www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. KAPITULUA

Jesu-Kristok berezten ditu
bere hamabi Apostoluak

Matth. 5.

 

        Jesusek, garbiki, eta guziek konprenitzeko bezala, erran zuen bera zela Jainkoaren seme munduak igurikitzen zuena. Bere baitan zituela Jainko aitaren indar eta bothere berak. Egia handi hau ageri ahal zen Jesusen mirakuillu beretarik: halarik ere Farisauek eta legeko nausiek nekhez nahi zuten sinhetsi ezin ukha zezaketen, eta begietan zuten gauza. Ezagutu behar bidean Jesus maitea bere Salbatzalletzat, yarri ziren haren alderako suminduran; largatu ziotzoten bere buruak pasione zoro bati hartzerainokoan Jesus galarazteko xede izigarria. Argia bera den nausi dibinoak ikhusten zuen zer iragaten zen sinhets gogor hekin bihotzetan. Urrundu zen hetarik heltzekotzat Tiberiadeko itsas hegirat. Eri oste bat yarraiki zitzaion harat, eta sendatu zituen guziak.

        Handik laster, igan zen, bakhar-bakharra, bere dizipuluekin mendi baterat. Iragan zuen gau osoa othoitzetan. Othoitzetik lekhora, hautatu zituen bere dizupuluen artean hamabi, eta eman zioten apostoluen izena. Izen hunek mezutua erran nahi du, beraz ederki zagokoten dizupulu hei, izan behar zirenaz geroz alde guzietarat egorriak eta mezutuak predikatzekotzat Jesu-Kristoren ebanyelio saindua.

        Jaunaren lehenbiziko ministro hek ziren Simon-Piarres, bertze guzien printzea: princeps apostolorum, Andres haren anaia; Jakobe eta Joanes Zebedearen semeak; Filipe, Bartholome, Mathieu, Thomas, Jakobe Alseen semea; Juda haren anaia, Thadee zaritzona, eta Simon kananeendarra: hamabigarren apostulua zen Judas Iskariot Jesus yuduei saldu ziotena.

        Jainkoak hautatu zituen hamabi gizon hek behar zuten erakharri mundu guzia haren lege sainduaren azpirat; hek behar ziren elizaren harroinak, edo sustenguak; hek behar zituzten bazter guziak argitu. Ederrets dezagun Jaunaren probidentzia adoragarria. Zer ziren bada apostuluak hanbat gauza espantigarri obratzekotzat? Zer ziren! Berenaz nekhazale pobre eta iziper batzu; gehienak arrantzale bere sareen erabiltzen baizik etzakitenak; gizon eskolarik etzuten deus yakin gabeak. Horra zer ziren apostoluak. Nork sekulan erranen zuen halako gizon harro eta populu xehetik heldu zirenek erakarriren zutela mundu guzia ezagutzerat Jesus maitea guzien gaineko bere yabetzat? Nork erranen zuen halako presuna, hedadura gutitakoek eskurako zituztela populu guziak harmarik gabe, laguntzarik gabe, bere bizitze pobre eta nekhatuaren erdian? Predikaturen zutela animo saindu batekin errelijione bat arrazoinaren argiez gorago dena, nahikaren alderako sortzeak berak ematen dituen yaidura gaixto guziak debekatzen dituena? Errelijione bat munduak hanbat bilhatzen eta maite ohi dituen atseginak, ohoreak eta sentsuen-kara diren gauza guziak zorrozki kondenatzen dituena? Deusek ere ez ahal du hala ematen ezagutzerat Jesu-Kristoren Jainkotasuna nola apostoluak sustatzen zituen kharrak, eta nazione guziak bereganatzeko agertzen zuten bothere miragarriak.

        Salbatzaillea yautsi zenean menditik bere apostoluekin eta bere dizipuluekin, hautarik batek erran zion: Jauna, nahi nazaitzu yarraiki; ordean onets ezazu desegin nadin, lehenik, etxean ditudan guziez, Jesusek ihardetsi zion: Goldearekin lanean hari denik ez da gai Jainkoaren erresuman sartzeko baldin beha badago gibelat. Hitz hautarik hartzeko ahal da Jesusi yarraiki nahi zaioenak utzi behar dituela munduko lan eta borroka salbamendutik gibel-araz detzaketenak, eta arbuiatu behar dituela behere huntako ontasun iragankhorrak, heltzekotzat bethiere iraunen duen zeruko dohatsutasunerat.

 

aurrekoa hurrengoa