www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMERETZIGARREN DOTRIÑA

 

Jesu-Kristo nor dan.

 

        Kredoaren lenengo artikuluaren esplikazioan, oraindañoko dotriñetan ikusi degu, N.K., fedeak ematen digun argiarekin nor dan gure Jaungoikoa: nola eztan Jaungoiko egiazko bat baizik: eta ala ere nola Jaungoiko bakar bategan iru persona distintuak dauden: au da, Aita Jaungoikoa, Seme Jaungoikoa, eta Espiritu Santu Jaungoikoa. Nola Jaungoikoak bere poderio infinito arekin ezerezetik egin zituan Zerua, eta lurra, eta orietan arkitzen diran kreatura guziak, ala espiritualak, nola korporalak: eta zertako kreatu zituan batez ere Aingeruak, eta gizonak: au da, Jaungoikoa bera ezagutzeko, eta amatzeko, eta eternidade guzian beraz Zeruko erreinuan gozatzeko: eta azkenik ikusi degu, nolako estadu miserable, eta errukigarrian gizona geratu zan, pekatu egin ezkero; eta nola gure Jaungoikoaren ontasun, eta miserikordia infinitoak gizona salbatzeko, au da, pekatutik ateratzeko, eta galdu zuen Zeruko deretxora biurtzeko, bere Seme unijenitoa, edo bakarra eman dion bere erredenptore, eta maisu izateko. Emendik aurrera bada kredoaren bigarren artikuluan, ikusi bear degu astiro, nor dan Jesu-Kristo gure Jauna: eta urrengo artikuluetan, zer egin zuen, eta zer erakutsi zigun Jesu-Kristo gure Salbadore, eta maisu soberanoak, gu pekatutik libratzeko, guri Zeruko bidea erakusteko; eta egiazko zoriona, edo betiko gloria guri irabazi eragiteko: onetantxe dago Kristauaren jakinduriarik andiena, eta premiazkoena.

        Kredoaren bigarren artikuluan esaten degu onela: Sinisten det aren Seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan: eta orretan aitortzen, eta konfesatzen degu, Jesu-Kristo dala Aita Jaungoikoaren Seme bakarra: Aita bera bezela Jaungoiko egiazkoa: baña Aitagandik persona distintoa izan arren, ez Aitagandik Jaungoiko distintoa, edo diferentea; baizik Aitarekin Jaungoiko bat: au da, Aitak duen Jaungoikotasuna bera daukana. Eta orregatik esaten degu Jesu-Kristo dala Aita Eternoaren Seme konsustanziala: au da, Aitak duen esenzia bera, naturaleza bera, izate Jaungoikozkoa bera betidanik daukana: Trinidadeko misterioaren esplikazioan ugariago esan nizuen bezela. Eta esaten degu; Jesu-Kristo dala gure Jauna, zergatik Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batera, ezerezetik egin gaituan, eta bere odolaren kostuan erreskatatu, erredimitu, edo erosi gaituan. Baña ori guzia zuei obeto aditzera emateko, eta nor dan Jesu-Kristo obeto ezagutzeko gure dotriñako galde, eta eranzuera laburrak esplikatu ditzagun: eta kontuz aditu itzazue. Eta probetxu andi bat ateratzeko eskatu dezagun Espiritu Santuaren grazia. Abe Maria.

        G. Iru persona Dibinoetatik zeiñ egin zan gizon? E. Bigarrena, au da, Semea. G. Aita gizon egin zan? E. Ez: etzan, Aita gizon egin. G. Espiritu Santua gizon egin zan? E. Ez: etzan Espiritu Santua gizon egin. G. Nor egin zan bada gizon? E. Bakarrik Semea gizon egin zan: eta deritza Jesu-Kristo.

        G. Beraz nor da Jesu-Kristo? E. Da Jaungoiko biziaren Semea gizon egin zana, gu erredimitzeagatik, eta guri nola bizi erakusteagatik. G. Nun egin zan gizon? E. Maria Birjiña Santisimaren errai garbietan. G. Noren obraz, gizon egin zan Jesu-Kristo gure Jauna? E. Ez gizonaren obraz, baizik Espiritu Santuaren obraz, eta birtutez, kredoan esaten degun bezela: eta nola ori gertatu zan aurrera beste dotriña batean esango degu: orain Jesu-Kristo nor dan obeto aditzera emateko; zuen euskera garbian aditu ezazue San Juanek bere Ebanjelioaren lenengo kapituluari nola hitz egiten duen Jesu-Kristoren Jaungoikotasunaren, eta gizatasunaren gañean.

 

 

In principio erat Verbum:

 

        Gauza guzien asieran, edo prinzipioan Berboa bazan: eta Berboa Jaungoikoagan zegoan: eta Berboa Jaungoiko zan: au asieran Jaungoikoarekin zegoan: gauza guziak berak egin izan diitu: eta bera bage, egin danetik ezertxo ere egin ezta. Beragan zegoan bizia: eta bizia zan gizonen argia: eta illunpetan argiak argitzen du: baña illunpeak argia eztue bereganatu, edo itzali. (Ebanjelio Santuko hitz misterioso oek obeto adituko dituzue, gogoratu ezkero Jesu-Kristok berak esan zuena: ni naiz bidea, egia, eta bititza: ni naiz munduko argia: eta niri darraitana illunpean eztabill: eta ala Jesu-Kristori darraionak bizitzako argia izango du). Orren ondoren dio Ebanjelista Santuak: Jaungoikoak bidaldu zuen gizon bat, izena Juan zuena: au etorri zan testigo izatera, eta argiaren testimonio ematera: beragatik guziak argan sinistu zezaten: etzan bera argia, baña bai argiaren testimonio eman bear zuena. Ura zan egiazko argia mundura datozen gizon guziak argitzen dituana. Munduan zegoan: berak mundua egin zuen, eta munduak, (edo mundutarrak) ezagutu etzuen. Beretara (au da bere jatorrikoetara) etorri zan: baña bereak (au da bere pueblo, edo Juduak) etzuen errezibitu, (edo beren Salbadoretzat artu). Baña bera errezibitu zuenai (au da beragan fede biziarekin sinistu zuenai) Jaungoikoaren semeak egiñak izateko podere, edo eskua eman zien: eta oek eztira odoletik jaioak: ez aragiaren borondatetik, ez eta gizonaren borondatetik, baizik Jaungoikoagandik: eta Berboa aragitu zan, au da, aragiz janzi zan, edo gizon egin zan: eta gure artean, edo gurekin bizi izan zan: eta aren gloria ikusten degu (dio Ebanjelio Santuak) Aita Jauragoikoaren Seme bakarrari dagokan gloria bezela: grazia, eta egiaz beterik, au da, graziaz beterik gizonak pekatutik ateratzeko, eta doaiez betetzeko: eta egiaz beterik, eta (betiko egia danak bezela) gizonai salbaziorako bear duen guzia erakusteko. Orra gure fedeko misteriorik andienak, eta altuenak San Juanen Ebanjelio onetan argiro aditzera emanik: baña zuei dagokizuen moduan obeto adieragiteko, galde batzuek egin bear ditugu.

        G. Galdetzen det: Jaungoikoaren Semea gizon egin zanean Jaungoiko izatetik gelditu zan? E. Ez: Jaungoiko izatetik gelditu bage gizon egin zan: eta orregatik Jesu-Kristo da batetan Jaungoiko egiazkoa, eta gizon egiazkoa. Eta ala Jesu-Kristok ditu naturaleza bi: bata Dibinoa edo Jaungoikozkoa: eta bestea humanoa edo gizonezkoa.

        G. Eta noiztanik du Jesu-Kristok naturaleza Dibinoa, edo Jaungoikozkoa? E. Betidanik, edo eternidade guztitik: Trinidade Santisimoko misterioaren explikazioan esan nizuen bezela.

        G. Eta noiz ezkero dauka naturaleza gizonezkoa, edo humanoa? E. Maria Birjiña Santisimaren errai garbietan sortua, edo konzebitua izan zan ezkero.

        G. Orrela Jesu-Kristo batetan da Aita Jaungoikoaren Semea, eta Maria Birjiña Santisimaren Semea? E. Bai: Jaungoikoa dan aldetik da bakarrik Aita Jaungoikoaren Semea: eta da bere Seme betikoa, naturala, eta propioa, eta bere Aitarekin Jaungoiko naturaleza baizik eztuena: ez gu bezela: bada gu Jaungoikoaren semeak deitzen bagera, eta egiaz bagera ere, ez gera seme naturalak, eta propioak, Jesu-Kristo bezela, baizik seme adoptiboak, edo graziaz bakarrik semetzat artuak. Eta gizona dan aldetik Jesu-Kristo da bakarrik Maria Birjiñaren Semea; eta da seme bakarra, eta naturala, edo propioa. Orrela Jesu-Kristo ezta seme bat bakarrik, baizik seme bi izango da? Ez: sortze bi, edo jaiotza bi diferenteak, eta naturaleza bi distintoak izan arren; ezta ala ere Jesu-Kristo seme bakar bat baizik: nola da bada ori? Zergatik naturaleza bi diferenteak izan arren, Jesu-Kristo da persona bakar bat: eta da Trinidade Santisimoko bigarren persona Jaungoikozkoa: eta persona orregan daude juntaturik, edo uniturik naturaleza biak Jaungoikozkoa, eta gizonezkoa.

        G. Nola bada izanik Jesu-Kristo Jaungoiko egiazkoa, eta gizon egiazkoa, ezta persona bat baizik? Eta ori bakarrik Jaungoikozkoa, edo Dibinoa? Eta nola eztago Jesu-Kristogan persona gizonezkorik, edo humanorik? E. Zergatik Jaungoikoaren Semeak, edo Trinidadeko bigarren persona Dibinoak, gure gizatasuna, edo naturaleza humanoa Maria Birjiña Santisimaren sabelean artu zuanean, eragotzi zuen persona humanoa, edo gizonezkoa an sortzea: eta argatik esaten, eta sinisten degu Trinidadeko bigarren persona Dibinoak gure naturaleza, edo gizatasuna egiaz artu zuela, edo berekin unitu, eta laztandu zuela, au da anima, eta gorputz egiazkoak, gureak bezelakoak, artu zituala; baña eztegu ala ere esaten, eta ezin esan dezakegu persona gizonezkorik, edo humanorik artu zuela: bada orren lekua okupatu zuen persona Dibinoak. Eta ala onetan beti firme egon bear dezue: Jesu-Kristo eztala persona bat baizik, eta ori Dibinoa edo Jainkozkoa bakarrik: baña ala ere dituala naturaleza bi bata Dibinoa, eta bestea humanoa: eta naturaleza bi diferenteak izan arren, eztala Jesu-Kristo bat baizik: ara nola gugan anima eta gorputza, diferenteak izan arren, alkarrekin uniturik eztira gizon bat baizik. Baña Jesu-Kristo gure Jauna, persona Jaungoikozko bat baizik ezpada ere, ditu adimentu bi eta borondate bi, bata Dibinoa edo Jaungoikozkoa, eta bestea humanoa, edo gizonezkoa. Zergatik ala adimentua, nola borondatea naturaleza bakoitzak du naitaez, berea: baña gizonaren aldetik Jesu-Kristok zuen borondatea, beti egondu zan uniturik bat egiñik, eta konformaturik Jaungoikoaren aldetik zuen borondatearekin: baña etzuen Jesu-Kristok memoria bat baizik, eta ori bakarrik gizona zan aldetik; zergatik Jaungoiko zan aldetik memoria bearrik etzuen: bada Jaungoikoak gauza guziak dauzka beti presente: eta ezin ezerzaz aztu diteke.

        G. Eta Jesu-Kristo gure Jauna bere Aita Eternoarekin berdin edo igual ote da: edo Aita baño gutxiago ote da? E. Naturaleza biak Jesu-Kristoren personan uniturik daudelako, esan bear degu batzuetan, Jesu-Kristo dala berdin, edo igual bere Aita Jaungoikoarekin eta beste batzuetan Aita baño gutxiago dala. Jesu-Kristok berak esan zuen: Nera Aita, eta ni bat gera: eta ala da egia Jaungoikozko naturalezaren aldetik, eta Jesu-Kristok berak beste batean esan zuen: nere Aita ni baño andiago da: eta ori ere egia da naturaleza humanoaron edo gizonezkoaren aldetik begiratzen zaiola.

        Eta orrez gañera naturaleza biak, bata Jaungoikoarena eta bestea gizonarena, Jesu-Kristoren personan uniturik daudelako; Jaungoikoari aplikatzen, edo egozten diogu gizonari bakarrik dagokiona: eta orobat gizonari aplikatzen diogu Jaungoikoari dagokiona: zergatik persona bat berbera da Jaungoikoa eta gizona: eta ala egiaz esaten degu Jaungoikoak padezitu zuela, ill zala, eta erresuzitatu zala: eta gizona Jaungoikoaren Semea dala, eta Jaungoiko dala.

        G. Eta esan diteke orobat Aita Jaungoikoa eta Espiritu Santu Jaungoikoa gizon egin zirala, eta padezitu zuela, eta ill zirala? Jesu-Kristorekin naturaleza bat berbera dauken ezkero: Jesu-Kristogatik esaten degun bezela, gugatik gizon egin zala, padezitu zuela, eta ill zala? Ez: ori bakarrik esan diteke Jaungoikoaren Semeagatik: zergatik semearen persona bakarrik unitu zan gure naturaleza, edo gizatasunarekin; ez Aitaren persona, eta ezta Espiritu Santuarena ere.

        G. Nola bada iru persona Dibinoak naturaleza bat berbera baizik ezpadue, Semea bakarrik eta ez Aita, eta ez Espiritu Santua, gizon egin zitekean? E. Ori gure adimentu laburrak ezin iritsi lezake: baña ala dala ziertu gaude, eta sinisten degu; zergatik Jaungoikoak berak ala agertu, eta erakutsi duen: eta Eliza Ama Santak beti onela erakutsi digu: eta ori sinistu nai izan eztuenak herejetzat deklaratu ditu.

        Mezako kredoan esaten degu, Jaungoikoaren Semea jatxi zala Zerutik lurrera gure salbazioagatik. Benturaz utzi zuen Zerua, lurrean gizon egin zanean? Ez: zergatik Jaungoiko bezela, leen guztietan dago: eta etzuen Zerua utzikizunik lurrera etortzeko. Eta ala Jaungoikoaren Semea Zerutik lurrera jatxi zala diogunean, bakarrik esan nai degu, Jaungoikoaren Semeak lurrean artu zuela, len etzuen naturaleza humanoa, edo gizonezkoa: eta bere gizatasunean edo humanidadean lurrean agertu zala, eta ikusgai egin zala; Zerua, eta lurra bere Dibinidadearekin eziñ esan al bezelako era miragarri batean beti betetzen, edo okupatzen dituena bera.

        G. Zergatik Jaungoikoaren Semea bere Aita Eternoarekin berdin igual, edo bat dana, eta Aitarekin Jaungoiko egiazko bat dana, ainbesteraño beeratu, edo humillatu da, nun gizon eginda? E. 1. Gizona bezela sufritzeko, edo padezitzeko, eta illtzeko gai, edo kapaz izateagatik; bada Jaungoikoak eziñ ezer padezitu lezake, eta eziñ ill liteke. Eta 2. Jaungoikoa bezela, dolore, tormentu, eta eriotza santuari balio, prezio, edo merezimentu infinito bat emateagatik: eta orrela gizonaren pekatu guziak berak pagatzeko, eta gizona erremediatzeko, edo erredimitzeko gai izateagatik; bada etzegoan orretako beste erremediorik bada kreatura utz guziak eziñ pekatuaren zorra pagatu zezakean. Eta ala bear zan Jaungoiko eta gizon izatea pekatuaren zorra osoro pagatzeko. A! zenbat zor diogun, N.K., gure Jaungoikoari bere Seme maitea bera gu erredimitzeko, eman digulako! eto zeiñ obligazio estua degun gugatik gizon egin, eta gurutze batean ill zan Jesu-Kristo gure Jauna biotz guztitik amatzeko!

        G. Eta zergatik geiago gizon eginda Jaungoikoaren Semea? E. Gizonak Jaungoikoaren Seme adoptiboak, eta Zeruko herederoak egiteko, eta gizonari nola bizi erakusteko, eta ondo bizitzeko grazia emateko: ata ori egin zuen 1. bere bizimodu santuaren ejenploarekin eta bere hitz, edo dotriña santuarekin. Eta 2. bere grazia guri aplikatzeko utzi zigun Sakramentu Santuakin. Eta nola gure pekatu guzien sustraia, eta gure itxumena datorkigun soberbiatik, eta gure buruaren amorio erabagetik, berariaz autu zuen aren Majestadeak, guzion Maisuak bezela, bizimodu guztiz humill, pobre, eta nekatu bat: eta erakutsi zigun, eztagoala gure egiazko zoriona munduko honra, ondasun, eta atsegiñetan, baizik beti iraungo duen Zeruko erreinuan. A! Egia oek gure biotzean ondo sarturik, eta inprimiturik baleude, zein jakintsuak bertatik izango ginatekean; zeiñ biotzetik pekatua aborrezituko gendukean; zeiñ erraz munduko erakeria, eta banidadea ezagutuko, eta despreziatuko gendukean; eta zeiñ gogotik gure betiko zoriona billatuko gendukean.

        G. Jaungoikoaren Semeari gizon egin zanean zer izen ipiñi zioben? E. Jesus deitu zioben: eta izen miragarri ori Zerutik Aingeru San Gabrielek ekarri zuen: eta berak Maria Birjiña Santisimari, eta Aita San Josef gloriosoari esan zien, Jesus deitu zegiobela: eta au da Jaungoikoaren Semearen izen propioa.

        G. Eta Jesusek zer esan nai du? E. Salbadorea, edo libratzallea: G. Zertatik salbatu, edo libratu ginduzen? E. Gure pekatuetatik, eta demonioaren katiberiotik, edo mendetik. Eta ori obeto ezagutzeko, eta geiago estimatzeko gogora ekarri bear dezue, N.K., nolako estadu errukigarrian pekatu orijinalak utzi ginduzan guziok: eta Jesu-Kristo gure Salbadore maitearen graziak libratu ezpaginduz, etzegoala guretzako salbaziorik, baizik betiko kondenazioa.

        G. Eta Kristok zer esan nai du? E. Unjitua, edo ganzutua.

        G. Zerzaz izandu zan unjitua? E. Espiritu Santuaren graziaz, eta doaiaz.

        G. Eta orretan zer aditzen degu? E. Jesu-Kristo konzebitua izan zan instantean, Espiritu Santuak aren anima bete zuela bere grazia, eta doai guziezaz eziñ esan al bezelako ugaritasun, edo abundanziarekin Aingeru guzien, eta santu guzien buru, jaio eta Errege izan bear zuenari zegokan bezela: hitz batean: Jaungoikoaren Semearen personarekin uniturik egon bear zuenari zegokan bezela.

        G. Eta Kristoren izena Jaungoikoaren Seme gizon egin zanaren izen propioa da Jesusen izena bezela? E. Ez: ezta izen propioa, ezpada Jesusen izenari egotzia, edo añaditua: eta da bere ofizio, kargu, edo dignidadearen izen komuna.

        G. Zer ofizio, kargu, edo dignidade aditzera ematen du Kristoren izenak? E. Erregearena, Sazerdotearena, eta Profetarena: bada Erregeak, Sazerdoteak eta Profetak izaten ziran unjituak, eta deitzen ziran Kristoak. Eta nola aek olibazko olioarekin unjituak, edo gantxituak izaten ziran; ala Jesu-Kristo gure Jauna, ez ikusten dan lurreko olioarekin, baizik Espiritu Santuaren grazia, eta doai guzien olio espiritualarekin izan zan unjitua, egiazko Errege soberanoa bezela; sumo Sazerdotea bezela; eta Profetarik, eta Maisurik andiena bezela.

        Eta orain bakarrik enkargatzen dizuet, N.K., (egiaz jakinsuak, eta zorionekoak izan nai badezue) zuen alegin guziak egin ditzatzuela, Jesu-Kristo gure Jauna nor dan ondo, eta sarri konsideratzeko: eta Jesu-Kristori zenbat zor diozuen, eta zein maite zaituen ezagutu ezkero, esker onez eranzuteko: zuen erredenptoreari bezela millarezko eskerrak egunoro ematen diozkatzuela; bere biziaren, eta odolaren kostuan zueri pekatuen zorrak pagatu nai izan ditualako; Infernuko Demonioaren mendetik atera zaituelako; eta Zeruko deretxoa zuendako irabazi duelako: eta zerren asko eztan ori guzia; zuen maisu, eta Zeruko erakusleari bezela jarraitzen ezpadiozue; alegin guzia egizue, dotriña santua beti gogoan erabiltzeko: eta arekin batera zuen bizimodua zuzentzeko, eta orretako naitaez bear dezuen Zeruko argia, grazia, eta indarra sarri eskatzeko: eta orrela zuen griña gaiztoak, eta erabageko pasioak erraz menderatuko dituzue: eta emen pake andi bat, eta gero Zeruan betiko deskansua, eta zoriona izango da zuen saria. Amen.

 

 

aurrekoa hurrengoa