www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVI. KAPITULUA

Yuduak biltzen dire yakitekotzat
zer eginen duten Salbatzailleaz,
eta deliberatzen dute haren hil arazterat

Yaun-doni Yaun. c. 2. etc.

 

        Lazaraen biztea zen mirakuillu bizi bat bakotxak, bere begiz, ikhusten zuena. Etzen Yerusaleme guzian Jesusen alderako laudoriorik baizen. Handik harat Mesia deithzen zuten; errex zen haren Mesiastzat hartzea eta ezagutzea. Ordean farisauek eta skribek alferretan ikhusten zuten Jesus zela egiazko Mesia, profeteen erranak haren baitan konplitzen zirela, mirakuilluak berak mintzo zirela; hauk guzien erdian, aski zoroak gerthatu ziren utztekotzat bere buruak itsutzerat. Yelosia eta herra mausitu ziren hekin bihotzetan. Hartu zuten xedea gal-arazteko Jainkotasunaren seinale guziak ematen zituena: huna farisauen eta skribeen arrazoinamendu auhendagarria.

        Gizon hunek dio garbiki Jainkoaren semea dela, Kristo dela, Mesia dela: egia hau argitarat ematekotzat, obratzen ditu, Jainko bere aitaren izenean, mirakuillurik espantagarrienak, bitz-arazterainokoan lurraren barnean lau egunez egon diren eta ustelduak diren gorphutzak. Ez bagare hartaz yabetzen, nausitu bezala zaizkigun erromarrak beretuko gaituzte alde baterat. Yabeturen dire hiri huntaz, eta deseginen dute gure populu guzia. Kaifa zaritzon, urthe hartako aphez-handiak, erran zaroen farisauei eta skribei: ez duzue bada ikhusten balinba hobe dela zuentzat gizon bakhar bat hil dadin, ezen ez populu guzia izan dadin galdua? Guziak erori ziren Kaifaren erranetarat. Ordu beretik hartu zuten Jesus hil arazteko xede izigarria; eman ere zituzten, ixillik, bere manuak hartaz yabetzeko non nahi den gertha zadin. Etzen deusere gorderik Salbatzaillearentzat; bazakien gauza guzien berri; ordean inmolatua izateko muga etzen oraino ethorria. Etzen gehiago agertu munduaren arterat. Hedatu zen Efremgo hirirat, eta han egon zen bi ilhabetez bere apostoluekin.

        Yuduen bazkoak hurbilduak ziren, bainan Salbatzailleak etzuen Yerusalemerat heltzeko lehiarik. Hiri hartara lehenik yoan zirenak besta handi haren zelebratzerat izan ziren miretsiak Jesus ez han edireteaz: ibilhi ziren haren ondoan, eta etzutenean tenpluan ere ikhusi, elkharri erran zioten: nondik heldu da bada ez baida hemen? Zerk debekatzen duke bada hunat ethortzetik? Yelosia kruelak, eta bere xede gaixtoa lehen-bai-lehen konplitzeko hirritsak hunela mintzarazten zituen pasioneak itsutzen zituen gizon zoratu hek. Nola heien arabera, Salbatzailleak berantzen baitzuen, manatu zioten haren berri ahal zakiten guziei errateaz non zen, nahiz hartaz yabetu. Hanbat lehiarekin bilhatzen zutena agertu zitzaioten, ustekabean, eta bere nahitarat. Haren baitan seinalatzen ziren deskantsuak eta bozkarioak ematen zuten ezagutzarat hek hura hil-arazteko baino, berak bere bizia gizonen salbatzekotzat emateko oraino khar handiagoa zuela.

        Samariako bazterretan gaindi iragan zen Salbatzaillea Yerusalemerakoan. Yuduen alderako samaritarren herrakhundea hain zen handia non ez baitzuten nahi izan utzi Salbatzaillea herri batean sartzerat, eta hori, zeren zohan Yerusalemerat. Zebederen bi semeek Yakobek eta Joanesek minki hartu zuten bere nausiari egiten zioten idoia: erran ere bazioten: nahi duzu, Yauna, yauts-araz dezagun zeruko sua yende hauk funditzekotzat egiten darotzuen idoiaren punimendutan? Salbatzailleak ihardetsi zioten: ez dakizue nolakoa den zuen akzionetan izan behar duzuen xedea. Gizonaren semea ez da bizia eramaterat ethorria, bainan haren ematerat. Ez da ethorri bekhatoreen gal-arazterat, bainan heien salbatzerat eta miserikordia hei egiterat: yakin ezazue beraz miserikordia nahi dudala, eta ez mendekua. Jesus yarraiki zitzaion bere bideari, eta etzuen beltzuri bera aurkhitu bertze herri baterat zenean.

        Salbatzailleak irakhatsten daroku bere exenplu saindu eta miragarriaz gaitzetsten duela khar biziegia eta dorphegia, haren beraren alderako kharrak ere, karitatea izan behar duela asentutzat. Ez ahal da eztitasuna baino berthute maitagarriagorik. Hari ohi datxeizko bihotzeko bake gozoa, eta garbitasun preziatua. Ez da pasione muthiririk eztitasunak zebatzen ez duenik, izpiritu mindurik maltsotasunerat erakhartzen ez duenik, bihotz gogorrik hautsten ez duenik; ez da oraino bekhatore errebelaturik eztitasunak emeki-emeki, zeruko bidean sar-arazten ez duenik.

        Eztitasunik gabeko zeloa faltsoa da, eta gaixki erregelatua. Ez da beraz miretsteko baldin Salbatzaillea ez bazen erori bere dizipuluen nahirat; ez balinbazuen laudatu zerutikako su batek fundi zetzan haren alderat huts egin zutenak. Oxala eztitasuna balitz hedatua familietarat eta lekhu guzietarat! Gudu eta liskar gutiago ikhus laite gure artean: bertzelako amudioa ginduke elkharrentzat. Zer fruitu nahikarazko! Zer bake dohatsu ez ginduzke gure bihotzetan! Erran daite eztitasuna dela berthute bat Salbatzailleak beregainki onhetsten duena. Etzaio aski berthute hura gomendatzea, bera agertzen da gure nausitzat eta exenplutzat: discite a me, etc. Zerbaitgatik ezti eta olhe izan dire Jesu-Kristoren dizipulu guziak.

        O! Jesus, eztitasuna bera zarena, egizu ikhas dezadan zure eskola sainduan ezti eta humil izaten. Ekharria naiz zure exenplu salbagarriaz probetxatzerat. Utzi nahi ditut kontzientziaren asaldarazteko baizik ez diren dorphetasun eta khexadura guziak. Nahi natzaitzu yarraiki leihaltasun handienarekin. Bai, ene Salbatzaille ezti eta amultsua, zure dizipulu izan nahi naiz, eta emanen dut ezagutzerat hala naizela nere eztitasunaz eta humiltasunaz.

 

aurrekoa hurrengoa