www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (1)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Lenengo liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN DOTRIÑA
ORAZIOAREN GAÑEAN

 

Aditzera ematen da
Aita gurearen laugarren petizioa:
Egun iguzu gure egunoroko ogia.

 

        Aurreko dotriñan, batez ere gure Aita Jaungoikoaren honrarako hume onak bezela eskatu, eta deseatu bear ditugun gauzak aditzera eman dizkitzuet, lenengo iru petizion explikazioan: eta orain, Jaungoikoa bera obeto serbitzeko, nola gure premia espiritual, eta denboral guzien erremedioa berari eskatu bear diogun, Jesu-Kristoren beraren hitzakin erakutsi bear dizuet: eta gaur bakarrik laugarren petizioan, au da: Egun iguzu gure egunoroko ogia esaten degunean, zer eskatzen degun zeoro esan nai dizuet.

        G. Zein da laugarren petizioa, edo eskaera? E. Egun iguzu gure egunoroko ogia. Zer eskatzen degu petizio, edo eskaera orretan? Jaungoikoak eman degigula gorputzeko biziarentzat konbeni zaion sustentoa, edo alimentua: eta animarenzat graziaren alimentu espirituala, eta Sakramentuak. Zergatik ogiaren izenaz eskatzen degu gorputzarenzat, eta animarenzat bear degun guzia? 1. Zergatik nola ogia, edo jatekoa dan gauzarik bearrena bizitzarako, eskuarkiro Eskritura Santuak ogiaren izenaz aditzera ematen ditu animarako, eta gorputzerako bear ditugun gauza guziak. 2. Zergatik Jesu-Kristo gure Jaunak ogia bakarrik eskatu eragiñarekin erakutsi nai digu, ez degula eskatu bear, ez eta deseatu bear gauza sobraturik, baizik gure premiak estaltzeko diña: baña orretan aditzen da ez bakarrik ogia, edo alimentua, baita ere bizitzeko bear degun edaria, eta janzia, edo soñekoa, eta bizilekua: eta nola mundu onetan bidezkoak geran, eta ez dagoan emen gure egiazko zoriona, baizik Zeruan, Jesu-Kristok berak esaten digu, Zeruko Erreinua, eta ara daraman justizia, edo birtutea beste gauza guzien aurretik, edo gañetik billatu dezagula, eta Jaungoiko gure Aitak azigarri, edo añadigarri bezela gure mantenurako bear ditugun, edo konbeni zaizkigun gauza guziak emango dizkigula, bere humetzat arturik gauzkan ezkero: eta ala eztegula ansiarik eduki bear gerokoaz: eta orri dagokala San Pablo Apostoluak esaten digu, zer jan, eta zerekin estali eduki ezkero, kontentu egon bear gerala: bada Jaungoikoak bear deguna emango digu, bera serbitu nai badegu.

        G. Eta zergatik eztegu eskatzen gerokoa, baizik egunorokoa? E. 1. Esan degun ansia, eta geroko kuidado, edo arazeri geiegi ori gure biotzetik kentzeko: eta alegin prudente batzuek egin ezkero, Jaungoikoagandik egunoro bear deguna itxon erazotzeko. 2. Aditzera emateko, guziok ala aberatsak, nola pobreak, degun guzia Jaungoikoari zor diogula: guzia berak emana degula: eta nai balu, bere eskuan dauke, aberatsenak ere pobrezarik andienera ekartea, Job Santuagan, eta Belisario Enperadoreagan ikusi zan bezela: bada gizon guziz aberatsak ziralarik, besteren limosnaz bizitzera etorri ziran. 3. Aditzera emateko egunoroko ogia gorputzarenzat bezela, egunoroko ogi, edo alimentu espirituala animarenzat bear degula: eta egunoro eskatu bear degula: naiz justuak naiz pekatariak gerala, ala pekatutik libratzeko, nola pekatuak eskusatzeko: eta birtuteari jarraitzeko, eta artan beti irauteko. Eta 4. Azkenik gure pobreza, gure premia, eta gure bearra ezaguturik, humillaturik bizi gaitezen, eta egunoro Jaungoikoari, gauza guzien jabe, eta emalleari, eta gure Aitari bezela bear degun guzia gorputzarenzat, eta animarenzat eskatu degiogun.

        G. Eta zergatik eskatzen degu ez bakarrik digula egunorokoa, baizik egun eman degigula. Egun iguzu? E. Oitu gaitezen gure Aita Jaungoikoaren ontasunetik, eta probidenziatik bear degun guzia itxodetera, edo esperatzera: eta munduko gauzen ansia gabe, egunorokoaz kontentatzera: egun bakoitzeko eskatu bear degun ezkero, eta gure Aita onaren, eta guztiz poderosoaren kuidadoaren azpian gauden ezkero.

        G. Eragozten digu beraz Jesu-Kristok, alimentu billa geroko nekatzea: eta nai du aurrerako konturik egin gabe, ardurabagetzea, eta prebenziorik egin gabe bizitzea? E. Ez: orrelakorik nai eztu: eta alpertasuna, eta arduragabetasuna txit igui ditu: guzion lenengo guraso Adani, eta argan bere hume guzioi agindu zigun gure Jaungoikoak nekatzea, eta gere bekokiko izardiarekin gere mantenua billatzea: eta bakoitzak bere estaduari, kondizioari, edo bizimoduari dagokion moduan nekatu bear du: baña bere neke guziarekin ere Jaungoikagandik frutu guzia esperatu bear du: bada nekatzeko indarra ere beragandik du: eta neke orri Jaunak berak bere bendizioa ematen ezpadio, alperrik nekatzen da; askotan gere pekatuen kastiguan ikusten dan bezela: eta ala, nekatzea bearra dalarik ere, Jaungoikagandik prinzipalmente itxon bear degu gure nekearen frutua: eta ansia gabe, egin ditzakegu aurrerako, edo geroko prebenzioak, gure obligazioai dagokien moduan: bada Jesu-Kristok berak Apostoluakin limosnaz bizi zalarik ere, nai izan zuen erenzat, eta pobreenzat limosnatik sobratzen zana bolsa batean gordetzea, eta Judas bolsero egin zuen: eta bakarrik eragozten digu gutiziosoak bezela, ansiarekin ondasunak biribillatzea, eta gordetzea, Jaungoikoaren borondateaz, eta gure projimoari zor diogun karidadeaz kasorik egin gabe: bada eztigu guretzat bakarrik ematen, baita gure lagun projimoarenzat ere: eta ori erakusten digu eskaera, edo petizio onetan bertan, esanaz: iguzu gure ogia.

        G. Zer esan nai due bada hitz oriek? E. 1. Eztegula eskatzen bakoitzak beretzat bakarrik, baizik guzionzat: eta ala, eztegu esaten indazu nere ogia: ezpada iguzu gure ogia: eta argatik beti gogoan eduki bear degu guziok Aita baten humeak geran ezkero, Jesu-Kristo bera guzion senide nagusia degun ezkero, eta guziok alkarren senideak geran ezkero, alkar amatu bear gerala: pobreen errukia eduki bear degula: eta al deguneraño alkar sokorritu bear degula: bada bestela ez gaitu Jesu-Kristok ezagutuko bere eskolakotzat, edo bere jarraitzalle, edo diszipulutzat. 2. Eskatzen degu gure ogia, zergatik zor ezpadigu ere Jaungoikoak eman nai digu, eta ematen digu, gurea baliz bezelako liberaltasunarekin: bada badakus gure premia: eta 3. Esaten degu, iguzu gure ogia, aditzera emateko, eztegula nai besterik, edo besteari gaizki arturik, edo kendurik: baizik gere nekearekin ondo irabazirik, edo besteak doarik, edo graziaz emanik.

        G. Eta zergatik gure Jaungoikoak permititzen du, askotan bere serbitzari, eta adiskiderik maiteenak pobreza, eta miseria andian arkitzea? E. 1. Aen fedea obeto probatzeko, aen pazienzia, eta konformidadea exerzitatzeko: eren pekatuen penitenzia eragiteko: edo pekatuen zorrak eman pagaeragiteko. Eta 2. Zerurako ondasun andiak irabazi eragiteko: eta gero Zeruan koroa, eta gloria andiagoa eternidade guzian goza eragiteko: eta ala Jaungoikoaren asmoak beti guziz zuzenak, eta bere esleituen alderakoak, eta faborekoak dira; eta pobretxoak, orain humillak badira, Zeruan guziz altxatuak, eta betiko ondasunez eta kontentuz beterik arkituko dira.

        G. Eta zer gauza dira animarentzat ogiaren izenez eskatzen ditugunak? E. Animaren sustentorako, edo alimenturako bear degun guzia: eta batez ere iru gauza oek. 1. Jaungoikoaren hitza: au da, berak erakutsi digun Zeruko dotriñaren ezaguera: bada ori da gure animaren argia, eta alimentua: eta ori bage ezin bizitza espiritualean bizi gaitezke: ara nola ogi bage, edo bere mantenu bage ezin gorputza bizi ditekean. Eta ori Jesu-Kristok berak erakutsi zigun arako deabruak arria ogi biurtzeko tentatu zuenean: bada deabruari esan zion: ezta gizona ogiaz bakarrik bizi, baizik Jaungoikoaren hitzaz: eta diot, ogia bera gorputzarenzat baño bearragoa degula Jaungoikoaren hitza animarenzat: bada bearrago degu animako bizitza espirituala, eta onen iraupena, gorputzarena baño: Ah! ori ondo ezagutuko bagendu! Gorputzaren alimentuaren baño, animako alimentuaren gose, eta egarri andiagoa izango genduke: baña gorputzekoa begiakin, eta gustoarekin probatzen dalako, eta animako alimentua fedearekin, eta konsiderazioarekin baizik probatzen, eta gustatzen eztalako: gorputzarena gogotik billatzen da, eta animaren alimentuaz geienak kasorik egiten eztue: eta ortik dator munduko itxumena, eta gaiztakeri guzia. Eta ala zuek N.K., zuen animak maite izan itzatzue; Jaungoikoaren hitz santua, edo fedeko egiak gogotik enzun itzatzue: gogora sarri ekarri itzatzue: oriekin zuen animak argitu, eta sustentatu itzatzue: bada bestela ezin animako bizitza konserbatuko dezue: eta emendik kontu atera ezazue, zenbat estimatu bear dituzuen animako ogia partitzen, eta ematen dizuen sermoi, eta dotriñagilleak: eta edozein erritan gerta ditekean gaitzik andiena dala animako gosetea: au da dotriña onaren falta: eta ala erregutu egiozue Jaungoikoari eman degizuela beti dotriñako egiak ondo explikatuko dizuen Ministro zelosoak: eta zeurok dotriña santua, ondo ikasteko, eta arekin zuen bizimoduak zuzenzeko alegiñak egin itzatzue; eta Zerurako esleituak izango zeratelako señale andi bat izango dezue. Baña orrez gañera 2. Bear ere dezue graziaren alimentua: bada zer egin bear dezuen ezagutu arren, Jaungoikoaren grazia bage, au da, Jaungoikoak argitu bage, ukitu bage, mugitu bage, eta indartu bage, zuen salbaziorako gauza onik ezin egin dezakezue: zuen animako etsaiak ezin goituko dituzue: ezin pekatutik zuen buruak aterako dituzue: ezin tentazio gaiztoak benzituko dituzue: eta ezin birtuteari jarraio, eta bizimodu on batean iraungo dezue: Jesu-Kristok berak ori erakutsi zigun, Apostoluai esan zienean: Sine me nihil potestis facere: Nik lagundu bage ezertxo ere ezin egin dezakezue. Zer erremedio bada? Pobreak, eta eriak egiten duena: humiltasunarekin, eta Jesu-Kristoren beraren izenean Jaungoiko gure Aitari bere graziaren sokorrua sarri eskatzea: eta aren laguntasunarekin ekin gogotik Kristau on baten bizimoduari, ez mundurako, ezpada Zerurako bizi bear duenari: eta orretarako Jesu-Kristok berak irugarren alimentua Sakramentuetan prestatu dizue: eta ala petizio onetan zeurok eskatzen dezue Sakramentuen alimentua zuen animentzat, eta batez ere Aldareko Sakramentu guziz Santuan: nun Jesu-Kristo, berbera bere gorputz, odol, eta anima, eta bere gizatasun, eta Jaungoikotasun guzia Kristau fiel guziok egiaz errezibitzen degun komulgatzen geran aldi guzietan, gure animen janari, edo alimentu izateko, eta gugan bere grazia geitzeko, azitzeko, edo aumentatzeko: eta auxe da petizio onetan eskatzen degun alimenturik prinzipalena: bada Jesu-Kristok berak esan zigun, ni naiz Zerutik jatxi naizan ogia: eta nere aragia jaten duena nigan dago, eta ni argan: eta biziko da eternidade guzian: eta argatik Kristauok millarezko eskerrak Jesu-Kristori eman bear diozkagu mesede miragarri onegatik, eta ori eragiten dion guganako amorio guziz andiagatik: eta leiatu bear gera sarri komulgatzera gure anima gaixoak alimentu, edo janari guziz preziatu, eta guziz indarsu orrekin sustentatzeko, eta indartzeko: eta Zeruko bidean gure etsaiak goiturik, arin-arin ibiltzeko: eta zorioneko betiko bizitza iristeko.

        G. Eta zergatik ez bakarrik gorputzeko alimentuari, baita animako alimentu espiritualari, deitzen diogu egunoroko ogia? E. Zergatik egunoro biak bear ditugun: gorputzaren alimentuaren bearra ikusia dago: bada esan dizuedan bezela, orobat, ondo biziko bagera, egunoro bear degu Jaungoikoaren hitzaz, eta graziaz indarturik, eta armaturik egotea: eta Aldareko Sakramentua ere, egunoro komulgatzeko obligaziorik ezpadago ere, deitzen da egunoroko alimentua. 1. Zergatik egunoro Meza Santuan Jaungoikoari ofrezitzen zaio: egunoro komulgatzen dira Meza-emalleak, edo Sazerdoteak: eta egunoro bear dan disposizioarekin komulgatu nai diranai, ematen zaie: eta 2. Zergatik Jesu-Kristoren asmoz, eta Elizaren deseoz izan bear luke guzion egunoroko Zeruko alimentua: eta gutxianez deseatu bear degu, eta Jaungoikoari eskatu bear diogu, digula bere grazia, alako animako garbitasunarekin bizitzeko, nun egunoro komulgatzeko gai izan gaitezkean: eta Sakramentua bera egunoro ez errezibitu arren, komulgatu gaitezke espiritualmente, egunoro ezeze, egunean askotan. Nola ordea? Jesu-Kristo gure biotzean errezibitzeko, eta edukitzeko deseoa sarri berritzen degula: eta aren espirituarekin animaturik bizitzeko grazia gogotik eskatzen diogula.

&&&&&&[18]

        G. Eta orain zer frutu, edo probetxu batez ere atera bear degu Jesu-Kristok berak erakutsi zigun gaurko petizio, edo eskaeraren explikaziotik? E. Probetxu bi batez ere atera bear ditugu: 1. Jaungoikoaganako konfianza andi bat: eta 2. Jaungoikoaren antzera, al deguneraño liberalak, edo emalle onak izatea, eta gurekin besteak portatzea nai degun bezela, gere lagun projimoakin gu portatzea: ala egia N.K.: Jaungoikoak beraganako gure konfianza gure biotzetan piztutzeko, edo bizi erazotzeko, nolako alegiñak beti egin ez ditu? Eskritura Santu guziak, badirudi, geiena okupatzen dirala, Jaungoikoaren ontasuna gizonari agertzen, eta aren poderio infinitoak, edo guzialtasunak: eta aren kabubageko jakinduriak gizonaren alde, edo fabore egindako mirari, edo prodijioak, ala naturalezazko ordenan, nola naturalezaz gañerako, edo graziazko ordenan aitatzen, kontatzen, eta aditzera ematen: baña nork guziak banaka esan ditzake? Ala ere gogora ekartzue bakarrik, 1. Zein zorion, edo ditxa guziz andia Zeruan beti gozatzeko egin zaituen: eta nola zuenzat Zeruan, eta lurrean ikusten ditugun kreatura guziak sortu dituen: eta zuekgatik konserbatzen dituan: eta zuen mantenurako, eta janzierako bear dituzuen gauza guziak urteoro berritzen dituan: baña ori da gutxiena: 2. Gogora ekartzue, nolako amorioarekin bere Seme propio bakarra, berarekin Jaungoiko egiazkoa betidanik dala, eman dizuen gizon egiñik, zuen Erredentore, zuen Maisu, eta zuen Salbadore izateko: eta: 3. Nola, zuek merezi gabe, Sakramentu Santuetan pekatutik, eta deabruaren katiberiotik libratu zaituen: bere grazia, eta Zeruko deretxoa eman dizuen: eta zuen esker gaiztoagatik Infernura bota ordean itxon dizuen, berriz beregana deitu zaituen: eta orain ere deitzen zaituen, betiko galdu, edo kondenatu etzaitezten, baizik salbazioko bidera biurtu zaitezten: eta ori guzia ezta asko izango Jaungoikoaganako konfianza andi bat zuen biotzetan piztutzeko? Eta beragandik ala gorputzaren, nola animaren biziarenzat bear dezuen guzia esperatzeko? Bañaz zerk eskuarkiro konfianza ori gutxitzen dizue? zuen arrotasunak: zuen Jaungoikoaganako esker gaiztoak: eta zuen projimoaganako gogortasunak. Zenzatu zaitezte bada arren N.K.: Jaungoikoaren ontasun guziz andiari, eta zuen eskergabetasunari sarri begira egiozue: eta lotsatu, eta humillatu zaitezte, eta konfianza osoarekin eskatu egiozue zuen premia espiritual, eta denboral guzien erremedioa. Baña nai badezue, Jaungoikoa zuekin liberal izatea, zuek ere zuen lagun projimoakin, al dezuneraño liberalak izan bear dezue. Date, et dabitur vobis: Dimitite, et dimitetur vobis. Emazue, eta emango zatzue: barkatu ezazue, eta barkatuko zatzue: besteakin usatzen dezuen neurriaz, zuekin ere usatuko da, Jesu-Kristok bere lekuan, eta bere personaren orde pobreak presentatzen dizue: berak dio, pobreai ematen diezuena, berari ematen diozuela: eta berak errezibitzen duela: bera zuen zordun egiten dala: eta berak pagatuko dizuela: ez bakarrik Zeruko glorian, baita mundu onetan ere. Eta zuek beragatik ematen dezuenaren orde, askoz geiago emango dizuela emen bertan; gai artan bertan beti ezpada ere, zuei geiago balio dizuen gaietan. Piztu ezazue bada zuen fedea: zuen esperanza: eta Jaungikoaren, eta projimoaren alderako egiazko karidadea, edo amorio eragillea: eta zuek iritxiko dezue bertatik zuen Aita onaren bendizio ugaria, eta gero eternidade guzian iraungo duen gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa