www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV. KAPITULUA

Jesu-Kristoren lehenbiziko mirakuillua
munduaren begietan

Yaun-doni Yaun. 2.

 

        Jesu-Kristo athera zen mortutik gizonen artean agertzekotzat. Hedatu zen lehenik Jourdaingo hegirat. Alde hetan bizi zen Yaun-doni Yauni-Baptista. Saindu hunek ikhusi zuenean zer iragan zen Salbatzaillearen bathaioan, erran zioten bere dizupuluei: huna Jainkoaren bildotsa, munduko bekhatuen borratzaillea. Yaun-doni Yauniren dizipuluek entzun zutenekotz bere nausiak Jesu-Kristoz egiten zuen laudorio miragarria, galdegin zioten Salbatzailleare non zuen bere egoitza, eta yarraiki zitzaizkon hura bizi zen lekhuraino. Laster ezagutu zuten Jesusen solasetarik hura zela egiazko Salbatzaillea. Dizipulutarik bat, erran nahi da, Andres aldaratu zen aphur bat Jesus ganik, eta eraman zion Simon bere anaiari berria nola ediren zuen Jesus. Bi haurrideak yoan ziren berehala Salbatzaillea gana, Salbatzailleak landatu zituen begiak Simonen gainerat, eta erran zion: orai arteraino zure izena Simon izan da, ordean hemendik harat Piarres deithuren zara. Ordu hartan izan zuen Piarresek Jesu-Kristoren lehenbiziko dizipulu izateko ohorea.

        Biharamunean, Jesusek bathu zuen Nazarethrat zohala Filipe, eta erran zion yarraikitzeaz hari. Obeditua izan zen memento berean. Handik laster, Filipek sar arazi zuen Nathanael edo Bartholome Jesu-Kristoren dizipuluen baltsan. Emeki-emeki Jesusen ospea hedatzen zen geroago eta gehiago. Etzuen oraino egin, munduaren begietan, gauza baitezpadakorik: bazituen, hala da, zenbeit dizipulu; ordean bakharrik bere hitz sarkhorrez bereganatu zituenak. Etzen denbora luzerik egon seinalatu gabe bere bothere guzizkoa. Izan zen gonbidatua bere ama, eta bere dizipuluekin batean Kana zaritzon hiri xume batetako ezteietarat. Othuruntzaren erdirat zireneko, arnoak eskas egin izan zuen. Jesusek etzuen damurik espos berriek, eta mahainean zirenek yakin zezaten etzela gelditzen arnorik, hobeki senti zezatentzat egin gogo zuen mirakuillua. Atsegin zuen, denbora berean, guziek ikhus zezaten zein ekharria zen bere amaren nahiaren egiterat. Egon zen kanporat agertu gabe barnean zadukan xedea Mariaz othoitztua izan arteraino. Ama maite hark etzuen hain laster eman erakusterat atsegin zukeiela Salbatzailleak itzul zezan ura arnotarat, non obratu baitzen, ordu berean, galdetzen zuen mirakuillua. Jesusek bethe-arazi zituen urez sei yarro handi, eta ur hura guzia berehala bilhakatu zen arno.

        Erran daite Jesu-Kristoren bizia misterio huts dela, ura arnotarat aldatze hark orhoit-arazi behar gaitu egun oroz gure aldaretan egiten den mirakuillu handiaz ogia eta arnoa ganbiatzen direnean Jesu-Kristoren gorphutz eta odol sakratutarat. Ordean aski prezatzen othe dugu Jainkoak, gure fagoretan, erakutsten duen amudio ezin erranezkoa, ematen denean bere Jainkotasun guzian gure yanaritzat! Othe dugu bada behar den ezagutza hulako mirakuillu salbagarri baten alderat!

 

aurrekoa hurrengoa