www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Domingo Agirre
1898-1916, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak, Domingo de Aguirre (Sebastian Garcia Trujilloren edizioa). Labayru-BBK, 2000.

 

 

aurrekoa hurrengoa

DOLORES

 

Aizarna 1896
(Falta parte del sermón)

 

Stabat juxta crucem Jesu Mater ejus.
Jesusen kurutzearen ondoan zegoan bere ama.
(S. Juan Ebanjelistaren liburuan 19 garren ta 25 garren bersotik.)

 

        N. a. m. Nik badakit izen bat, izen eder gozatzu ta maitagarria. Nik badakit izen bat txiki txikia nintzanian ikasia, eta gero nere bizitza guzian milla bidar bedeinkazioz bete dedana. Izen ori zuek ere milla bidar esan dezue, denok; eta ondo jaioak bazerate, biotz onekuak bazerate, maitasunik andienean esaten dezute izen ori. Bañan izen ori zer da? Izen ori da Ama. Jaio ziñanetik laster ikasi zenduten itza, zuen estutasun guzietan berez erten dizuen itza, geien geien maita zaituzten emakumearen izena.

        Nork maitatu zaitue geiago ama batek baño? Zuen esagunak? Zuen adiskideak? Zuen anai-arrebak? Zuen semeak? Zuen senarrak? Zuen emasteak? Iñortxok ere ez, amak geien, ta amak maitasunik eder ta garbienarekiñ. Orregatik amaren izena da eztia bera baño gozatzuagoa.

        Zeñek egin du gugatik ama batek egin duana? Beragandik jaio giñak; berak asi gaitu, Jaungoikuak badaki zenbat lan ta estutasunekin; berak jantzi ta erantzi gaitu; berak eman digu jaten ta edaten; berak erakutzi digu dotriña santua ta eleizarako bidea; berak lastandu genduzan lastanik maitetsuenarekiñ. Orregatik da amaren izena eztia bera baño gozatzuagoa.

        O milla bidar bedeinkatua izan dedilla izen eder ori!

        Zorigaistoan, zuen artean askok eztu oneskero amarik izango; beste batzuek laster galtzeko bildurrian egongo zerate; norbaitzuk esaguture etzenduten egingo. Bañan etzaitezte estutu. Mundu onetan amarik ezpadezue, zeruan daukazue denok ama bat lurreko ama gustiak baño askozaz geiago maitatu zaituena, munduko amarik samurrena baño askozaz samurrago ta obea. Ara or nun daukazuen bere irudi pobre bat; emakume orrek deitzen gaitu bere semeak, bada berak sortu genduzan grazian, berak artu genduzan semetzat kalbarioko mendian.

        Zuetakoren batek ezpadaki Maria santak guri bere semeak deitzeko daukan eskubide edo deretxua entzun dezala ondo gaurko sermoia ta jakingo du «zenbat kostatako semiak geran Mariarentzat».

        Esan det gaia. Bear dan bezela agertzeko zeruaren laguntasuna bear det. Onetarako guazen denok Ama Mariagana ta eskatu ditzagun bear ditugun graziak, zuek ondo aitzeko nere sermoia, nik bear bezela itz egiteko. Esan zaiogun, bada Abe Maria bana.

        Stabat. etc.

        Bazuan Mariak bere erraietan sortutako seme bat, mirariz sortutako semea, seme bakarra, semerik ederrena, semerik onena, semerik santuena. Maita zuan Mariak bere begietako niniak baño geiago.

        Seme eder au ogeta amairu urtean bizi izan zan bere Ama Mariarekin etxepe batian mai baten jaten zuela beren janari pobrea. Zenbat aldiz euki zuan Mariak bere magalian Jesus umea aingeruen lo gozo gozoan! Zenbat aldiz Jesus umearen eskutxoak katigatu ziran Mariaren lepo garbian! Zenbat aldiz estuturik elkarrekiñ lastandu ziran maitasunik andienean! Zenbat aldiz egon zan Maria poztazunez begira bere semearen arpegi zoragarria!

        Asi zan Jesus, ta gelditu zan izaterik maitagarriena: bere arpegian argi Jaungoikozko bat ikusten zan; bere begiak ziran bigun, gozo ta zerutarrak; kopeta garbi, zabal, jakintsuena; bere gorputza ondo egiña zan; ta ibillera diñadi ta magestade andiz betea... eta orduan zan Jesus Mariaren maisua, Mariaren zaintzallea, Mariaren gidaria; eta Jesusentzat ziran Mariaren pensamentuak, Mariaren borondatia, Mariaren maitasun neurrigabeko guztia.

        Bañan Jesus maitia etzan etorri mundura gizona salbatzeko baizik, ta erabakia zegoan gizona salbatzeko ill zedilla Jesus kurutze batean. Bazekian Mariak ondotxo: zertarako jaio zan zekiala berak asi zuan Jesus bere bular santu ta garbiarekin kurutzean il zediñ bere semea; berak samintasunez beterik bere besoetan eskiñi zion Aita Betikoari Jerusalengo tenploan; berak marduldu zuan Egipton ta Nazareten eriotzarako; berak lagundu zion kalbarioko bidean mendi tontorreraño, eta an berak ikusi zuan borreru gogor aiek kurutzean josten zuela Jesus kutuna egur igar bat balitz bezela.

        Bai, n. a., Jesusegandik ta Mariagandik jaio giñan graziara ta salbaziora, baño zenbat kosta zitzaion Mariari gure Amatasuna! Esan det bazekiala zertarako jaio zan Jesus, baño jakitetik ikustera gertaera bat bide luzea dago. Guk ere denok dakigu ill biar deguna, baño eskera estutzen ainbesteraño eriotza gure aurrian ikusten degun arte. Ikusten degunian eliz gizona askenengo laguntasunak ematen dagola gure ama, aita, anaia edo arreba baten aurrian; ikusten dezuenian zuen senar edo emaste, seme edo alaba bat askenengo arnasetan dagola; ikusten dezuenean beren gorputza mai baten gañean luzatua eta illotzik; sentitzen dezuenian badaramatela Eleizaren erregu ta kantu santuakin; orduan sentitzen dezue ostasun bildurgarri bat biotzean; orduan esagutzen dezue zeñ ikaragarria dan eriotza.

        Onela gerta zitzaion Mariari ere. Bazekian nola ill biar zuan Jesusek; baño ikusi zuanian lapur biren erdian bere seme laztana, semerik onena ta santuena; ikusi zuanean Jesus gizonaren itxurarik gabe, bere arpegi ederra mallatua zeukala, bere begi gozoak malkoz erreta; bere burua arantzaz josia ta nun deskantzaturik etzeukala bere agonian, urratu zan Mariaren biotz samurra, samindu zan bere anima ezin esan dan añako samintasunarekin.

        Iruditu zaitezte, n. k., an dagola Maria kurutzearen oñean zutik ikusten zer gertatzen dan eta aditzen zer esaten dan. Ikusten du mendia odoldua, aditzen ditu kurutzia inguratzen duen gizon gaistuen farre ta burlak; aditzen ditu kurutze gañetik Jesusek esaten dituan azkenengo itzak, Zeruko maisuak ematen dituan azkenengo lesiuak. Badakizute zer dan oiarzuna? Gizon batek diadar egiten duanean mendi gai' batean edo erreka txuluren batean, oiarzunik badago inguruetan, adituko du erantzuten diola oiarzunak gizonari gizonak itz egin duan gisan. Bada onela erantzuten zion Mariak ere Jesusen esanari; Mariaren ta Jesusen biotza sentiera batekuak ziran, dotriña batekuak ta Jesusek esaten zuana ura zan Mariarena ere: Maria zan Jesusen oiarzuna. Jesusek esaten zuan kurutzearen gañetik: Pater, dimitte illis quia nesciunt quid faciunt, ta Mariak erantzuten zuan bere biotzean: dimitte illis quia nesciunt quid faciunt; bai, Aita zerukoa, parkatu zaiozu gizonari, bada eztaki zer egiten duan: baleki zeñ dan kurutzian josi duana, baleki bera sabatziagatik etorri dala lurrera, baleki Jesus illtzean bere betiko zorigaistotasuna firmatzen duana, ez luke egingo: itxua dago gizona, parkatu zaiozu, Jauna: pater dimitte illis. Jesusek esaten dio kurutziaren gañetik lapur onari: Hodie mecum eris in paradiso: gaur nerekiñ izango zera paradisoan, ta Mariak erantzuten du bere biotzean: bai, Jesusekiñ paradisoan, ori da nik nai dedana, gizonak paradisoan zorioneko izatea; gizonak lapur orrek bezela esagutzea beren errua, beren pekatua, damutzea sasoian salbatuak izan ditezen denak. Nere semiak eta nik sufritu degu asko gure bizitzan, sufritzen degu asko instante onetan: eztedilla alperrikakua izan guk daramagun samintasuna.

        Jesusek ikusten du bere Ama kurutzearen oñean zutik, errukitzen da bere Amarekiñ, poztu nai du nolabait, eta Mariaren postasunerako eta mundu guziak jakin dezan, kurutziaren gañetik Jesus Jaungoikuak esaten du: Mulier ecce filius tuus. Emakumea ara or zure semea. Eta Mariaren biotzak erantzuten du: bai, ara emen gizona, nere semea: gizona salbatziagatik asi zaitut, nere Jesus laztana, gizona salbatziagatik eskeñia izan ziñan Jerusalengo tenploan, gizona salbatziagatik lagundu dizut mendi onetara, gizona da gaurdandik aurrera nere semea. Bañan orretarako galdu biar det Jesus. Zenbat kostatzen zait amatasun berri au! Emen gelditzen zait gizona, baña galtzen zaitut zu, nere erraietan sortutako Jesus; galtzen det Jaungoikoa ta gelditzen zait serbitzaria; galtzen det izaterik santuena ta gelditzen zait pekataria; galtzen det jakituria ta gelditzen zait ezjakiña; galtzen det argitasuna ta gelditzen zait illun itzala; galtzen det gozotasuna ta gelditzen zait samiñ negargarria. O gizona! Ni naiz zure ama, baño zenbat mingostasunez betetzen dan nere biotza zu nigandik jaiotzen zeran ordu onetan!

        Ala ere egin bedi Aita Betikoaren borondate santua: ecce filius meus: ara gaurtik aurrera Jesusen ordeazko semea. Beastunez beterik esaten dizut nere Jesus laztana: ill zaite zu, ill nedilla ni naigabez, baño bizi dedilla gizona, salbatu dedilla gizona: ecce filius meus. O. k.! Esagutu zazue zenbat kostatako semiak geran gu Mariarentzat eta errukitu zazue Ama bedeinkatu au, maitatu zazue zuen indar guziekiñ.

        Jesusek Mariaren amatasuna erakutzi ondorian, isiltasun bildurgarri baten dago Kalbarioko mendia Zeru goibelaren azpian. Eguskiak gorde du bere argia; illuntasunak bere ego beltzak zabaldu ditu lurraren gañera. Isiltasun onen erdian entzuten du Jesusen diadarra esaten duala: Deus meus, Deus meus, ¿ut quid dereliquisti me? Nere Jaungoikoa, nere Jaungoikoa, zergatik utzi nazu ni? Eta Mariaren biotzak erantzuten du: zergatik utzi dezu bakarrik nere semea? Baña esagutzen det zergatik dan. Da ikusten dezulako Jesusen gañean gizonaren pekatua, da pekatuari diozun gorrotoagatik. «O nere Jesus laztana! Iru ordu daramaskizu kurutzian josirik; eskuak urratzen zaizkitzu gorputzaren astuntasunarekiñ; oñak ezin due euki gorputzaren pisua; ill biar dezu laster. Zergatik utzi zaituan zeruak diozu? Gizona betiko utzia ta abandonatua izan eztedin. Nai al dezu gizona betiko sorigaistokoa ikusi? Ez, eztezu nai zuk, eztu nai zeruak, eztet nai nik. Il zaite bada zu, Jesus; salba dedilla gizona».

        Entenditzen dezue nolakua izango zan Mariaren samiña onela pensatu bear zuanean gizonaren maitasunagatik?

        Sitio, jarraitzen du esaten Jesusek kurutzetikan, izugarrizko egarri andi bat dauka: gorputzeko egarria, bada nere estarri ta miñgaña oso legortuak dauzkat; agoniako egarria, zergatik urrian dagoan nere eriotza; baña espirituko egarri andiago bat, animak salbatzeko daukatan egarria: animak, animak neretzat, berdingabeko egarri au kentzeko. Eta Jesusen esakera oni erantzuten dio Mariaren oiarzunak. Bai, egarri zera, nere jesus kutuna, eta nik egarri ori asetziagatik urtuko nuke nere biotza eta emango nizuke gustora edaten egarri ori asetziagatik, bañan eziñ neike. Sitio; bai, egarri zera ta egarri naiz ni ere: animen egarri andi bat daukat ta egingo det alegiñ guztia animak irabasteko. Bizi biar badet biziko naiz: Zu, nere Jesus iltzen zeranian, indartuko ditut zure fedean zure ikasle edo apostoluak, ni izango naiz beren ama ta gidaria, ta egingo det alegiña zuretzat animak irabasteko.

        Consummatum est, dio azkenean Jesusek: Nere eginkizun dena amaitu det. Gizonaren maitasunagatik artu ditut nere gañean gizonak merezi zituan kastiguak eta sorrak eta den denak pagatu ditut; zeruak bete ditu bere aginduak. Illun eta argiaren artian ainbeste denboran izan dan gerra askendu da, akabatu da; amaitu dira Jaungoiko gezurrezkoak, erori dira bere eleizak. Nik zapaldu det Satanas; libratu det gizona etsaiaren biatzetatik; kendu det kondenazioko legea; zerua eta lurra, Jaungoikoa ta gizona paketu ditut; Ebak egin zuan gaiztakeria osatu det; Ebaren ordez eman diot munduari ama on bat, nere ama maitia; eztaukat geiago zer egiñik: Consumatum est.— Consumatum est erantzuten du Mariak bere biotzian. Jesusek eta nik munduagatik egin biar genduana eta geiago egin degu: nik eman det nere semea, nere begiak baño geiago maita nuan semea: nere seme Jaungoikoak erakutzi du zeruko dotrina eta ematen du bere bizitza. Zer egin leike geiago? Orain falta da gizonak erantzutia Jaungoikoaren maitasunari.

        N. a. m.: Ezin neioke pausutik pausura ta itzetik itzera jarraitu Kalbarioko gertaera negargarri oni, gaurko sermoia geiegi luzatu gabe; baño bai nai nuke zuek konsideratzia nolakoa izango zan Mariaren naigabea gertaera arren onduan, esagutu dezazuten zenbat kosta zitzaion gure ama izatea. Eztezue ondo sentituko Mariaren naigabea zuen biotzaren urrian dagon gauza bati begiratu gabe. Orregaitik nai nuke iruditu zaiteztela ipui edo ames bat. Zeñ seme dezue maitien zuen etxean, gurasoak? Zeñ anaia dezue maitien aditzalle gazteak? Bada irudi zaitezte biar urkatu bear duela zuen seme edo anaia ori, gaizkillerik andiena balitz bezela; urkatu biar duela ez berak erru edo kulparik dualako, ezpada bestien erru edo kulpak pagatziagatik. Zer esango zenduteke orduan? Zer sentituko zenduteke zuen biotzean? — Bada pentsatu zazue semerik onena, inozentiena ta santuena zala Jesus, pentza zazue ama guztien maitasunak bat eginda baño askozaz geiago ta geiago maitatzen zuala Mariak, eta atera zazue kontu Mariak biotzaren erdian izango zuan beastuna zer izango zan, zeñ neurrrigabea izango zan Mariaren naigabea. Eztago munduan ama bat, amarik santuena bada ere, bere semea urkamendi batera eramango duanikan bestiak salbatziagatik; baña bai Maria, Mariak eman zuan bere Jesus munduko beste semeak salbatziagatik; Mariak esan zuan bere biotzian: «Ill dedilla Jesus, baña salbatu dedilla gizona».

        Zenbat kostako zitzaion emate au? Zenbat kosta zitzaion gure ama izatea? Nolakua zan Mariaren samiña? Nork daki? S. Anselmok dio: Mariaren oñazea martiri guzien oñazeak bat eginda baño andiagoa zala. S. Bernardinok esaten digu: Mariaren naigabea zatitu balitz mundu guziko jentien artian mundu guziko jenteak ilko zirala. Eta nik esango dizuet itxaso zabalaren gasitasun guztiak gozotasunak dirala Mariak biotzean zeuzkan gazitasunen onduan.

        Esagutzen dezute oraiñ zenbat kosta zitzaion Mariari gure graziarako jaiotza?

        Guazen orain beste gauza batera. Esan detan gertaera au munduan izan zanetik onera egun asko juan dira. Ordutik onera, astu erasi ote diozkagu Mariari Kalbario mendiko saminak, seme on maitagarriak izan ote gera Mariarentzat? Ai, ez! Beste ama guztiak, semien jaiotzan miñez izaten badira ere, jaio ta gero izaten due seme ura beren magalian gozatu ta laztantzeko poza; bañan ez, Mariak eztu izan postasun au. Bere seme gizonak eztu nai izan Mariaren magalian egon, eztue nai izan Mariaren laztanik. Izan zan Rebeka izeneko emakume bat, bere erraietan senti zituanian Esau ta Jakob seme bikiak burruka, esaten zuana: Zer mesede daukat nik nere erraietan semeak sortuarekiñ? Beste onenbeste esan lezake Mariak: Maitasun bi nituan nere biotzian, Jesusentzako maitasuna ta gizonarentzakoa: maitasun bi abek burruka ibilli ziran nere barruan Kalbarioko mendian; baño, zertarako ainbeste miel ta naigabe neretzako, gizonak aiñ eskergabeak erten badit? Zer aurreratu det nik nere oñazeakiñ, fedea, esperantza ta karidadea añ epelak badira gizon askogan, ainbeste konzienzia ta ainbeste biotz erreko badira griña gaistoen sugarrean? Zer aurreratu det nik kristau asko biziko badira batio santuko jantzi ederra galdurik, pekatuko loikeriakiñ jantzita infernurako estaduan? ¿Quid neces

        se fuit mihi concipere?

        Eta egiaz, n. k., J.K. ainbeste kristau kondenatzen dirala ikustia gauza negar

 

aurrekoa hurrengoa