www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Domingo Agirre
1898-1916, 2000

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sermoiak, Domingo de Aguirre (Sebastian Garcia Trujilloren edizioa). Labayru-BBK, 2000.

 

 

aurrekoa hurrengoa

(BIGARRENA)

 

Cum dilexisset suos qui erant in mundo in finem dilexissit eos.
Maitaturikan bere munduko semeak maitatu zituan asken askeneraño.
(S. Juan Ebangelistaren itzak bere ebangeliuaren
XIII garren buru ta I go bersotik artuak.)

 

        Z. b. S. tx. S.: N. a. m.: Atzo goizean esan nizuen mundua egia bearrean zegoala, eta gaur esan biar dizuet munduko gizon ta emakume guziak maitasunaren bearrean arkitzen dirala.

        Gizonak dauka Jaunak emandako adimen edo entendimentua gausak entenditzeko ta orregatik da egizalea; baña baita ere dauka biotza sentitzeko ta orregatik da sentikorra ta maitalea. Jaungoikuak gure biotzaren erdi erdian ipiñi digun ansi edo nai izate bat da maitasuna, eta gauzarik bear bearrena balitz bezela, beti gabiltza jaio geran guziok bere atzetik, askotan zer egiten degun eztakigula bada ere. Maitatzen du amak semea, nai ta nai ez bezela, baña amodiorik zoragarrienarekiñ, eta ainbeste atsegiñez betetzen du amodio onek eze, berarekiñ astutzen ditu mundu onetako naigabe, samintasun ta negar malku guziak. Maitatzen due semeak bere ama estutasunetan geienez ere agertzen dan amodiuarekin. Maitatzen due anaia-arrebak bata bestea; maitatzen dira adiskideak, lagunak, esagunak, erritarrak, geiago edo gutxiago, askotan beren maitasuna gordetzen badue ere gogakida, kariño, laguntasun edo izen batzuen estalpean.

 

aurrekoa hurrengoa