www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARREN DOTRIÑA

 

Eskritura Santaren historiaren gañean.

 

        Gaur dotriña bakar batean gertaera guztiz asko, guziak Eskritura Santuak dakatzenak, esan bear dizkitzuet: Israelgo puebloaren historia promisioko lurrean sartu ziranetik Babiloniako Erregeak katibu eraman zituenerañokoa laburtxo esango dizuet: bada ala ere gauza andiak, eta miragarriak aditu bear dituzue. Ikusiko dezue, nolakoak izan ziran Israelgo Juezak, eta Erregeak: eta batez ere Saul, Dabid, Salomon, Ezekias: eta denbora artako Profetarik prinzipalenak: Isaias, Elias, eta Eliseo mirarigilleak.

        G. Nola bizi izan ziran Israeldarrak promisioko lurraz jabetu ezkero? E. Jaungoikoaren legea gorde zuen, aren Majestadeak aen alde egin zituan mirari andiak ikusi zituen Josue, eta beste zaarren denboran: baña arrezkero berriz gaiztotu ziran: Kanango lurrean zeuden fedebageakin juntatu ziralako: eta aen Idoloak adoratzera ere jarri ziran: eta orduan Jaungoikoak naigabez, nekez, eta bearrez bete zituen: baña nekeakin zinzotzen, edo zenzatzen ziranean, eta barkazioa eskatzen zuenean, Jaungoikoak bidaltzen zien nork gidatu, libratu, eta eren nekepetik atera: eta libratzalle oriei deitu zien eren juezak: bada oriek gobernatzen zituen, anparatzen zituen, eta justizia eragiten zuen. Eta orien denboran gertaera miragarri asko ikusi ziran, batez ere Otoniel, Debora, Jedon, eta Salomonen denboretan eta azkeneko jueza, eta gidaria, edo gobernaria izan zuen Samuel, gizon guztiz santua, eta profeta andia.

        G. Zergatik Samuel ezkero juezik izan etzuen? E. Zergatik Samuelen beraren bitartez, onek igui bazuen ere, eta Jaungoikoak berak ere sentitu bazuen ere, Israeldarrak aurrera Erregeak eskatu, eta eduki nai izan zituen: eta Jaungoikoak berak esleitu zien lenbiziko izan bear zuen Erregea, eta izan zan Saul; eta Samuelek berak Jaunaren ordenaz konsagratu zuen: eta aren aukera Jaunarena zala, suerteak konfirmatu zuen: bada Errege esleitzeko lenengo amabi tribuen artean suerteak bota zituen: eta Benjaminen tribuari erori zitzaion: gero Benjaminen tribuko familia guzien artean suerteak atera zituen: eta Saulen aita zan Abielen familiari erori zitzaion: eta azkenik familia artakoen artean Sauli suertea tokatu zitzaion, eta Erregetzat jaso zuen. Eta ondo asi bazan ere, eta erreinua beretzat, eta ondorengoenzat izan bear bazuen ere, arrotu zan, gaiztotu zan, eta bizia gerra batean galdu zuen: eta Jaungoikoak Erregetako esleitu zuen Dabid, Jeseren semen, Judako tribukoa: eta arzai zebillela, Samuel profetak berak Jaunaren ordenaz unjitu, edo konsagratu zuen.

        G. Eta Dabid Erregea nola bizi izan zan? E. Jaungoikoak egin zuen Dabid, bere biotzaren antzekoa. Izan zan Errege andi bat, eta Profeta andi bat: Saulek agitz persegitu zuen, eta bizia galtzeko arrisku, edo peligro andietan arkitu zan, eta bere balore, eta birtute andiaren prueba, eta señale miragarriak eman zituan: erreinu guziaz jabetu ezkero pekatu andi bi egin zituan, bata adulteriokoa Betsaberekin, eta bestea, ura ezkutatzeko Urias aren gizona, edo senarra illerazo zuelako. Eta Jaungoikoak Natan Profeta bidaldu zion bere gaiztakeri andia ezagutu erazotzeko: agitz humillatu zan: penitenzia benetan egin zuen: eta Jaungoikoak bere kulpa barkatu zion: baña pekatuaren pena tenporala mundu onetan naigabe guztiz arrigarriakin pagatu erazo zion: iraun zuen arrezkero bere bizi guzian Jaungoikoaren bildur, eta serbizioan: eta eriotza santu bat izan zuen: eta bere seme Salomon bere erreinuaren posesioan utzi zuen.

        G. Zein izan ziran Jaungoikoak Dabidi egin ziozkan mesederik prinzipalenak? E. 1. Eman zion biotz bat zuzena, eta sinzeroa, edo engañu bagea: 2. bere seniden artean gazteana izanik Erregetzako esleitu, edo autu zuen: 3. Saul Erregearen denboran peligro, edo arrizko andietatik libratu edo gorde zuen: 4. beti garaia, edo biktoria bere etsaietatik irabazi eragin zion: 5. humiltasunezko, eta penitenziako espiritua eman zion: eta naigabe tenporalakin garbitu, edo purifikatu zuen, eta bere pekatuaren ondoren errukiz begiratu zion: 6. agindu zion aren etxetik, familiatik, edo jatorritik etorriko zala Mesiasa, edo Kristo gure Jauna. 7. Aren etxean konserbatu zuen Erregetasuna: eta 8. profeziako espiritua komunikatu zion, eta inspiratu ziozkan eskribiturik utzi zituan kantiku Jaungoikozkoak, edo salmoak, guzion dotriña, edo erakusterako, eta Elizaren konsuelorako beti serbituko duenak.

        G. Nola bizi izan ziran Israeldarrak Saulen, eta Dabiden denboran? E. Errege oriek eman zizten ejenploaz batera, batzuetan ondo, eta besteetan gaizki: baña badirudi, orien denboran etzirala idolatrian erori.

        G. Eta Salomon Erregea nola bizi izan zan? E. Antxitian izan zan Errege guzien ispillua: guztiz prudentea, eta zinzoa, guztiz jakinsua, guztiz aberatsa, poderio guztiz andikoa, eta guztiz estimatua, eta honratua. Baña gero emakumen amorioak itxutu zuen: emazte asko batetan artu zituan (denbora aetan Jaungoikoak ori gizonai permititzen zien: baña ez iñoiz ere emazteai senar bat baño geiago edukitzea) eduki zituan, batzuek Israeldarretakoak, edo fededunak, eta baita fedebageak, edo Jentilletakoak ere: eta aen esanak egiteagatik, edo bere emazteai gusto emateagatik, aen Idoloak adoratzera jarri zan: eta orra zertaraño pasio zikin itxuak gizonik jakinsuena, eta andiena ekarri zuen. Eta ill baño lenago konbertitu zan edo ez ziertu eztakigu: penitenzia egin zuela askok diobe, eta beste askok ezez esaten due: eta arritzeko, eta guziok humillatzeko, eta esnatzeko ejenplo arrigarria utzi zigun.

        G. Zer gauza andirik egin zuen Salomon Erregeak? E. Pekatuan erori baño lenago Jerusalengo tenplo guztiz andia, ederra, eta guztiz famatua eragin zuen: eta Jaungoikoak berak trazatu, edo modeloa eman zion, edo nola egin erakutsi zion: eta dirudienez, ura izan zan Jaungoikoaren honran lenengo munduan egin zan tenploa: eta aldare bat baizik etzuen: eta tenplo artan, eta aldare artan bakarrik sakrifizio guziak Jaungoikoari egin bear zitzaizkan: eta tenplo aren dedikazioa, edo konsagrazioa zazpi eguneko festakin, eta ezin kontatu ala sakrifiziorekin egin zuen: eta urteoro orren memoria berritzeko Israeldarrrak festak egiten zituzten.

        G. Salomonen ondoren nor izan zan Israeldarraen Errege? E. Aren seme Roboan.

        G. Eta aren Erregealdian, zer gauza esatekorik gertatu zan? E. Israeldarraen erreinua zati bi, edo puska bi egin zan: eta ori Jaungoikoak permititu zuen, Salomonen pekatuak kastigatzeko, berari lenaz bizi zala, aditzera eman zion bezela.

        G. Nola ori gertatu zan? E. Roboan Salomonen semeak, gogorkiro puebloa artu zuen: aen gogotik irten zan; Jaungoikoak ori permititu zuen, bere justizia ikusi eragiteko. Eta amabi tribuetatik amarrak Roboan utzi zuen: errebelatu ziran: eta Jeroboan eren Erregetzat artu zuen: eta tribu bi bakarrik, au da, Juda, eta Benjamin Roboanen mendean gelditu ziran. Eta Roboanek gerra eman nai izan bazion ere Jeroboani, eta orretako eun, eta larogei milla soldadu jaso bazituan ere, Jaungoikoak Profeta batekin aditzera eman zion, etzezala gerrarik egin, eta pakean utzi zegiola Jeroboani. Eta iru urtean pakean egon ziran: baña arrezkero beti alkarren etsaiak izan ziran.

        G. Nola zerizten arrezkero erreinu bi oriei? E. Roboanen erreinuari Judako erreinua: eta Jeroboanenari Israelgo erreinua. Eta Judako erreinuaren burua, edo kortea izan zan Jerusalen: eta Israelgo erreinuaren burua gero izan zan Samaria. Eta baita deitzen zien arrezkero batzuei Juduak: eta besteai Samaritanoak: eta zisma, edo apartatze ori ezkero ezin alkar ikusi zuen: eta gaitz iritsi orrek baziraben Jesu-Kristo etorri zanean ere.

        G. Eta Erregetasunean bezela errelijioan ere apartatu ziran Israeldarrak Juduetatik? E. Juduen artean Jerusalenen zegoan egiazko Errelijioa, eta legea, eta Jaungoikoaren egiazko tenplo, edo Eliza: eta ara joan bear zuen festa denboretan Juduak ezeze, Israeldarrak ere: bada guziak Moisesen legea gordetzera erabatera obligaturik zeuden, eta okasio, edo aitzaki ori Israeldarrai kentzeko, eren Errege gaizto Joroboanek, Jaungoikoaren legea, eta bildurra munduko interesagatik utzirik, eragin zituen urrezko zekor bi: eta aek Jaungoikotzat artu zituen, eta bere mendeko Israeldarrak aek adoratzera ekarri zituan: eta askok aren ejenplo gaiztoari jarraio zioben: baña gelditu ziran orregatik ere asko (ainbeste ezpaziran ere) eren legea gordetzen zuenak, eta Jaungoikoari leialak izan ziranak.

        G. Zenbat izan ziran Judako Erregeak, eta nola bizi izan ziran? E. Ogeitaraño izan ziran: eta batzuek txit onak, eta beste batzuek txit gaiztoak: eta batzuek bien bitartekoak, birtuteak, eta utsegiteak izan zituenak.

        G. Eta zenbat izan ziran Israelgo Erregeak, eta nola bizi izan ziran? E. Emeretzi guziak izan ziran: eta guziak gaiztoak, Jeroboanen antzekoak: ark bezela urrezko zekorrak adoratu zituen, eta beren ejenplo gaiztoarekin besteak ere ori bera egitera ekarten zituen.

        G. Nola bizi izan ziran Juduak denbora orietan? E. Eren Erregeak ematen zien ejenploari eskuarkiro zerraizten baña beti erreinu bietan Jaungoikoak beretzat gorde zituen bere legea kontuz gorde zuena serbitzari leal batzuek: eta Juduko erreinuan bazituzten Sazerdote egiazkoak, Jaunaren legea erakusteko kargua zuenak: eta aezaz gañera eman zien Profetak, gizon santuak, Jaungoikoak berariaz esleituak, eta argituak, gaiztakeria erreprenditzeko, eta nola bizi erakusteko, eta etorkizun andiak aurrez aditzera emateko. Eta Israeldarrai ere bidaldu zien beti bere Profetak, bere legera itzulerazotzeko: eta egiazko fede, eta errelijioan zirabenak konsolatzeko, eta indartzeko: Elias, eta Eliseo Profeta bi guztiz andiak, mirari arrigarriak egin zituenak Israelgo erreinuan bizi izan ziran.

        G. Profeten artean señalatuenak zein izan ziran? E. Orain aitatu ditugun Elias, eta Eliseo, eta aek ezer eskribitu etzuen: eta Isaias profeta andia luzaro predikatu zuena, eta asko eskribiturik utzi zuena: eta baita izan ziran txit señalatuak Dabid, Jeremias, Zakarias, Ezekias, eta Daniel.

        G. Zer dio Eskritura Santuak Elias Profetagatik? E. Jaungoikoaren honraren zelo guztiz andia izan zuela. Iru urte, eta erdian euri egitea eragotzi zuela: eta ondoren beraren erreguz Jaungoikoak euria eragin zuela: milagro arrigarri bat egin zuela, gezurrezko Jaungoiko Baal adoratzen zuen Israeldarrak lotsatzeko, eta zenzatzeko, eta Jaungoiko egiazkoaren ezaguerara ekartzeko: eta ondoren Idolo aren laureun, eta berrogeita amar Sazerdote illerazo zituala: Akab Errege Idolatraren aurrean presentatu zan Elias: puebloa juntatu eragin zion, eta esan zien guziai: zein dan Jaungoiko egiazkoa ezagutzeko, edo zuek adoratzen dezuen Baal, edo nik adoratzen dedan Zeruaren, eta lurraren egille, eta jabe bakarra. Zuen Baal orren Sazerdoteak idi bat zatiturik aldare baten gañean Baali sakrifikatu degiobela, eta sakrifizioa erretzeko Zerutik sua jatxi erazi dezaela: eta nik beste idi baten sakrifizioa nere Jaungoikoari beste aldare baten gañean egingo diot: eta ura erretzeko sua Zerutik bidaldu dezala eskatuto diot: eta Zerutik sua bidaltzen duen Jaungoikoa egiazkotzat, eta Jaungoiko bakartzat eduki dezagun: ondo iritsi zioben prueba ikusgarri orri. Arritu ziran Baalen Sazerdoteak goizetik eguerdiraño, sakrifizioa erretzeko sua Baali eskatzen, baña alperrik: Eliasek orduan esan zien burlan, egizue deadar, egizue oiu geiago, zuen Jaungoikoa lo egongo da; ala egiten zuen, baña Zerutik surik etorri etzitzaben: Eliasek orduan Jaungoikoari orazio egin zion, eta bereala etorri zan Zerutik sua, guziak zekustela, eta erre zituan bereala aldareko egur guziak, eta aen gañean zegoan idia: eta pueblo guzia arriturik auzpez etzin zan: eta konfesatu zuen Eliasek adoratzen zuen gure Jaungoikoa zala bakarrik egiazkoa: eta agindu zion Eliasek puebloari Baalen Sazerdote gezurti aek guziak akaba zitzatela: eta bereala guziak ill zituzten. Eta Akab Erregeari bereala euria agindu zion: eta etxera eldu zaneko euria abiatu zan: eta beste mirari asko egin zituala, dio Eskritura Santuak; eta batez ere bela batek janaria ekarri, eta mantendu zuela: alargun baten aurtxoa, piztu, edo erresuzitatu zuela: Aingeru batek alimentua, edo janaria, Jezabel Erregiña guztiz gaizto, eta Idolatragandik igesi zijoala ekarri ziola: eta Erregiña doaka ari aditzera eman ziola, txakurrak aren gorputza jango zuela, eta ala gertatu zan: Erregeai libertade miragarri batekin hitz egin ziela: Zerutik sua bi bider jatxi erazo zuela aldi bakoitzean berrogeita amar soldadu illeragiteko: Jordango ibaia bere kaparekin alde batean partitu zuela: eta oñik busti bage igaro zuela: suzko karroza batean Zerura altxatu izan zala: Jaungoikoak bizirik daukala, Henok Patriarka bezela: eta etorriko dala munduaren kabuan Antekristoren kontra predikatzera: eta Juduak konbertitu erazotzera. Orra, N.K., nola izan zan Elias Profeta: nolako mirariak egin zituan Jaungoikoak eman zion eskualdi andiarekin: eta nolako lan andiak eginkizun dauzkan azkeneko juizioaren aurretik.

        G. Eta zer dio Eskritura Santuak Eliasen diszipulu, edo jarraitzalle andia izan zan Eliseo Profetagatik? E. Gauza miragarriak esaten ditu: Jordango ibaia, oñak busti bage igaro zuela: Jeriko urak osasunsuak, edo onak egin zituela: burla egin zioten mutiltxo batzuek madarikatu zituala: eta bereala artz bi etorri, eta ill zituztela: Judako, Israelgo, eta Idumeako Erregeai profetizatu, edo aurrez esan ziela Moabitaen kontra eramango zuen biktoria edo garaia: alargun baten etxean olioa geitu zuela, batu zituan onzi guziak betetzeraño, alarguna sokorritzeko: Sumango emakume aberats bati seme bat izatea ofrezitu ziola, eta Jaungoikoagandik iritsi ziola: eta aurra ill ezkero piztu ziola: Naaman lepratik sendatu zuela: eta bere serbitzari Jiezi despeditu zuela, bera, eta bere ondorengoak leprarekin kastigatuaz, zerren Naamani erregalo, eta sari bat eskatu zion, nagusiak milagroz lepratik sendatu zuelako: ur gañean ondatu bage aizkora baten burua, edo burnia erabilli erazo zuela: Israelgo Erregeari agertu ziola Sirako Erregearen konsejuan ixillik tratatzen zana: eta Sirioen kontra Israeldarrak irabaziko zituan biktoriak aurrez esan ziela: eta azkenik aren gorputz illa ukituaz bestebage piztu zala aren sepulturan bota zuten gizon difuntu bat. Orra, N.K., nola gure Jaungoikoak honratzen zituan bere serbitzari leialak: eta nolako mirariak denbora guzietan egin dituan, beragan bakarrik sinistu dezagun: beragan gure esperanza guzia eduki dezagun; eta bera gauza guzien gañean gure jabe, gure Aita, eta gure ongille maitagarria bezela amatu dezagun.

        G. Eta Isaias Profetak zer gauza esatekorik egin zuen? E. Eskribitu zuen liburu bat, nun aiñ anziñatik aitatzen dituan aiñ argiro, eta aiñ ugari Jesu-Kristok bere denboran egingo zituan mirariak: eta aren sortzean, jaiotzan, aren bizitzan, eriotzan, erresurrekzioan, Zerurako igoeran, eta Espiritu Santuaren etorreran, eta munduaren konbersioan ikusiko ziran gauza guztiz andiak, nun San Jeronimo Elizako erakusle, eta Eskritura Santuaren esplikazioaren maisu famatuak dio, ze Isaiasi begiratu dakiokeala obeto Ebanjelista bati bezela ikusia esaten duenari bezela, ezenez etorkizuna aurrez esaten duen Profeta bati bezela.

        G. Eta Profeta santu orrek, eta denbora aetan izan ziran Profeta egizkoak, Jesu-Kristori, eta Elizari zegozkan gauza etorkizunak bakarrik aitatzen zituen? E. Baita Judako, eta Israelgo Erregeai, eta aen mendeko puebloai laster gertatu bear zitzaien etorkizunak esaten zien: eta guziak, aek esan bezela, gertatu ziran. Ortik aek, eta guziok ikasi genzan Jaungoikoaren espirituarekin argiturik aurrez esan zituen orduko gauzak kunplitu ziran bezela, gero esan zituenak ere orobat kunplituko dirala: eta ala orobat kunplilu ziran Jesu-Kristoren eta bere Elizaren gañean esan zituen gauzak: eta orobat kunplituko dira Profetak erak, eta aen ondoren Jesu-Kristok berak, eta Apostoluak esan zituen, eta erakutsi ziguen, aragiaren erresurrekzioa; edo ill guziak piztu bearra: guziok Jesu-Kristoren tribunalean orain juizio partikularrean, eta gero juizio jeneralean gure bizitzako kontu guziak nabarbenkiro eman bearra: eta orren ondoren, edo betiko gloria Zeruan, edo betiko pena, eta oñaza finbageak Infernuan sufritu bearra. Bada egia oriek guziak Jaungoikoak berak, ezin engañatu ditekeanak, eta ezin gezurrik esan dezakeanak, agerturik, eta argiro erakutsirik dauzka. Eta Kristauok gogoan ondo sarturik eduki bear ditugu. Eta oriekin batera gure bizimodua moldatu, eta zuzendu bear degu, betiko galduak izan nai ezpadegu: bada orien azmenak dakaz munduko pekatu, eta erakeri, edo banidade guziak: baña gakizkon gure lanari.

        G. Israelgo, eta Judako Erregetasunak zenbat denboran iraun zuen? E. Israelgo erreinuak iraun zuen berreun, eta berrogeita amabost urte: eta Judako erreinuak guzira iraun zuen lareun, eta larogei eta zazpi urte.

        G. Noiz, eta nola bukatu zan Israelgo erreinua? E. Denbora aetako kontuak ajustatu, edo atera dituen jakinsuak diobenez; Israelgo Errege Oseo zala (Jesu-Kristo mundura etorri baño zazpireun, eta ogeita bat urtez lenago) Salmanasar Asirioen Erregeak gerra eman zion Oseo Israelgo Erregeari: goitu, eta benzitu zuen: eta tributua pagatu eragiten zion: altxatu nai izan zan Oseo Asiriako Erregearen kontra: eta orduan Asirioen Errege Salmanasarrek, sitiatu, edo inguratu, eta iru urteren buruan, Samariako erri, edo ziudade andia, Israelgo Errege osoaren korte, edo bizilekua, indarrez artu zuen: eta erreinu guziaz jabetu zan: eta Israeldar guziak katibu Asiriako bazterretara eraman eragin zituan. Eta orrela bukatu zan Israelgo erreinua, Jaungoikoaren legea, Moisesen medioz ainbeste mirarirekin aen aurrekoai eman ziena; eta ainbeste Profeta Santuen esanak gorde nai izan etzituelako.

        G. Eta denbora orietan zer gertatu zan Judako erreinuan? E. Ezekias zan orduanango Errege: gizon santua: Jaungoikoaren legea berak gorde ezeze, bere mendekoai gorde eragiteko alegin andiak egiten zituena: Isaias Profeta andiaren konsejuak txit kontuz gordetzen zituana. Eta ala Jaungoikoaren laguntasunarekin bere etsaiak goitu zituan: Senakerib, Asiriako Errege soberbioak gerra eman zion Ezekiasi: Jerusalengo ziudadea inguratu zuen estutasun arrigarrian ikusi zan Ezekias: Isaiasi, bere orazioak, eta laguntasuna eskatu zion: eta biak Jaungoikoari erregutu, eta Aingeru batek Jaunaren ordenaz gau batean Senakerib Erregearen ejerzitoko eun, eta larogeita bost milla soldado ill zituan: berak iges egin zuen: eta bere seme propioak Idoloen tenplo batean ill zuen: eta orra nola Jaungoikoak Errege onak, aren Majestadeagan konfianza guzia ezartzen zuenak, etsairik andienetatik, mirari andiak egiñaz, libratzen zituen.

        Ezekias ill zanean, aren seme Manases Judako Errege izan zan: antxitian txit gaiztoa, eta orregatik Babiloniara preso eramana: baña naigabeakin humillatu zan: penitenzia egiazkoa egin zuen: eta Jaungoikoak katiberiotik libratu eragin, eta Jerusalena erakarri zuen: eta an ill zan: (eta aren denboran Juditen historia gertatu zan).

        Manases Erregearen ondoren izan ziran Judako Erregeak, Amon, Josias, Joakaz: eta Joakaz au Nabukodonosor Babiloniako Erregeak preso artu zuenean eraman zuen Babiloniara: eta aren lekuan aren anaia Joakin Erregetzat esleitu zuen: eta au Jerusalenen utzi zuen kondizio gogorren azpian, bere mendeko bat bezela: eta orduan Nabukodonosorrek Babiloniara eraman zituan Jerusalengo tenploan zeuden onzi, eta alaja preziatu asko: eta baita Erregen jatorrizko humeak: eta familiarik prinzipalenak: eta aen artean joan ziran Daniel, eta bere lagunak. Eta emendik asitzen dira Babiloniako katiberioak iraun bear zuen irurogeita amar urteak. Eta Joakin Judako Erregea altxatu zan Babiloniakoaren kontra: baña goitu zuen, eta preso arte, illeragin, eta sepultura bage utzi zuen, eta jarri zan aren lekuan bere anaia Joakin, edo Jekonias: au iru illabetean Errege izan zan: eta besteak bezin gaiztoa, eta Nabukodonosorrek preso eraman zuen Babiloniara bere amarekin; eta Jerusalengo korteko anditsuakin: eta oen artean joan ziran Ezekiel, eta Mardokeo, Ester (gero Erregiña izan zanaren) osaba: eta orduan eraman zituen Judako aberastasun guziak: eta tenploan gelditu ziran onzi, eta alaja guziak: eta ipiñi zuen Judako Erregetzat Sedezias: eta au izan zan azkeneko Judako Erregea amaika urtean: eta au ere preso artu zuen: bere aurrean seme bi ill zioben: eta berari begiak atera zioben: eta kunplitu zan Profetak esan ziona: Babiloniara eramango zuela, baña Babilonia ikusiko etzuela. Eta aren palazioa, eta Jerusalengo tenplo famatua erre, eta desegin zituen: ango muralla guziak bota zituan: eta pueblo guzia katibu Babiloniara eraman zuen.

        Orra N.K., Juduak nolako kastigu izugarria izan zuen, gure Jaungoikoak eman zien lege santuaz kasorik egin etzuelako, ainbeste bider Profeta santuen aotik abisatu bazituan ere. Eta orra guretzat dotriña, eta ejenplo ikusgarria: bada gure fedea bizierazotzen ezpadegu: mundurako bakarrik bizi nai badegu: emen bakarrik gure zoriona, eta gustoak billatzen baditugu, Juduak baño kastigu arrigarriagoa, ez denbora piska batean, baizik eternidade guzian Infernuko su, eta garretan, erromedio bage, sufritu bearko degu; Jaungoikoak arren argitu gaitzala guziok: eta digula bere bildur, eta amorio santua, eta gero betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa