damutasuna, eta eskatu barkazioa.

        G. Eta nundik dator Kristau batzuek ez ezagutzea eren pekatua? E. Ez dator txit kontuz bizi diralako, eta utsegiterik egiten eztuelako: eta bai dator lasiak diralako, eta eren buruak ondo ezagutzen eztituelako: uste due, obrazko pekatu larririk, edo lodirik egiten ez duenean, pekaturik ez daukeela: eta damutzeko, eta konfesatzeko gairik ere ez duela: zerren pekatu benialak, eta baita berez mortal diran batzuek ere ezertan ez dauzkeen: baña ori da jakineztasun, eta itxumen andi bat: eta ori erraz ezagutu dezakezue, pensatu nai badezue Jaungoikoari zenbat zor diozuen, bera danagatik, eta egin dizuen mesede guziz andiakgatik, eta nolako obligazioa dezuen bera biotz guztitik amatzeko, aren borondate santua gauza guzietan egiteko, eta aren ofensako gauzarik dan txikiena ere ez egiteko: orobat gogoratzen bazerate, nola Jaungoikoagatik zuen buruak bezela zuen projimoak amatu, eta estimatu bear dituzuen, eta iñori kalterik egin bear eztiozuen: eta ori guzia ondo kunplitzeko, nola zuen griña, edo pasio eragabeak ezi, edo menderatu bear dituzuen: eta batez ere pensa ezazue, pekatu mortala ezagueraz egiteraño ezpada ere, zenbat aldiz, batak, edo besteak igui dezuen gauzaren bat esaten, edo egiten dizuelako, bereala aserratzen zeraten: eta gaizki eranzuten diozuen: eta bearbada gaitz iritsi, edo gorroto piska bati zuen biotzean leku ematen diozuen. Orra bada soberbiazko, eta orri darraion kolerazko pekatuak, sarri gertatzen diranak: eta askok ondo ezagutzen ez dituenak: eta orobat interesari geiegi darraizkan gutiziosoak, zenbat gezur esaten ez ditue eren tratu, eta artuemanetan? Eta ezertan ez dauzke, lapurretarik, edo kalte andirik egin ezpadue: orobat kastidade santua ezaguera osoarekin lotsagabekiro ez galdu, eta ez galdu eragin arren, zenbat pensamentu, edo gogorazio zikin, edo hizketa loi, edo jostatze, edo ukitze aragizkoak, askori igarotzen zaie? eta pekatutzat artzen eztitue, zerren, ondo ezi bage dauken luxuriako griña, edo pasioak itxutzen dituan. Beste zenbait joku andi kaltegarriak, eta familia pobre askoren ondagarriak ezertan ez dauzkenak, pasioak itxutuko ezpalitu pekatu mortaltzat ezagutu bear lituzkenak, eta konfesatzea ere gogoratzen etzatenak? Beste zenbait sarri erdi moskortzen diranak, eta eren buruai, eta eren etxekoai kalte arrigarriak egiten diztenak: eta zenzua, edo juizioa eren iritsian osoro galdu ez duelako, konfesakizunik ere eztuela uste duenak: ondorengoai begiratu ezkero, pekatu mortalean bizi dirala erraz ezagutu balezake ere? Eta beste zenbait juizio gaiztoak, txismeak, eta murmurazioak ezertan ez dauzkenak, batez ere besteren bati adituta, edo erak asmatu gabe erausten baditue. Eta ori nundik dator? Eren buruak bezela besteak amatzen, eta estimatzen ez dituelako: karidade egiazkorik ez duelako: Naiko lukee erakgatik gaizki juzgatzea, eta gaizki esatea, eta naberbendu gabe dauzken utsegiteak guziai esatea, eta barreatzea? bada zeratzako nai ez dezun gauzarik ezin iñori egin deikeozu, eta ori erraz ezagutu bear dezu. Eta ala pasioaren itxumenak eragozten die, eren pekatuak ondo ezagutzea: eta barkazioa humiltasunarekin, eta damutasunarekin Jaungoikoari eskatzea: eta ori bera gertatzen zaie askori eren buruak, eta batez ere dituen obligazio, edo kargu partikularrak ondo examinatu bagez. Eta ala zenbat utsegiñezko, edo omisioko pekatu larri ezkutatzen zaie errietako agintari, edo kargudunai, gurasoai, nagusi-etxekoandrai, eskandaloak eragotzi gabez? joku luze andiak permitituaz? Eren mendean dauzkenai kontu artu gabez? dotriña erakutsi gabez, exenplo ona eman gabez? Eta gaizki egiten duenean korrejitu gabez, eta erremediatu eragiteko alegiñak egin gabez? Eta ala, alde batetik ardura gabetasunak, eta bestetik, ezi, mortifikatu, edo eskuratu nai eztiran pasioen itxumenak ezin kontatu ala pekatu berekin dakazte: eta ala ere askok ezagutzen eztitue eren kulpaz. Zer erremedio bada orienzat? 1. Jaungoikoari humiltasunarekin bere argia, eta grazia eskatzea, eren pasioen itxumena ondo ezagutzeko, eta oriek goitzeko: 2. Jaungoikoarekiko, eren buruekiko, eta eren projimoekiko dituen obligazio jeneralak, eta partikularrak, mandamentu santuetan explikaturik daudenak, sarri gogoratzea, edo konsideratzea: eta 3. Oriek ondo gordetzeko alegin biziak egitea.

        G. Eta ala ere ezin ondo ezagutu dituen utsegiteren batzuek gertatzen bazaie, zer egin bear due? E. Dabid Errege Santuak bezela Jaungoikoari eskatu, arren barkatu degiela, ezagutu gabe egin, edo eragin dituen pekatuak: bada utsegite, edo pekatu asko egin oi dira, jakin bear liratekean gauza asko jakiteko bear dan alegin guzia egin gabez. «Delicta quis intelligit? Ab ocultis meis munda me Domine, et ab alienis parce servo tuo».

        G. Eta Aita gurea esaten degunean; eta barka egiguzu gure zorrak errezatzen degunean, pekatuen barkazioa iristen degu? E. 1. Pekatu benialak baizik ezpaditugu, eta egiaz damuturik bagaude, barkazioa iristen degu: baña 2. Pekatu mortalean bagaude, eztegu eskuarkiro bereala pekatuen barkazioa iristen, akto kontriziozko perfektoa egiten ezpadegu: baña bai gogotik eskatzen badegu, Jaungoikoren argitasun, eta sokorru, edo laguntasuna iritsi oi degu, pekatuen penitenzia egiazkoa egiteko; ondo konfesatzeko; edo amoriozko dolore, edo kontrizioarekin barkazioa iristeko: bada penitenzia gabe pekaturik barkatzen ezta: ez andirik, eta ez txikirik.

        G. Eta zergatik Jesu-Kristo gure Maisu soberanoak eskaera onetan ipiñi zituan hitz oek: guk gure zordunai barkatzen diegun bezela? E. 1. Aditzera emateko, ezin datekeala, egiazko penitenzia guk egitea, eta gere pekatuen barkazioa iristea, gu ofenditu, agrabiatu, edo injuriatu gaituenai biotzetik geurk barkatu gabe: bada gure etsaiak amatzeko, aekgatik Jaungoikari erregutzeko, eta aei on egiteko mandamentua bere Ebanjelio santuan argiro utzi zigun: eta mandamentu ori kunplitu gabe, ezin iñor salbatu liteke: eta barkatu nai ez duenak, ezin mandamentu ori kunplitu lezake, eta ez penitenzia egiazkorik egin lezake: Eta 2. Aditzera emateko, guk Jaungoikoagatik gure etsai, eta gaitzgilleai barkatzen badiegu, Jaungoikoa prest dagoala, gure zor, edo pekatu guziak, guziz andiak, eta izugarriak izan arren, guri barkatzeko: edo orien penitenzia egiteko doaia, edo grazia emateko: baña gure gaitzgilleai barkatzen ezpadiegu, ez dagoala guretzat barkaziorik: eta ala 3. Aditzera ematen digu, guk gure zordunai barkatzen diegun bezela esanarekin, gere kontra geurk sentenzia ematen degula, barkatzen ezpadegu: eta da, esango bagendu bezela: guk eztiegu barkatu nai gure gaitzgilleai: bada eztegu nai Jaungoikoak guri barkatzea.

        G. Orrela projimoari barkatu nai eztiobenak, edo gorrotoan bizi diranak eskaera, edo petizio au alperrik esango due: eta ezin esango ere due, eren kontra sentenzia erak ematen duen ezkero? E. 1. Diot, eren gorrotoaz, batere damutu bage, eta ari largatzeko asmo bage, esaten badue, alperrik errezatzen duela eskaera ori: baña miserikordia iristeko deseoarekin, eta orretarako bear duen disposizioa alkanzatzeko asmoarekin badaude, errezatu dezakeela, eta errezatu bear duela. Eta 2. Diot, biotza damuturik oraindio ez eduki arren, eztuela iñola ere utzi bear, eskaera, edo petizio ori egitea: bada orazio ori eztue bakarrik eren izenean egiten, baizik Eliza guziaren, edo Kristau guzien izenean: eta ala eztue esaten, barka egidazu nere zorrak nik nere zordunai barkatzen diedan bezela: baizik esaten due: barka egizkiguzu guri gure zorrak, guk gure zordunai barkatzen diegun bezela. Eta Eliz barruan asko dira, besteai barkatzen dienak, eta gaitzgillenzat barkazioa Jaungoikoari eskatzen ari diranak. Eta ala Eliza guziaren asmoarekin, edo intenzioarekin erena juntaturik, eskaera, edo petizio ori errezatu bear due: eta kondenatu nai ezpadira, alegin guzia egin bear due, eren pasio gaizto orren itxumena, eta eren desarrazoia ondo ezagutzeko: Jaungoikoari orretako Zeruko argia eskatzeko: eta eren biotzetik gorroto gaiztoa ateratzeko: eta orren lekuan egiazko karidadea, edo projimoaren amorioa, eta errukia sortutzeko, eta konserbatzeko: bada karidade bage iñor ezin salbatu diteke.

        G. Eta zein dira gure projimoari barkatu bear diozkagun zorrak? E. 1. Eztira bidez, eta legez argan dauzkagun artzeko justuak: bada oriek modu onean, eta karidadeari faltatu bage kobratzea, Jesu-Kristok eragozten eztigu. Baña berariaz esan det, modu onean, eta karidadeari faltatu gabe kobratzea, eztigula eragozten; zerren gure lagun projimoa premia estuan badago, eta gu ez, eta bereala pagaeragiñarekin kalte andia etorriko bazaio, ezin estutu dezakegu karidadeari faltatu gabe: eta ala, edo epea, edo luzamena eman bear diogu: edo, gero ere pagatzeko erarik izango ezpadu, osoro barkatu bear diogu. Gogora ekartzue, Ebanjelio Santuan Jesu-Kristok berak dotriña ori erakutsi zuela, arako bere Errege, edo nagusiagandik zor guziz andi baten barkazioa iritsi ezkero, bere lagun bati zor txikiago bat gogorkiro, justiziari emanik, eta karzelan ipiñi erazorik kobratu, edo pagatu eragin nai izan ziolako: aserratu zan Erregea, ori aditu zuenean, eta bere lagunaz errukirik izan etzuen artzekodun gogorra preso ipiñi, eta bere zor guzia pena arrigarriakin pagatu eragin zion: eta esan zuen Jesu-Kristok aldi artan: ori bera zuekin egingo du nere Aita Jaungoikoak, biotzetik zuen lagunai barkatzen ezpadiezue: esan nai du, gogorkiro tratatzen badituzue, errukirik ezpadezue: 2. Orobat diot, iñork kalte, edo dañurik egin badizue zuen honra, fama ona, edo kreditua, eta baita zuen ondasunak gaizki kenduarekin, edo galdu eragiñarekin, badaukezue deretxoa, eta eskubidea, errestituzioa modu onean eskatzeko: baña ez zeurok eskuz justizia egiteko: eta zerren orrelako aldietan iruipen, eta engañu asko gertatzen diran, agitz enkargatzen dizuet, ze, kolera, edo aserrea igaro gabe, eta ondo konsejua eskatu gabe, ez dezazuela pasorik eman: bada bestela erremediatu nai dezuen kaltea baño, agitz andiagoa zeuron buruai ekarriko diezue: eta ez bakarrik animako ondasun espiritualetan, baita denboraletan ere. Eta 3. Azkenik diot, nai ta ez guziok gure projimoari barkatu bear dizkagun zorrak dirala, egin dizkigun injuria mota guziak: eta eman dizkigun naigabeak, eta estutasunak. Baña zergatik barkatu bear diozkagu, orrelakoak kastigua bai, baña errukirik merezi ezpadu? Orra gure amorio propio eragabeak, eta orri darraion bengatzeko pasio itxuak burura guzioi ekarten diguna: eta askotan arrazoiari, eta fede santuaren argiari ere kasorik egin nai eztiona. Itxumen orren kontra dotriña batzuetan zeoro hitz egiñik dago: batez ere kolera, edo aserrezko pasioaren kontrako erremdioen gañean, etsaiak amatzeko obligazio estu, edo mandamentuaren gañean: eta gorrotozko pekatuen gañean, eta arrazoi guziak orain berritzeko astirik eztago. Baña ala ere gogoan ondo artu itzatzue orain esatera noazkizuenak. Eta 1. Diot, Jaungoikoari bakarrik, edo aren eskua duen justiziari, edo gobernatzalle edo agintariari dagokala guzion onerako, eta pakerako gaiztagiñak kastigatzea, eta justizia bengatzea: eta aen asmoa ezta ori bakarrik, baizik gaiztaginak erak zenzatzea, erremediatzea, eta iltzen dituenean ere aen animak salbatzea, damutu, konfesatu, eta barkazioa Jaungoikoari eskatu nai badiobe. 2. Diot, Jaungoikoak berak guganako amorioa, eta guziok alkarrekin pakean bizitzeko bere deseoa, batez ere agertu digula, alde batetik, berak guri aiñ erraz barkatuarekin, gurekin aiñ aserre egoteko motibo guziz andiak ditualarik ere: eta bestetik, guziok alkarri edozein injuria barkatzeko, alkar amatzeko: alkarren errukia izateko: alkarri on egiteko: eta gure etsaiakgatik ere Jaungoikoari berari erregutzeko legea ipiñiarekin. Lege ori ezpagendu, eta benganza artzea guziok libre bagendu, nun legoke pakerik, aiñ sentikorrak, aiñ aserrekorrak, eta benganzarako aiñ laisterrak gerenez guziok gerala? Mundua bereala Infernu biurtuko lizate: indarsuenak, eta gaiztoenak beti garaia eramango luke: gerra bizi batean, eta beti amorraturik egon bearko genduke, edo eremuetara iges egin bearko genduke animali, abere, eta pistia mota guzien artean pake geiago izatera, gizon bengatzallen artean baño. Orain Jesu-Kristoren amoriozko legean bizi geralarik, eta alkarri barkatzeko aiñ mandamentu estua degularik, ainbeste aserre, eta bendeku dollor ikusten bada Kristauen artean, zer izango litzateke orrelako legerik, aiñ justurik, eta aiñ probetxugarririk ezpagenduke? Baña etzan gure Jesus ona kontentatu legea ipiñiaz, baizik dakizuen bezela, exenploa berak eman zigun bere etsaiai, gurutzean josi zuenai erai, barkatuaz, eta aekgatik bere Aita Jaungoikoari erregutuaz: arren barka egiezu nere Aita, bada eztakie, zer egiten duen: orra Jesu-Kristok gurutzean zegoela esan zuen lenbiziko hitza: eta etzigun bakarrik exenploa eman, baizik gogotik eskatu nai badiogu bere grazia, eta indarra ematen digu, gere pasio gaiztoa goitzeko, eta berak bezela, gere gaitzgilleai biotzetik barkatzeko. Eta auxe da, santuen, eta Kristau on askoren exenploakin erakusten diguna. Ezta alabaña iñor Zeruan sartu, eta ez sartuko ere etsaiai barkatu gabe: Zer egiten dezue bada Kristau aserrekor bengatiboak? Zeuron buruak errukitu itzatzue: barkatzen ezpadezue, Infernua izango da zuen betiko paradero tristea: baña Jaungoikoaren amorioagatik biotzetik barkatzen badezue, zuen pekatuak ere barkatuak izango dira: et betiko pakea, eta gloria iritsiko dezue. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa