www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIV. KAPITULUA

Azken yudizioaz.
Jainkoa da bakharra dakiena
noiz izanen den azken yudizioko eguna

Matth. 24.

 

        Jesus athera zenean tenplutik eta Yerusalemetik, bere dizipuluek othoitztu zuten itzultzeaz begiak tenpluaren gainerat, ikhustekotzat mirakuilluzkoa zirurien obra hura. Hetarik batek erran zion: nausia, ederrets zatzu hango harri eta gauza miragarri guziak. Jesusek ihardetsi zuen: ikhusten tutzue zuen begiak lilluratzen dituzten obra eder horiek guziak? Bada, yakin ahal dezakezue ez dela geldituren harria harriaren gaienan: hitz hauk erran eta yoan zen azitun, edo Olibetako mendirat, eta yarri zen han. Hurbildu zitzaizkon dizipuluak, eta othoitztu zuten errateaz noiz yasan beharko zituen Yerusalemek, haren hitzen arabera, igurikitzeko zituen zigorrada ikharagarriak? Zertarik ezagutuko zen haren mundurat ethortzeko eguna, eta noiz izanen zen munduaren akhabantza.

        Jesusek ihardetsi zuen dizipuluen galdeari: erran zioten ordu hartan izanen zirela profeta faltsoak lehiatuko zirenak hekin enganatzerat. Begira zatzue hetarik zuen buruak; non ez, atzemanak izanen zarete. Hetarik hainitzek erranen dute ene izenean heldu direla, Kristo direla, eta horra nola enganatuko duten asko mundu. Oraidanik egiten zaituztet hauk guziez yakintsun izan etzaiteztentzat atzemanak. Yuiamenduko eguna hurbiltzerat, ikhusiko da odola zurrutan alde guzietarik. Guziek yazarriren diote elkharri. Altxatuko dire hiriak hirien kontra, erresumak erresumen kontra. Gudu, asaldu eta gerlate guzien buruan, ikhusiko dire ohi bezala, izurria eta gosetea. Ene dizipuluak zuek izanen zarete gehienik pairaturen duzuenak. Mundu guziaz presekutatuak eta higunduak izanen zarete, kondemnatuak ere izan zarete heriotzerat; ez duzue ordean zeren izan deuseren beldurrik: emanen darotzuet garaitia zuen etsaien gainean. Irakhatsiko darotzuet zer ihardetsi beharko duzuen behar orduan; zer nahiden dela, eramaten badarotzue bizi labur eta dolorezko hori, nik agintzen darotzuet bertze bizi bat iraunen duena eternitate guzian.

        Deusere seguragorik nola azken yudizioa; ordean noiz izanen da? Hori da gauza bat nihork ez dakiguna, zeruko aingeruek berek ezagutzen ez dutena: ene aita da bakharra, dio Jesu-Kristok, egun eta oren haren berri dakiena. Zaudete (dio oraino Jesu-Kristok) atzarriaketa othoitzean oren hura ethor ez dakizuentzat gutienik uste duzuenean. Orrhoit zaitezte oren hari darraikola eternitateko zuen zoriona, edo zorigaitza; bet-betan ethorriko dela, eta lurraren gainean diren guziak hartuak izanen direla saretan bezala. Zuei dagotzue erne egotea ez izatekotzat atzemanak. Nahi baditutzue eman zuen buruak Jainkoak munduaren punitzeko egorriren dituen gaztigu ikharagarrien gerizean, zaudete atzartasunean eta othoitzean: molde huntan gai izanen zarete fidantzia saindu batekin agertzeko Jainkoaren tribunalaren aitzinean.

        Yuiamenduko egun handi hartan, Salbatzaillea ethorriko da bere loriaren distiadura guzian, bere aingeruez inguratua. Yarriko da bere maiestate adoragarriaren tronuaren gainean, eta lurreko populu guziak bilduko dire haren aitzinerat, bere errege eta bere yuiearen aitzinerat bezala. Ekharri baino lehen behin-bethiko zorionezko, edo zorigaitzezko sententzia lazgarria, berexiren ditu batzuk bertzetarik, artzain batek bildotsak akherretarik berexten dituen molde berean. Ezarriko ditu bildotsak (onak) bere eskuineko aldean, eta akherrak (gaixtoak) ezkerreko aldean. Erranen diote eskuineko aldekoei: zatozte, zuek, ene aitaz benedikatuak, goza zaitezte munduaren hastapenetik zuentzat aldaratua den, eta, ene odolaren goztuz, zuentzat erosi izan dudan erresumaz. Merezi duzue han sartzea; ezen gose izan naizenean, eman darotazue yaterat, egarri nintzenean, edaterat; egoitzarik gabe nintzenean, hartu nauzue zuen etxetarat, soinekoak eman darozkidatzue bulhuzia nintzenean; ikhusi eta kontsolatu nauzue ene eritasunetan; preso nindagonean ere egin darozkidatzue laguntza guziak.

        Hitz kontsolagarri hauk erran ondoan arima yustuei, Salbatzaillea itzuliko da ezkerreko alderat, eta erranen diote gaixtaginei boza min eta erdiragarri batekin: urrun zaitezte ene ganik, madarikatuak, zohazte Jainkoaren yustiziak Luzifer, eta haren lagun gaixtoentzat biztu duen, eta eternitate guzian iraunen duen surat. Bere bidean da izan zaitezten tormentatuak; ezen ez darotatzue eman yaterat gose nintzenean, ez eta edaterat egarri nintzenean; egoitza gabe nintzenean, ez nauzue hartu zuen etxetarat; ez darotazue eman soinekorik bulhuzia nintzenean; ez nauzue ikhusi preso nindagoenean. Gaixtagin dohakabeek galdeginen dute: noiz, Jauna, ikhusi izan zaitugu sofrikarietan eta beharrean zuri emateko gure laguntza? Salbatzailleak ihardetsiren diote, pobreen alderat urrikalmendurik izan etzuten aldi guziez hari berari eskas egin izan diotela. Bera zela guzien aita eta buruzagia, eta beretzat hartzen zituela pobreen alderako ungiak eta gaixkiak. Salbatzaillea gelditu zen predikatzetik; etzen gehiago mintzatu populuaren aitzinean: bere heriotzea zarabillan gogoan.

        Deusere seguragorik nola gure heriotzea; deusere ordean dudazkoagorik nola heriotzeko orena. Guk dakigun guzia da gizonaren semea ethorriko dela igurikitzen ez dugula, beraz, gutien ustean hillen garela. Zer itsumendu! herioak atzeman gaitzake momento guziez; Halarik ere bizi gara deskantsuan, segur bagine bezala herioa gure ganik urrun dabillala. Noiz eta ere gizonak uste baidu aphur bateko dela munduan, eta ordu hartan berean, dio zuhurrak, izanen da herioaz atzemana arraina amuaz, eta xoria sareaz bezala.

        Aurthen hil direneen artean, ez ahal zen bakhar bat uste etzuenik bizi urthe bat gehiago. Eta aurthen hillen direnetarik ez bide da bat agintzen ez dioenik bere buruari bertze urthe baten bizia. Nor yarriko da berme bihar munduan izanen naizela: erran nahi da beraz gaur berean hil naitekeiela. Hala gertha baledi, behar banintz, bi orenik barnean, Jainkoaren aitzinean agertu kontu ematerat denbora galduaz, grazien arbuioaz, nolakoa liteke entzun behar nukeien eternitateko sententzia!

        Ala gauza lazgarria baida agertzea yuie ikharagarriaren aitzinean erregelatu gabe kontzientzia, garbitu gabe bihotza! Ala baidire urrikaltzeko mundu huntarik, bet-betan, edo zenbait egun bakharretako eritasunetik lekhora eternitatean sartzen direnak! Hamar, hogoi urthe eta gehiago bekhatutan eraman dituzkegunean, zenbeit aste eta ilhabete sobera othe gintuzke bada heriotze saindu baten egitekotzat! Eta arte hek, ilhabete hek, gure eskuko ditugu?

 

aurrekoa hurrengoa