www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA ZAZPIGARREN DOTRIÑA

 

1. Jesu-Kristoren Bateoa, eta tentazioak:
eta 2. Diszipuluen eta Apostoluen elezio, edo aututzea:
eta Jesu-Kristo-ren bizimodu ageria, bera nor zan:
eta nolako bizitza, Zerua irabazteko,
guziok egin bear genduan erakusteko.

 

        Oraindailoko dotriñetan, Jesu-Kristo gure Jauna Ama Birjiñaren errai garbietan Espiritu Santuaren birtutez sortua, edo konzebitua izan zanetik ogeita amar urteraño, Ebanjelio Santuak aitatzen dituan aren misterio guztiz andiak, eta miragarriak; eta berak egin zuen bizimodu humilla, pobrea, eta nekatua, guri Zeruko bidea erakusteko, aditu dituzue, nere Kristauak. Bada aurrera orobat Jesu-Kristok berak bere bizitza agerian, edo nabarbenean, guziak zekustela, eman zituan ejenploak: erakutsi zituan egia andiak, eta egin zituan lan miragarriak, guri Zeruko bide zuzena ezagueragiteko: eta bere Aita Eternoarekin adiskidetzeko, eta paketzeko, edo errekonziliatzeko, eta deabruaren, eta pekatuaren mendetik, eta betiko eriotzatik libratzeko, txit kontuz aditu bear dituzue. Guziak zeoro eziñ azalduko, edo explikatuko dizkizuet: baña prinzipalenak, bearrenak, eta probetxugarrienak adieragin nai nikizkizuet. Eta gaur Jesu-Kristoren Bateoa: etsaiak eman ziozkan tentazioak: nola Diszipuluak, eta Apostoluak esleitu zituan: nolako bizimodua egin zuen: eta bera nor zan; eta Zeruko Erreinua guziok irabazteko zer egin bear degun, nola erakutsi zigun, aditzera eman bear dizuet: eta guzien probetxu andiarekin izateko, eskatu degiogun gure Jesus onari, bere Ama guztiz Santa bitarteko arturik, Espiritu Santuaren argia. Abe Maria.

        G. Jesu-Kristo gure Jaunak, Zeruko dotriña agerian erakusten asi baño lenago zer egin zuen? E. Nola soberbia izan zan Aingeruak galdu zituana, eta Deabru, edo Demonio biurtu zituana: eta gizonak pekatura ekarri zituana: eta deabruaren esklabo, menpeko, edo katibu billabak egin zituana: eta gaitz orien erremedioa, eta birtute guzien zimendua, edo sustraia humilltasunak izan bear zuen: beregan eman nai izan zigun bertatik, askotan gero berritu zuen, humilltasun miragarri baten ejenploa, eta ikasbidea. Joan zan bada, izanik guzien Salbatzallea, eta inozenzia, eta santidadea bera, pekatari andi bat baliz bezela, San Juan Bautistaren urezko Bateoa errezibitzera beste pekatarien artean. San Juan zan Kristoren beraren Prekursora, edo bide aurrekoa izateko gure Jaungoikoak autu zuen, eta bere Amaren sabelean santifikatua izan zan santu guztiz andi bat: eremuan bere bizia penitenzia egiten, eta Aingeruen antzeko bizimodu miragarri bat egin ezkero; Jordango ibaiaren aldean penitenzia predikatzen ari zana: eta penitenzia egin nai zuen Judu guziak bateatzen zituan: eta orrela prestatzen, edo disponitzen zituan, esperatzen zeuden Kristo, Mesiasa, edo Salbatzallea errezibitzeko. Jesu-Kristo bada, beste jenden artean, joan zitzaion San Juani, eta bere bateoa eskatu zion: San Joanek oraindio ezagutzen etzuen aurpegiz Jesu-Kristo gure Jauna, baña bertan Espiritu Santuak argitu zuen: eta nor zan ezagun eragin zion eta lotsaturik bere Salbadorea aiñ humillaturik ikusteaz, esan zion: Jauna, zuk ni bateatu bear nazu: eta zatoz nere bateoa artzera? Eta Jesu-Kristok eranzun zion: etziola orduan Jaungoiko zan aldetik begiratu bear; baizik gizon ilkor bati, eta munduko pekatuak bere gañ arturik zeuzkan bati bezela: bere Aitaren borondatea zala, pekatarien artean Bateoa errezibitzea: eta guziai ejenplo emateko konbeni zala biak Jaungoikoaren borondatea egitea: beste guziai Jaungoikoaren borondatea osoro egiten erakusteko. Bateatu zuen bada San Joanek gure Jesus ona: eta au bereala urtatik irten, eta orazio egiten Aita Eternoari asi zan: eta bertatik Zeruak iregirik ikusi zituan: eta Espiritu Santua, uso baten antzean Zerutik zetorrela, eta bere buruaren gañ jarri zitzaion: eta mirari, edo prodijio andi ori askok ikusi zuen: baña ondoena San Joanek: eta orduan bertan Aita Eternoaren boz bat Zerutik aditu zan, esaten zuena: au da nere Seme guztiz maitea, zeñean nere atsegin guzia dedan. Eta ona, N.K., Jesu-Kristoren Bateoan izan ditekean humilltasunik andiena, eta orra Zeruko bidearen zimendua, edo fundamentua: bada gure ezereza, gure argaltasuna, eta gaitzerako degun leia, eta griña andia, eta birtuterako degun atzerapena, eta pisutasuna ondo ezaguturik humillatzen ezpagera, eta ondo bizitzeko bear degun Zeruko grazia, laguntasuna, eta indarra gogotik eskatzen ezpadegu Jesu-Kristoren izenean; gure arrotasunak, edo soberbiak kondenatuko gaitu: baña egiaz humillatzen bagera, eta Jesu-Kristogan gure konfianza guztia ipintzen badegu, eta aren laguntasunarekin aleginak egiten baditugu: betiko gloria, eta honra guretzat dago. Ekusi dezue, nola Aita Eternoak, eta Espiritu Santuak honratu zuen, eta Jaungoikoaren Seme propioa zala ainbeste humillatu zan Jesu-Kristo ura bera agertu zuen: bada jarraio degiogun batez ere humiltasunean, eta erraz gure etsai arroaren tentazioak ere goituko ditugu, Jesu-Kristok berak bere bateoaren ondoren goitu zituan bezela: eta nola goitu erakutsi zigun bezela.

        G. Nola izan ziran Jesu-Kristori etsaiak eman ziozkan tentazioak? Eta nola garaitu zituan? E. Ara nola Ebanjelio Santuak esaten dituan: Bateoaren ondoren Jesu-Kristo Espiritu Santuak mugiturik, eremu batera erretiratu zan, deabruak tentatuko zuela, zekienak bezela; eta berrogei egun, eta gau barautu zuen, eta orazio egiten igaro zuen, eta gero gosea sentitu nai izan zuen: eta deabruak, Jesu-Kristo gizon utsa ote zan, edo Jaungoikoaren Seme propioa, eta Jaungoiko zan jakiteko ansiarekin; (bada ezin ori ziertu ezagutu zuen) giza antza arturik, eta goserik zegoala Jesu-Kristo ikusirik, erruki baliz bezela, malizia andiarekin esan zion: Jaungoikoaren Semea bazera, agindu ezazu, arri oek ogi biurtu ditezela. Baña Jesu-Kristok, bere burua agertu bage, eranzun zion: ezta gizona ogi utsaz bizi, baizik Jaungoikoaren aotik datorren hitz guziaz. Arriturik etsaia gelditu zan eranzuera orrekin: baña etzuen etsi, eta banagloriaz tentatu nai izan zuen: eta Jaungoikoak berak permititurik, jaso zuen etsaiak gure Jesus ona tenploaren gañeraño: baña jendeak eziñ ikusi zezakean moduan joan zan Jesu-Kristo, eta tentatzalleak esan zion: Jaungoikoaren Semea bazera, ortik bera etzin zaitez, edo airean jatxi zaitez, eta eztezu gaitzik artzeko bildurrik zer eduki: bada Eskritura Santak dionez: Jaungoikoak Aingeruai agindurik dauka, beren eskuetan artu zaitzatela, arriak jo, eta oñak eritu eztitzatzun. Baña Jesu-Kristok eranzun zion: Baita Eskritura Santuak dio: eztezu zere Jaungoikoa tentatuko. Eta orretan erakutsi zigun, ez gerala ardurabage peligro andian jarri bear, Jaungoikoa guztiz poderosoa, eta guztiz ona dan, edo ez jakiteko asmoarekin. Etzan ala ere aspertu etsai giztoa, benziturik ikusi bazan ere; eta eraman zuen gure Jesus humilla mendi guztiz altu baten gañera: eta andik erakutsi ziozkan munduko erreinu guziak: eta aetako ondasun, eta aberastasunak: eta esan zion: oriek guziak nereak dira: eta guziak emango dizkizut, nere aurrean makurturik, edo etziñik, zure Jaungoikoa bezela adoratzen banazu. Orra etsaiaren soberbia, eta arrotasuna zeiñ arrigarria izan zan. Eta orduan Jesu-Kristok, zelo miragarri batekin, eta aserre justu batekin esan zion: Zoaz ortik Satanas, bada Eskritura Santuan ezarririk dago: Zure Jaungoiko Jauna adoratuko dezu, eta ura bakarrik serbituko dezu. Eta ori aditu zuenean, etzuen geiago tentatu. Andik iges egin zuen etsaiak: eta Aingeruak orduan Jesu-Kristori jaten ekarri zioten: eta serbitu zuen: eta orra nolako tentazioak etsai gaiztoak Jesu-Kristori eman ziozkan, eta nola Jesu-Kristok garaitu zituan: eta orra guretzat dotriña, edo ikasbide guztiz andia: bada 1. erakusten digu, bateatuak izan giñanetik, Jesu-Kristoren senideak, soldaduak, eta jarratzalleak egin giñala: deabruaren partidua larga, eta errenunziatu genduala: eta nai ta ez etsaiak egiten digun gerra bizian, eta tentazioetan aren kontra peleatu bear degula: eta batez ere gula, edo jan-edan erabagen gurariak: soberbiaren, edo arrotasunaren apetitu, edo griña gaiztoak: eta munduko ondasunak biribillatzeko ansia andiak goitu, edo azpiratu bear ditugula: eta garai edo bitoria ori iristeko 2. erakusten digu Jesu-Kristok, baliatu bear gerala, erretiro santuaz, edo peligrotik alde egiñaz: orazio humillaz: eta bere hitz santuaz edo dotriñako egia andiakin gure adimentua, eta borondatea, edo gure biotza argituaz, eta indartuaz: eta gure aragia eziaz, edo mortifikatuaz: bada bestela etsaiak txit erraz goituko gaitu, eta betiko koroa, edo Zeruko gloria galdu eragingo digu. Baña ez geiegi orain luzatzeagatik: 2. G. Zer egin zuen Jesu-Kristo gure Jaunak etsaiaren tentazioak benzitu, edo garaitu ezkero? E. Bere Aita Eternoak eman ziozkan lan andiak egiten abiatu zan: au da, agerian erakutsi zuen bera zala Jaungoikoaren Seme propioa, eta betikoa, gugatik gizon egiña: eta gure egiazko Maisua, Salbadorea, eta Erredentorea, ainbeste milla artean munduak esperatzen zuena: eta betiko zoriona iritsi nai bagenduan, beragan sinistu, eta berari jarraio bear giñiola. Orretako San Juan Bautistak bere enzunleai, eta jarraitzalleai argiro esan zien, Jesu-Kristo señalatuaz: orra Jaungoikoaren bildotsa munduko pekatuak kentzera datorrena: au da, pekatuen zorrak pagatzeko sakrifikatua izango dana. Baita esan zien: nere bateoak pekatuak kentzen eztitu: baña bai pekatariai bidea emalen die, eren pekatuak ezagutzeko: eta orien kalteakin arriturik, eta esnaturik, pekatuen barkazioa eta barkatzalle egiazkoa billatzeko: Jesu-Kristoren bateoak bakarrik du birtutea pekatuak desegiteko: Espiritu Santuaren amoriozko sua biotzetan irazekitzeko, eta animak garbitzeko. Ni aren aldean aiñ gauza ezereza naiz, nun aren oñetako lokarriak askatzea ere merezi eztedan: eta ni aren aurretik etorri banaiz ere, bera ni baño lenagokoa da, bada betikoa da. Eta beste gauza asko San Juanek bere diszipuluai esan zien, Jesu-Kristo nor zan, eta nola egiazko Salbadorea zan, sinistu eragiteko: eta aetatik askok Jesu-Kristori jarraio izan zioben.

        G. Eta Jesu-Kristok berak ala zala ezagutu eragiteko, zer egin zuen? E. 1. Mirari andiakin bere Jaungoikotasuna agertu zuen: eta berari jarraitzen ziobenetatik, esleitu zituan diszipulu batzuek: eta aen artean gero Apostoluak, edo bere dotriñaren berri onak mundukoai eman bear zienak: eta 2. berak bere ejenplo, eta dotriñarekin erakutsi zigun Zeruko bidea; eta pagatu zuen gure pekatuen zorra. G. Zertako esleitu zituan diszipuluak, eta Apostoluak? E. Bere bizimoduaren, bere milagroen, eta bere dotriñaren testigo izan zitezen: eta erak ikusi, eta Jesu-Kristoren aotik aditu zuen bezela, guziai predikatu zegien.

        G. Zer gizamodu ziran Apostolu izateko esleitu zituanak? E. Berez pobreak, jakiñezak, edo ignoranteak: munduan estimaziorik etzuenak, eren nekeaz bizi ziranak. Baña eman zien bear zituen Zeruko jakinduri, eta doai miragarriak Apostoluen lanak ondo egiteko.

        G. Zer lan eman zien? E. Mundu guziari Ebanjelio Santua, edo Zeruko erreinuaren berri onak, eta bidea erakustea: beragan sinisten zuen guziak bateatzea: bere Eliza gobernatzea: Sakramentu Santuak Kristauai administratzea: Mezako sakrifizio Santua zelebratzea: bear ziran toki guzietan Obispoak, Sazerdoteak, Diakonoak, eta beste Eliz-gizonak ordenatzea, eta ipintea; ondorengo Obispo Jaunak, ori bera aurrera ere, munduak diraben artean, egiteko eskualdi guziarekin. Eta azkenik eman zien Jesu-Kristoren dotrina obeto sinistu eragiteko, milagro mota guziak egiteko, eta munduko hitzkunza guzietan hitz egiteko doai miragarriak: eta eren odolarekin Jesu-Kristoren fedearen egia konfirmatzeko indarra, balorea, eta animo guztiz miragarria: eta ala kuniplitu zituen Apostoluak lan oriek guziak: munduaren konbersioak, eta Elizaren iraupenak argiro erakusten duen bezela.

        G. Eta Apostoluen artean nor esleitu zuen Jesu-Kristok beste guzien, eta Eliza guziaren buru prinzipala, edo nagusiena izateko? E. Aita San Pedro Apostolua, Erromako Obispo edo Sumo Ponifize zala, ill zana: eta argatik aren ondorengo Erromako Obispo guziak beti izan dira Eliza guziaren buruak, gobernariak, eta guzien maisu, edo erakusleak: eta beti erakusten due Aita San Pedro Apostoluak Jesu-Kristogandik ikasi zuen dotriña bera: San Pedrori berari Jesu-Kristok aseguratu zion bezela, esan zionean: zu zera Pedro, edo arria, eta arri onen gañean nere Eliza fundatuko det, eta deabruak iñoiz azpiratuko eztue.

        G. Eta zeiñ da Jesu-Kristok erakutsi zuen Zeruko bidea; eta nola pagatu zuen gure pekatuen zorra? E. 1. Ebanjelio Santuan, edo Kristauaren dotriñan, eta bere lau parteetan zeoro, eta argiro erakusten digu: eta 2. au da, gure pekatuen zorra pagatu zuen bere pasio, eta eriotzako sakrifzioarekin Jaungoikoaren justiziari satisfazio, edo pagu osoa emanaz: (Au nola izan zan, urrengo dotriña aldian aditzera emango dizuet).

        G. Eta oraiñ bakarrik galdetzen det: Jesu-Kristok gure bizimodurako, eta orrekin Zerua iristeko, erakutsi zigun dotriña zertara dago biturik? E. Gure biotzak munduaren amoriotik, eta orrek dakarren itxumenetik libratzera: eta gure zorion egiazkoa, oraiñ Jaungoikoaren guzien gañeko amorioan, eta projimoaren amorio egiazkoan bizitzeko: eta gero eternidade guzian Jaungoikoaz beraz, eta bere kabubageko gloriaz Zeruko erreinuan gozatzeko alegiñak benetan egitera.

        G. Eta gure biotzak munduaren amorio erabagetik, eta orrek dakarren itxumen arrigarritik libratzeko, zer egin zuen, eta zer erakutsi zigun Jesu-Kristo gure Zeruko Maisuak? E. lzanik gauza guzien jabea autu zuen beretzat bizimodu pobrea, humilla, eta nekatua: eta erakutsi zigun mendiko sermoi miragarrian, zorionekoak dirala 1. biotzez pobre diranak, edo egiazko humillak: au da, egiaz bearsuak badira: ansia bage bizi diranak, Jaungoikoak ematen dienarekin konformaturik daudela: eta aberatsak badira, ondasunetan biotzak ipiñi bage, ondasunaz baliatzen diranak ez arrotzeko, baizik eren obligazioak kunplitzeko, eta karidadea pobreai egiteko; bada oriena da Zeruan erreinua, dio Jesu-Kristok. 2. Erakutsi zuen, zorionekoak dirala mansoak, zergatik oriek lurraren jabe izango dira: eren buruen jabe diralako. Eta mansoakgatik aditzen dira, egiten zaien injuriak pazienziarekin daramazkienak: aserratu bage, eta benganzarik artu bage, eta asmorik eren barrean konsentitu bage: edo gaizkilleai gaitzik opatu bage, eta deseatu bage: eta oriek gozatuko duen lurraz aditzen da Zeruko Paradisuaren betiko gozamena. 3. Erakutsi zuen Jesu-Kristok, zorionekoak dirala, negar egiten duenak: au da, munduko erabageko gusto, edo atsegiñik billatzen eztituenak, eta eren pekatuak, eta projimoenak biziro sentitzen dituenak, Jaungoikoaren ofensak diralako, eta eren buruen, edo animen kaltegarri, eta kondenagarri diralako: bada oriei Jaungoikoak ematen die espirituko poza; eta konsolatuak izango dira. 4. Dio, zorionekoak dirala, justiziaren gosea, eta egarria duenak: au da, ez nolanai, ezpada deseo biziarekin, edo ansiarekin birtuteari darraizkanak: eta eren lagunak ere artara ekarri nai dituenak: bada oriek izango dira aseak emen biolzeko poz andi batekin, eta gero betiko ondasunakin. 5. Dio; zorionekoak dirala miserikordiosoak: au da, ez bakarrik limosnagilleak, baita ere besteen utsegiteak, eta argaltasunak sufritzen dakiztenak: barkatzen dienak: eta animako, eta gorputzeko premietan laguntzen dienak: bada oriek seguro iritsiko due miserikordia. 6. Dio: zorionekoak dirala, biotz garbia duenak: au da, eren pasioak ondo ezirik dauzkatenak: erabageko deseorik eztuenak: eta gauza guzietan Jaungoikoari gusto emateko asmo garbia, eta zuzena daukatenak: bada oriek ikusiko due Jaungoikoa. 7. Dio: zoriounenak dirala paketsuak, au da, Jaungoikoarekin, eta eren buruakin, eta eren lagunakin pakean bizi diranak: eta besteak ere Jaungoikoarekin, eta eren lagunakin, eta etsaiakin paketzeko, alegiñak egiten dituenak: bada oriek izango dira deituak Jaungoikoaren semeak. Eta azkenik 8. dio: zorionekoak dirala justiziagatik persegituak diranak: ez munduko justiziak persegitzen dituanak, ezpada onak, justuak, eta birtutetsuak diralako munduak despreziatzen, eta persegitzen dituanak: bada oriena da Zeruetako Erreinua. Eta orra N.K., hitz gutxitan Jesu-Kristok berak erakutsi zigun Zeruko bide zuzena, guziok ondo ikasteko, eta ondo gordetzeko alegin guziak egitea merezi duena: bada ori da Santuak autu zuen bidea, eta aek bezelako perfekzioarekin Jesu-Kristok erakutsi zizkigun birtuteak ejerzitatzera eziñ eldu bagera: gutxianez alaitu bear gera birtuteak alako moduan maitatzera: nun erabaki bear degu benetan, aen kontrako pekaturik ez egitea: ez bakarrik gai pisuan, baita arinean ere, batez ere ezagueraz, eta borondatez. Eta ori iristeko gure erabageko pasioak, edo griña gaiztoak goitzeko, edo menderatzeko nekea gogotik artu bear degu: gure biotzak munduko honra, ondasun, eta gustoen erabageko amoriotik libratu, eta eranzi bear ditugu: Zeruko ondasunak, ango betiko zoriona biziro billatu bear degu: eta Jaungoikoaren guzien gañeko amorioan, eta projimoaren amorioan ondo irmaturik egon bear degu. Orra, oraingo pake egiazkoa: eta gero deskansua, edo betiko atseden, eta kontentua seguratzeko bide zuzena. Eta ortik kontu atera ezazue, zein itxuturik bizi diran, batere nekatu bage Zerua nai duen Kristau nagiak: eren borondate gaiztoa gauza guzietan egin nai duenak: arroak, gutiziosoak, guraritsuak, aserrekorrak, enbidiosoak, eta erabageko jan-edanetara, jostatzera, eta joku luze andietara emanak: badirudi, oriek Zerurako egiñak eztirala: bada eren zorion guzia munduan billatu nai due, eta betiko zoriona iristeko batere nekatu nai eztira. Jaungoikoak bada arren guziok argitu gaitzala, eta digula bear degun argia, eta grazia, oraiñ bere Seme, eta gure Zeruko Maisu Jesu-Kristoren dotriña ondo ezagutzeko, eta gordetzeko: eta gero eternidade guzian beraz Zeruan gozatzeko zorion guztiz andia. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa