www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Domingo Agirre
1898-1916, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak, Domingo de Aguirre (Sebastian Garcia Trujilloren edizioa). Labayru-BBK, 2000.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN MARTÍN

 

(De González)

En Asquizu

 

Memoria justi cum laudibus. Prov. 10. 7.

 

        N. a. m. Kristandadeko gizon andiyak, beren bizitza amaituta ere, munduan utzitzen dituen argitasun ta usain gosoa ain dirade andiyak ese, ez dira naikua borratzeko gisaldi guztiak ta denboraren illuntasunik andiyenak. Relijio egiazkoaren kondaira edo historiya dago zeru urdiña bezela izar ederrez jantzia, eta izar abek argitzen ditue munduan zeru onetarako dauden bide guziak; bada gure Jaungoikuak zabaltzen ditu bere graziak modu askotan da gauza askotarako, kristau bakoitzaren izateari dagokion bezela. Orregatikan gertatzenda santidadeko urre gorriya egotia inguratua añ adornu desberdiñez ta orregatikan esan lezake Dabid erregerekiñ: Astitit Regina a dextris tuis in vestitu deaurato circundata varietate.

        Baña santu batzuen bizitzan ikusten dira zeruko graziaren señala ta agergarriyak añ modu miraritsuan ese, eztago bastertxo bat bere birtute andiaren izena eltzen eztanik. Ta orduan artzen ditue erriyak beren zuzengaitzat zerurako bideetan. Onela gertatzenda biyotz andiyen ispillu Martin santuarekiñ zeñen gomuta izango da beti bedeinkatua. Memoria ejus cum laudibus.

        San Martiñen bizitza beteta daguan egite izugarrien artian billatuko ditugu geuk onduen berdinduko espaditugu ere, imitatu geinkezanak, bada denbora guzietan izan badira santuen jaiyak gure biotzari egiten zakozan dei batzuk eta gure adiñ edo entendimentuari egiten zakozan erakutziak jakin dezagun nola ta nundik daguan zerurako bidia, arrazoi andiaguarekin gaurko denboretan zergatik eldudan ostasuna fedean eta gaistakeria bularrian mendi tontor guzietaraño..., pena andi batekin esaten det, baita Euskal-erri maiteraño ere.

        Orregatik gaurko nere itzaldiaren gaia izango da erakustea San Martini birtuteak eman basiuen bere gloriya, guk alkantzatuko degula gurea birtute abek berdintzen alegiña egiñarekin.

        Baña au biar dan bezela erakusteko zuri eskatzen dizut argitasuna, argi guztien aita, bada zure tronutik bakarrik jatxitzen da gausa on guztia lurrera. Nola biar dan bezela altxatu leiteke zure serbitzari S. Martin zeruko argitasun gabe? Garbitu egizuz nere españak, leundu egizu nere mingaña, bistu egizu nere biotza eta izan zaite zu itz egingo dezuna nere aotik. Ala uste det izango dala; bada erregutzen dizut zure ama onaren bitartez, zeiñi eskatzen diogun mesede au esanarekin guztiok aingeruarekin batian: Abe Maria.

        Memoria etc.

        Ezta izan ta ezta izango ere munduan gauza izugarriagorik gizon bat umetasuneko inozenziarekiñ gaistakeriaren onduan bizi izatea baño, garbia arkitzea maliziaren albuan, biotz bigunekoa dollorren artian, santua bizi izanik pekatariakin. Bada au da Martiñen irudiya nere aditzalle maiteak.

        Jaiyo zan santu argitsu au Panonia esaten zaion lurrian laugarren gisaldiko bukaeran edo bostgarreneko lelengo urteetan; denpora gaitza, bildurgarrija fede eta kostunbre edo oitura onentzat; zergatik zan fede ukatzalle eta relijiyo gezurreskuen adiskideak indar guztiak egiten zituena gure J.K. jaunak sortutako relijiyua ito naian bere jaiotzan. Oraindik etsan Martiñ kristaua, bere biotza kristauena bazen ere, bada jaiyot etxian dauka bere pentsamentuen etsairik andiena, bere aita. Onela beti zeguan peligruan ta Peligruak geitutzen dira lege berri batek Juliano fede ukatzallearen laguntsan gerralari izateko agintsen dionian.

        Baña ez bildurtu; Abrahanek bezela irtetzen ezpadu bere etxe eta lurretik ere, Lotek bezela utzitzen ezpaditu uri ustelduak ere, Martin, Eleisa santaren ikaslea izanik bakarrik, oraindik batiatu gabia, ibilliko da batere mantxatu gabe bere anima fedegabekuen ekandu loituen artian birtute ederrarekin apaindua bere anima, lotzatzen dituala, ez bakarrik orduko gizonak, baita gu ere, bizi geralako bataio santuan agindu genduzan gauzak kunplitzia zekulan ere akordatu gabe. Orduan izan zan gustiok dakizuen S. Martiñen gertaera: ikusirik egun baten eskale bat larru gorrian, entzun zuan bere Jaungoikozko karidadearen eta biotz samurraren deiya, atera zuan gerriyan zeukan ezpata, ebaki zuan soñian zeukan kapa eta eman ziyon erdiya eskale gaixuari. Eskale au zan J.K. gero agertu zitzaon bezela.

        Gelditu gaitian piska bat emen eta ikasi dezagun zerbait. Gu jaio giñan, Jaungoikuaren mesedez, kristauen artean, artu genduan bataio santua, eta izan gera indartuak beste Eleiza santaren sakramentuakin. Txiki txikitatik, gastetasunian eta gerora ikusi ditugu ejenplo onak eta asko gure inguruan: eztet galdetuko zer egin degun denpora abetan, nola lagundu diogun Jaungoikuaren graziari; baña ezin utzi nezake galdetu gabe iya guk ere erdibitzen degun gure jantziya Jesu Kristorekin; au da, laguntzen badiogu pobretxuari bere nezediari dagokion bezela, guk, kristandadiaren erdiyan bizi geranok; erdibitzen badegu gure jantzia J.K.rekin, au da, animako bizitza Jaungoikuarentzat bada, ta ez munduko gauzetarako; erdibitzen badegu gure jantziya J.K.rekiñ, au da, astutzen bagera espirituko aberastasunekin geiyegi saiaturikan gorputzekuetan; erdibitzen badegu gure jantziya J.K.rekin, au da, etortzen bagera biar dan bezela eleizetara, egiten badegu alegiña eleizaren onagatik, laguntzen badiogu eleisaren nezesidadiari al degun bezela? Ah! Negar egin lezake gauz onen gañian! Gutxi, txit gutxi dira S. Martiñek bezela erdibitzen duenak bere jantziya J.K.rekin baña asko, txit asko dira ikusirikan jantziyarekin J.K. jantzi orren satiya kenduko liuekenak. Esta izango berdiña abek eta S. Martiñek artzen duen sariya.

        S. Martiñen egitada eder au eziñ lesakian geratu zaritu gabe, ta laster artu zuan sariya bataio santuan, zer zan berak aspaldiyan naien zuen gauza. Bataio santua artu eskero etsuan pensatu beste gausarik J.K.ren ejerzituan gerralariya izatea baizik, eta, ze gerralariya! arturikan lelengo S. Hilarionen lezio ederrak asi zan gauzarik onenaren atzian, santidadiaren billa S. Pablo, S. Antonio eta S. Hilarion bezela. Irten zuan fede sutsu batekin ebanjeliyuaren santidadeko kastillua arrapatzera, bere ama kristau eginda gero, fede ukatsalle arrianuak mututu da gero; egin zuan konbentu bat eta an bizi izan zan fraille batzuekin. Eta utzi biar dirazue emen atzentxo bat egiten.

        Konbentua esan det! Zetarako dira konbentuak? Frailiak! Zetarako dia frailiak? Zenbat bidar aituko zenduesan itz abek, n. a. m. Utzirik alde batera gizonaren lokarri gabe izateari edo libertadeari, esaten dan bezela, egiten zakon injuriya, dago itz abetan pensamentu gogor bat, pensamentu samiñ eta estu bat munduan beren anima salbatu eziñik edo esperantsa obiarekin munduan baño beren animak salbatzeko konbentuan sartzen dionentzat Jaungoikuaren diadarrari jarraitzen diotela. Zetarako diran konbentuak? Konbentuak dira lorategi eder batzuk. Jaungoikuak jarriak bere Eleisaren erdijan sabaltzeko mundu guztian birtutearen usain gozoa: konbentuak dira egunero gure biotzetan munduko engañuak iragiten dituan sauriyen osagarriyak: konbentuak dira orazioko lekuak: konbentuak dira biar biarreko etxe santu batzuk gisonaren dignidade eta libertadea esagutzen dan toki guztietan: konbentuko gizonak frailiak nai due jaso espiritua eskuakin ikutzen diran ta begiakin ikusten diran gauzetatik gora eta gora: konbentuak, azkenez, dira jakituriaren jarrilekuak eta pobrien laguntasunak. Ah! Konbenturik izan ez balitz zenbat santu, zenbat jakitun gutxiago. Akaso, akaso, gaur dan aurrerapenik etsan izango munduan konbentuko liburuetan artu ezpalitz sustraia. Konbenturik izan ez balitz zenbat pobrek ezingo zuen erakutzi zenbat baliyo zuen. Etzan gaur beste izen andi irakurriko kondaira edo historiyetan.

        Konbentutik irten zuan S. Martiñek ere Toursgo obispo izateko. Pena izan zuan Martiñek ixill eta bakartasuneko lekua utzitzia, artzeko bere gañian aingeruak eurak bildurtzen dituen aginpidia, ainbeste arantza orduan gaur bezela daukazan aginpidia; baña Jaungoikoaren borondatia zan da Jaungoikoaren borondatiaren aurrian makurtu zuan bere burua.

        Ta beteko du Martiñek bere lekua. Beste Elias bat bezela urturikan Jaungoikua serbitzen, bat egiñik Obispuaren birtute andiyak frailien bizitza pobre ta umillarekin, eukiko du indarra esku batian erortzen usteko purrukatuaz Jaungoiko gezurrezkuen irudiak eta leun ta gozotasuna bestean beraganatzeko gentil eta fede ukatsalleak; eukiko du batian indarra soberbiosuak lotutzeko eta amodiua bestean umillarekin tratatzeko. Etzan batere ikaratu Eleisaren etsai Balentiniano eta Maximo enperadorien aurrera juaten fediak biar izan zuanian, eta aiñ errespeto andiya artu ziyuen ese, enperadoriaren emastiak berak jarri eta bere eskuetatik eman zion janariya ere. Ara jakituriyak eta birtuteak egiten dituen mirariak.

        Baña nola gauza guztiak amaitzen diran, amaitzera zijuan Martiñen bizitza ere. Inguratu ziuen bere obia askenengo orduan ardi maiteak eta negar eta zispuruarekiñ esaten ziuen: «Onela utzitzen gaituzu, gure aita, gure albuan leoe gozestuen orroiak zentitzen diranean? Zer egingo degu arzai gabe?» Eta utzirik alde batera bere Jaungoikuarekiñ bat egiteko desiua orduan, karidadearen sugarretan erretzen bere biotza, esan siozen itz eder abek Jaungoikuari: «Jauna, oraindik biarra banaiz zure erriyarentzat, etorri bedi lana; egin bedi zure borondatea» Fiat voluntas tua. Baña Jaungoikuan beraga...du izan zuan. Eta bake santu baten eman ziyon Martiñek bere espiritua Egille altsuari. Bere borondatia egiten bizi izan zan; bere borondatia egiten ill zan gerralaria, fraillia, Obispo santua.

        Baña zer diot? Illten al dira santuak? Ez, n. a. m. Guelditzen da beren gomunta gozoa gizonen artian betiko, betiko bere anima zerua gozaten dijuan bezela, Santuak illeskorrak dira.

        Martin santua! Biraldu egizu zerutik begirakuna errukior bat oraindik munduan bizi geranoi. Izan zaite gure laguntasuna gure askenengo ordu triste ta estuan. Entzun egizuz gure erreguak eta alkantzatu egiguzu Jaungoikuagandik zu imitatzeko grazia izanarekin relijiyuaren defensoreak lurrian gero zeruan jantzi dezagun zurekin batean illezkorren koroi ederra, zein guziori opa dizuedan biotz biotzetikan.

 

[Barnean agerturiko gehigarri kokaezinak]

 

        San Martiñek, argitasun zerutar batekin inguratua, eman zuan bere arnasa ta bere arimak aingeruekin batian iriki zituan odeiyak eta igo zuan zeruetaraño nun daguan deskantzatzen mundu onetako lanetatik.

        Nai degu guk ere alkantzatu izen bat edo gloriya bat sekula amaituko eztiranak? Izan gaitian birtutetsuak S. Martiñen gisara eta birtutiak irekiko diguz bidiak. Eztaiguzan aldendu gure begiyak Santuakgandik eta animaturikan bere ejenplu eta Jaungoikuaren graziarekin elduko gera beurak eldu ziran lekuraño.

 

aurrekoa hurrengoa