www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN DOTRIÑA

 

Trinidadeko misterioaren gañean.

 

        Aurreko dotriña bietan nolaerebait esan dizuet gure Jaungoikoa zer dan, eta nola Jaungoikoaren perfekzioak diran neurribageak, edo kabubageak; eta orregatik esan al, eta gogoratu al baño infinitamente andiagoak dirala: eta baita ere, zenbat zor diogun Kristauok gure Jaungoikoari, zergatik guk merezi bage, bere ezaguerara ekarri nai izan gaituan, eta bera serbitzeko, amatzeko, eta Eternidade guzian Zeruko erreinuan bera ikusteko, eta bere gloriaz gozatzeko kriatu gaituan: eta ala gure obligazio guzia, eta gure zorion guzia gure Jaungoikoa ezagutzean, eta amatzean dagoala.

        Orain Kredoaren lenengo artikuluaren esplikazioari narraiola, gure errelijio santuak Jaungoikoagan beragan sinisten, eta konfesatzen duen misteriorik andiena, gorena, eta miragarriena, au da, Trinidade Santisimoko, edo Irutasun guztiz Santuaren misterioa, nolabait aditzera eman nai nikezue: baña orretako bear degu Espiritu Santuaren berariazko argia, eta grazia: eta ala eska dezagun bertatik Maria Birjiña Santisima bitarteko arturik. Abe Maria.

        Trinidade Santisimoa zer da? Da Jaungoikoa bera, Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua: iru persona distintoak, eta Jaungoiko egiazko bakar bat.

        Jaungoiko egiazko bat baño geiago ezta? Ez, eta ezin ere dateke bat baño geiago izatea. Zergatik? Zergatik Jaungoiko egiazkoak izan bear du, eta egiaz da infinitamente perfektoa: au da perfekzio guzien jabe soberanoa: eta ala eztu, eta ezin izan dezake bere parekorik, edo beraren berdiñik; eta Jaungoiko bi, edo geiago balira, ez lirateke egiazko Jaungoikoak izango; zergatik perfekzio guzien jabeak batetan ezin izango lirateke. Zergatik ez? Zergatik diferenteak, edo distintoak izan bearko luke; eta ala gauza batean, edo bestean distingitu bearko luke, eta orretako nai ta ez batak lukean perfekzioren bat, besteak ez luke izango: eta nola egiazko Jaungoikoa izateko nai ta ez perfekzio guziak berak bakarrik izan bear dituan; ortik argiro ezagutzen da, eztala, eta ezin datekeala Jaungoiko egiazko bat baizik. (1) Deuteron. 6, 4 idem 32. 39. Ad Ephes. 4-5.

        Nola bada izanik aiñ gauza klaroa, edo argia, ezin datekeala Jaungoiko asko izatea: anziñako denboretan munduko jendeak Jaungoiko asko adoratzen zituen? orixe zetorren pekatuak berekin zekarren adimentuaren itxumenetik, eta biotzaren gogortasunetik; bada Infernuko Deabruak orrelako gizon itxutuai erraz sinistu eragiten zien, nai zituan gezur guziak; eta ala eguzkia, illargia, eta beste kreatura asko Jaungoikotzat, eta baita Deabrua bera ere, adoratu erazotzen zien, ainbeste milla Idoloetan. (2 ad. Rom. 1-v. 23.) Eta ala Kristauak, Eleizaren lenbiziko denboretan ain persegituak izan ziran, eta ainbeste martirio sufritu zituzten Jentilletatik; zergatik sinisten, eta erakusten zuten, etzala Jaungoiko egiazko bat baizik: eta Jentillen Jaungoikoak, guziak gezurrezkoak, edo irudipenekoak zirala.

        Zergatik bada Eskritura Santak berak anziñako Profeta, Juez, eta Gobernatzalleai askotan deitzen die Jaungoikoak? (3 Exod. 22-v. 28) Eztitu orrela deitzen, egiaz, eta berez Jaungoikoak diralako, baizik Jaungoikoaren izenean, eta aren ordekoak bezela, berak emandako eskualde miragarri, birtute andi, edo kargu exzelenteren bat zuela erakusteko: ara nola Jaungoikoaren grazian daudenai deitzen diegu Jaungoikoaren semeak, eta Jaungoikozko naturalezaren partizipanteak (consortes divinae naturae) Jaungoikoak ez izan arren.

        Zergatik Jaungoikoari Kredoaren asieran deitzen diogu Aita? Arrazoi askogatik: Lenbizikoa: zergatik egiaz Jaungoikoa dan kreatura guzien Aita; bada Jaungoikoak guziok ezerezetik egin gaitu: eta berak guziok mantenitzen, eta gobernatzen gaitu: eta ala geran guzia, eta degun guzia berari zor diogu. Bigarrena: deitzen diogu Kristauak Jaungoikoari gure Aita; zergatik bizitza naturalaz gañera ematen digu beste bizitza bat infinitamente geiago balio duena, au da graziazko bizitza: eta artzen gaitu bere seme adoptibotzat; eta egiten gaitu Jesu-Kristoren mienbroak, senideak, eta arekin batera Zeruko bere erreinuaren herederoak. Eta irugarrena: Jaungoikoari deitzen diogu Aita: zergatik dan egiaz, eta betidanik bere Seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunaren Aita naturala edo propioa: eta Trinidade Santisimoko lenengo Persona, zeñari deitzen diogu Aita. Eta ala emen abiatzen gera Trinidadeko Misterio guztiz altua, eta guztiz miragarria aitortzen edo konfesatzen.

        Zer da bada Trinidadeko Misterioa? Da Jaungoiko egiazko bakar bat iru personetan.

        Zein dira Trinidadeko iru Personak? Dira lenbizikoa Aita: Bigarrena Semea: eta irugarrena Espiritu Santua. Aita Jaungoikoa da? Bai. Semea Jaungoikoa da? Bai. Eta Espiritu Santua Jaungoikoa da? Bai. Iru Persona oriek eztira iru Jaungoiko? ez: irurak Jaungoiko egiazko bakar bat dira. Nola bada izanik iru Persona distintoak edo diferenteak: eta persona bakoitza Jaungoiko izanik, eztira ala ere iru Jaungoiko? Zergatik iru Persona aek eztue Jaungoikotasun bat baizik: irurak due Jaungoikozko izate bat, naturaleza bat, esenzia bat: eta orregatik irurak dira Jaungoiko bat. Aitak duen izate, naturaleza, edo Jaungoikotasun ura bera du Semeak: eta Aitak, eta Semeak duen izate, naturaleza, edo Jaungoikotasun ura bera du Espiritu Santuak. Orrela Aita izango da Semea? Eta Aita, eta Semea izango dira Espiritu Santua? Ez: Persona bakoitza bana da: bata besteagandik distingitzen dira irurak, Jaungoiko egiazko bat baizik ezpada ere. Zertan bada distingitzen dira Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua bata besteagandik persona distintoak izateko? Edukitzean persona bakoitzak, besteak eztuen bereztasun, propiedade, edo distingitzen duen gauza bat. Zer propiedade edo bereztasun diferentea du bada persona bakoitzak, alkargandik orrela distingitzen duena? Aita Jaungoikoak du bere Aitatasuna: iñorgandik etorrerarik ez izatea: eta bera beste persona bien betiko prinzipioa izatea. Orra Aitak, edo lenengo persona duen bereztasunak, edo propiedadea, beste persona biak eztuena: bada Semeak, eta Espiritu Santuak Aitagandik due eren betiko etorrera, eta izate guzia: Eta Semeak zer bereztasun, edo propiedade diferentea dauka? Aita Eternoaren Semeak, edo Trinidadeko bigarren personak du bere Semetasuna, eta bere betiko etorrera Aitaren adimentutik. Nola da ori? Berez dan bezela mundu onetan ezin konprenditu, eta ezin aditzera eman diteke. Ona ala ere antz, semejanza, edo konparazio labur bat. Pensatu dezakegu Aita Eternoak bere Dibinidade edo Jaungoikotasunaren ispilluan betidanik ikusten, eta formatzen dagoala bere imajina bizi bat, eta ari komunikatzen bere izate guzia: ara nola gizon bat ispillu bati beti begira balego, bere imajina sortzen, eta ikusten egongo litzatekean, ala gure Jaungoikoa dago beti bere izate, edo naturaleza kabubagea ikusten eta kontenplatzen: eta orrela bere imajina bizi bat betidanik sortzen dago: baña diferenzia onekin; gizonak ispilluan sortzen duen imajinari eztio bere bizitza, eta bere izatea komunikatzen, zergatik gizonak ori ezin dagike: baña Aita Jaungoikoak betidanik sortzen dagoan bero imajinari komunikatzen dago beti bere izate guzia: eta argatik esaten zabo Jaungoikoaren Semeari Aita Eternoaren imajina bizia, eta konsustanziala; eta Aitagandik duen betiko etorrera ori da Semeak duen bereztasun, edo propiedadea, beste persona biak eztuena. Eta Espiritu Santuak zer bereztasun, edo propiedade dauka beste persona biakgandik distingitzeko? Espiritu Santua da Aitaren, eta Semearen betiko amorio konsustanziala, eta aren bereztasuna, edo propiedade espeziala, da edukitzea bere betiko etorrera, edo prozeditzea betidanik Aita Eternoaren, eta Semearen borondatetik, prinzipio batetik bezela: bada Aita Eternoa, eta bere Semea beti, beti, edo eternidade guzian alkar finbage, edo neurri, eta kabubage amatzen daude eta ala bien borondatetik prozeditzen da, biak laztanzen dituan betiko amorio infinito bat: eta ori da Espiritu Santua, zeñari Aitak, eta Semeak beti, edo eternidade guzian komunikatzen daude beren izate, esenzia, edo naturaleza guzia, au da Jaungoikotasun guzia. Eta ala alde batetik Jaungoiko egiazko bakar bat baizik ezta; eta bestetik Jaungoiko ori bera iru personetan arkitzen da: au da Jaungoikotasun bat berbera dago Aitagan, Semeagan, eta Espiritu Santuagan. Eta Trinidadeko iru persona orietan bada bata bestea baño lenago izan danik, edo poderio, eskualde, edo gloria geiago duenik? Ez: eta ala betikoa, edo eternoa da Aita Jaungoikoa: betikoa da Seme Jaungoikoa: eta betikoa da Espiritu Santu Jaungoikoa: bada irurak izate bat, eta naturaleza bat baizik eztue: eta ala ezta iñoiz ere, eta ezta instante batean ere izan Aita Semea bage: eta ezta Aita, eta Semea Espiritu Santua bage: bada ezta Jaungoikoaren Semea munduko gurasoen semeak bezela, Aitaren ondoren gero datorrena, eta ezerezetik aek bezela sortua: Jaungoikoagan eztago, eta eztegu pensatu bear gauza gorputzezkorik, eta materialik: Jaungoikoagan guzia espiritu utsa, purua, eta nasbagea da: eta adimentuaren, edo ezagueraren bidez bakarrik prozeditzen du betidanik Seme dibinoak bere Aitagandik: eta Espiritu Santuak Aitagandik, eta Semeagandik prozeditzen du betidanik borondatearen bidez, len esan dizuedan bezela: eta Jaungoikoagan beragan eztago, ez gauza igarorik, eta ez gerokorik, edo etorkizunik: baizik Jaungoikoagan beragan guzia da batetan, eta guzia betikoa, edo eternoa: eta ala betikoa da Aita, betikoa da Semea, eta betikoa Espiritu Santua: bada irurak eztue betiko izate bat berbera baizik. Eta argatik iru persona aek Jaungoiko bat bakarrik diran bezela dira guztiz poderoso bat, Kriadore bat, Salbadore bat, eta Glorifikadore bat, eta orobat irurak due poderio bat, adimentu bat, borondate bat, jakintasun bat, miserikordia bat; eta beste perfekzio guzietan irurak bat dira. Baña nola ori guzia orrela izan diteke? Nola dan berez ezin mundu onetan konprenditu diteke: baña ala dala, ziertu gaude, zergatik gure Jaungoikoak berak ala agertu, edo erakutsi dio bere Elizari, eta Jaungoikoa ezin engañatu diteke, eta ezin engañatu gaitzake. Jesu-Kristo gure Jaunak, Zerura igotzeko puntuan zegoela, bere Aposloluai esan zien. Munduko jende guziai nere dotriña erakutsi egiezue: eta bateatu itzatzue Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean: itz orietan argiro erakutsi zuen Jaungoiko bakar batean arkitzen dirala iru persona, au da Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua: bada ezin dateke Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua persona bat bakarrik izatea: eta orobat ezin dateke Jaungoiko egiazko bat baño geiago izatea, edo iru Jaungoiko egiazko diferenteak izatea. Eta ori bera San Juan Ebanjelistak erakusten digu, esanaz: iru dirala Zeruan testimonio ematen duenak, Aita, Berbo edo Semea, eta Espiritu Santua: eta iru oiek bat dirala.

        Ala ere zuek nolabait misterio guztiz miragarri au ezagutzeko ona antz, konparazio edo semejanza labur batzuek. Lenbizikoa: Jaungoikoak gure anima egin zuen bere antzera, edo semejanzara: eta ala animagan arkitzen da Trinidadeko Misterioaren imajina bat: gure anima ezta bat baizik, eta ala ere ditu iru potenzia diferenteak, edo distintoak, bata bestea eztiranak. Bata da adimentua, bestea borondatea, eta bestea memoria: eta ala ere irurak anima bakar bategan arkitzen dira.

        Bigarrena: mundu onetan arkituko balira iru persona edo iru gizon anima bakar batekin: eta irurak adimentu bakar bat, borondate bakar bat, eta memoria bakar bat, leuzkenak: izango lirateke alde batetik iru, eta bestetik bat: au da anima bakar bat iru personetan. Au munduko kreaturetan ezin dateke; zergatik kreatura bakoitzaren naturaleza, edo izatea da guztiz laburra: baña ori gertatzen da Jaungoikoagan, zeñaren naturaleza, edo izatea da neurribagea, infinitoa, eta infinitamente ugaria: eta ala infinitamente komunikatzen da, partitu bage iru persona dibinoetan.

        Irugarrena: eguzkiagan ipiñi digu gure Jaungoikoak misterio onen antz eder bat. Eguzkiak bat izanik, ditu iru gauza. Lenbizikoa: bere izatea. Bigarrena: bere argitasuna. Eta irugarrena: bere berotasuna. Eta begira ezazue ezin dagokeala eguzkia instante batean ere, bere argitasuna, eta berotasuna komunikatu bage: eta aiñ anziñakoa da eguzkiaren argitasuna, eta baita berotasuna, nola eguzkia bera. Eta ala betikoa baliz eguzkia, orobat betikoa izango lizate aren argitasuna, eta berotasuna. Ori bera bere moduan pensatu bear dezue, gertatzen dala Trinidadeko iru persona dibinoetan. Bada Aita Eternoa, eguzki dibino bat bezela beti dago ematen bere argitasuna: au da beregandik sortu erazotzen eternidade guzian bere Seme dibinoa, zeñari deitzen zaio Aita Eternoaren argitasun konsustanziala: eta orobat eternidade guzian Aitagandik, eta Semeagandik prozeditzen du Espiritu Santuak; au da bien betiko amorio infinitoak, eguzkiagandik berotasunak prozeditzen duen bezela: eta beste aldetik ikusten dezue eguzkia bat baizik ezpada ere, diferenteak dirala aren izatea, aren argitasuna, eta aren berotasuna. Ala bada izanik bat bakarra gure Jaungoikoa, beregan ditu iru persona difereneak, au da Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua: eta irurak eztira Jaungoiko bakar bat baizik. Eta orra N.K.:, Jaungikoak berak agertu, eta erakutsi digun Trinidadeko misterio guztiz miragarria, orain biotz guztitik sinistu bear deguna: eta ondo bizi bagera, Zeruan dan bezela argiro ikusiko deguna.

        Baña orretarako zer egin bear degu? Adoratu bear ditugu gure biotz guztiarekin Trinidadeko iru persona dibinoak: eta osoro konsagratu, eskeñi, eta ofrendatu bear diegu gure buruak, eta gure gauza guziak: bada berez merezi due amorio, eta errespeto infinito bat: eta geran guzia, eta degun guzia iru Persona dibinoai zor diegu. Bada ezerezetik egin gaitue: eren antzera, edo semejanzara egin gaitue: eren betiko Gloria gozaerazotzeko egin gaitue: Deabruaren, eta pekatuaren mendetik, edo katiberiotik atera gaitue: eta Bateo Santuan Aitak bere semetzat artu gaitu: Seme dibinoak, gure naluralezarekin laztandu, eta bere mienbroak, eta bere senideak egin gaitu: eta Espiritu Santuak bere Tenplo, eta bizileku egin gaitu, eta beren grazia, eta doaiak eman dizkigue; eta guk merezi ezpadegu ere, alde guzietara eren guganako amorioa, edo onginaia agertu digu: Baña nola oraindaño eranzun diegu nere Kristauak? Pensatu dezagun arren sarri zenbat zor diogun gure Jaungoikoari: eta zein gaizki eranzun diogun: eta zenbat aldiz ofenditu degun; eta egiaz gure artean lotsaturik, eta humillaturik, eta gaizki egiñaz damuturik, Jaungoikoagana biotz guztitik itzuli gaitezen: eta bizitza santu bat egiteko grazia, eta indarra gogotik eska degiogun: bada eztu nai iñor galdu, eta kondenatu dedin: baizik guziok salbatu gaitezen. Iguzu bada arren, o gure Jaungoikoa orretako bear degun argia, eta grazia: eta gero Zeruan zeran bezela zere Glorian ikusteko, eta gozatzeko, zoriona. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa