www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa  

LIV. KAPITULUA

Salbatzaillea igaten da zerurat,
eta egortzen du Izpiritu-Saindua

Act. 1.

 

        Biztu zenetik berrogoi garren egunean, Salbatzailleak bil-arazi zituen Yerusalemerat bere apostoluak eta bere dizipuluak: ordu hura izan zen agertu zitzaiena azken aldikotzat. Hetarik gehienek ezagutu eta adoratu zuten bere nausi dibinoa; gerthatu ziren zenbeit bakhar fede oso hura oraino etzutenak. Jesusek erran zioten guziei: emana zait bothere guzia zeruaren eta lurraren gainean. Egortzen zaituztet, bothere haren ariaz, ene aitaz egorria izan naizen bezala; zohazte beraz munduaren bazter guzietara, predika ezazue orotan ene ebanyelioa; irakhats zatzue ene ganik ikhasi ditutzuen egia sainduak, eta salbatzekotzat yakin behar direnak. Zuekin egonen naiz bethi azken mendetaraino.

        Salbatzailleak erran zuen oraino: sinhetsiren duena eta bathaiaturen dena salbatuko da; ordean damnatuko da sinhetsiren ez duena. Oraino hobeki ene ezagutzerat erakhartzekotz paganoak eta idolatreak, emanen darotzuet mirakuilluen egiteko botherea; khenduren tutzue etsai-gaixtoak gorphutzetarik, mintzaturen zarete hitzkuntza guziez; ez duzue zeren izan sugeen ausikien, ez eta phozoina duten deusen ere beldurrik. Salbatzailleak agindu zioten bere apostoluei izpiritu saindua, eta gomendatu iragateaz Yerusalemen, zenbait denbora; erretiramenduan eta othoitzean. Manatu zioten ez handik aldaratzeaz zeruko indarraz bortitztuak izan arteraino. Solas hautarik lekhora, Jesusek erran zioten yoateaz harekin Olibetako mendirat. Harat zirenean, altxatu zituen eskuak zerurat, eta eman zaroen guziei bere benedikzione saindua. Dizipuluak eman ziren, ahuspez, Jesusen oinetan: adoratu izan zuten errespektu handirekin, eta ikhusi izan zuten igaten zerurat. Egon zitzaizkon beha begietarik galdu arteraino. Hura izan zen ordua Salbatzailleak zilhatu bezala zituena zeruak yartzekotzat bere aitaren eskuineko aldean eternitate guziko.

        Jesus zerurat igaten ikhusi zuten apostoluak eta dizipuluak betheak izan ziren bozkarioz eta admirazionez: sustatuak zituzten bihotzak bere nausi dibinoaren alderako khar bizienaz, eta zerurat landatuak zituzten bere begiak. Bi aingeru agertu zitzaizten gizonaren iduriaren azpian erran ziotenak: gizon Galilearrak, zer hari zarete hor begiak zerurat altxaturik? Zuen artetik zerurat igan den Jesus hura bera ethorriko da harat igatean zen molde berean. Aingeruak azken yudizioaz minto ziren, orduan ethorriren delakotzat Salbatzaillea gure yuiatzerat.

        Andre-dena Maria apostoluen eta dizipuluen baltsan gerthatu zen zerurat igan zenean haren seme maitea. Bihurtu ziren guziak Yerusalemerat, eta egon ziren, Salbatzaillearen manuaren arabera, erretiramenduan eta othoitzean izpiritu saindua hekin gainerat yauts arteraino; erran nahi da, hamar bat egunez. Goizeko bederatzi orenen gainerat, harrabots handi batek iharrosi zuen hek ziren etxea, eta hedatu zen hiri guzirat. Harrabots, edo haize handi hark ezagut-arazten zuen Jainko Jaunaren presentzia, bertze orduz xixmistek eta ihurtzuriek Sinaiko mendian egiten zuten bezala. Harrabots harekin batean, su bat yautsi zen etxe hartan zirenetarik bakotxaren buruaren gainerat. Su hura etzen behere huntako gure sua bezalakoa; ordean biztu zuen dizipulu guzien bihotzetan khar salbagarri bat sustatzen zituena, eta eman zioten misteriorik ilhunenen eta egiarik altxatueneen ezagutzeko dohain miragarria. Ordu dohatsu hartarik beretik animoz eta kharrez betheak izan ziren: hitz batez, iduri zuen etzirela lehenekoak, bainan gizon berri batzu zirela.

        Mundu oste bat edireten zen ordu hartan Yerusalemeko hirian: bazen nazione guzietakorik. Apostoluak agertu ziren hek guzien aitzinerat nihoren ahalkerik eta beldurrik gabe. Predikatzen zuten Jesu-Kristoren errelijionea yakintasun bezanbat gantzudurarekin. Gauza miragarria! Bere erdaraz (siriakaz) mintzo ziren: halarik ere harat bilduak ziren mundu herri guziko populuek konprenitzen zituzten apostoluen hitzak, bakotxari bere herriko erdaraz mintzatzen balitzaizte bezain errexki. Nork konda eragin zituzten konbersione handiak! nork explika obratu zituzten mirakuillu espantigarriak!

        Hamabi gizon erromesek, dirurik, harmarik, eskolarik ere etzutenek eman diozoten bada bere buruei behar zituztela suntsi-arazi munduan ziren errelijione faltso guziak, adoraraztekotzat Jainko bakharra hirur presunetan! Atrebiditezen bada gudu ematerat atseginei, ohorei yaidura gaixto guziei onhets araztekotz penitentzia, humiltasuna sofrikariak! zer khar etzen behar lothzekotzat halako lan gaitz bati! Berriz zer laguntza etzuten behar izpiritu saindua ganik bere nahi sainduaren konplitzeko!

        Noiz egundaino seinalatu othe da gehiago Jaunaren bothere guzizkoa izpiritu saindua egortzean baino? Zer argi? zer fermutasun etzuen izpiritu sainduak hedatu apostoluen izpiritutarat eta bihotzetarat! Piarres aitzinago hain iziper agertu zena, ez da batere herabe erraterat Yerusalemeko doktor guzien erdian hek, zuela berrogoi eta hama-hirur egun, gurutzean hil-arazi zutena Jesus zela, Jainkoaren semea, eta heien nausi soberanoa: haren lagun bertze apostoluek eta hura bezain beldurti agertu zirenek predikatzen dute animo berarekin Jesu-Kristoren yainkotasuna, eta hedatzen dute, arte laburrez, gure errelijione saindua alde guzietarat.

        Eman gaiten gu ere izpiritu saindua gure baitarat yauts-arazteko eginbidetan. Egin diozogun ihes munduari, maita dezagun othoitza: huts detzagun gure bihotzak munduaren alderako amudio galkhorretik, eta laster betheko dire izpiritu sainduaren dohain salbagarriez. Izpiritu saindua bere baitan izateko zoriona duenak ezaguturen dio bere buruari lehen baino khar gehiago urruntzeko bekhatuzko bidetarik, lehia gehiago berthutearen alderat. Baldinetariak gure fedea egundaino bezain ephel badago, leheneko errextasun bera baldin badugu behatz topatzeko, ez balin badugu khar gehiago gure salbamenduarentzat, o! ikhara gaiten; ordutik badugu arrazoin guzia beldurtzeko zeruko dohain preziatu hura ez dela gure arimetan.

 

HEMEN AKHABATZEN DA TESTAMEN BERRIKO HISTORIOA

 

aurrekoa