www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Domingo Agirre
1898-1916, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak, Domingo de Aguirre (Sebastian Garcia Trujilloren edizioa). Labayru-BBK, 2000.

 

 

aurrekoa hurrengoa

(MARIAREN ALABENTZAT)

 

Ipsa conteret caput tuum.
Emakume batek zapalduko du zure burua
(Genes. c. III, v. 15.)

 

        N. a. m.: Gerra bat mundua baisen antxiñakua da ikusten deguna begiratzean gisonaren sortuerako kondaira edo historiya. Osta esan zuan Egilla altzuak bere itsa: egin bedi, ateratzen dira ezerestik, zeruak, lurra, itxasua eta ikusten ditugun gausa guztiak; baña irtetzen du ere bat batera Jaungoikuaren gloriyaren etsaiyak enbidia andiyarekin, ta nai du, esin danian eldu bere soberbian nai duan bezela Jaungoikua beste izatera, desberdindu, nastu, banatu Jaungoikuaren egintza. Jaungoikuak egiten du gizona gauzarik onena bezela bere irudira, ipintzen du' munduko gauzen erregetzat, dana jartzen du bere borondatearen aspiyan; ta txorijak, arrañak, pisti gustiak, arbolak, landarak, lurra apaintzen duen lora danak artzen due beren izena Adanen aotik.

        Gizon-erregea jarri zuan baratz alai loratsu batean, an bizi izan zedin gozoro bere Jaun ta Egillea bedeinkaturikan; baño bisturik Satanas etsaiaren amorrua, eta desegiñ nairikan onek Egillearen pentsamentua, asmatsen du engañatzea gizona eta jartzea bere mendean. Onetarako batzen du zeruan ikasi zuan jakituriya guztia, artzen du zube baten itxura eta bigun, makal eta errasiñagana bezela, badijua gizonaren lagun emakumiagana. Jaungoikua beste izango zerate, esaten dio, eukiko dezue gauza onaren eta txarraren jakituriya»... eta, ah! emakume argigabea! zer egiten dezu? Ebak faltatzen dio Jaungoikuaren aginduari, jaten du alort edo frutu debekatua; ematen dio Adani; jaten du ark ere, baña, oh gisajua! eztaki artu duan bokaua izan dala beretzat eta bere jatorriarentzat eriotzako bokaua.

        Ah, Guraso pekatariya! alperrikan gero nai zera eztaldu arbolaren orri zabalakin; Jaungoikuaren kontra egin dezun pekatua eztezu sekulan eztalduko. Eta, ah! zeruak nai baluke zuentzat bakarrik izatea pekatu orretatik etorri bear duan gaitza. Baño ez; gizonaren pekatua elduko da ondorengo guztiakgana: Adan aterako da paraisotik eta andik kanpora jaiyoko dira bere semeak madarikatuak, aita bezela, beren Jaungoikuagandik. Ara or gizona: betiko aldendua Jaungoikuagandik, betiko kanporatua zerutik. Gaisuak, miñak, eriotza ta eriotza betikoa, ara or pekatuaren frutuak.

        Baña etzaitezte bildurtu aiñ laster, n.a.m., Jaungoikuak digun amodiuak ezin du ikusi gizona deabruaren oñaspiyan eta Adan erori ta beriala ezaten dio deabruari: «Ez arrotu, zube gizon iltzallea; zuk uste zenduan jarri ziñala betiko gizonaren gañian engañatu zendualako emakume argala; baña alperrik; nik sortuko det beste emakume bat, zeñek zapalduko duan zure burua eta kenduko dizun aginpidia. Ipsa conteret caput tuum».

        Eta ara, egun pozgarri baten, goisaldean mendi gañetik irtetzen dan eguzki errañua bezela, agertzen da munduan emakume bat, Aingerurik ederrena baño ederrago, Jaungoikuaren graziaz eta miragarrizko apainduriaz betea. Zan emakume au Maria txit santa Jaungoikoaren amatzat betikotasunetik esleidua, eta zan bere sortueratikan garbia, pekatu jatorrizkoaren orbanik gabe.

        Au da gaur artsaldeko itsaldi laburraren gaia. Baña esaguturik nere moteltasuna nai nuke Jaungoikoaren laguntsa, zein guzioen bitartez eskatuko diogun zeruko erregiñari esanaz: Abe Maria.

        N. a. m.: Maria txit santa izan zala sortua grazian eta pekatuaren orbanik gabe esatea da esatea beste dala Egillearen alizatearen egintza, amodiuaren egintza, graziaren egintza.

        1º. Esan det dala alizatearen egintza. Eta benetan, zer da gizona argitaratzen danean pekatuan sortua? Au ondo esagutzeko, ikusi dezagun zertzan Adan Jaungoikuaren eskutik irten zuanian. Zeukan adiñ edo entendimentu bat argitsua, borondate bat biguna graziari jarraitzeko, arrazoia zeukan griña gaisto guztien gañetik, beti zeguan prest onerako eta gaistakeriaren kontra. Bere gorputza zan indartzua eta ederra eta zeguan munduko min, neke ta eriotzaren gañean. Ori zan Adan inozenziako denporan. Baña pekatu egin zuan eta berbertatik galdu zituan apainduriya abek, illundu zan bere adiña, bere borondatia makurtu zan gaitzera, griña gaistoak jarri ziran arrazoiyaren gañean, itz batean, galdu zan gizontasunaren lelengo landara; eta nola arbola gaistotik ostro gaistoak zabaltzen diran, Adanen seme gustiak izan bearzuen galduak, mirari baten bitartez libratu ezik.

        Eta miraria egintzan. Mariak irten zuan gizonen artean garbia, ederra, pekaturik gabea bere sortueratikan. Pekatuaren ujuiak bazebiltzan munduan eldu zanian Maria sortutzeko instantea, eta orduan gomutaturik Jaungoikua, onela itz egin al bada, dala emakume au antxiñako zubiaren burua zapaldu biar duana... luzatzen du bere esku altzua, eta Israeltarrak itxas gorrian pasatu ziran bezela, pasatzen ditu Mariak pekatuaren ujulak bere oñaspiyan ur tanto baten señaletxo bat bakarra eraman gabe. Ara zergatik Maria dan Jaungoikuaren alizatearen egintza.

        2º. Ikusi dezagun oraiñ nola dan amodiuarena. Mariak izan bear zuan Jaungoiko gizon egiñaren ama, gizonen pekatuko lokarriyak urratu bear zituanaren ama, gizona bere lengo izatera biurtu bear zuanaren ama. Mariaren odol garbitik artu bear zan Jesusen gorputz santua egiteko odola, Kalbarioko mendian gure pekatuakgatik ixuri bear zan odola. Nola bada maitatuko zuan Jaungoikuak bere odola, bere Ama izan biar zuana? Maitatuko zuan beste edozein bezela? Ez, n. a., gauza bat ainbat maitatzen da, zenbat balio duan, eta Mariak nola balio zuan gauza guztiak baño geiago bere ama izan biar zualako, Jaungoikuak maitatu zuan beste gauza guztiak baño geiago. Maitatu zuan, Jaungoiko eta gizonak alleikian amodio guztiarekin, maitatu zuan betikotasunetik, maitatu zuan al zuan gustia, au da, kaburik gabe, ezin ezan dan beste.

        Eta oraiñ, erantzun zadazue, n. a. m. Maitatuko zuan bear dan bezela utzi izan balio sorrerako pekatuan, instante baten bada ere? Utzi izan balu bere etzai deabruaren mendean? Etzuan Jaungoikuak faltatuko bere izate berdingabeari, artu bearrean ama bat beretzat, urtu ezpalitu bere aberastasun guztiak Ama onen gañean? Ondatu gaitezen n. a. Jaungoikuaren anditasun neurrigabekuaren barruan. Zer egingo etzuan bere amagatik Jaungoiko batek, zeiñen borondatea bukatzen eztan, askentzen eztan, zeñen borondateak amaituera eta neurririk estuan? Zer egingo zuan Jaungoiko batek amodiyuaren askenengo agergarriya ematera zijuanian, gizon egiñarekin gu zalbatzeko? Ezagutu zazute arrazoi aben indarra eta etzerate bildurtuko esaten Maria dagola zeruetako koro guztien gañetik, aingeruetatik asi eta birtutietara; bat bakarrik dala bera baño geiyago: Jaungoikua.

        Eta izango litzateke onela utzi izan balu, instante baten bada ere, Satanasen oñaspian bere ama? Naiko ete zuan ikusi bere amaren sañetan gizon pekatariaren odola? Naiko ete zuan bere sañetan artu pekatuko iturritik zetorren odola, pekatuaren kerixa bera ikusi ezin duan Jaungoikuak? Naiko ete zuan odol loituarekin garbitu pekatua? Ez, n. a. m., pentzamentu abek, itz abek arrasoiaren kontrakuak dira. Maria txit santa, Jaungoikuaren ama, izan zan sortua pekatuaren orbanik gabe, zergatik zan Jaungoikoaren amodiuaren egintza.

        3º. Eta zer beste gauza izan liteke grazia ezpada Maria aldendu zuana Adanen ondorengo guztiak zeukaten pekatutik? Bakar bakarrik zorioneko guzien gañian jarri zuen graziak; bada, dio S. Anselmok «Espiritu santua sartu zala Mariaren gorputzian, egin zuala, bere tronua, egin zuala bere emaste eta zabaldu zituala bertan aberastasun izugarriyak; beste emakume eta gizon guzienak bat eginda baño asko ugariyago».

        Ah! Siongo Alaba, norekin berdinduko zaitugu? Dena zera ederra eta orbanik zurekin eztago. Ezango det zerala egunik argiena baño argiagua? Ezango det dezula zure españetan udaberriaren irribarri gozua? Ezango det zerala lirio lerden bat arantza tartean jaio zerana? Ezango det zerala Jeriko-ko larrosa uzai gozoskoa zekulan ere legortzen etzerana? Ezango det... graziyaren miraria, ezango det zergatik dan onduen datorkisuna, oh garbitasunaren ama! zergatik dan gisaldiyak baño lenagotik apaindu zenduzana, denboretan lagundu dizuna, eta betikotasunian aldenduko etzaitzuna; zergatik zeran Jaungoikuaren graziaren egintza, alizatearena eta amodiarena zeran bezela.

        4º. Bai, n. a. m., Maria da graziaren miraria, bada izan zan sortua, beste inor ez bezela, pekatuaren orbanik gabe, deabrua oinperatzeko. Egia da, Adanen ondorengo guztiok jaiotzen gerala pekatu jatorrizkoan, egia da lege au dala betiko eta danentzako, egia da tronuetan jartzen diranak eta gu ate batetik etortzen gerala eta guziok pagatu bearko degula eriotzaren sorra. Baña lege abek gustiak nok egin ditu? Bada egin dituanak desegiñ lezakez. Gure gurasuen kulpa baño Jaungoikoaren grazia zenduagua da.

        Jaungoikuak agindu zion eguzkiari nola eman bere jira bira eta orregatik dira neurtuak egunak eta gabak; baña Gabaonen aurrian agindu zion gelditzeko ta eguna luzatu zan. Jaungoikuak agindu zuan gizonak beiñ bakarrik iltzeko; baña Jesusen diadarrera bistu ziran Lazaro, Naimgo alarguna eta Jairoren alaba, eta ill ziran bi bidar. Jaungoikuak nai izan zuan gizonak pekatua egin eskero guztiok pekatuan sortzea; baña libratu bear zuan bere ama, eta libratu zuan. Emen ezan giñaike jakitun andi baten arrazoiya: nai izan zuan? bere eskuan zeukan? bada egintzuan. Maria santa izan zan sortua pekatu jatorrizkuaren orbanik gabe.

        Au izan da beti españatarren sinistea, au izan da beti euskaldunen sinistea, au izan da eskoletako jakitun andienen sinistea, au da fedeko gauza Espiritu Santuak Pio bederatzigarrenaren aotik ezan zigun eskero.

        Mariaren alabak: eztet nai jetxi leku santu onetatik, itz bi zueri ezan gabe. Ikusi degu Maria dana deabrua oñaspiratu zuan emakumia, ikusi degu dala santu guziak baño santagua, ikusi degu dala aingeru guziak baño geiyago, badakigu dala zeruetako erregiña, Jaungoikoaren Ama ta zuek zerate Mariaren alabak. Ze gauza andiagorik, ze gauza pozgarriagorik ezan nezake zuentzat?

        Ezta egia txit zeratela poztutzen izate zoragarri onekiñ? Esta egia eztagola gauza andiagorik munduan? Nola bada Mariaren alabetako batzarrekuak estira munduko neskatxa guztiak?

        Ah! Sinistuko dirazue orain badirala munduan asko Mariaren alaba izatea ezer eztzat daukatenak? Kristauen artean sinistu lezake dagola iñor ezerestzat daukana Jaungoikoaren amaren, zeruetako Erregiñaren alaba izatea?

        Geiyago oraindik: Siñistuko dirazue badirala munduan esaten duenak «eztet nai izan Mariaren alaba»? Bildurtu egin lezake itz abek esaten ere. Bai, n. a., bai; badira onela itz egiten duenak, badira zube madarikatuak engañatuak, badira Jaungoikoaren Ama maitatzen estuenak. Zer da bada neskatxa askok daukaten ostasuna kongregazio edo batzar onetarako? Amodiua sutzua da, amodiuan eztago ostasunik.

        Edo uzte al du iñork mesede bat egiten diola Mariari bere alaba izanarekiñ? Deabruaren beraren soberbiyak ez luke geiago asmatuko. Ah! eztet uste batzar ontan egongo danik orlakorikan; baña balitzateke, nik ezango nioke Jaungoikoaren izenean eztiola faltarik egiten onelako alabak bere amari, eztuala nai Mariari negar eragingo dionik bere ostasunarekiñ, bere borondate gabearekiñ, bere ibillera gaistoakin. Borratu dezatela beuren izena kongregazioko liburuetatik, zeruetako liburuetatik borratzen dan bezela.

        Baña, ez Ama, ez: ill lenago zure seme alabak izatea utzi baño, ill lenago zure liburuetatik gure izena kendu baño. Ama, zure alabak nolako amodiyuarekiñ inguratzen zaituzten, monstra te esse matrem, ezan zaiozu zure Seme Jesusi parka daiyala oraiñ artean zuretzat izan bada ostasunik, monstra te esse matrem, egizu izan gaitezala emendik aurrera, amodiyo sutzuarekin zure batzarrekoak alaba onak egunen baten zeruetako ataian orgullo santu batekiñ. «Gera Mariaren seme alabak». Amen.

        Nere kristauak: Eztezazutela pensatu, Maria txit Santa kontentatu zala garbi sortzearekin, ez; sortu zan garbi eta garbiro bizi izan zan lurrian egon zan artean, eta ainbeste maitatu zuan garbitasuna eze lenago utziko zuan Jaungoikoaren Ama eta zeruetako erregiña izatea, garbi ta donzella izatea baño: Maria da munduko loikeri guzien artean lelengo altzatu duana lerden garbitasuneko bandera zuri, eder ta alaia; eta gerora, etxe Jaungoikozkoetan, millaka ta millaka inguratu dira leku guztietatik, bandera oneganako amodiuarekin beterikako donzellak, Mariaren irudira bizi izatearren garbiro. Adducentur virgines post eam.

        Da zergatik da au? Zergatik ikusi zuten txit obea eta nobleagoa zala, gorputzik ezpagenduke bezela bizi izatea aingeruegodunen antzera garbi eta eder gorputz ta arima.

        Eztizuet zueri ainbeste eskatzen, nere aditzalleak: eztira jente guziak gauza danetako duin diranak; baña bai eskatzen dizuet, Mariaren izenean! bere laguntasuna nai badezute, bizi izan zaiteztela bakoitzari bere estaduak eskatzen dion garbitasunian.

        Zein da bat gauza ederra guztatzen etzaiona? Eta zer gauza ederragorik garbitasuna baño? Zer gauza ederragorik Maria baño?... Guazen guziok bere bandera zuriaren atzetik, deabruaren loikeriko bandera beltza alde batera utzirikan; batez ere zuek, Mariaren alabak deitzen zeratenok, eztezazutela geiyegi eman zuen biotza munduko edertasunei: edertasun oriek azten dira goiseko eguzki eta intsarekin eta amaitzen dira illun abarrerako. Maitatu zazute betiko iraungo duan edertasuna izan zaitezte zuen amaren alaba diñak, eta orrela eltzen zeratenian zeruetako ataira eriotza paketsu baten bitartez, zuek ezango dezue eta guk ere bai orgullo santu batekin: Gera Mallaren seme edo alabak. Ala izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa