www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVII. KAPITULUA

Jesu-Kristo mintzo da bere heriotzeaz,
eta haren pasionean ikhusteko ziren gauzez

S. Matth. 20.

 

        Etziren aurkhitzen apostoluen bihotzetan Jesu-Kristo baitan ageri ziren deskantsu eta bozkario berak. Bere nausia galtzeko beldurrak zaurthzen zituen hekin barneak atsekaberik minenaz. Salbatzailleak altxatu zituen hekin gogo eroriak: hartu zituen bazterrerat, eta erran zioten: ene haur maiteak, hel gaiten, azkenean, Yerusalemerat: han behar dire konplitu profetek gizonaren semeaz erran izan dituztenak. Libraturen dute aphezeen printzeen, eta legeko nausien eskutarat. Kondemnaturen dute heriotzerat; burlaturen dire hartaz; izanen da azotatua eta thuz estalia. Ezin erran bezanbat arbuiorekin yazarriren diotenean, hil-araziren dute. Lehen ere erran izan darozkitzuet, behin baino gehiagotan, gauza hauk berak, nahiz yakin dezazuen deusere etzaitala gerthatuko aitzinetik nehorrek ikhusten ez dudanik, eta ene ganik urrun ez nezakeienik. Pairatzen balin badut, nere nahitarat eginen dut, eta ene aitaren gogara; ezen heriotzerik laidotsuenaren gostuz nahi ditu erosi gizon guziak.

        Salbatzailleak erran zaroen apostoluei lorios biztuko zela gurutzean hillen zenetik hirugarren egunean. Haren heriotzeak etzituela beraz behar asaldarazi. Haren erran guziak konplitzen ikhusteak ezagut-araziren ziotela haren Jainkotasuna. Jesu-Kristoren dizipuluek etzuten oraino ikhasi gurutzea maitatzen. Min zitzaien entzutea bere nausia bere heriotzeaz mintzatzen. Haren hitzak nekhez sartzen ziren hekin izpiritutan. Ohore goseak ziren, eta bertzeez gorago altxatu nahiak. Horra zergatik Zebederen bi semek, Yakobek eta Yoanesek, othoitztu zuten bere ama galdetzeaz Salbatzailleari grazia bat erakutsterat ematen zuena bertzeak baino gorago izan nahizko zuten gutizia.

        Ama hura hurbildu zitzaion Salbatzailleari; adoratu zuen errespekturekin, eta othoitztu zuen onhetsteaz galde ziozon grazia bat. Salbatzailleak etzuen (urrun da) hartarik gibelatu. Emazte hura hasi zen mintzatzen trebeki eta fidantzia handirekin hitz hautaz: bagare hirur zure ganik grazia bat nahi gindukeienak, eta damu min bat ginduke haren ez ardietsteaz. Zer da (ihardetsi zion Salbatzailleak) zuk galdetzen duzuna? Zer da nik egin ahal dezakedana zuretzat eta zure umeentzat? Orduan buraso hark aithortu zuen garbiki, ahalkerekin bazen ere, haren semeen nahia zitekeiela izatea, egun batez, yarriak haren erresuman, bata eskuineko aldean, eta bertzea ezkerrekoan. Mana zazu hala gertha dadin, eta emazu zure hitza zure lorian izanen zarenean, ezarriren ditutzula zure bi saihetsetan, bertze dizipuluak baino gorago.

        Jesusek ikhusten zuen amakarako amudioak hala mintzarazten zuela emazteki hura. Etzion deusere ihardetsi; ordean erran zioten eztitasun eta amultsutasunekin Yakoberi eta Yoanesi; ez dakizue zer galdetzen duzuen; ene erresuma ez da zuek uste duzuen bezalakoa. Fagoreak ez darama nihor harat, bainan bakharrik merezimenduak. Baduzue bada aski animo edateko nik lehenik edanen dudan khalitz kharatsetik, eta bathaiatuak izateko zuen odolean, ni neurean izanen naizen bezala? Nola bi dizipulu hek amudio khartsu bat baitzuten bere nausiaren alderat, ihardetsi zioten fermuki ekharriak zirela zer nahi pairatzerat haren ohoretan, eta haren zerbitzatzerat. Orduan Salbatzailleak agindu zioten haren sofrikarietan partale direnentzat aldaratua dadukan khoroa; ez ordean bertzez gorago izateko galdetzen zuten ohorea. Bai (erran zioten nausi dibinoak) edanen duzue ene khalitza, eta izanen zarete ni bezala bathaiatuak; bainan, haren erresuman galdetzen zuten herrunkaz bezanbatean, utzi behar zela gauza Jainkoaren nahirat.

        Bertze hamar apostoluek gaitzetsi zuten bere bi lagunen galdea: abiatu ere ziren erauntsian. Jesusek deithu zituen bere gana guziak; egin zioten prediku miragarri bat guzien izpirituak eta bihotzak deskantsuan ezarri zituena. Asko bertze gauza ederren artean, erran zioten: zuetarik nihork nahi badu altxatu bere burua bertzeez gorago, hasi behar du izatetik bertzeak baino aphalago, eta bertzeak zerbitzatzetik: lehen herrunka nahi badu, azkena behar du berezi. Ez da ere aski bihotzez humil izatea, oraino behar da maitatu humiltasuna, behar da bere burua beheratu egin ahal bezanbat, eta ohoretzat iduki behar da bertzeak zerbitzatzea. Gizonaren semea hartu behar duzue exenplutzat: ez da ethorri mundura zerbitzatua izatekotzat, aitzitik, ethorri da bertzean zerbitzatzerat eta bere bizia guzien salbatzeko ematerat.

        Salbatzaillearen exenpluak erakharri behar gaitu atsekabeak maitatzerat: giriztino leihalak hetan edireten du egiazko atsegina. Ez da gurutzeak dakharzkeien fruituak baino gozoagorik. Jesu-Kristoren odol sakratuak khentzen diote bere kharatstasun guzia. Gure sentsuak entzuterat, gure naturalesaren eta nahien arabera bizitzerat, ikhusia da, atsekabeak ez direla batere maitagarriak, higungarri ere direla; ordean zer irakhatsten daroku fedeak? Zer dio ebanyelioak? Huna zer dioen: zorigaitz zuentzat nahikaretan eta frankian bizi zaretenak; ordean dohatsu, zuek, nigarretan bizi zaretenak.

        Erremediorik den kharatsena bilhatzen da, erosten da, zer nahi gostarik ere, iretsten da zer nahi bortxa egin dezan barneak uste denean luza detzakeiela aphur bat gure egunak; irabaziaren eta ohorearen hirritsak badarama presuna nekhe eta hirrisku handienetarat. Oi! non da bada gure zuhurtzia? Gure eskutan dugu zeruko erresuma irabaztea; heltzekotzat bethiereko bizitze dohatsurat, aski dugu pazientzia saindu batekin hartzea Jaunaren miserikordiak gure salbamenduko egortzen darozkigun mundu huntako, eta ephe laburra duten arbuio, eskasia, gaitz eta bertze lazeriak. Ez da bertze biderik zeruan sartzeko, eta ez ditugu bada onhetsiko eta maitatuko gurutzeak! Itsumendua auhendagarria!

 

aurrekoa hurrengoa