www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ORAZIOAREN GAÑEKO
DOTRIÑAK,
EDO ERAKUSBIDEAK

 

Eta 1. Aditzera emateko orazioa zer dan:
zenbat modutan dan:
eta gogozkoa orazioa zein premiazkoa dan.

 

        Kristauaren dotriñako lau parteen artean, ez da gutxien bear dana orazioaren dotriñako explikazioa: bada orazioa ondo egiten ikasten duenak, eta orazioari gogotik darraion Kristauak bere Jaungoikoa honratzen du: Jesu-Kristori, eta Santuai lan orretan darraie: eta Zeruko argi, eta grazi ugariak iritsiko ditu: Jaungoikoari zor diozkan mesede andiak ezagutuko ditu: bere animako premi, edo nezesidadeak ikusiko ditu: eta orien erremedioa gogotik, humilkiro, eta konfianza osoarekin Jaungoikoari eskatuko dio; eta seguru iritsiko du: eta aren graziarekin indarrak izango ditu, ez bakarrik bere burua pekatutik libratzeko, eta pekatuen zorrak erraz pagatzeko; baita ere birtuteari gogotik jarraitzeko, eta Zeruko ondasun guztiz andiak irabazteko. Aditu ezazue bada gogotik gaurko dotriña aldian: orazioa zer dan: zenbat modutan dan: eta batez ere orazio biotzekoa, gogozkoa, edo oarmenaz, edo konsiderazioaz egiten dana zein bearra dan. Eta 1. Kartillako dotriñari narraiola.

        G. Galdetzen det: Nork esan zuen Aita gurea? E. Jesu-Kristok. Zertako? Orazioa egiten, edo Jaungoikoari zer eskatu, eta nola eskatu guri erakusteko.

        G. Orazioa egitea zer da? E. Jaungoikoagana biotza, edo anima altxatzea, edo jasotzea, eta mesedeak, eta faboreak ari eskatzea, edo erregutzea.

        G. Zer da biotza, edo anima Jaungoikoagana altxatzea, edo jasotzea? E. Gure gogoa, deseoa, eta pensamentuak Jaungoikoagana, eta Zeruko gauzetara, eta gure animako salbazioaren egitekoetara zuzenzea, mundukoai largarik, edo utzirik. Eta ala egiaz, eta bear bezela orazioa egiten du Zeruko ondasunak bakarrik billatzen, eta eskatzen dituanak.

        G. Nola altxatzen, edo jasotzen da biotza Jaungoikoagana? E. 1. Aren Majestadea adoratuaz, eta alabatuaz. 2. Fedea, esperanzea, eta karidadea, eta biotzeko damutasun, edo kontrizioarekin barkazioa eskatuaz, edo birtute orien aktoak egiñaz. 3. Egin dizkigun mesedeen eskerrak Jaungoikoari emanaz. 4. Gure buruak, gure ondasunak, gure lanak, eta gure neke guziak Jaungoikoari eskeñi, edo ofrezituaz. Eta 5. Azkenik gure premia, edo nezesidade espiritual, eta denboral guzien erremedioa eskatuaz: eta salbazioa iristeko bear ditugun mesede, fabore, laguntasun, edo graziaren sokorruak erregutuaz. Eta ori guzia orazio egitea bada ere; orazioaren izena batez ere dauka mesedeen erreguak, edo eskaerak.

        G. Eta orazioa, edo eskaera zenbat era, edo modutara egin diteke? E. Bitara: 1. Da gogoarekin, edo biotzarekin bakarrik, aoarekin hitz egin gabe, egiten dana: eta orri deritza orazio mentala, edo gogozkoa. 2. Da aozkoa, edo bokala hitzakin egiten dana: baña egiazko orazioa izateko gogozkoarekin lagundu bear dana: bada borondatezko distrazioarekin barruko, edo biotzeko atenzio bage, oartu bage, eta ardurabage egiten danak ezer balio eztu: Jaungoikoak ezertan ez dauka. Eta ala eskuarkiro gogozko orazioak probetxu geiago dakar, aozkoak baño, au egiten ezpada batetan hitzakin, eta barruko deseo egiazkoarekin.

        G. Jaungoikoak gure barrua, eta deseoa ikusten duen ezkero, zertako da hitzakin orazio egitea? E. Hitz onakin gure barruak, eta gogoa esnatzeko, eta mugitzeko: eta animarekin ezeze, gorputzarekin ere gure Jaungoikoa alabatzeko.

        G. Zenbat modutara da oraindio geiago orazioa? E. Beste bitara: bata da askoren artean egiten dan orazio publikoa, edo komuna; eta bestea da bakoitzak egiten duen orazio partikularra. Orazio publikoa, edo komuna da Kristauak alkarrekin Elizan egin oi duena: eta baita Sazerdoteak egiten duen egunoroko orazioa, edo ofizio dibinoa: eta zelebratzen duen Mezako Sakrifizioa da orazio publikoa, eta komuna; bada Eliza guziaren, eta Kristau guzien izenean egiten due, ixillik errezatzen duenean ere. Eta orazio partikularra da, bakoitzak bere bakarrean egiten duena. Eta biak dira guziz onak, eta Jaungoikoaren guziz gogokoak: baña kondizio berdiñak izan arren, atsegin geiago ematen dio Jaungoikoari orazio publikoak, edo komunak, partikularrak baño: eta indar geiago du Jaungoikoaren aserrea biguntzeko, eta bear ditugun mesedeak iristeko: bada askoren artean beti arkitzen dira Jaungoikoaren adiskide geiago; eta batzuek besteentzat iristen due bakoitzak beretzat bakarrik iritsiko ez lukeana: eta ori askotan ikusi da, eta batez ere Aita San Pedro Apostolua, Elizako burua, Herodesen ordenaz kateaz loturik zegoenean, laster illerazotzeko asmoan, Jerusalengo Kristauak alkarrekin Jaungoikoari orazio egiten gelditu gabe aritu ziran: eta Jaungoikoak Aingeru bat bidaldu zuen San Pedro libratzera: kateak kendu ziozkan: karzelatik atera zuen: Kristauak zeuden etxera etorri zan: guziak konsolatu ziran: Jaungoikoari eskerrak eman ziozkaten: eta Herodes burlaturik gelditu zan, eta orra orazio komunaren indarra nolakoa izan zan: eta ala Elizako orazio, eta ofizio publikoetarako gogoa, edo afizioa eduki bear degu.

        G. Eta gogozko orazioa egiteko, eta Jaungoikoari mesedeak biotzetik eskatzeko obligaziorik badegu? E. Bai, eta guziz estua degu: bada gogotik, eta atenzioarekin orazio egin bage, eziñ salbatu gindezke; bada orazio egiteko mandamentua Jaungoikoak ipiñi digu: eta eziñ 1. Jaungoikoa honratu, eta serbitu dezakegu oraziorik egin gabe: eta 2. Eziñ gure obligazioak, ala Jaungoikoaren alderakoak, nola gere buruen alderakoak, eta gere lagun projimoaren alderakoak bear bezela ezagutu, eta kunplitu ditzakegu, gogozko orazioa egin gabe. Eta 3. Eziñ pekatutik libratu, eta grazian iraun dezakegu orazio egin gabe; bada nai ta ez orretako bear degu Zeruko argia, eta grazia; eta ori ondo gogoratu, eta eskatu bage iritsiko eztegu.

        G. Zergatik gure Jaungoikoa honratzeko, eta serbitzeko gogozko orazioaren aiñ premia andia degu? E. Zergatik Fedea, Esperanza, Karidadea, Orazioa, esker ona, eta Jaungoikoarekiko beste obligazioak, edo egin bearrak ezin kunplitu ditzakegu gogozko orazioa egin gabe. Eta ori obeto ezagutu dezazuen, ez daukezue gogora ekarri baizik, Fedea eduki arren, edo fedeko artikuluak jakin, errezatu, eta sinistu arren, ez dala asko oriek aoz esatea: eta ala dirala, oartu bage guziak sinistea: bada fedea orrela, da, karta bat, edo liburu bat itxirik, eta ondo sillaturik edukitzea bezela: karta, edo liburu orretan dauden abisoak ezagutzen ezpadituzu, edo gogoratzen ezpadituzu, batere balioko eztizue, edo mugituko etzaitue: eta ala, Fedeak erakusten badizu ere, Jaungoikoa dala gure Egillea eta Jabea, zure sustentatzallea, edo konserbatzallea, zure Salbadorea, zure Ongille guziz andia, zeran guzia, eta dezun guzia eman dizuna, eta betiko zoriona, edo gloria emango dizuna, ondo bizi nai badezu; edo betiko zorigaitza, kastigua, eta tormentua gaizki bizi bazera: eta zu salbatzeagatik gizon egin, nekatu, eta gurutze batean il zala, eta Sakramentu Santuetan aiñ erremedio eragilleak utzi zizula, zu pekatutik libratzeko, eta bizimodu on bat eragiteko: fedeko egia oek, eta oen anzeko beste asko, berez aiñ indarsuak, zu argitzeko, eta zenzatzeko gogora ekarri, eta konsideratzen ezpadituzu; eta zure biotza oriekin esnatzen, mugitzen, eta azkartzen ezpadezu; eta Jaungoikoari bere grazia eskatzen ezpadiozu: zer serbituko dizue? zure kondenazio geiagorako izango dira; zerren fedea alferrik eduki dezun, eta aren argiaz, eta abisuaz baliatu nai izan etzeran. Orobat, aiñ bearra dezun esperanzako birtutea ondo exerzitatuko badezu, esperanza orren motibo andiak gogora ekarri, eta konsideratu bear dituzu: eta ala, zerez bakarrik ezin Zerurako gauza onik egingo dezulako ezaguerarekin humillaturik, zure esperanza guzia ipiñi bear dezu zure Jaungoikaren guzialtasun, edo poderio neurribageagan, eta aren ontasun, eta miserikordia infinitoagan: eta bere Seme bakar Jesu-Kristoren kabubageko merezimentuetan, eta onen izenean, ondo eskatu ezkero, gure Jaungoikoak zure salbaziorako konbeni zatzun guzia emango dizulako egiñik dauken promesa, edo hitzean zure esperanza guzia ezarri bear dezu: eta eztizu ukatuko, orrela zure salbaziorako eskatzen diozunik, egiaz zere partetik ondu nai bazera: bada gauza bi nai ta ez bear dituzu, zure esperanza egiazkoa izango bada: alde batetik Jaungoikoaren grazia, edo laguntasuna: eta bestetik zure alegiña, edo dilijenzia. Baña nork ez dakus konfianza osoarekin eskatzeko ditugun motibo andiak pensatu, edo gororatu gabe, zure esperanza izango dala argala, erdi illa, eta frutu gabea? Eta orobat zeregan bakarrik fiatzen bazera, eta uste badezu, zere nai utsarekin, edo zure alegiñakin bakarrik, bear dezun, edo nai dezun guzia iritsiko dezula, gogoak ematen dizun denboran; zure esperanza ori izango da arroa, temerarioa, eta eroa: eta burlaturik arkituko zera: eta ala gauza orien ezaguerea, eta konsiderazioa bear dezu, zure esperanza ona, eta eragillea izango bada. Eta orobat aiñ bearra dezun karidadea, edo Jaungoikoaren eta zure buruaren, eta zure lagun projimoaren egiazko amorioa, nola exerzitatuko dezu, orretako dituzun motiboak ondo ikasi, pensatu, eta gogoratu bage, eta motibo oriekin zure barrua, edo biotza argitu, eta mugitu bage? Eta orretako aiñ premiazkoa dezun Jaungoikoaren argia, eta grazia eskatu bage? bada orobat diot; nola exerzitatuko dezu Jaungoikozko esker ona, egin dizkitzun mesede andiak, gogoratu, eta konsideratu bage? Eta aiñ bearrak ditugun biotzeko humiltasuna, pazienzia, konformidadea, kontrizioa, edo penitenzia egiazkoa, eta beste birtuteak, nola exerzitatu, eta iritsiko dituzu, artarako ditugun motiboak, edo arrazoiak konsideratu gabe, eta Jaungoikoari bere grazia, eta laguntasuna eskatu gabe?

        Zergatik uste dezu mundua dagoala galdurik, eta gaiztoturik? Espiritu Santuak berak esaten dizu: «Desolatione desolata est terra, quia nullus est, qui recogitet corde». Konsiderazioaren faltak dakar ori guzia. Eta obeto egia ori ezagutu nai badezu, eztezu zere barruan sartu baizik: eztezu pensatu baizik, pekatu orijinaletik, edo jatorrizkotik, Zeruko, eta animako gauzetako guzioi etorri zakun ignoranzia, eta itxumena: gure pasioen, eta gurarien eragabetasuna: arrotzeko, aserratzeko, eta sumintzeko errastasuna: interesaren gutizia, ansia, edo eragabeko griña, eta deseo bizia: eta gorputzaren atsegiñetarako leia, edo inklinazio andia: berriz birtuterako, eta batez ere humillatzeko, pazienzia edukitzeko, injuriak barkatzeko, eta gaitzgilleai on egiteko, eta gure borondate gaiztoa ukatzeko, edo menderatzeko, eta Jaungoikoarena egiteko guziok degun nekeztasuna, pisutasuna, atzerapena, eta nagitasun arrigarria: alde batetik itxuak gaude, eta bestetik elbarrituak bezela, eriak bezela, eta argalak bezela, eta gaitzera makurtuak bezela argi bage, eta indar bage arkitzen gera, gere obligazioak ondo ezagutzeko, eta osatzeko: eta gaitz ori agitz azitzen digue Deabruak bere tenta-aldiakin; munduak, eta lagun gaiztoak beren esames, eta exenplo gaiztoarekin: eta gere aragiak bere griña, eta gurari zikiñakin; eta ez gutxiago gure oitura, kostunbre, eta aztura gaiztoak: A! N.K. onak, alde batetik Jaungoikoari zenbat zor diogun; eta gure salbazioak zer balio duen; eta beste aldetik gure itxumena, eritasuna, gaitzerako arintasuna; onerako pisutasuna; eta gure etsai gaiztoen azkartasuna, eta gu galtzeko daukaten ansia andia, ondo ezaguturik bagenduke: orixe genduke asko orazioaren, eta konsiderazioaren premia, edo bearra ondo ezagutzeko: eta gogozko orazioa egitera oitutzeko: bada orazioarekin, eta konsiderazioarekin, bear degun Zeruko argi guzia, eta bear degun indar guzia seguru iritsiko degu: eta bestela gere itxumenean, eta gere pasio gaiztoen mendean biziko gera.

        G. Baña bearbada batzuok galdetuko didazue: Orrela guziok erabatera Abadeak, Fraileak, eta Monjak bezela orazioa, eta konsiderazioa egitera obligazioa izango degu? Guretzat ezta asko egunoro Aita gurea, Abe Maria, Kredoa, eta akto kontriziozkoa errezatzea? E. Konsiderazioak egiteko gaiak guk eztakizkigu: eta orrelako gogozko orazio, eta konsiderazio gabe salbatu uste degu. Arren atenzio, eta arreta andi batekin aditu ezazue, ematera noakizuen eranzuera: eta ezta nere burutik jaioa, ezpada Elizako Maisu, edo erakusle andiak ematen duena.

        Diot bada 1. Abadeak, Errelijiosoak, eta Monjak motibo bigatik due obligazioa gogozko orazioa egiteko, eta denbora, eta ordu jakiñetan egiteko: lenengo motiboa da zerren orazioa egiteko berariazko erregla, edo legea duen, eta eren ofizioak, edo estaduak artara premiatzen, beartzen, eta obligatzen dituan: eta bigarren motiboa da zerren gogozko orazioa gutxi, edo asko egin gabe, ezin eren beste premiazko lanak, edo egitekoak bear bezela egin ditzakean: ezin eren bizimoduari dagozkien obligazioak bear bezela ezagutu, eta gorde ditzakean. Diot bada 2. Abade, Fraile, edo Monja ez diran beste Kristau guziak eztuela obligaziorik, eta legerik ordu jakiñetan gogozko orazioa egiteko: baña Kristauaren beste premiazko lanak, egitekoak, eta obligazioak ezin bear bezela ezagutu, eta kunplitu ditzakeala gogozko orazioa gutxi-asko egin gabe: munduko peligro andien artean, eta barrutik, eta kanpotik dituen animako etsaien artean, ezin egon ditezke luzaro pekatu larriak egin gabe orazioaz armaturik ezpadaude; pekatura ezkero ezin itzuli ditezke graziazko estadura gogozko orazioa egin gabe, eta penitenzia egiazkoa egiteko bear diran konsiderazioak egin gabe; edo artarako motiboak berariaz, eta ondo gogoratu gabe: eta ezin graziazko estaduan iraun, eta birtuteak aurrera exerzitatu ditzake, len esan degun bezela, gogozko orazioa egin gabe, eta nola ori guzia premiazko gauza dan, orra zergatik, gogotik eta biotzetik orazioa egiteko, edo Jaungoikoari bere argia, eta grazia sarri eskatzeko obligazio estua degun Kristau guziok. Eta ala orazio egitea, konsejutzat, eta deboziozko gauzatzat, eskuarkiro artzen bada ere, askotan da premiazkoa, edo obligaziozkoa: zerren mandamentuak gordetzeko nai ta ez bear degu Jaungoikoaren grazia: eta ezin ori iritsi dezakegu biotzetik eskatu gabe: eta ezin tentazioak goitu ditzakegu (biotzetik eskatu gabe) orazioa egin gabe. Eta premiazko fin bat iristeko nai ta ez bear diran medioak, orobat dira premiazkoak, edo obligaziozkoak. Eta 3. Diot, diferenzia guziz andi bat arkitzen dala Aita gurea, Abe Maria, Kredoa, eta akto kontriziozkoa errezatzen dituen Kristauen artean: 1. Batzuek dira Kristau txit onak: Jaungoikoaren bildur santua, eta eren animako salbazioaren deseo eragillea eren biotzetan ondo sarturik daukatenak: dotriñako egiak ondo ikasteko, aditzeko, eta gogoratzeko alegiñak egiten dituenak: eta iñoiz, ondo oartu bage, jakinezaz edo argaltasunez utsegite, edo pekaturen bat egiten badue, bereala damutzen zaienak: eta eren orazioak, eta akto kontriziozkoak biotzetik egiten dituenak: eta orrelakoakgatik diot, nola eztakiela eren orazio, edo errezoetan gogozko orazioa, eta konsiderazioa egiaz egiten dituela: bada ezin bizimodu ori egingo luke, eren buruak Zeruko argiaz, eta graziaz argiturik ez baleuzke: eta orrelako Kristau onak, birtutean irauteko, eta geiago aurreratzeko, oitu bear dira, eren egunoroko konsiderazioak kontuz egitera; eta orien ondoren eren asmo, eta proposito santuak berritzera: eta oriek osatzeko, edo kunplitzeko, gogotik eskatzera Jaungoikoari bere grazia, laguntasuna, eta indarra, eta orrela irabazi guziz andiak egingo ditue: 2. Beste Kristau asko dira Kristau epelak, alde batetik pekatu mortala igui duenak, eta ezaguera osoarekin beinzat pekatu mortalik ez egiteko proposito, edo asmoa duenak: baña beste aldetik ardurabageak: eren pasio, eta griña eragabeak, nola eren arrotasuna, gutizia, eta atsegin gura andiak ezagutzeko, eta menderatzeko alegiñik egiten eztuenak: eta pekatu andiak ere txikitzat, edo arinzat dauzkatenak: geiegi baizik ikusten eztan bezela, eragabeko kostu andiko janzi, eta apainduretan, jostatze, eta danza zikin peligrozkoetan; diru joku andi kaltegarrietan, eta projimoaren dañu andiaz egiten diran beste tratu modu askotan: jan-edan geiegizko, etxearen, eta buruaren galgarri, eta ondagarrietan. Onelako Kristau epelak, eta nazaiak, kondenatuak izateko peligro, edo arrisku andian daude: zergatik ordea pekatu andirik egiten duenik uste ezpadue? zergatik eren itxumena uste duen baño kulpagarriagoa dan: bada eztitue eren buruak, eta eragabeko pasioak ezagutu, examiñatu, eta eskuratu nai. Zer erremedio bada orienzat? Fedeko egia andien, eta Jesu-Kristoren lege santuaren konsiderazioa; eta gogozko, edo biotzeko orazio, edo eskaera humilla, Zeruko argia, eta grazia Jaungoikoagandik iristeko: bada bestela oituraz errezo luzeak, aoaz egiñ arren, eta akto kontriziozkoak ere kostunbrez esan arren, eta askotan konfesatu, eta komulgatu arren batere erremediatzen eztira: eren itxumenean gelditzen dira: eta bildur izateko da, azkeneko gaitza, edo ordua datorkienean ere, eren utsegite andiak eren kulpaz ezagutu gabez, penitenzia egiazkoa egin gabe ilko dirala: eta Zerura doatzelako ustean, Infernura jatxiko dirala. Oitu zaitezte bada arren N.K. egunoroko oraziora, eta konsideraziora; eta orrela aterako zerate epeltasuneko estadu kaltegarri orretatik: eta kondenatuak izateko peligro, edo arrisku andi orretatik. Baña 3. Badira beste Kristau mota batzuek eren pekatuak ezagutzen dituenak: pekatu mortalean daudela dakustenak, edo ezagutzen duenak: eta zorigaiztoko estadu orretatik libratu nai lukeenak, eta erremediatzeko asmoarekin eta deseoarekin Jaungoikoari barkazioa eskatzen diobenak: errezoak, eta akto kontriziozkoak ere esaten dituenak: baña argalak bezela, gaizki oituak bezela, okasioan, edo arriskuan sartu orduko, edo tentazioaldi, edo estutasun bat datorkieneko, bereala (eren asmoak, eta propositoak azturik), erraz pekatura biurtzen dira: edo loikeriara, edo ordikeriara, edo gorrotora: edo eragabeko joku andira, beren buruen, eta lagunaren, eta eren etxekoen kalte andiarekin: orrelakoak eztue esperanza galdu bear: eren asmo, eta proposito onak sarri berritu bear ditue: baña eren argaltasuna ikusirik, humillaturik, damuturik, eta lotsaturik benetan, eta konfianza bizi batekin falta zaten indarra Jaungoikoari sarri eskatu bear diobe: eta ori obeto egiteko, eta eren barruak argitzeko, eta indartzeko berariazko konsiderazioak egin bear ditue, urrengo dotriña aldian esango degun bezela. Eta 4. Azkenik badira beste Kristau itxu, ardurabageak, eta loti batzuek, eren gaiztakerietan arkitzen dituen, edo gusto zikiñak, edo irabazi justu ezak, maite dituenak, ondutzeko asmo, eta deseorik eztuenak; munduan bakarrik eren zoriona billatzen duenak: Zeruaz, eta betiko gloriaz azturik bizi diranak: eta pekatuetan ondaturik, eta uzteko asmo bage egon arren, ala ere atrebitzen dira Jaungoikoari barkazioa eskatzera: baña alperrik, estadu orretan, edo asmo orietan dauden artean: eta ala erremedio bage betiko galduak, eta kondenatuak izan nai ezpadue, eren asmo gaiztoak utzi bear ditue: penitenzia egiteko borondate egiazkoa artu bear due: eta Jaungoikoagana bertatik, eta biotzetik biurtu bear dira: eta orretako orazioari, eta konsiderazioari ekin bear diobe, eren itxumena ezagutzeko: egiaz humillatzeko, eta bizimodua aldatzeko: eta orrela bakarrik salbatu ditezke.

        Aditu dezue bada N.K., gaurko dotriña labur onetan orazioa zer dan: zenbat modutan dan: eta gogozko, edo biotzeko orazioa konsiderazioarekin lagundua, zein bearra, edo premiazkoa dan, ez bakarrik birtutean, eta santidadean aurreratzeko, baita ere naitaez egin bear ditugun Kristauaren lanak ondo egiteko: eta gere animak salbatzeko. Artu bear dezue bada gogo bizi bat orazioari, eta konsiderazioari jarduteko: eta nola ori ondo egin urrengo dotriñan esango dizuet. Jaungoikoak digula arren guzioi orazioaren doaia: bada orrekin iritsiko degu seguru betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa