www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Domingo Agirre
1898-1916, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak, Domingo de Aguirre (Sebastian Garcia Trujilloren edizioa). Labayru-BBK, 2000.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN JUAN

 

(Gorozika)

 

Et posuerunt omnes qui audierant in corde suo,
dicentes: ¿Quis putas puer iste erit? Luc.
1. 66.

 

        Atsegindu gaitezen, neure entzula biotzekuok, poztu gaitezen guztiok egun dontsu ta miragarrisko onetan. Jaijo da Jaungoikuak bialdutako gizona, santuen edertasuna, arima justuen glorija, Aingeruen alegrija, Jesu Kristoren barriemollia eta bere batiatzalle andija. Jaijo da erregerik andijenaren soldauba, juesik zuzenenaren pregoia, basamortuko diadarra, penitenzijaren predikadoria, garbitasunaren jaolia, nasaikerijaren etsaija eta inozenzijaren laguna. Egun onetan jaijo zan San Juan Batiatzalle edo Bautistia, eta bere jaijotziak pozez beterik itxi zituan munduaren alde guztiak. Multi in nativitate ejus gaudebunt. Egun onetan jaijo zan, ta mirarituten ziran auso eta senidiak eta aiñ ume soragarri au ikusten eben gustiak, eta ikaraz beterik aiñ beste mirariren artian itantzen deutsee batak bestiari «¿Quis putas puer iste erit?» Zein uste dozue dala ume au? Serafin bat etorri da bere sorreria adierasotera, Jesu Kristok santutu dau bere amaren zabelian, jaijo da mirariz ama zar bategandik eta mundura agertutia izanda asko bere aita Zakarias-en mina askatu eta etorkisun eskutuben barrijak munduari emoten asteko. Zelakua izango ete da egunen baten ume jaijo barri au? ¿Quis putas puer iste enit?

        Itaune oni biar dan legez eranzuteko juan biar genduke eremu edo desiertura nun egin zituban aiñ penitenzija garratzak; juan biar genduke Jordango ibaira nun batiatu eban Jesu Kristo gure Jauna; juan biar genduke erregeen jauregijetara, nun libertade osuagaz agertu eban zeruko egija; juan biar genduke presondegijetara, nun irago eban martirijorik gogorrena: obeto esateko, jakiteko zelakua izango zan San Juan Batiatzallia itandu biar geuskijube Igarla Santubai, Aingerubai, ta Jesu Kristori zeintzubek etxuratu eben berbarik jasuenakaz.

        Egija da, n. e. b., izan diriala munduban aiñ gizon santu ta birtutetsuak ze, euren garbitasun ta santidade miragarijagaitik izan dirian eukijak edo gure aragijagaz estaldutako Aingerutzat edo Aingeru-espirituagaz indarturiko gizontzat; baña San Juan Batiatzallia bere zeregin altu, birtute ta merezimentuak gaitik, aiñ beste aurreratu zan beste santubai ze, ez bakarrik izanda eukija Aingerutzat, baita bere Jaungoiko edo Jesu Kristotzat.

        Esango deutsubet lau berbatan zelakua izan zan bere bizitza Santua, izan daitian gure modela Zerurako bidian, egiten dogula gero bardinkuntza edo konparaziñoe bat bere era geure bizitziagaz.

        Danok dakizue nire argaltasuna, gaur, lenengoz igotian leku Santu onetara; eskatu egizube bada guztiok biotz biotzetik Espiritu Santuari emon daidala biar dan grazija, leunda daijala nire miña, argitu daijala nire adimena biar dan legez aitzen emoteko zueri Eleisa Santubaren egija andijak. Ipiñi daigun bitarteko geure Ama Maria guztiz Santia, dirautzagula guztiok Aingeruakaz batian: Abe Manija.

        Et posuerunt omnes qui audierant in corde suo, dicentes: ¿Quis putas puer iste erit? Luc. 1. 66.

        Betikotasun edo eternidadetik izan zan ezin da geijagokua Jesu Kristok San Juan-eri eutzan amodijua, eta amodijo onen billabide edo pruebak emoteko denporia eldu zanian emon eutsazan ezin da ederraguak. Ondo dakizube Jangoikuak bialdu zituala mundura Igarla edo profeta asko munduko Salbatsalliaren barrijak emotera. Igargarri edo profezija onek bete baño lenago ikusi zirian zeruetan iru eguski; bardin ikusi eben Erromako ostatu batetik urteten egun bat osuan orijozko erreka bat Osorio eta Baroriok esaten dabez; baita bere ikusi zirian beste mirari asko.

        Mirari guzti onen bitartian izan zan sortua San Juan Batiatzallia bere ama Isabel urtez beterik eta indar guztiak galdurik eguala.

        Osta gertau zan Jesusen sorrera edo Enkarnaziñoiko misterijua Maria guztiz Santiaren erraija garbijetan, zeruko erregiña au juan zanian ber bertatik bere lenguziña Isabelen etxera. «Zer da au, Marija, zer gauza barri gertetan da zu aiñ lasterka juateko?». Oh, amodios betetako biotza! Ez dozu begiratuten zenbat peligruren artian ikusten dozun zeure buruba baso triste orretan? Begiratu egizu zeiñ astuna ta luzia dan bide ori. Begira eijezu zeure indar orreri. Ez zaitu atseratuten peligru orretatik oraiñ artu dozun Jaungoikuaren Amaren izate miragarrizko orrek? Ikusi nai badozu ume orren jaijotzia, ez dakizu oraindik zeigarren illian aurkituten dala zeindun Isabel? Oraindik denporia daukazu, ez zaite eztutu, Marija. Baña Marija guztiz Santiari bere Seme Jesu Kristok sabeletik emoten deutsa priesa esanten deutsala: doiala ainbat lasterren Judeako mendijetara zergatik bere batiatzallia nai daben Santutu bere amaren errajetan.

        Bost milla eun ta larogeta amazortzigarren urtian munduaren asieratik, Jaungoikuaren semia jaio baño sei illabete lenago Herodes Askalonitaren erregetasunaren askaneruntz, agertu zan munduan Aigeru au, agertu zan Igarla au, igarla guztiak baño geijago zana, geure Salbatzalliak dirauskun legez, agertu zan Mesias egiaskuaren bideaurrera bialdutako gizon au, gizon miraritsua, oi ez diran legezko gizona.

        Bere aita Zakarias eguan mutututa bederatzi illabetian ziñistu ez ebalako zeruko aingeruak agertu eutzanian bere semiaren sorreria, eta itandurik zer izen ipiñiko eutzen erantzun eban: Juan izan zedilla bere semiaren izena eta orduan, askaturik bere miña, asi zan Jaungoikua bedeinkatuten. Arriturik jentiak ainbeste mirari ikustian itantzen eben batak bestiari: Zelakua izango ete da egunen baten ume onen glorija? Egun sentijan ainbeste argitasun zabaltzen baldin badau, ze argi izango da eguski onena egunaren erdijan? ¿Quis putas puer iste erit?

        Aiñbeste mirari gertau zan San Juanaren jaiotzan ze Judea guztian izan zan esagutua. San Pedro Alejandrinok diño, gausa guztientzat agirija legez, Herodesek Jesus billatu ebenian bere bizitzia kentzeko, bardiñ nai izan ebala egin San Juan Batiatzalliagaz, bere jaijotziak munduan emon eutzan entzutiagaitik; baña bere ama Isabelek, eruanik basamortura, gorde eban Herodes-en eriotzara artian. Herodes iltzanian biurtu zan Santa Isabel bere zenar Zakarias-egana; baña an geratu zan San Juan bere predikaziñoirako denporara artian. Basamortuan egin eban bizitzia dakigu Ebangelijo Santuetatik. Bere jana zan bakarrik baso eztija eta larrapote edo langosta esaten deutzen pistija batzuk; eta onetarikuetatik bere añ zan gitxi jaten ebana ze Jaungoikuak berak esan eban «ez ebala jaten eta edaten». Bere jantzija zan animalijaren narru zatar bat uel bategaz gerrijan lotuba, eta igaroten zituban egunak eta gabak Jangoikuagaz berbetan, gertetan zala, oraziñoiagaz, baruakaz eta penitenzija mueta guztijakaz bere bizitza agirirako.

        Modu onetan eldu zan aiñ santu andija izatera ze ziñuan S. Pedro Krisologok eukala aingeruben jakiturija, esagueria ta garbitasuna: Par Angelis. San Agustiñek diño: añ andija zala ze Jangoikotzat artu ebela; tan magnus ut possit Cristus putari; S. Bernardok: S. Juanek ebala martiri santuak baño indar andijagua eta Ebangelistak baño argitasun geijago. Gizon andijak zirian Moises, Josue ta Elias, baña ez dauke ze ikusirik Juanegaz. «Baña, zer diñot nik?, dirausku S. Bernardok, munduan izan diran gizon andi guztiak ikusi ditut; baña aurkitu ez dot zeñegaz bardindu eta nire neke guztiak alperrik artu ditut». Beste guztien artian zatitua aurkitzen dan glorija guztia beragandurik dauka S. Juanek. Begiratuten badeutzat Abrahanen fediari; Dabiden penitenzijari, Salomonen jakiturijari; Joseren lejaltasun ta garbitasunari, Samuelen bere jentiaganako karidadiari, Isaak patriarka santuaren obedienzijari eta Jakoben nekiari, bertatik autortuko dot gizon guztiz miragarrijak izan ziriala onek; baña ezingo dot itxi esan baga, oneek beste gizonei kendu eutzezen geide edo bentaja guztiak, San Juanek bakarrik keñdu eutsala gizon miragarri onei».

        Baña zetarako geijago jardungo dot Santu onen alabanzan baldiñ gizonik andijenak labur gelditzen badira? Zer esan neike aurkituten ezpada nogaz bardindu?

        Pensau egizube, bada, n. e. b., zein altsua izango dan zeruetan santu onen bitartekotasuna eta zeiñ premiñaskua guretzat beraren adiskidetasuna. Eta, zer egiten dogu onetarako? Noiztik beiñ santuari mun bat egitia, zortzijan beiñ mesa labur bat entzutia, bada ezpadan aita geuria bat erresetia izango ete dira naikua? Ez, n. e. b., ez; Zer egingo dogu bada? ¿Quis putas puer iste erit? itandu giñaike geuk bere. Ze izango da gaste zoru orregaz, emakume argal orregaz, gizon nasai orregaz? Ze izango da nigaz? Jarraituko ete deutsa eriotza santu batek bizitza nasai ta lokarribagakuari? Mundutar espiritu batek, ekandu galdu batzuk emongo ditue alort edo frutu onak betiko bizitzarako? Zeruan, nun sartzen eztan orbanik txikijen bat bere, artuko ete dabe arima aragijari emona? Emongo ete deuskube betiko zoriona bizitza pekatuz betetakuaren zaritzat? ¿Quis putas puer iste erit?

        Gura dogu jakin zer izango garian?... begiratu daigun zer garan. Geure deboziñoiak, geure ekandubak, geure esatiak eta geure egitiak erakutziko deuskube zer izango garian. Pekatuko bidetik bagabiz erantzuera tristia emon biarko deutzagu itauntze oni.

        Baña ez; gaur emen batu garianok zerutar baten alabantzak kantau naijan jarraituko dogu berak erakutzi euskun bide ederretik, iges egingo dogu arimiaren galgarri dirian pekatuko lagunetatik, izango gara birtutetsuak S. Juanen irudira, beteko doguz bautismo santuan artu genduzan lokarria edo karga guztiak.

        Oh, Santu miragarrija! Gozatu zaite ordu onian zeure bizitza da egitada andijakaz irabazi zenduzan glorijako atsegiñetan; baña ez zaites, arren! gortu lurreko erbeste negarresko onetan zure bitartekotasuna billatzen daben erregu eta eskarijak ganako. Erregutu egisu Eleisa Santiagaitik, zeiñen aukera eta eskubidiak an sendaro zaindu zenduzan. Gorde egizu zerutik zuk lurrian zabaldu zenduan Jesu Kristoren fede Santia. Gorde egizu Euskalerri au. Egisu jarraitu dajogula zeure pausubai, oraiñ emen lurrian, poztuteko egunen baten zugaz batera zeruko glorijan, zeiñ guztioi opa deutsuedan.

 

aurrekoa hurrengoa