www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABOSTGARREN DOTRIÑA

 

Moises santuaren denborako
gertaera agitz miragarrien gañean, etc.

 

        Orain urrengo dotriñan mirari andiak aditu zinduzten N.K., eta batez ere Jose santu, eta kastoaren gertaera miragarrietan ikusi zenduen kastidade santuaren exenplo andi bat: eta baita bere naigabe guzien artean Jaungoikoaren borondatearekin konformidade oso bat: eta nola Jaungoikoak honratu, eta altxatu zuen Ejiptoko agintari, eta gobernari egiteraño. Gaur aditu bear dituzue bada gertaera agitz miragarriagoak Moises santuaren bizitzan: Ejiptoko plaga edo zauri arrigarrietan Israeldarrak Faraon Errege gogorraren katiberiotik libratzeko: eta itxas gorriaren igarotze, edo pasaje prodijios betean. Kontuz aditzeko, eta gogoan ondo artzeko alegiñak egin itzatzue.

        G. Nola artu zituen Hebreotar, edo Israeldarrak Ejiptoko erreinuan? E. Jose Patriarka andia eren agintaria bizi izan zan artean txit ondo: baña ura ill ezkero, eta beste Errege Faraon bat sartu ezkero txit gaizki: (Faraon izena zuen Ejiptoko Errege guziak): Aztu ziran bada Josek egin zizten mesede guztiz andiaz: eta nola Israeldarrak zijoazen geitzen, bekaiztu zitzaien Faraoni: eta onek, aek gutxitzeko, neke arrigarriak eragiten zizten: eta ala ere geroago eta geiago geitzen ziran. Orretan Kristauen Elizak lenbizian ikusiko zuenaren antz andi bat erakusten zuen: eta Faraon gogorrak aek desegiteko agindu zien aurgiten laguntzen zuen emagin guziai: Israeldarraen emakumeak egiten zituzten semetxo guziak bereala ill zitzatela: eta alabak gorde zitzatela: baña aiñ gogortasun arrigarria igui izan zuen Ejiptoko emagiñak: errukitzen ziran: eta estaltzen zituen aurtxoak: eta Jaungoikoak erruki orren saria eman zien. Baña Faraonek kargu egin zien emagiñai: eta esan zioben, Israelgo emakumeak etzirala besteak bezela; aek eldu baño lenago aurrak egiten zituztela. Eta ori ikusirik, bere mendeko guziai agindu zien Errege gogor ark, Israeldarraen mutiltxo guziak Niloko ibaira bota zitzatela. Eta orduan Jaungoikoaren Majestadeak artu zituan Israelgo bere puebloa Faraonen katiberiotik libratzeko probidenzia guztiz miragarri batzuek.

        G. Norzaz orretarako baliatu zan gure Jaungoikoa? E. Moises esleitu zuan artarako.

        G. Nola jaio zan, aurtxoen eriotzatik libratu zan, eta azi zan Moises? E. Lebi, Jakob santuaren semearen jatorrikoa zan: gurasoak izan zituan Amran, eta Jokabed: jaio zanean iru illabetean ezkutaturik eduki zuen: baña ezin geiago gorde izan zuen: eta iesko saski bat, kumaren gisa, betunez, eta pikez zirristuak itxirik, egin zuen: eta an sarturik Niloko ibaiaren bazterrean ipiñi zuen: eta aren arrebatxo bat Maria zeritzona, aurrari zer gertatzen zitzaion ikusteko zai ipiñi zuen: eta orra nun Jaungoikoaren probidenziak bertara erakarri zuen Faraonen alaba bere neskatx serbitzariakin; ibai artan freskatzeko, edo bañatzeko aitzakiarekin. Bereala ikusi zuen saski artan aurtxo eder bat, negarrez zegoela. Kupitu, eta errukitu zan artzaz Erregearen alaba, eta urtatik atera eragin zuen: eta ori ikusi zuenean zai zegoan arrebatxoak, esan zion, nai bazuen ekarriko ziola, aur ari titia emango zion, eta aziko zuen emakume Israeldar bat: ekarri zezala bereala agindu zion: etorri zan aurtxoaren beraren ama: eta berari Faraonen alabak kargua eman zion aur ura azitzeko: eta zegokion saria ere agindu zion. Eta orra Jaungoikoaren probidenzia guztiz miragarri batekin Moises eriotzatik libraturik, eta bere ama propioari azitzeko emanik. Nolakoa izango zan onen poza, milagrozko semetxo ura azitzen zuenean! Azi zanean bada eraman zion Erregearen alabari, eta onek bere seme orde artu zuen: eta Erregearen beraren Jauregi, edo Palazioan orduko estudio, eta jakinduri mota guziak ikasi eragin ziozkaten; eta guzietan txit aurreratu zan.

        G. Eta noiz artean egon zan Moises Faraonen etxe, edo Palazioan? E. Berrogei urte osatu arteraño: orduan igaro zan Hebreotarretara, edo Israelgo bere pueblora: oek Gasengo lurrean aparte bizi ziran: naiago zuen aen artean Jaungoikoa serbitzen, eta adoratzen bizi, Faraonen etxean ikusten zituen Idolo, eta gaiztakerien artean egon baño. Eta egun batean ikusi zuen, Ejiptoar batek Israeldar bat golpatu zuela: eta bere zelo irazekiarekin Ejiptoarra ill zuen: eta iñork ikusi bage, areen artean aren gorputza ezkutatu zuen, eta bigaramonean Hebreotar, edo Israeldar bi aserraturik ikusi zituan: eta kulpa zuenari esan zion: Zergatik orrela zure projimoa, edo gidea golpatzen, edo jotzen dezu? E. Eta bereala eranzun zion: Nork gure juez, eta nagusi egin zaitu? Benturaz atzo Ejiptoarra ill zenduan bezela ill nai nazu? Bildurtu zan orduan Moises: eta esan zuen: Nola gauza au barreatu, edo publikatu da? Eta zerren Faraonek ori jakin zuenean, Moises illeragin nai zuen; alde egin zuen Moisesek: eta Madiango lurrera igaro zan. Eta an Jetro zeritzan Sazerdote baten alabarekin ezkondu zan: eta aren artaldeak zaitzen luzaro jardun zuen, eta noiz deitu zion Jaungoikoak Moisesi, eta Israelgo puebloa libratzeko kargua eman zion? Larogei urtera eldu zanean Jaungoikoa agertu zitzaion Horeb esaten zioben mendi batean era ikusgarri, eta miragarri batean. Ikusi zuen sasi bat, guzia sua zeriola: eta ala ere batere erretzen etzala: eta gerturatzen zala, erretzen etzalako mirari andi ura ikustera; Jaungoikoak sasi artatik bere izenaz deitu zion: Moises, Moises: eranzun zion: emen nago. Eta esan zion Jaungoikoak, etzaitezela gerturatu: zure oñetakoak kendu itzatzu zergatik zauden tokia lur santua da. Eta orduan esan zion Jaungoikoak: ni naiz zure Aitaren Jaungoikoa: Abranen Jaungoikoa: Isaken Jaungoikoa: Jakoben Jaungoikoa. Eta Moisesek errespetoz bere aurpegia estali zuen: eta Jaungoikoagana begiratzera atrebitzen etzan. Eta Jaunak esan zion, nere puebloak Ejipton daramazkian neke gogorraz errukitu naiz: eta bidalduko zaitut, Faraonen mendetik aek libratzera. Eskusatu nai izan zan Moises, lan andi artarako gai etzalako; baña Jaungoikoak agindu zion berak lagunduko ziola. Eta dudarik izan etzezan, esan zion, nere puebloa Faraonen mendetik, edo katiberiotik ateratzen dezunean, mendi onen gañean Jaungoikoari sakrifizioa egingo diozu. Berriz esan zion Moisesek Jaungoikoari: joango naiz Israelgo semeetara: eta esango diet, zuen gurasoen Jaungoikoak zuetara bidaldu nau: eta galdetzen badidate, nola du izena? zer eranzungo diet? Esan zion Jaungoikoak: Ni naiz naizana: ala esango diezu Israelgo semeai: Danak zuetara bidaldu nau.

        G. Baña zer esan nai du Jaungoikoak, Ni naiz naizana, dionean? Benturaz ezin edozeinek esan dezake, ni naiz naizana? E. Jaungoikoak bezela ezin iñork esan dezake. Zertan dago bada diferenzia? Jaungoikoa bakarrik da berez dana: beti izan dana: eta bere izatea iñori zor eztiona: berez daukana: eta beti izan duena: eta bera da beste izate guzien egillea, eta jabea: ezta beste gauzarik batere, ez Zeruan eta ez lurrean, berez danik: guziak duen izate guzia, eta aren iraupena ere Jaungoikoagandik due: eta ala eztira berez beti izanak, Jaungoikoa bezela. Eta bestetik kreatura guziak izate labur bat baizik eztue, bakoitzari dagokan, edo Jaungoikoak eman dien neurrian: baña Jaungoikoak beregan dauka modu miragarri batean izate guzia, eta izan al ditekean guzia: eta gauza guzien perfekzioak, eta anditasunak Jaungoikoagan arkitzen dira, iturburu kabubageagan bezela: bada ezta perfekziorik, eta anditasunik batere Jaungoikoari bere izate guzia zor eztionik: eta orra bidez dotriña miragarria, Jaungoikoaren esan labur onekin Ni naiz naizana, aren Majestadearen kabubageko anditasuna, eta guzien gañeko goratasuna nolabait ezagutzeko.

        G. Eta zer egin zuen Moisesek Jaungoikoaren ordena ori aditu zuenean? E. Oraindio eskusatu zan berriz: eta Jaungoikoari eranzun zion. Ez nabe sinistuko: eztue nere esana adituko: baizik esango due: etzatzu Jauna zuri agertu. Orduan Jaungoikoak milagro birekin obeto sinistu eragin zion: esan zion: Eskuan dezun zigor, edo bakulu ori lurrera bota ezazu: bota zuen: eta bereala zigorra serpiente bat egiñik agertu zan: eta Moises igesi abiatu zan: baña Jaungoikoak agindu zion: zure eskuz buztanetik eldu egiozu: eta ozta artu zuen, bereala zigor, len bezela biurtu zan. Orobat esan zion: Zure eskua kolkoan sartu ezazu: ala egin zuen: eta bereala lepraz beterik eskua atera zuen. Sar ezazu berriz esan zion: eta berriz sartu zuen: eta atera zuen leprarik batere bage. Eta ala ere berriz eskusatu nai izan zan Moises: eta Jaungoikoari esan zion: Ni hiztun motel bat naiz: eta zure hitzak adituta ere nere mingaña pisua dago. Baña esan zion Jaungoikoak: ni zure mingañean arkituko naiz, eta zer esan erakutsiko dizut, eta oraindio eskusatu nai zuen: baña Jaunak aserraturik esan zion: zure anaia Aaron Lebita hiztun ona da: bidera irtengo dizu: eta nere esan guziak aditzera emaiozkatzu: eta zuen aoak nik gidatuko ditut. Eta ark Israelgo puebloari guzia aditzera emango dio. Eta ar ezazu zure eskuan zigor au: eta mirari, edo prodijioak orrekin egingo dituzu. Orduan bada Moises bere aitagiarreba Jetrogandik despeditu zan: eta Ejiptora biurtu zan. Eta Israeldarrai Jaungoikoaren borondatea, eta aek libratzeko asmoa aditzera eman, eta sinistu eragin ezkero, Moises, eta bere anaia Aaron Faraon Erregearen aurrean agertu, eta presentatu ziran. Jaungoikoaren ordena aditzera eman zioben: eta lizenzia, edo baimena eskatu zioben, pueblo guziarekin Orebgo mendiaren gañera sakrifizio bat Jaungoikoari egitera juateko. Baña Faraonek etzituan sinistu nai izan: gogorkiro artu zituan: eta Israeldarrak len baño geiago nekatu eragin zituan. Baña Jaungoikoak berriz Moises, eta Aaron Faraonegana bidaldu zituan leena bera esatera, eta eskatzera: baña au itxuturik eta gogorturik zegoan: eta aren gogortasuna ausitzeko Ejiptoko amar plaga, edo zauriak orduan asi ziran. Jaungoikoak Moisesi eman zion mirari, edo prodijio guztiz arrigarri batzuek egiteko bere eskualdi, edo poderio guzia; orrela Faraon obligatzeko, edo premiatzeko libertadea ematera: guziak zeoro gertatu ziran bezela esatea lan guztiz luzea da: asko dezue jakitea 1. Ejiptoko ibai, eta erreka guzietako urak odol biurtu zituala. 2. Igel andi, itxusi, arrigarriz Ejipto guzia, Erregearen beraren etzalekuraño bete zuela: eta alimentu guziak ere igelak zikintzen ziztela. 3. Eltxozko plaga arrigarri batek Ejiptoar guziak pikatzen, eta mortifikatzen zituela: 4. aen ondoren euli andi guztiz asko, eta mota guzietakoak bazter guzietan sortu eragin zituan: baña ez Israeldarrak zeuden tokian. 5. Izurri arrigarri batek Ejiptoar guzien abereak bukatu zituala: baña Israeldarraenak libratu ziran. 6. Ejiptoar guziak andituz, eta zauriz bete zituan: baña Israeldarrak ez: 7. arrite izugarri iñoiz ere ikusi etzan bezelako batek ango frutuak puskatu, eta desegin zituan: Israeldarraenak libre gelditu ziran: 8. Langostazko plaga arrigarri batek, au da egazko animali txiki guztiz askok, txartalak, edo sarrepetitak deitzen die, batetan etorri, eta jan zituen arrileak eutzi zituan frutu, eta belarrak. 9.a izan zan illuntasunez Ejipto guzia iru egunean betetzea; alako moduan, ze gertura ere ezin alkar ikusi zuen: eta orduan bertan Israeldarrak zeuden tokia argi osoan zegoan. Larritu zan askotan Faraon plaga izugarri oekin: eta baita Moisesi, eta Aaroni beregana deitu, eta agindu zien libertadea emango ziela; plaga gaiztoak geldi erazotzeagatik: bada Moisesek, nai zuenean, sortzen zituan: eta nai zuenean, Jaungoikoari erregutu, eta bereala kentzen, edo desegiten zituan: eta askotan ala egin zuen: baña Faraonek, plagak gelditurik, edo kendurik ikusi ezkero, bere hitza kunplitzen etzuen: bere itxumenera, eta gogortasunera biurtzen zan: baña amargarren plagarekin, au da, Erregeren beraren seme eta Ejiptoko beste seme nagusi guzien eriotzarekin ainbesteraño Faraon bera, eta Ejiptoar guziak estutu, eta larritu ziran: nun bere-bereala Ejiptotik Israeldar guziak irteteko agindu zien.

        G. Nola ori gertatu zan? Jaungoikoaren ordenaz Moisesek Israeldarrai agindu zien; familia bakoitzean arkume edo bildots bat mantxabagea ill zezatela illaren amalaugarren egunean: arrasaldean aren odolarekin busti, edo señalatu zitzatela eren ate guziak: arkumearen aragia surtan errerik jan zezatela beanzagi bageko ogiarekin, eta letxuga miñakin: ezer ere utzi bage, eta kanpora atera bage: baña ezurrik ausi bage. Eta arkume ura jateko denboran zeudela zuti, makilla, edo bakulu barra eskuan zuela: eta bidezkoen gisa, bereala bidean jarteko etxuran. Ori guzia kontuz egin zuen Israeldarrak: eta orra nun gauerdian Aingeru batek Ejiploko seme nagusi guziak, baita Faraonen semea ere ill zituan: etzan etxerik difunturik etzanik: baña arkumearen odolaz señalaturik zeuden Israeldarren etxeak libre utzi zituan. Nolakoa izango zan orduan Faraonen, eta Ejiptoar guzien larritasuna? Bereala Moisesi, eta Aaroni deitu eragin zien Faraonek: eta agindu zien len baño len Israeldar guziak, zituen abere, eta gauza guziakin irten zitezela Ejiptotik: baña eren neke andiaren saria ere eramatea Jaungoikoak nai zuen: eta aurrez esan zien Israeldarrai, eska zegiela prestaturik, edo fiaturik bezela Ejiptoarrai al zituen urre, zillar, joia, eta alaja guziak: eta Ejiptoarrai, Jaungoikoak artarako gogoa emanik, eskatu zien guzia eman zien. Eta urrengo egunean, Moises, eta Aaron gidari zituela, atera ziran Ejiptotik Israeldar guziak: seireun millataraño ziran, gerrarako gai ziran gizonak bakarrik: emakumeak, eta gaztetxoak kontuan sartu bage: eta eri, edo gaixorik batere aen artean etzan. Eta orra N.K., gure Jaungoikoaren eskua, edo poderioa nolakoa dan, nai duen guzia, eta nai duen moduan egiteko: eta nola gizonik gogorrenak, eta etsairik andienak humillatzen, beeratzen, kastigatzen dituen: eta bere eskura dakazkian: eta bere serbitzariak altxatzen, honratzen, eta saristatzen dituen.

        G. Eta zer egin zuen Ejiptoarrak, Israeldarrak andik irten ziranean? E. Laster damutu ziran libertadea emanaz: eta jarraio zien Faraonek bere soldaduakin atzera erakarteko: eta orduan gertatu zan itxaso gorriaren pasaje, edo igarotze guztiz miragarria, eta aiñ fama, edo ospe andikoa.

        G. Nola ori izan zan? E. Itxas egalean arkitzen ziran Israeldarrak: eta atzetik zerraizten Faraon, eta bere exerzitoak: estutasun arrigarri batean zeuden: eta Moisesen, eta Aaronen kontra murmuratzen asi ziran, an guziak illtzera eraman zitualako: baña Moisesek alaitu zituan: itxasoko ura bere eskuaz ukitu zuen: eta bat-batean urak alde bitara partitu ziran: eta itxas zorua legorturik ikusi zuen: eta andik beste aldera igaro ziran guziak: aen ondoren sartu ziran Faraon, eta bere soldaduak: baña Moisesek berriz urak ukitu zituan: eta lengo tokira biurtu ziran: eta urpean Faraon, eta bere soldadu guziak itorik gelditu ziran: eta orrela aen mendetik, edo katiberiotik Israeldarrak libratu ziran.

        G. Eta orduko libertade miragarri orren memoria, edo oroipena konserbatzeko zer agindu zuen Jaungoikoak? E. Bi gauza: bata, urteoro egun artan bertan Israeldar guziak egin zezatela arkume jate, edo apari bat, orduan egin zuen modu, edo era artan bertan, eta urrengo egunean urteoro Pazkuako festa andia gorde, eta zelebratu zezatela, bada Pazkuak pasaje, edo igarotze ura esan nai du: eta bestea, Israeldarrak aurrera izango zituen seme nagusien guziak, eta baita abereak egiten zituen lenbiziko humeak izan bear zuela Jaungoikoari ofrendatuak, edo konsagratuak: eta lege ori gordetzeko Maria Birjiña Santisimak bere Seme maite Jesu-Kristo presentatu, edo ofrendatu zuen Jerusalengo tenploan.

        G. Eta aitatu ditugun mirari, edo prodijio andiak: eta Israeldarren arkurne jate misteriosoak: eta aren odolarekin señalaturik zeuden etxeetako guziak eriotzatik libratuak izateak zer esan nai due? E. Misterio guztiz andiak aditzera ematen dizkigue. Eta 1. Faraonen mendean Israeldarrak padezitzen, eta sufritzen zuen katiberioak aditzera ematen digu, Infernuko deabruren mendean pekatariak daukaten katiberio gogorra: eta au, bestea bezela, begiz ikusiko bagendu, Israeldarraen katiberio gogor, eta nekagarriak baño geiago izutuko, eta ikaratuko ginduzke: bada aek gorputzak zeuzkaten besteren mendean: ez animak: baña pekatariak eren animak, Jaungoikoak bere antzera egin dituanak, eta beti zorionekoak izan bear lukeanak dauzkate deabruaren mendean: eta Jesu-Kristo, Jaungoikoaren arkume, edo bildots, mantxabageak, munduko pekatuak kentzen dituanak, atera ditzake bakarrik deabruaren, eta pekatuaren mendetik, eta betiko eriotzatik: eta orretako arkume artan figuraturik zegoan Jesu-Kristok bere odola ixuri zuen: eta alako eriotza gogorra Gurutze Santuan sufritu zuen; eta aren frutua aplikatzen digu, bear dan fede, eta prestaerarekin Sakramentu Santuak errezibitzen ditugunean. Eta mirari andi ori lenengo egiten du Bautismo Santuarekin: bada orduan igarotzen gera deabruaren katiberiotik Jaungoikoaren semeen libertadera: eta Faraon, eta bere soldaduak itxas gorrian bezela, gure pekatuak gelditzen dira itoak, eta desegiñak Bautismoko ur santuan. Eta 2. ori bera berritzen da penitenziako Sakramentu Santuan, pekatariak bere utsegiteak, eta gaiztakeriak ondo ezagutu, eta egiaz damuturik: eta bizitza on bat egiteko asmo irmoak arturik, konfesatzen dituanean: bada orduan ere deabruaren mendetik ateratzen dira: eta Jaungoikoaren semeak, eta Zeruko herederoak egiñik gelditzen dira: eta 3. Israeldarraen orduko arkume jateak; eta jateko moduak, aditzera ematen zuen, orain kristauok Komunio Santuan egiaz jaten degun Jaungoikozko arkumearen aragia, edo Jesu-Kristoren Gorputz guztiz preziosoa: eta ura jateko modua: au da, izan bear degu, 1. egiazko Kristauak, edo Israelita fededunak: 2. bidezkoak bezela ondo konsideratu bear degu eztagoala mundu onetan gure atseden, edo deskansu lekua, baizik Zeruan: ete ala Ejiptoko, edo munduko amorio erabageari gure biotzetan leku eman bear eztiogu: baizik gure deseo, eta ansia guzia izan bear da betiko deskansua, eta zoriona Zeruan billatzea: 5. Jesu-Kristogan fede bizi bat, eta berarekin uniturik, edo bat egiñik egoteko deseo bero bat eduki bear degu. 4. Letxuga miñak aditzera ematen duen gure aragiaren mortifikazioari jarraio: eta azkenik gaitz bageko, edo maliziaren beanzagi bageko biotz garbia eduki bear degu: eta orra ondo komulgatzeko izan bear degun prestaera.

        G. Eta zer esan nai zuen arkumearen ezurrik ez ausitzeko Jaungoikoak Moisesi eman zion ordenak? E. Ori zan Jesu-Kristo gure Jaunari gurutzean ill ezkero gertatu zitzaionaren figura, edo antz bat, bada etzuen nai izan Jaungoikoak ezurrik Jesu-Kristori ausi zegioten, lapur biai ausi zien bezela. (Joan. 21. v. 36.) Eta orain N.K.: zer probetxu, edo frutu atera bear degu, Eskritura Santuak ain zeoro aitatzen dituan, edo aditu dituzuen mirari, edo prodijio arrigarrietatik? Ikusi dezue argiro Jaungoikoaren probidenzia guztiz andia, eta guztiz zuzena alde batetik aren justizia eta bestetik aren ontasuna eta miserikordia Moisesen historia miragarri onetan: Israelgo puebloaren libertadean: Ejiptoko plaga edo zauri izugarrietan: eta Faraonen eta bere ejerzito guziaren eriotza eta kastigu ikaragarrian: itxas gorriaren uretan itorik batetan gelditu ziranean: gertaera ain miragarriak gogoan erabilli ditzakun: eta gere kargura dauzkagunai ere erakutsi degiezkun. Eta guziok gere biotzetan Jaungoikoaren bildur Santua biziro artu dezagun: baña beraren ontasun kabubageagan esperanza andi batekin: eta bere borondate Santua gauza guzietan egiteko deseo bero eta irazaki batekin: bada mundu triste onetan gure lanik eta egitekorik andiena, bearrena eta baliosoena degu, orain Jaungoikoa biotz guztitik amatzea eta serbitzea: eta orri darraio gero eternidade guziko zoriona, pakea eta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa