www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN DOTRIÑA

 

Lendabiziko gizonaren kreazioaren gañean.

 

        Gaur, N.K., dotriña txit miragarri, eta premiazko bat aditu bear dezue: Aingeruak zer diran: zertako Jaungoikoak egin zituan: eta nola aetatik batzuek eren soberbiagatik betiko zendenatu tiran: eta besteak eren humiltasun, eta esker onagatik salbatu ziran; ori guzia aditu zenduen orain urrengo aldian: eta ori ondo jakitea asko inporta duan gauza bada ere, askoz geiago inporta digu N.K., geur nor geran, eta zertako egiñak geran jakiteak, Orretako esango dizuet bada gaur, 1. nola Jaungoikoak lenbiziko gizona, eta emakumea kreatu zituan: zertako kreatu zituan: nolako doai, eta graziak eman zien: eta 2. zein gaizki Jaungoikoari eranzun zioben. Eta aurrera aen utsegiteak nolako kalteak ekarri zituan, eta aek erremediatzeko Jaungoikoaren ontasun infinitoak zer disponitu zuen esango dizuet. Eta ala txit kontuz dotriña oek aditu, eta gogoan artu bear dituzue: eta probetxuarekin izateko eskatu dezagun Espiritu Santuaren grazia Maria Santisimaren bitartez. Abe Maria.

        1. G. Aingeruen ondoren zein dira kreatura guzien artean nobleenak? eta Jaungoikoak geiena maitatu dituanak? E. Gizonak: eta izen onekin orobat aditzen dira emakumeak.

        G. Eta munduko gizakume, eta emakume guziak nork kreatu ditu? E. Gure Jaungoiko guztiz poderosoak. Eta zertako kreatu, edo egin gaitu aren Majestadeak? bera emen ezagutzeko, amatzeko, eta serbitzeko: eta gero eternidade guzian bera Zeruko Erreinuan Aingeruak bezela ikusten, eta gozatzen egoteko. Orra N.K., zerk izan bear duen gure lan, eta egitekorik andiena; eta orra zertan dagoan gure egiazko zoriona, eta gure betiko atseden, eta gozotasuna: bada Jaungoikoak bakarrik gure biotza osoro bete, ase, eta kontentatu dezake.

        G. Nor izan ziran Jaungoikoak lenengo kreatu zituan gizona, eta emakumea? E. Izan ziran Adan, eta Eba gure lenengo gurasoak.

        G. Zergatik oei deitzen diegu gure lenengo gurasoak? E. Zergatik Adanegandik, eta Ebagandik sortu dira, edo etorri dira munduko gizon, eta emakume guziak: eta ala guziok gera alkarren senideak, eta guraso batzuen ondorengoak, eta alakoak bezela alkar amatu, eta serbitu bear degu.

        G. Eta gizona, orobat emakumea zer da? Da gorputzarekin, eta animarekin konpondurik, edo formaturik dagoan kreatura bat: gorputzaren aldetik abere, edo animalien antzekoa, eta aek bezela sentikorra, eta ilkorra: eta animaren aldetik illeziña, edo inmortala, Aingeruen gisa Jaungoikoaren antzekoa, eta aek bezela Jaungoikoa ezagutzeko, amatzeko, eta beti gozatzeko gai, edo kapaz dana.

        G. Jaungoikoak zertatik egin zuen Adanen gorputza? E. Egin zuen lurretik, au da lur puska batekin formatu zuen gorputz bat.

        G. Eta Adanen anima zertatik egin zuen gure Jaungoikoak? E. Anima kreatu zuen ezerezetik, eta juntatu zuen Adanen gorputzarekin, eta bereala gizon bizi, oso, eta perfekto bat egiñik geratu zan.

        G. Eta Jaungoikoak zertatik egin zuen lenengo emakumearen gorputza? E. Jaungoikoak Adani lo pisu andi bat artu eragin zion: eta lo zegoala saies bat atera zion, eta arekin emakumearen gorputza formatu zuen, eta bear zuen anditasuna bereala eman zion.

        G. Eta lenengo emakumearen anima zertatik egin zuen Jaungoikoak? E. Ezerezetik egin zuen, edo kreatu zuen Jaungoikoak: eta gorputzarekin juntatu, edo batu zuen: eta bereala emakume oso, eta bizi egiñik geratu zan.

        G. Eta munduaren asieratik zenbatgarren egunean egin zituen gure Jaungoikoak lenengo gizona, eta emakumea? Seigarren egunean, lurreko beste kreatura guziak egin ezkero; Jaungoikoak bere artean esan zuen (Eskritura Santak dionez) egin dezagun gizona gure imajiña eta semejanzara: animaliai, egaztiai, arraiai, eta beste guziai agindu degien. Eta ala guzien jabe, eta guziezaz baliatzeko eskualdiarekin formatu zuen.

        G. Eta zer da Jaungoikoak bakoitzari eman digun anima au?

        E. Da Espiritu bat inmortala, edo illeziña, gorputzari bizia emateko, eta gorputzari agintzeko egiña, arrazoiaz, eta libertadeaz apaindua, edo adornatua: eta Jaungoikoa bera ezagutzeko, eta amatzeko gaia.

        G. Eta zertan dago gure animaren edertasuna, eta exzelenzia?

        E. Jaungoikoaren beraren antzera, imajinara, eta semejanzara egiña izatean. Eta ala Jaungoikoa Espiritua da, eta gure anima ere bai: Jaungoikoa da betikoa, eta gure anima ere beti bizitzeko egiña da: Jaungoikoak du adimentua ezagutzeko, eta borondatea amatzeko, eta gure animak ere badu adimentua ezagutzeko, eta borondatea amatzeko: eta Jaungoikoa bera ezagutzeko; eta amatzeko gai, edo kapaz da.

        G. Eta nundik dakigu gure anima dala espiritua, eta illeziña, edo inmortala?

        E. Ori fedeak ezeze, arrazoiak argiro erakusten digu Jaungoikoak Eskritura Santuan egia ori txit sarri agertzen digu: eta gure Errelijio santuaren fundamentu prinzipal bat egia ori da. Eta arrazoi, edo argi naturalak ere ori erakusten digu: bada pensamentuak berez egiteko, arrazoiak emateko, eta bere arrazoiak erak juzgatzeko indarra, doaia edo birtutea espirituari bakarrik dagokan gauza da: bada gorputza, eta puska askorekin konpontzen dan edozein gauza material ezta iñola ere gai pensamentuak egiteko, eta arrazoiak emateko; eta bere pensamentu eta arrazoiak erak juzgatzeko, gure anirnak egiten duen bezela: gorputzetan, eta beste gauza materialetan beste gauzarik ikusten ezta neurria, figura, eta mobimentua baizik: ezin dateke pensamentua gorputz izatea: eta orobat ezin dateke gorputza pensamentu izatea: bada gorputza bakarrik da ill ditekeana, zergatik dan desegin ditekean, eta egiaz desegiten dan gauza konpondurik dagoan bat: baña espirituak eztu orrelako konposiziorik, eta ez parte askoren, edo gitxiren uniorik; eta ala berez da desegin ezin ditekean, eta ill ezin ditekean gauza espiritual bat: ori da gugan pensatzen duena: eta orri deitzen diogu anima arrazoiduna, eta arrazoi-emallea. Eta bentaja ori degu, eta orrek distingitzen gaitu lurrean bizirik ikusten ditugun beste animalia guziakgandik: bada oek pensamentuak egiteko, eta guk bezela arrazoi emateko gai eztira: eta animaliak duen anima ezta espirituala, eta illeziña: da bakarrik sentikorra, eta sentiduakin batera bukatzen, eta desegiten dana.

        G. Eta beste bentajarik, eta distinziorik etzion eman Jaungoikoak gure animari?

        E. Bai: eman zion libertadea: au da nai zuena aututzeko eskualdia: eta ala gizonak bere eskuan zeukan onera, edo gaitzera jartea: gogoak ematen ziona egitea, edo ez egitea: eta orri deitzen diogu libertadea, Aingeruak, eta gizonak bakarrik izan duena; eta merezitzeko gauza bearra, Jaungoikoaren graziarekin batera.

        G. Nun ipiñi zuan Jaungoikoak Adan gure lenengo gurasoa, kreatu zuenean?

        E. Lurreko Paradisuan, ura landutzen, eta zaitzen, edo gordetzen okupatu zedin: ez orretan nekatu bearrez bizitzeko, baizik alpertasunari iges egiteko,

        G. Paradisu ura zer zan? Zan atsegiñezko jardin, edo baratza eder bat, Jaungoikoak berariaz egiña; arbola eta fruta gozoz beterik zegoana: eta beste arbolaen artean zeuden bi: bata bizitzako arbola, eta bestea onaren, eta gaitzaren jakinduriako arbola.

        Bizitzako arbola (San Agustiñek dionez) zan gizonaren zartzea, eta iltzea eragozteko, eta besteari zeritzon onaren, eta gaitzaren jakinduriako arbola, aren bidez etorri bear zuen ondorengo, edo efekto onakgatik, edo gaiztoakgatik. Eranzuera au ondo aditzeko, jakin bear da, Jaungoikoak gizonari Paradisuko frutetatik jateko lizenzia eman ziola: eta bakarrik eragotzi ziola onaren eta gaitzaren jakinduriako arbolaren frutari utkitzea; eta izen au zuen arbola ark: zergatik gizonak, Jaungoikoari obedezitzeagalik, jaten ezpazuen, egiaz zorionekoa, edo bienabenturadua izan bear zuen: eta ala ona bere esperienziaz ezagutu bear zuen: eta kontrara Jaungoikoaren agintearen kontra jaten bazuen, egiaz zorigaiztokoa izan bear zuen, eta ala gaitzaren berri bere esperienziaz ikasi, eta jakin bear zuen.

        G. Arbola orren frutua berez gaiztoa zan?

        E. Berez ona zan, beste arbolak bezela: eta orren frutua etzion Jaungoikoak gizonari eragotzi, onen obedienzia probatzeko baizik.

        G. Eta Adanek, eta Ebak zer egin bear zuen egiaz zorionekoak izateko, eta Jaungoikoak aentzat zuen betiko Gloria alkanzatzeko?

        E. Jaungoikoa eren jabe, eta Jaun soberanoa bezela adoratu eta amatu bear zuen: aren obedienziaren azpian egon bear zuen; alkarrekin pake, eta amorioan bizi bear zuen: au da, Jaungoikoa gauza guzien gañean amatu bear zuen; eta projimoa eren buruak bezela: eta Jaungoikoak eragotzi zien frututik jan bear etzuen: eta ori guzia Jaungoikoak berak argiro aditzera eman zien.

        G. Jaungoikoaren aginte oriek erraz gorde zitzaken Adanek, eta Ebak?

        E. Bai: zergatik, kreatu zituanean, eman zien bear zituen doai, eta grazia guziak, ala gorputzaren aldetik, nola animaren aldetik, ori guzia erraz kunplitzeko.

        G. Zer doai eman zien gorputzarentzat? E. Osasun oso bat, eritasunik batere bage, eta illtzeko premia bage.

        G. Eta animarentzat, zer doai, eta grazia eman zien?

        E. Aen animak izan ziran kreatuak, edo sortuak Jaungoikoaren grazian, eta justizia orijinalean: eta bear zituen ezaguera, edo argitasun guziakin. Eta ala 1. bertatik Jaungoikoak egin zituan bere adiskide, eta Zeruko heredero: 2. eman zien adimentu argi bat; eta borondate onera etzin bat, gaitzerako grinarik batere bage: 3. gorputzeko mobimentu, eta gurari guzien jabe ziran: eta eren barruan pake, eta sosegu andi bat zuen: 4. Jaungoikoak eman zien bear zituen grazia, sokorru, eta laguntasun guziak, erak nai bazuen, betiko bizitza iristeko: bada Jaungoikoaren grazia bage, ezin erak berez iritsi zezakean: eta azkenik zorion, eta bentaja oriek guziak etzien erentzat bakarrik eman, baizik eren ondorengo guziai komunikatzeko, eta gozaerazotzeko ere, pekaturik egiten ezpazuen.

        2. G. Luzaro konserbatu zituen Adanek, eta Ebak graziazko, eta inozenziako estaduan gozatzen zituen doai, eta pribilejio oriek?

        E. Ez: laster galdu zituen guziak, Jaungoikoari obedezitu bagez pekatu egin zuelako.

        G. Zertan Jaungoikoari desobedezitu zioben? E. Aren Majestadeak eragotzi zien frutatik jan zuen.

        G. Nola jarri ziran fruta artatik jatera? E. Demonioak, aen zoriona ezin ikusirik, tentatu zituan; fruta artatik jatera mobitu zituan, eta pekatura ekarri zituan.

        G. Orretarako zer egin zuan Demonioak? Suge edo serpiente batean sarturik, andik Ebari hitz egin, eta galdetu zion; Zergatik Jaungoikoak debekatu dizue, Paradisuko fruta guzietatik jatea? Ebak eranzun zion, Paradisuko fruta guzietatik jaten degu: bakarrik Paradisuaren erdian dagoan arbolaren frutarik ez jateko, eta ari ez utkitzeko agindu digu Jaungoikoak, esaten digula, fruta artatik jaten badegu illko gerala. Demonioak orduan esan zion: etzerate orregatik illko: eta bai, jaten badezue, zuen begiak irekiko dira: Jaungoikoa bezela izango zerate; eta onaren, eta gaitzaren berri jakingo dezue.

        G. Eta Ebak orduan zer egin zuen? E. Demonioaren tentazioari atzera esan ordean; eta Jaungoikoaren esanari sinistu, eta obedezitu ordean, jarri zan arbolari, eta bere frutuari begiratzen; berez ederra zan, eta jateko gozoa izango zala iritsi zion: eta berak lenengo artu, eta jan zuen, eta bere senarrari eman zion, eta onek ere jan zuen.

        G. Zergatik orrela engañatzen utzi zan Eba? E. Soberbiari, kuriosidadeari, eta gulari bere biotzean leku eman ziolako: bada 1. bere buruaren amorio geiegiak, edo soberbiak Jaungoikoaren antzeko, edo Jaungoikoa bezela izatea deseatu eragin zion: eta bere Egille, edo Kriadorearen kontra biurtu zan: 2. kuriosidadeak mobitu zuen; eta ala jakin nai izan zuen ona, eta gaitza ezagutu al zitzakean, fruta artatik janaz. Eta 3. gulak pekatura mobitu zuen, bada frutua berez ederra zan, eta gusto ona ote zuen probatu nai izan zuen.

        G. Eta Adanek ere Jaungoikoa ofenditu zuen Ebak izan zituan motibo aekgatik berakgatik?

        E. San Agustinek leku askotan dio, Adanen pekatuaren lenengo asiera, edo sustraia soberbia izan zala: bere buruaren amorio erabagea, eta zan baño geiago izateko ansia: eta orren ondorengoak izan zirala kuriosidadea, gula edo sensualidadea, eta bere emazteari atsegin eman naia. Eta ori da Elizako erakusle guzien iritsia; eta ori bera Eskritura Santuak sarri aditzera ematen du.

        G. Adanen pekatua txit andia izan zan? San Agustinek ezin esan al bezelakoa deitzen dio, bere anditasun, edo pisutasunagatik. Eta ori nolabait ezagutu liteke, ofenditu zuen Jaungoikoaren Majestade infinitoari begiratuaz; pekaturik egin bage egoteko Adanek zuen erraztasun andiarekin; eta pekatu orren ondorengo izugarriak ondo ezagutuaz, edo pensatuaz: au da, pekatu orren anditasuna ezagutuko degu, Adanek bere buruari, eta bere ondorengo guziai ekarri zien kalte guztiz arrigarriak argiro, eta banaka konsideratuaz; eta orien erremedioa zenbat kosta zitzaion Jaungoikoaren semeari ondo pensatuaz. Baña ori izango da N.K., beste dotriña baten berariazko langaia; bada gauza bearragorik bearbada eztegu, gere buruak ondo ezagutzeko; eta gere gaitz guzien erremedioa gogotik billatzeko. Eta ona orain bitartean gaurko dotriñatik guziok atera bear degun frutua.

        1. Gogora sarri ekarri, eta ondo pensatu bear degu, nola Jaungoikoak, gure bearrik ezertako ezpazuen ere, beretzat, eta bere antzera, eta bera ezagutzeko, eta amatzeko, eta eternidade guzian beraz gozatzeko, eta egiaz zorionekoak izateko egin gaituan: eta orretako bear ditugun argi, ezaguera, eta grazia guziak eman dizkigun. Eta ala egiaz zorionekoak izan nai badegu, betiko galdu nai ezpagera, eta Jaungoikoari zor diogun esker onaz, eta amorioaz eranzuteko, 2. berak eman digun adimentua, borondatea, eta libertadea berari konsagratu bear diogu; eta erabaki betiko, pekatuan nola ere ez konsentitzea, eta orretako tentazio gaiztoai atzera esatea; pekaturako okasio, edo peligroai kontuz alde egitea, eta gure pasio-gurari eta griña gaiztoak, eta batez ere gure soberbia ezitzeko egiazko alegiñak egitea; baliatzen gerala egunoroko orazioaz, mortifikazioaz, eta Sakramentu Santuetan guzionzat Jesu-Kristok utzi zizkigun erremedioaz: bada bestela Infernuko Demonioak, beti zelata, gu galtzeko, gure inguruan dabillen etsai fortizak, erraz benzituko gaitu, eta gure lenengo gurasoak bezela beretuko, edo menderatuko gaitu: eta gure betiko zoriona, edo betiko gloria galdu eragingo digu. Jaungoikoari nai eztakiola orrelakorik permititzea; eta digula arren emen bere grazia, eta gero betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa