www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMASEIGARREN DOTRIÑA

 

Eskritura Santuaren historiaren gañean.

 

        Gaur, N.K. Eskritura Santuaren historiari narraiola, esan bear dizuet, zer gertatu zan, Israelgo puebloa Ejiptotik atera edo libratu zanetik, promisioko lurrean, Kanango bazter ugarietan sartu zaneraño. Mirari ikusgarriak, eta dotriña andiak gaur aditu bear dituzue: eta batez ere ikusiko dezue, nola Jaungoikoak amar mandamentu santuen legea Sinaiko mendian eman zuen nolako itxumen eta esker gaiztoarekin Israeldarrak portatu ziran: eta nolako zelo eta karidade miragarria Moisesek agertu zuen.

        G. Nora eraman zituan Moisesek Israelitak itxas gorria igaro ezkero? E. Eraman zituan eremu batetik Sinaiko mendira: eta ara eldu ziran Ejiptotik irten ziranetik berrogeita zazpigarren egunean.

        G. Bazekian Moisesek Sinaiko mendirako bidea? E. Jaungoikoak berak erakusten zion: egunaz odei bat zijoan puebloaren aurretik, eguzkiak erre etzitzan: eta gabaz suzko pillare edo kolumna bat zijoan aurretik argi egiteko: eta odeiak eta pillareak erakusten zien noiz gelditu eta noiz ibilli: eta zein aldetara artu: bada aek gelditzen ziranean Israeldarrak gelditzen ziran: eta abiatzen ziranean jarraitzen zien.

        G. Zerekin mantenatu ziran Israeldarrak eremu artan? E. Jaungoikoak Zerutik bidalizen zien Mana esaten zioten alimentu edo janariaz.

        G. Sinaiko mendira zijoazela zer gauza esatekorik gertatu zitzaien? E. Lau gauza: 1. murmuratzen ari ziran, ur miñak edo amargoak arkitu zituelako: 2. ogirik etzuelako: eta 3. urik etzan toki batera eldu ziralako: eta guzia Jaungoikoak erremediatu zuen Moisesen erreguz. 1. Jaunaren ordenaz zur puska bat ur miñetan bota zuen; eta bereala ur gozo biurtu ziran. 2. Guztiz galeper asko Jaungoikoak erakarri zituen zeuden tokira pueblo ura asetzeko: eta goizoro, zapatuaz edo larunbataz kanpora bidaltzen zien Mana, Eremuan ibilli ziran bitarte guzian: eta au izan zan aen janaria berrogei urtean: eta eguzkia irten baño lenago bitu bear zuen, bada bestela urtu egiten zan, eta egun bakoitzeko diña bakarrik artu bear zuen: bada gañerakoari arrak egiten zitzaiozkan: eta bakarrik irauten zuen egun bitarako jai bezperan, au da, orduko zapatu edo deskansuko bezperan artzen zuenak. Eta 5. uraren falta erremediatzeko Moisesek Jaungoikoaren ordenaz bere zigorraz aitz bat jo zuen; eta aitz artatik bereala urak ugari irten ziran, Israeldarrak eta aen abere guziak mantentzeko.

        G. Zer beste gauzarik gertatu zitzaien Sinaiko mendira eldu baño lenago? E. Amalezitak esaten zien jende gaizto batzuek armaturik bidera irten zien: eta gerra eman zien: orduan Moisesek esleitu zuen Josue Israeldarraen Kapitana izateko: eta agindu zion, artu zitzala berekin Israeldarren arteko pizkorrenak: eta gerra eman zegiela Amalezitarrai: baña Jaungoikoagan zuen bere konfianza guzia: eta gerrako edo peleako denbora guzian Moises egondu zan altu batetik begira Aaronekin eta Hur esaten zioten beste batekin; eta besoak Zerura altxaturik, Jaungoikoari ondo egiten zion: eta besoak goraturik zituan bitartean Israeldarrak zeramen garaia edo bitoria; baña nekaturik besoak beeratzen zituanean, Amalezitak pizkortzen ziran eta goitzen zituen Israeldarrak: eta Aaronek eta Hur-ek ori ikusi zuenean; eta Moisesek ezin beti besoak goraturik eduki zituala; jarri erazo zuen arri baten gañean eta biak besoak altxaturik eduki ziozkaten arratsalderaño: eta orrela garai edo bitoria oso bat iritsi zuen Israeldarrak.

        G. Eta zer aditzera ematen digue? 1. ur miñak gozatu zituan zurak: 2. Zerutik goizoro zetorren Manak: 3. Aitzetik sortu ziran urak: eta 4. Amalezitarrak goitzeko moduak? E. 1. Aditzera ematen digue ur miñak mundu onetan guziok eraman bear ditugun naibageak, edo miñ ematen diguen atsekabe eta nekeak: eta oriek gozatzeko gauzarik egokiana dala beste zur batean, au da, Gurutzeko arbola santuan Jesu-Kristok erakutsi zigun pazienzia gogoratzea; eta pazienziaren premia, eta probetxua ezagutzea; eta ori ejerzitatzeko alegiñak egitea: bada orduan gauzarik garratzenak, eta miñenak ere gozatzen dira: eta gure probetxurako dira. 2. Zerutik goizoro erorten zan Manak aditzera ematen zuen, Jesu-Kristo izango zala gure animen Zeruko ogia edo janaria; bere graziarekin ezeze bere gorputz guztiz preziosoarekin. 3. Aitzetik sortu ziran ur milagrosoak aditzera ematen zituen Jesu-Kristo gure Jaunak emango zizkigun graziaren ur probetxugarriak munduko gauzen egarria edo deseo erabagea kenduko zizkiguenak: eta Zerukoak deseatu eragingo zizkiguenak: bada Eskritura Santak Jesu-Kristori deitzen dio aitz edo arri espirituala, nundik ur biziaren iturria sortzen dan: eta igarotzen dan betiko bizitzaraño. Eta 4. Amalezitar gaiztoak aditzera ematen due, gure anima gaxoari gerra bizia egiten dioben etsai fortitzak; au da deabrua, mundu zoratua eta gure aragia bere griña edo apetituakin: eta nola Moisesek goitu eragin zituan, ez bakarrik aen kontra peleatuarekin, baita orazioa egiñarekin, eta Zerura besoak altxaturik, Gurutzearen figura bere posturan agertuarekin: guk ere, 1. peleatu bear degula lazki animako etsaien kontra: eta aek goitzeko edo bitoria irabazteko Zeruko laguntasuna gogotik eskatu bear degula: eta beti gurutzean gugatik ill zan, eta gure etsaiak benzitu zituan Jesu-Kristoren izenean: eta orra nola Israeldarrai gertatu zitzaien gauza guziak gure erakuste edo dotriñarako ziran.

        G. Zer egin zuen Israeldarrak Sinaiko mendira eldu ziranean? E. Agindu zien Moisesek purifikatu edo garbitu zitezela, eta prestatu zitezela Jaungoikoaren legea errezibitzeko: mendiaren oñean edo azpian muga batzuek señalatu zituan: eta biziaren penan eragotzi zien muga aetatik aurrera igarotzea: eta irugarren egunean, au da, Ejiptotik irten ziranetik berrogeita amargarrenean, ikusi zan mendi guzia suz beterik: au da, sua zerion odei batez guzia estalirik tronpeta izugarri batzuek aditu ziran: eta turmoi eta tximista ikaragarrien artean Jaungoikoak hitz egin zien: alabaña pueblo ura guzia gogorra eta aragitarra zan: eta bildurra bear zuen, Jaungoikoaren esanik egingo bazuen: etzan oraindio amoriozko legearen denbora etorri.

        G. Zer esan zien Jaungoikoak Israeldarrai Sinaiko menditik? E. Amar mandamentu santuak argiro, eta banaka aditzera eman zien, eta asi zan modu onetan: Ni naiz zuen Jaungoikoa, Ejiptoko nekepetik eta katiberiotik ateza zaitudana: 4. eztezue iñola ere nere aurrean, ni besterik Jaungoikotzat edukiko: eztezue egingo Idolorik batere, eta ez gezurrezko Jaungoikoaren antz, iduri edo imajiñarik, ari agurrak egiteko, edo adoratzeko. 2. Eztezue nere izenean juramentu alperrik egingo etc. eta onela guziok dakizkitzuen amar mandamentu santuak Jaungoikoak berak eman zituan. (Mandamentuen sarreran gauza au berau zeoro esango degu).

        G. Eta Israeldarrak Jaungoikoaren beraren boza edo hitza era izugarri artan aditu zuenean, zer egin zuen? E. Agitz laztu, ikaratu eta bildurtu ziran: eta Moisesi esan zioben: ez begigu arren Jaungoikoak hitz egin ill ez gaitezen: zuk hitz egiguzu Jaungoikoaren partetik, eta aditzera eman egiguzu aren Majestadeak agindu nai digun guzia. Jaungoikoak deitu zien bada orduan Moisesi, eta mendi gañera igo eragin zuen; eta berrrogei egun eta gau igaro zituan Moisesek, ezer ere jan bage eta edan bage, mendi gañean Jaungoikoarekin tratatzen edo hitz egiten: eta aren Majestadeak eman ziozkan arrizko losa bitan eskribiturik Jaungoikoaren Legeko amar mandamentu santuak: baita pueblo ura gobernatzeko justiziako eta ordena oneko legeak: eta orduan bertan erakutsi ziozkan zeoro pueblo ark eta beraren izenean sazerdoteak egin bear ziozkaten sakrifizio mota guziak, eta aek ofrendatzeko gorde bear zituen zeremoniak eta lege guziak.

        G. Eta Moises mendi gañean Jaungoikoarekin egondu zan bitartean, zer egin zuen Israeldarrak? E. Munduan izan dan gaiztakeririk andiena: ainbeste mesede eta aiñ andiak Jaungoikogandik artu ezkero, eta ainbeste mirari, prodijio, edo milagro erak eren begiz ikusi ezkero; zerren luzatzen zuen Moisesek mendi gañean, uste izan zuen ill zala: eta Jaungoiko egiazkoaz eta aren probidenzia miragarriaz azturik, premiatu edo obligatu zuen Aaron, Moisesen anaia, urrezko txal edo zekor baten figura, bulto, edo imajiña bat eragitera: eta emakumeak pozik artako eren urrezko belarrietakoak eman zituen: eta urrezko zekor ura Jaungoikotzat artu zuen Ejiptoarren gisa eta ari festak egiten abiatu ziran; janari eta edanari lazki eman zioten: eta orien ondoren danzatzen, kantatzen eta erabageko jolasak iskanbilla andiarekin egiten zituzten. Eta orretan ari zirala, jatxi zan Moises menditik amar mandamentu santuen legea losa bitan Jaungoikoak berak ezarririk zekarrela: eta gertura zanean, eta alako danza zoroak aditu zituanean, eta zekor bati festa aek guziak egiten ziozkatela; bere barru guzia irazeki zitzaion: zelo santu batek artu zuen: eta zekatzen legearen arrizko losa biak lurrera aserrearekin bota zituan: eta mendiaren azpian puskatu ziran. Bazeritzon Moisesi pueblo bat aiñ mudakorra, eta aiñ esker gaiztokoa etzala gai, eta etzuela merezi Jaunaren lege santua errezibitzea: Artu zuen urrezko zekorra erre eragin zuen: aren autsak urtan bota zituan: eta ur artatik Israeldar guziai edan eragin zien: nolako Jaungoiko iruripenekoa eta despreziagarria adoratu zuen ikusi zezen: baita etzan orretan bakarrik gelditu: erreprenditu zuen bere anaia Aaron puebloa atzeratu etzuelako aiñ gaiztakeri anditik: eta justiziaren zelo miragarri batekin deadar egin zuen: Jaungoikoari jarraio nai diobenak betoz nerekin: bereala Lebitarrak, edo Lebi Patriarkaren ondorengoak edo Tribukoak, juntatu ziran Aloisesen inguruan: eta agindu zien, ezpatak eskuetan artu zitzatela: eta batetik bestera pueblo guziak okupatzen zuen tokia aurrera eta atzera igaro zezatela: eta kupidabage aurrera topatzen zituzten guziak ill zitzatela, naiz adiskideak, naiz aideak izan zitezela: eta ogeita iru milla gizonetaraño ill zituzten: eta Moisesek Lebiren Tribua bertatik bedeinkatu zuen: eta esan zien, Jaungoikoak etzuela gaitzat artzen aek egin zuena: baizik konsagratu ziozkatela oren eskuak.

        Eta Elizako erakusle edo Doktore San Gregorio andiak, Moisesen zelo andi onezaz miretsirik, dio, ze eren humeak eta mendekoak erreprenditzeko garrik etzuen gurasoai, eta besteren kargua duen guziai dotriña eta ejenplo miragarri bat ematen diela Moisesek: bada onek pueblo ura maite bazuen ere ain biziro, nun aekgatik bizitzako liburutik bere burua borratua izateraño prest bazegoan ere, aen gaiztakeria eta Jaungoikoari egin zioten ofensa arrigarria ezin sufritu zuen: eta guraso eta agintari asko ikusten dira, eren humeak, eta mendekoak pekatuetan ondaturik daudela igerri eta jakin arren, erreprenditu eta kastigatu nai eztituenak: eta ori ezta humeak mate izatea, baizik egiaz aborrezitzea: bada karidade egiazkoak izan bear du garra eta animoa, eren kargura dauzkatenak kondenazioko bidetik apartatzeko, eta bestela ezin danean kastigatzeko.

        Baña biurtu gaitezen Moisesek orren ondoren egin zuena ikustera. Etzuen bada etsi alde batetik alako pueblo gogor, mudakor eta esker gaiztoko bat ezin onera ekarriko edo onduko zuela pensaturik: eta bestetik Jaungoikoaren Majestadea aen kontra guztiz aserre zegoala ikusirik? Ez, etzuen etsi: urrengo egunean batu zuen pueblo guzia beregana: eta aditzera eman zien egin zuen Idolatriako pekatuaren anditasun arrigarria: eta esan zien, Jaungoikoagana zijoala, aren aserrea bigundu zezakean ikustera: eta ondo merezirik zeuken kastiguaren barkazioa iristera. Presentatu zan bada Moises Jaungoikoaren aurrean humillaturik, eta pueblo guziaren pekatuak bereak balira bezela lotsaturik: eta karidadeak alaiturik edo animaturik, Jaungoikoari erregutu zion, barka zegiola arren pueblo ari bere gaiztakeria, edo ezpada aekin batera borra zezala bera ere bizitzako liburutik: eta naiago izan zuen gure Jaungoikoak inozente baten errespetoz ainbeste kulpaduni barkatu: ezenez aekin batera inozente bat illerazo. Eta agindu zion Moisesi puebloagana biurtu zedilla: eta esan zegiola, aen Asabai, Abran, Isak eta Jakob, bere serbitzariai eskeñi zien lurra emango ziela: baña etzala aekin eta len bezela aen aurrean joango, zerren buru gogorregiak zituzten: obligatu etzezen guziak arras illerazotzera, eta eremuan akabatzera: eta agindu zien eren gaiztakeriaren damuaren señalean soñeko ederrak edo apaindurak utzi zitzatela. Eta baita agindu zion Moisesi beste arrizko losa bi, leenak bezelakoak, apaindu edo landu zitzala: eta aekin mendi gañera berriz zetorrela: ala egin zuen: eta beste berrogei egun eta gau Jaungoikoarekin mendiaren gañean igaro zituen, ezer ere jan bage eta edan bage: eta Jaungoikoaren Majestadeak, Moisesen erreguakin errukiturik, eman ziozkan berriz bere mandamentu santuak bere beatzaz losa bietan ezarriak edo eskribituak: eta aditzera eman zion aurrera egin bear zuen guzia: eta puebloari ekarri ziozkan lege eskribituaren losa biak; eta Jaungoikoaren ordenak: baña pueblo guzia miretsirik eta arriturik zegoan zerren Moisesen aurpegia ikusten zuen argitasun miragarri batez beterik: eta iñor atrebitzen etzan aren gertura arrimatzen: eta Moisesek ori ikusirik, belo batekin aurpegia estali bear izan zuen: eta orrela Jaungoikoaren aginteak aditzera eman zien: eta belo arekin arrezkero beti hitz egiten zien; eta bakarrik kentzen zuen, tabernakuloan sartzen zanean Jaungoikoarekin hitz egitera.

        G. Eta zer besterik egin zuen Moisesek Jaungoikoaren legea barreatu edo publikain ezkero? E. Jaungoikoak berak agindu zion bezela, eragin zuen testamentuko arka zeritzan kutxa txiki bat, guzia urrez estalia edo urreztatua barrutik eta kanpotik: eta kutxa artan sartu zituan amar mandamentuen legea zeukaten arrizko losa biak: eta kutxa edo arka ura gordetzeko eragin zuen tabernakuloa zeritzan, eta bidez zebiltzanean erraz eraman zezakean oial ederrezko estalgarri bat, eliz edo etxe txiki baten antzekoa: eta onen aurrean ipini eragin zuen aldare bat, nun Jaungoikoari egin bear zitzaizkan sakritizioak eta ofrendak, Jaungoikoak berak orduan ordenatu zuen moduan: eta orduko sakrifizioak ziran bildotsak, ariak, zekorrak, idiak edo beste onelako gauzak Jaungoikoari Sazerdoteen eskuz presentatzea: eta aldarearen aurrean illtzea eta erretzea: eta orrela ezagutzera ematen zuen Jaungoikoa zala guzion Jaun eta jabe soberanoa, ofrenda aezaz bezela, guzaz nai duen bezela disponitzeko esku edo poderio guzia daukana.

        G. Eta sakrifikazioak egiteko, eta eliz lanetarako nor esleitu zuen Jaungoikoak? E. Aaron eta bere semeak, eta aen ondorengoak: eta beste Lebitarrak edo Lebi Patriarkaren jatorrikoak edo Tribukoak: eta Aaron izan zan Israelgo lenengo sazerdote nagusia edo sumo Pontifizea.

        G. Eta orren ondoren zer gauza andirik gertatu zan? E. Jaungoikoak berritu zuen Israeldarrakin Abranekin egin zuen alianza, alkar artzea edo konbenioa: berriro agindu zien bere pueblotzat artuko zituala: eta Kanango lur ugariak emango ziztela: eta ondasunez beteko zituela: eta Israeldarrak eren aldetik eman zuen hitza Jauna bakarrik eta ez besterik Jaungoikotzat ezagutu eta adoratuko zuela: eta ura bakarrik serbitu eta amatuko zuela eta hitza gordetzen ezpazuen, nai zekiola Jaungoikoari, aek Kanango bazterretatik ateratzea; eta bearrez, premiaz eta nekez beterikako bazterretara banatzea. Orra Jaungoikoaren eta Israeldarraen arteko hitzak: eta oriek batere utsegin bage gorde bearko ziralako señaletzat, artu zuen Moisesek hisopo bat, eta sakrifizioetako odolaz busti zuen: eta Israeldarrak eta an arkitzen ziran gauza guziak hisopoak zuen odolarekin busti zituan. Eta gure Jaungoikoak bere aldetik bere hitza beti gorde zuen: eta Israeldarraen alde edo fabore mirari guztiz andiak egin zituan, aek promisioko lurrean sartu eragiteko. Jordango ibai andia legortu zuen, itxas gorria bezela, ango urak atzera geratu eraziarekin, Israeldarrak igaro artean: eguzkia bera geratu, edo gelditu eragin zuan, biktoria, edo garai oso bat bere etsaietatik Israeldarrak eraman artean: Jerikoko Ziudadeko murallak, armarik bage, tronpeta soñuak inguruan jotzearekin beste bage bota eragin zituan Jaungoikoak Israeldarrak an sartu eragiteko: eta beste onelako prodijio, edo milagro arrigarriak egin zituan gure Jaungoikoak, Israeldarrai eman zien hitza kunplitzeko: eta sartu eragin zituan azkenik agindu zien Kanango bazter ugarietan; baña Moises bera an sartu etzan, gertutik ikusi bazuen ere promisioko lurra: eta Josue esleitu zuen puebloa gidatzeko, eta gobernatzeko bere lekuan: eta illtzan Jaunaren grazian, eta santidade guztiz andian: eta Josuek, eta Eleazaro sazerdote nagusiak, eta Aaronen arrenak lur guzia egin zuen amabi zati, edo parte, eta tribu bakoitzari bere partea eman zitzaion: eta Judako tribuari andiena eman zioten: baña Israeldarrak eren aldetik etzuen ondo eren hitza kunplitu: askotan aserratu, eta Moisesen kontra gogortu ziran bidean: eta Kanango lurraz jabetu ezkero, etzituen desegin osoro ango jende gaiztoak Jaungoikoak agindu zien bezela: eta bai aekin askotan bat egin ziran: eta aen Idolo, edo gezurrezko Jaungoikoak adoratzera ere jarri ziran. Eta orregatik gure Jaungoikoak askotan kastigatu zituan, eta eren gaiztakeria ezagutu, eta Jaungoikoagana biurtzen ziranean, errukitzen zan: eta nork libratu eren etsaietatik sortu eragiten zuen, eta laguntzen zien. Eta orretan Jaungoikoaren justizia alde batetik, eta bestetik aren ontasun, errukia, eta miserikordia argiro ikusi ziran: baña dotriña labur batean ezin zeoro aditzera eman ditezke Eskritura Santuak ain luze dakazkian gertaera guziak. Eta dotriña onetan, eta aurrekoetan aditu dituzuen Eskritura Santako historia miragarriak nai adiña dira Jaungoikoaren Majestadeak gizonarekin beti eduki duen probidenzia guztiz zuzena ezagutzeko: eta baita beraganako gure fedea, edo sinistea, beraganako gure esperanza, eta beraren bildurra, errespetoa, eta amorio santua gure biotzetan piztutzeko, bizi erazotzeko, eta irazekitzeko: eta are geiago, ondo konsideratu nai badegu Kristauok Jaungoikoak Israeldarrak egin zien mesede guziak, guri egin dizkigun fabore, edo mesedeen itzalak baizik etzirala: eta agitz andiagoak, eta estimagarriagoak guri egin dizkigula: bada aei arrizko losa bitan, eta ain bildurkunde andiarekin eman zien mandamentuen legea bera gure biotzetan ezarri nai izan digu: eta ura gordetzeko alako argitasun, eta grazia andiak Espiritu Santuak komunikatzen dizkigu: legearen ezaguerarekin batera legearen amorioa ematen digula: eta ori guzia guk izateko bere Seme propioa bera Jesu-Kristo gure Jauna zerutik bidaldu digu: Israeldarrak Faraonen katiberiotik bezela, gu deabruaren, eta pekatuaren katiberiotik ateratzeko: guri zeruko bidea argiro bere ejenplo, eta dotriñarekin erakusteko: eta bide orri jarraitzeko bear ditugun grazia, laguntasunak, eta indarrak emateko: eta azkenik Kanango lur ugariak, eta ango ondasunak aditzera ematen zituen zeruko gloria, eta betiko ondasun kabubageak guri irabazi eragiteko.

        Jaungoikoari bada millarezko eskerrak eman degiozkagun, N.K., eta ezagutu dezagun ondo, zein esker gaiztoarekin guk ere oraindaño eranzun diogun: eta Israeldarrak baño kastigu andiagoak ondo merezirik dauzkagula: humillatu, eta lotsatu gaitezen, eta egiaz damuturik, gure pekatuen barkazioa benetan, eta sarri eskatu degiogun; aurrera bizimodu santu bat egiteko asmo, edo propositu egiazko, eta indarsu batekin eta baita eska degiogun, arren digula fede bizi bat: esperanza andi bat: eta beraren amorio irazeki bat, orain mandamentuak ondo gordetzeko, eta gero orien saria Zeruan gozatzeko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa