www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN DOTRIÑA

 

1. Nola dan Jaungoikoa guztiz Poderosoa:
2. Nola dan Kriadorea.

 

        Oraindaboko lekzioetan, eta dotriña, edo erakusbideetan, gure Jaungoikoa beregan zer dan nolabait aditzera eman dizuet N.K.; emendik aurrera, Kredoaren lenbiziko Artikuluaren explikazioari narraiola, Jaungoikoak berak, bera nor dan, eta nolakoa dan aditzera emateko, eta guzaz ezagutua, adoratua, eta serbitua izateko egin dituala obra guztiz miragarriak aitatu bear dizuet. Eta ala orietan argiro ikusiko dezue, alde batetik Jaungoikoaren guzialtasun, edo kabubageko eskualde, edo poderioa, aren ontasuna, amorioa, miserikordia, justizia, probidenzia, sabiduria, edo jakiundea, eta beste perfekzio neurribageak; eta bestetik ezagutuko dituzue aren majestadeak egin dizkigun mesede, edo fabore guztiz andiak: orrela gu errazago mobitzeko Jaungoikoaren beraren amoriora. Gaur bada munduaren kreaziotik asitzen gerala, esan bear dizuet, nola gure Jaungoiko guztiz poderosoak ezerezetik egin zituan Zerua, ta lurra, eta Zeruan, eta lurrean ikusten diran, eta ikusten eztiran gauza guziak. Eta onetako Kredoaren hitz oek: Aita guztiz poderoso Zeruaren, eta lurraren Kriadoreagan, explikatu bear dizuet: eta probetxuarekin izan dedin eskatu dezagun lenago Espiritu Santuaren argia, eta grazia Maria Birjina Santisimaren bitartez. Abe Maria.

        Aditu dezuen ezkero lenagoko lekzioetan Jaungoikoa zer dan, eta nola izanik bat bakarrik, ala ere iru persona dibinoetan arkitzen dan: edo iru persona dibinoak, Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua Jaungoiko egiazko bakar bat dirala: aurrera dotriñari jarraitzeko: galdetzen det 1. Nola da Jaungoikoa guztiz poderosoa? edo zer esan nai du guztiz poderosoa izateak? Esan nai du, Jaungoikoak bere nai izanarekin beste bage nai duen guzia egiten duela, edo egin dezakeala: eta ala nai balu bere eskuan dauka, beste milla mundu, au baño andiagoak, eta ederragoak instante batean egitea: eta baita guziak desegitea, edo ezerezera biurtzea ere: eta ori ezeze, Aingeru, eta gizon guziak asmatu, eta gogoratu al baño fin bage geiago da Jaungoikoak egin duena, eta egin dezakena: eta bakarrik, beste aldi batean esan nizuen bezela Jaungoikoak ezin egin dezakena da, gezurra esatea, iñor engañatzea, edo pekaturen bat egitea; edo bera iltzea: baña ori guzia argaltasuna, utsegitea, eta inperfekzioa da, eta orrelakorik batere ezin Jaungoikoak izan dezake.

        Eta zergatik Kredoan bakarrik esaten degu, nik sinisten det, Jaungoiko Aita guztiz poderoso Zeruaren, eta lurraren Kriadoreagan? Benturaz Semea, eta Espiritu Santua eztira Aita bezela, guztiz poderoso, eta Kriadore? Bai orobat Semea da guztiz poderosoa eta Kriadorea: eta Espiritu Santua ere da guztiz poderosoa, eta Kriadorea, edo obeto esateko, Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua eztira iru guztiz poderoso, eta iru Kriadore, ezpada irurak dira guztiz poderoso bakar bat, eta Kriadore bakar bat: ara nola iru Persona Dibino oriek Jaungoiko bakar bat baizik eztiran; zergatik naturaleza, edo Jaungoikotasun bat baizik eztuen: orobat poderio bat berbera baizik eztue, eta ori bera beste perfekzio guzietan esan bear degu.

        Zergatik bada Aitari bakarrie Kredoan esaten dio-11 Kriadorea? Zergatik mundua ezerezetik ateratzea, edo kriatzea da kabubageko poderioari bakarrik dagokana eta poderioaren edo guzialtasunaren obrak Aitari ematen diozkagu. Egia da kriaturetan agiri diran obra guziak Trinidade Santisimoak batetan egiñak dirala: baña ala ere poderioaren obrak Aitari, sabiduriarenak Semeari, eta amorioarenak Espiritu Santuari atribuitzen zaizka. Zergatik ordea Aitari batez ere poderioaren obrak? Zergatik Aita da beste Persona bien betiko prinzipioa: edo Aitagandik due beste Persona biak beren betiko etorrera: Eta zergatik Semeari sabiduriaren obrak atribuitzen diozkagu? Zergatik Semea da Aita Eternoaren sabiduria konsustanziala: Aitaren adimentutik du bere betiko etorrera Dibinoa. Eta zergatik amoriozko obrak Espiritu Sarituari ematen diozkagu? Zergatik Espiritu Santua da Aitagandik, eta Semeagandik betidanik prozeditzen duen amorioa: edo da Aitaren, eta Semearen betiko amorio konsustanziala.

        Eta zergatik Kredoan, Jaungoikoaren beste perfekzio guziai alde bat utzirik, esaten degu bakarrik guztiz poderosoa? Arrazoi askogatik, eta txit andiakgatik, Apostolu Santuak Kredoaren asieran, Jaungoikoari deitu zioten guztiz poderosoa: eta ona batzuek: 1. Zergatik ori ondo jakin eta ezagutu ezkero, beste perfekzio guziak Jaungoikoagan egiaz arkitzen dirala, batere duda bage, edo erraz sinistuko degu: bada ez lizate guztiz poderosoa izango, perfekzioren bat faltatuko balitzaio. 2. Zerren Jaungoikoaren poderio infinitoaren berri ondo jakin ezkero, eztegu difikultaderik izango aren Majestadeak egin dituan, eta agertu dizkigun misterio ezkutatuak, eta obra guztiz miragarriak, ala naturalezazkoak, nola graziazkoak sinisteko: berez nola diran ezin konprenditu arren. Bada izanik Jaungoikoa alde batetik guztiz egiatsua, edo egia bera, eta bestetik nai duen guzirako kabubageko eskualdea, edo poderioa duena; azkeneko txorakeria, eta itxumena lizake, Jaungoikoak egin dituan, eta berak agertu dizkigun gauzak ez sinistu nai izatea; zergatik gure adimentu laburrak ezin konprenditu, edo iritsi dituan. Eta orra fedearen birtuterako, edo Kredoak erakusten dizkigun gauza guztiz miragarriak sinisteko, zein gauza egokia, eta bearra dan Kredoaren asieratik Jaungoikoa guztiz poderosoa dala ondo jakitea. Baña fedea ezeze Jaungoikoaganako gure esperanza, beraren bildurtasuna, humiltasuna, eta beste birtute asko piztutzeko, edo bizi erazotzeko agitz bearra da Jaungoikoaren poderio, edo guzialtasunaren bear bezelako ezaguera.

        Eta ala Zeruko bidean izan ditzakegun enbarazo, edo difikultade guziak, gure animako etsaiak ekarten dizkiguen tentazio fortizak; eta geurk gure barruan ditugun pasio, edo gaitzerako griña, eta aztura gaiztoak eskuratzeko, edo garaitzeko erremedio guztiz egokia da, ondo pensatzea, eta sinistea, gu aiñ argalak, eta ezerezak izan arren; gure Jaungoikoa dala gure Aita txit maite gaituena, eta Aita guztiz poderosoa, guri bear degun indar guzia emateko beti prest dagoana: eta ala bear dan fedearekin, eta konfianzarekin eskatu nai badiogu, pozik emango digu bere sokorrua, auxilioa, edo laguntasuna, eta orrekin batera gure etsai guziak garaituko ditugu, eta nekerik andienak ere erraz jasoko ditugu. Baña beste aldetik, (nagiak, edo ardurabageak bagera) ondo konsideratu ezkero Jaungoikoaren poderio infinitoa: eta aren esku poderosoak egin dituan kastigu izugarriak pekatuen kontra, bildurtuko, eta humillatuko gera, San Pedro Apostoluak esaten digun bezela: eta guri bizia kentzeko ezeze, gu Infernura botatzeko eskua, eta poderioa duen Jaungoikoa ofenditzeko bildur santu bat gure biotzetan artuko degu, Jesu-Kristok berak enkargatzen digun bezela. Eta azkenik Jaungoiko guztiz poderosoaren ezaguerak ekarriko gaitu aren poderio, edo guzialtasunak gure alde egin dituan miserikordiazko obrak alabatzera, eta guztiakgatik zor diozkagun esker onak ematera, edo konsagratzera.

        Eta nola da Jaungoikoa Kriadorea? Zergatik ezerezetik egin zituan gauza guziak. Eztira orrela beti izan orain ikusten ditugun Zeruak, eta lurra, eta orietan arkitzen diran gauza guziak? Ezta ezer ere betikoa izan danik, Jaungoikoa bera baizik: eta ala asi berriak, edo sortu berriak dira Zeruak, eta lurra, eta beste gauza guziak, Jaungoikoaren betikotasun, edo eternidadearen aldean, bada onek eztu izan iñoiz ere asierarik, baizik beti izan da: eta bera da beste gauza guzien Kriatzallea, edo egillea. Eta zenbat urte dira gutxi gora bera mundu au Jaungoikoak egin zuela? Urte oriek kontatzeko moduan iritsi asko izan dira, baña komunkiro gizon guziz jakinsuak erakusten due, kontuak ondo aterarik, munduaren asieratik onera igaro dirala bost milla zortzireun eta amalau urte. Eta Zerurik, lurrik, eta beste gauzarik etzanean, nun zegoan orduan gure Jaungoikoa? Bera beregan zegoan, eta ala dago eternidade guzian. Eta Jaungoikoak berak nai izan zuenean zertatik, edo zerekin egin zuen mundua, eta munduko gauza guziak? Ezerezetik: eta ori da kriatzea; ezerezetik gauza bat egitea. Eta ezerezetik sortu, edo egin diteke zerbait? Jaungoikoak bai egin dezake bere poderio infinitoarekin, baña beste iñork ez,

        Eta zergatik Jaungoikoak gauza guziak kriatu bazituan Kredoan bakarrik esaten degu Zeruaren, eta lurraren Kriadorea? Zergatik izen orien azpian aditzen dira Zeruan, eta lurrean arkitzen diran beste gauza guziak, eta ez bakarrik begiz ikusten diranak, baita ere begiz ikusten eztiran gauza guziak ere, nola gure animak, eta Aingeruak, eta beste gauza guzi-guziak; eta ala ezta kriaturarik batere Jaungoikoak egin eztuenik.

        Eta sugeak, dragoiak, eta benenoa, edo pozoia darien gauzak Jaungoikoak egin ote ditu? Bai, guziak Jaungoikoak kriatu ditu. Zertako ordea orrelako gauza itxusi, eta kaltetsuak egin ditu? Bere justizia guri agertzeko, eta pekatuaren itxustasuna, nolabait aditzera emateko, edo begien aurrean paratzeko. Eta Jaungoikoak nola kriatu zuen mundu au? Kriatu zuen bere hitz bakarrarekin, edo bere nai izanaz beste bage: eta ala esan zuen, egin bedi argia, eta bereala sortu zan argia: eta orobat beste gauza guziak. Eta Jaungoikoak batetan egin zituan gauza guziak? Nai izan balu guziak batetan egin zitzazkean; baña Eskritura Santan esaten digu egin zituala sei egunean: eta berak ondoena iritsi zion ordenarekin egin zituan. Lenengo egunean zer egin zuen Jaungoikoak? Argia egin zuen. Zer egin zuen bigarren egunean? Egin zuen Zerua. Irugarren egunean zer egin zuen? Apartatu zituan alkarrengandik Zerua, itxasoa, eta lurra: eta lurretik sortu zituan belarrak, arbolak, eta landara, edo planta mota guziak. Laugarren egunean zer egin zuen Jaungoikoak? Egin zituan eguzkia, illargia, eta izarrak. Zer egin zuen bostgarren egunean? Egin zituan arraiak eta egaztiak. Eta seigarrenean zer egin zuen? Abere, edo animali mota guziak egin zituan: eta azkenik guziai agintzeko, eta guziezaz baliatzeko, edo serbitzeko egin zituan Jaungoikoak aparte gizona, eta emakumea bere antzera, imajiñara, eta iduri edo semejanzara; eta egin izan zituan beste kriaturak ez bezelako era miragarri batean, aurrerago esango degun bezela. Eta zazpigarren egunean, bukaturik bere obrak, atseden zuela Jaungoikoak, dio Eskritura Santak: eta esan nai du kriatura berriak egiteari utzi ziola: eta egun ori konsagratu zuen: eta egun Santua, eta deskansukoa egin zuen.

        Eta Jaungoikoak munduaren bearrik bazuen? Ez. Zergatik egin zuen bada? Bere gloriagatik, edo bere izate, edertasun, jakiunde, eta beste anditasun, eta perfekzio neurribageak guri agertzeagatik: eta guzaz ezagutua, adoratua, eta eternidade guzian amatua, eta alabatua izateko, bere ondasun infinitoak, edo kabubagekoak komunikatzen dizkigula. Eta nork orain konserbatzen, eta gobernatzen du mundua bere gauza, eta kriatura guziakin? Gure Jaungoikoak berak bere probidenzia, eta poderio infinitoarekin edo neurribagearekin: eta ala konserbatuko ezpalitu, guziak ezerezera biurtuko lirateke.

        Eta Jaungoikoak norentzat kriatu zituan Zerua, Eguzki, illargia, eta izarrak, eta lurrean, itxasoan, eta orietan ikusten ditugun beste kriatura guziak? Nola Jaungoikoak berak ezagutzeko, adoratzeko, eta serbitzeko egin zuen gizona, ala beste gauza guziak egin zituan gizona serbitzeko, eta guziezaz gizona baliatzeko.

        Eta orra, N.K., zein dotriña andia erakusten diguen Kredoaren hitz bakar oek: Aita guztiz poderoso, Zeruaren, eta lurraren kriadoreagan. Eta ala N.K., 1. gure Jaungoikoaren guzialtasuna, edo poderio infinitoa edo mugabagea, eta bere obra, edo egitura guztiz miragarriak gogoan erabiltzeko alegiñak egin bear ditugu. Eta 2. ondo konsideratu bear degu, zein gauza andiak, eta probetxugarriak Jaungoikoak egin dituan, eta konserbatzen dituan gizonaren alimenturako, eta alibiorako: eta orretan ezagutu bear degu Jaungoikoaren guganako ontasuna, amorioa, eta Probidenzia miragarria: baña guzien gañean eztegu iñola ere aztu bear, Kriatura guzien artean gu bakarrik egin gaituela, Aingeruen gisa aren Majestadea ezagutzeko, amatzeko, eta serbitzeko, eta eternidade guzian beraz gozatzeko. Auxe dala gure azkeneko, eta betiko zoriona: eta ori alkanzatzeko bakarrik serbitu, eta baliatu bear gerala mundu onetako kriatura guziezaz: ez oetan gure biotza, eta memoria ipinteko: ez orien ugaritasunaz gure buruak arrotzeko, edo soberbiaz betetzeko: eta are gutxiago gure gurari edo apetitu erabagekoak kunplitzeko: bada ori da gure azkeneko fiña eta egiazko zoriona, zertan dagoan aztutzea; eta Jaungoikoa bera ofenditzeko, aren ontasunak egin dizkigun benefizio, eta mesedeaz baliatzea. Igui izan dezagun arren orrelako eskergabetasun izugarria: eta baliatu gaitezen munduko ondasunaz obra onak egiteko, eta Jaungoikoa obeto serbitzeko: bada orrela gure egiazko zoriona, eta betiko ondasunak Zeruko erreinuan gozatuko ditugu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa