www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO DOTRIÑA, EDO PLATIKA

 

1. Gure egiazko zoriona, ditxa eta doatsutasuna
zertan dagoan: eta ori iristeko ditugun eragozgarriak:
eta 2. zorion ori iristeko, edo alkanzatzeko
Kristau izatea, Kristauaren dotriña ondo jakitea eta
ari jarraitzea zein gauza bearra, edo premiazkoa dan.

 

        Nai dezue, nere kristauak, egiazki zorionekoak izan orain eta beti, edo eternidade guzian? Ezta besterik guziok nai deguna, eta benetan deseatzen deguna esango dezue. Bada orretarako nai ta ez lenago ikasi, eta jakin bear dezue, eta iñoiz ere aztu bear eztezue, zertan dagoan zuen egiazko zoriona, oraingoa eta betikoa: eta ori iristeko, edo alkanzatzeko, zer egin bear dezuen. Gaur bada, Kristauaren dotriña Santuaren explikazioari, edo azaltzeari asiera on bat emateko, esan bear dizuet, 1. Gizonaren egiazko zoriona, suerte ona eta gure biotza, ez iduripenaz, baizik egiaz poztutzen duen ditxa, edo zoriona zertan dagoan. Eta 2. ori iristeko, nai ta ez, Kristauak izan bear gerala: eta Kristauaren dotriña, edo Legea ondo jakin, eta ondo gorde bear degula. Eta orrela uste det alaituko zeratela Jesu-Kristoren dotriña, egiazko jakinsuak eta zorionekoak egiten gaituana, gogotik ikastera, sarri gogoan erabiltera; eta zuen mendekoai erakustera. Baña orretarako bear degu Espiritu Santuaren argia eta grazia: eta bertatik eskatu dezagun Ama Birjiña Santisimaren bitartez, Abe Maria.

        1. Zertan dagoala uste dezue, nere kristauak, zuen egiazko zoriona? Zuen arrazoiari bakarrik, eta zuen barruan daukazuen, bertatik munduan doatsuak edo zorionekoak izateko deseo eta ansiari begiratzen badiozue, usteko dezue, zuen zoriona dagoala emen honratuak eta estimatuak izatean; aberatsak edo ondasundunak izatean; eta erara edo gustora bizitzean; eta gorputzaren atsegin, edo gustoak kezka bage, eta bildur bage gozatzean. Baña betaz eta pasio bage zuen konzienziari berari, munduko esperienziari, eta ezin engañatu gaitzakean gure Jaungoikoak eman digun arrazoiaren eta fedearen argiari begiratu nai badiozue, erraz ezagutu eta aitortuko dezue, engañaturik eta itxuturik zauzkela zuen buruaren eta aragiaren pasio erabageak, edo desordenatuak. Bada, gure Fede santuak, Jaungoikoaren beraren itzean, edo Eskritura Santuan fundaturik, argiro erakusten digu; gure Jaungoikoak, gure bearrik edo iñoren bearrik ezertako ezpazuen ere, bere kabugabeko guzialtasuna, jakinduria eta ontasuna bere kriaturetan eta obra miragarrietan agertu nai izan duela: eta ezerezetik egin dituala Zeruak eta Lurrak, eta orietan arkitzen diran gauza guziak: eta batez ere Aingeruak, eta gizon, eta emakumeak egin gaituala aren majestadeak bere antzera edo irudira, bera ezagutzeko, bera gure biotz guztitik eta gauza guzien gañean amatzeko: bera serbitzeko eta honratzeko, eta eternidade edo betiraundean (ondo bizi bagera) aren majestadea bere glorian, Zeruko Erreinoan, argitasun guzian, aurpegiz aurpegi ikusteko, alabatzeko, eta bere betiko eta kabubageko ondasunaz, atsegin eta kontentuaz, betiko pakean eta deskansuan gozatzeko. Eta nola gure Jaungoikoak, guzion Egille eta guzion Aita onak bezela, guzion zorioneko fiñ orretarako egin gaituan, agintzen digu, berari zor diogun amodioagatik, guziok alkar amatzea gure buruak bezela: geretako nai degun bezela, gure projimo, edo lagun urkoai on egitea: eta iñori bidebagerik, kalterik, edo agrabiorik ez egitea. Orra itz gutxitan esanik zertan dagoan gure egiazko zoriona: eta ori iristeko guziok nai ta ez egin bear deguna. Alabaña orixe da munduko gizon eta emakume guziak; Erregeak eta aen mendekoak, edo basalloak; andiak eta txikiak; jakinsuak, eta jakinezak; aberatsak eta pobreak; alegre eta triste bizi diranak; agintzen eta obedezitzen daudenak; nagusi eta morroiak; gurasoak eta humeak; guziok daukagun Lege eta obligazio jenerala, nai ta ez guziok gorde bear deguna. Eta Lege orregatik sortzen dira, eta ori obeto gordetzeko dira beste Lege eta obligazio partikular guziak. Eta zenbat obeto Jaungoikoarekiko, eta alkarrekiko amoriozko Lege ori gordetzen degun, anbat geiago gozatuko degu: eta bertatik pake eta deskanso geiago izango degu. Bada orduan gure borondatea, edo nai guzia Jaungoikoarekin bat egiñik edukiko degu: eta gure egiazko zoriona ezin beste gauzetan arkituko degu, Eskritura Santuak ezeze, munduko esperienziak beti erakutsi duenez. Eta ala munduko honra eta estimazio guziak, emengo ondasun, edo aberastasun guziak, eta atsegin, eta kontentu guziak zeurk bakarrik gozatu al bazintza ere, etziñate orregatik egiaz eta osoro zorionekoa edo ditxosoa izango: eta egia ori beregan ondo probatu zuenak bezela, Salomon guztiz jakinsu eta guztiz aberatsak eskribiturik utzi zigun, eta dio: bere gogoari etziola ukatu nai zuen gusto edo atsegiñik eta etzuela barruko edo biotzeko gozorik arkitu: eta bai espirituko atsekabea eta naigabea ugari. Bada gizonaren biotza, Zerurako egiña dana bezela, Jangoikoak bakarrik kontentatu eta ase lezake. Baña esango didazue; ori guzia egia da, eta gure fede santuak ezeze, orren argiarekin batera gure arrazoiak berak ori sinistu eragiten digu. Nundik dator bada aiñ itxuak, eta munduarekin aiñ josiak egotea, nun gure Jaungoikoa eta gure zoriona ondo ezagutzeko, eta biotz guztitik amatzeko, eta beragatik guziok alkar amatzeko Lege santu eta arrazoizko ori largarik, askoren biotzak, deseoak eta ansiak mundu onetako honra, ondasun eta atsegin laburretan bakarrik ipiñirik dauzkaten? eta animako zorion egiazkoaz, eta betiko honra, ondasun, eta atsegiñaz bear dan kasorik, edo ajolarik egiten eztuen? Eta birtuteari utzirik, bizioari eta gaiztakeriari darraizkan? Gaitz izugarri orrek sustrai andiak eta asko ditu. Jatorrizko pekatutik, edo Adanegandik eta Ebagandik nun abiatu ziran Jesu-Kristoren jarraitzalleak deitzen Kristauak? Apostolu Santuen denporan: Antiokiako Ziudade edo erri andian San Pablo, eta San Bernabe Apostoluen dotriña, edo sermoiakin Jesu-Kristoren fedea laztandu eta bateatu ziranak abiatu ziran lenengo deitzen Kristauak: eta arrezkero izen orrekin deitzen dira Jesu-Kristoren diszipulu, eta fiel edo fededun guziak.

        Eta nor da Kristau egiazkoa: edo Jesu-Kristoren fedea daukana: eta ari darraiona? Kristauaren dotriñako egiak ondo dakizkiana: biotzetik sinisten dituana: eta aekin batera ondo bizi dana: Eta zer da Kristauaren dotriña? Ezta besterik baizik sinistu, jakin eta gorde bear ditugun Jesu-Kristoren fedeko, eta Legeko egiak banaka, edo distinzioarekin aditzera ematen dizkigun gure Eliza Ama Santaren erakuste, edo dotriña bat, Jesu-Kristogandik eta Apostoluakgandik ikasi zuena berbera: eta ala ez gizonaren itza, eta dotriña bezela, baizik Jesu-Kristoren beraren itza bezela, gogo bizi, atenzio eta errespeto andi batekin aditu bear degu beti Kristauaren dotriña Santua.

        Beraz egiteko andia, bearra, eta guztiz inportantea da. Kristauaren dotriña ondo ikastea, eta ari jarraitzea? Bai, eziñ andiagoa: bada Bateo Santuan pekatu orijinaletik libratu, eta Jangoikoaren grazia, eta Zeruko deretxoa iristen badegu ere, gelditzen zaizkigu, pekaturik datozkigun, jakineza, ignoranzia, eta itxumena: eta gaitzerako griña, edo makurtasuna: eta onerako pisutasuna, eta nagitasuna: eta ori guzia erremediatzeko, eta Zeruko bideari jarraitzeko nai ta ez bear degu Zeruko argia, eta grazia eta eziñ ori iritsi dezakegu dotriña ondo jakin bage.

        Orrela Kristauaren dotriña ikasteko nagitasuna, eta ardurabagetasuna pekatu andia izango da? Nola ere dan andia: eta ala dotriña ondo eztakien txiki, eta andiak, arrazoiaren argira, edo ezaguerara etorri ezkero, obligazio larria, eta premia estua due Kristauaren dotriña ondo ikasten aritzeko; bestela betiko kondenatuak izateko penaren azpian: eta argatik mirabe gazteak gaizki egiten due, eta Jaungoikoa ofenditzen due, dotriñara joan bagez, gurasoak, edo nagusiak dotriñara bidaltzen dituenean: bada alde batetik, agitz inporta duen langai, edo egiteko onetan obedezitzen eztie: eta bestetik Zerura joateko nai ta ez jakin bear dituen gauzak ikasten eztitue.

        Eta gurasoak, eta nagusiak obligaturik daude eren hume, eta mirabeai dotriña erakustera, edo ikasieragitera? Bai: eta baldin berez, edo bestez erakusten ezpadie, Jaungoikoa agitz ofenditzen due: eta beste pekaturik batere ezpalue ere, omisiozko, utsegiñezko eta deskuidozko pekatu orixe luke asko, infernura joateko.

        Eta zer pena merezi due bear dan dotriña ondo eztakien Kristauak? Mundu onetan Sakramenturik ez ematea, eta gero Infernua. Ala agindurik dago, bear dan dotrina ondo jakin bage, konfesatzera edo ezkontzera datozenai, eman eztakiela, ez absoluziorik, eta ezezkontzako Sakramenturik, ondo ikasi artean.

        Eta zergatik ori? Zergatik dotriña ondo jakin bage ezin Kristau ona bezela bizi diteke: ezin Bateo Santuan agindu, edo ofrezitu zuena kunplitu lezake. Baña Kristauaren dotriña ondo badaki, eta ari jarraitzeko alegiñak egin nai baditu, bere obligazioak jakingo, eta kunplituko ditu, eta seguru salbatuko da: betiko zoriona iritsiko du: eta betiko zorigaitz, edo desditxatik libratuko da. Eta ala eztiozue begiratu bear dotriña ondo ikasteko lan edo beargai oni gutxi inporta dizuen egiteko bati bezela: munduko anditasun, aberastasun, eta atsegintasun guziak; eta baita munduko beste jakintasun guziak ere, Zeruko dotriña onen balioaren parean ezerezkeria batzuek dira. Kristauaren dotriña Santua da Zerutik etorri zakun jakinduri guztiz andia, gure animako itxumenak kentzen dizkiguna, eta argitasunik, eta ezaguerarik baliosoenak, eta preziatuenak dakazkiguna. Ori guzioi erakustea izan zan Aita eternoaren Seme propio bakarrak, beraren betiko sabiduria dan Jesu-Kristok izan zuen lan prinzipaletatik bat. Alabaña etzan gizon egin gu erredimitzeko bakarrik, baita ere guri Zeruko bidea erakusteko bere ejenplo, eta dotriñarekin. Eta ori bera mundu guziari aditzera ematea, edo erakuslea izan zan Apostolu Santuen lanik, eta egitekorik andiena: eta dotriña orren egia, eta misterio miragarriak probatu, sillatu, seguratu, eta sinistu eragin zituen, ezin kontatu ala milagrorekin: eta eren zañetako odola fede orren testimonioan emanarekin. Eta Jesu-Kristoren dotriña ori izan zan Maria Birjina Santisimaren, eta Santu guzien konsiderazio gai betikoa: eta orain ere Kristau onak alegin guziak egiten ditue, dotriña orretan dauden Ebanjelio santuko egiak sarri gogoratzeko, ondo ausnartzeko: eta aekin batera eren bizimoduak moldatzeko, au da, bizioari beti alde egiteko, eta birtuteari jarraitzeko. Eta Zeruko dotriña orren bearra, balioa eta frutu andia txit sarri aitatzen du Eskritura Santuak; ala Lege zarreko, nola Lege berriko liburu Santuetan: baña asko da zuendako aditu dezuena.

        Eta orain dakizuen ezkero, zertan dagoan zuen egiazko zoriona; oraingoa, eta betikoa: eta ori iristeko zein gauza bearra dan Kristau izatea: eta Kristauaren dotriña ondo jakitea: eta ari jarraitzea: Zer probetxu atera bear degu guziok gaurko dotriñatik? 1. Jaungoikoari txit gogotik, eta sarri eskerrak ematea: zerren guk merezi bage Kristau egin gaituan: eta gure egiazko zoriona zertan dagoan, eta ori iristeko, eta seguratzeko zer egin bear degun argiro erakutsi nai izan digun. Eta 2. Jaungoikoari berari humiltasun, eta konfianza andi batekin Jesu-Kristoren izenean eskatu bear diogu, arren guzioi digula Espiritu Santuaren argia, eta grazia, dotriñako egiak agitz estimatzeko egunoro, eta obeto ikasteko, eta ezagutzeko; eta aekin batera gure bizimodua zuzentzeko. Bada ori da, nere Kristauak, gure lanik andiena, eta geiena balio diguna: au da gure animak salbatzen jakitea. Eta argatik Jesu-Kristok berak esaten digu: (eta sentenzia au beti gogoan erabilli ezazue) zer inporta dio gizonari mundu guzia beretzea, galtzen badu bere anima, edo bere burua? Eta orobat dio: niri darraitana, eztabill illunpean, baizik izango du bizitzako argia. Jarrai degiogun bada Jesu-Kristo gure Maisu, edo erakusle soberanoari; eta bere dotriñari: eta seguru betiko bizitza, eta betiko zoriona iritsiko degu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa