www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XL. KAPITULUA

Jesus badoha tenplurat.
Madarikatzen du phiko-ondoa

S. Marc 12.

 

        Jesus sartu zen tenpluan Yerusalemerat zen arratsean. Egon zen beha alde guzietarat ikhustekotzat egiten zenez deusere lekhu haren saindutasunari etzagokonik. Ilhuntzerat zohan, eta etzen bakhar bat gerthatu hiri hartan guzien eskani zioenik bere etxea. Ilki behar izan zuen Yerusalemetik bere apostoluekin batean heltzekotzat Bethaniarat. Bihurtu zen biharamun goizean Yerusalemera nahiz amoratu bere arraitasunaz yuduen bihotzak. Atheratzen zela Bethaniatik, ikhusi zuen phiko-ondo bat bide handiaren hegian landatua, eta hostoz bethea; ordean fruiturik gabea: etzen ere phikoen denbora. Nihork etzakien hala fruiturik etzela arbola hartan nola sasoinak darabiltzanak eta arbolak fruituztatzen dituenak berak; halarik ere, hurbildu zen phiko-ondo hartarat hango fruitutarik yan nahi izan balu bezala.

        Jesusek egin zuen arbola haren kontra aserre zelako itxura, ez izateaz hostorik baizen. Kondemnatu zuen ihartua izaterat, eta erran zuen: ez beza nihork yan arbola hunen fruiturarik. Hitz hauk gora, eta bere dizipuluek entzuteko bezala erran zituen. Arbola hura hil izan zen ordu hartan berean; ordean nola hostoak ez baitziren berehala erori, etzuten biharamunerainokoan ezagutu ihartu zela. Jesusek khendu zituen, bigarren aldiko, tenplutik uso eta sakrifiziotako gauzeen saltzailleak, erraten ziotelarik: ez dakizue bada zer irakurtzen den iskritura sainduan? Ene etxea othoitzeko etxe bat da mundu guziarentzat, eta zuek, ohoinen lekhu bat egin izan duzue duzue hartaz. Hauk guzietarik ageri zen Jesus bertze gizonak baino gehiago zela. Zenbat ere gogorki hartu baitzituen tenpluko tratulariak, etzen bat atrebitu hartaz errenkurarik den gutiena egiterat.

        Arrats aphalerat Jesus athera zen, lehen bezala, Jerusalemetik yoatekotzat Bethaniarat: han ohi zuen bere egoitza. Dizipuluek ikhusi zuten, bidean zohazela, phiko ondo hura ihartua errotarainokoan. Laztu izan ziren, eta erran zioten elkharri: nola hil eta ihartu daite arbola hau hain arte laburrez? Piarresek, orrohoiturik bere nausiaren hitzez, erran zion: Jauna, huna non den arras ihartua zuk madarikatu duzun phiko-ondoa. Jesusek ikhusi zuenean bere dizipuluen espantimendua, ihardetsi zuen deus gutia zela hek harritzen zituen mirakuillua, berek harean laguntzarekin eginen zituztenen aldean. Izan zezatela bakharrik fede bizi bat, eta fidantzia oso bat Jainkoa baitan, ordu beretik, bothere guzia izanen zutela arbolen eta mendien gainean. Jesusek oraino erran zioten nork ere haren izenean, manatuko baitzion azitun edo Olibetako mendiari atheratzeaz bere lekhutik itsasoan barna sartzeko, eta hura izanen zela obeditua, baldinetariak sinhetste osoan bazen hala eginen zela. Hitz batez, deusere etzela fede bizi batetako othoitzak eragin etzakeienik.

        Jesusek etzuen egunik utzten iragaterat predikatu gabe tenpluan. Aldi batzutan, bil arazten zituen bere aditzailleak bere ingurutarat hei trebeki mintzatzeko, ustez horrela hobeki eskuratu hekien bihotzak; bertze aldi batzutan, igaten zen predikatzeko alkhirat handitasun eta maiestate gehiagoekin aiphatzeko salbamenduari darraizkon hitz errespektagarriak. Jesusen biziari nahi ziotenak ethorri ziren tenplurat, bere legean, haren garaitzerat bere arrazoinamenduez. Ediren zuten nausi dibinoa irakhatsten hari zela bere ebanyelioko egia salbagarriak. Galdetu zioten: noren laudamenduarekin egiten ditutzu, eta utzten ditutzu egiterat gure hirian, eta tenpluan berean khusten diren obra miragarriak. Galdetu zioten: noren laudamenduarekin egiten ditutzu, eta utzten ditutzu egiterat gure hirian, eta tenpluan berean ikhusten diren obra miragarriak? Nork eman darotzu horiek guzien egiteko eskua? Jesusek erran zioten: ihardetsterat nago zuen galdeari baldinetariak nahi badiozue ihardetsi egin nahi darotzuedan huni: zer zaitzue Yaun-doni Yauni-Baptistaz? Noren izenean bathaiatzen zuen? Jainkoarenean, ala gizonenean? Jesu-Kristoren etsaiek ez zakiten zer ihardets, eta zioten bere artean; aithortzen badugu Joanesek, Jainkoaren izenean bathaiatzen zuela, gizon hunek gure hitzean harturen gaitu, eta erranen daroku: zertako beraz ez duzue hura entzun mintzatu zaitzuenean nitaz, zuen Salbatzailleaz bezala? Hala-hala, erraten badugu Joanes etzela Jainkoak egorria, populuak harrikaturen gaitu; ezen bethi profeta handi bati bezala behatu izan dio Joanesi.

        Gaixtagin hek bazuten zer egin. Etzakiten zer ihardets Salbatzaillearen galde zuhurrari. Azkenean, erran zioten hotzki, eta gezurraz baliaturik, hek etzakitela, segur, Joanesek noren izenean, eta noren laudamenduarekin bathaiatzen zuen. Orduan Salbatzailleak erran zioten etzutenaz geroz nahi ihardetsi haren galdeari, etzutela hek ere iguriki behar haren ganik haren nausitasun eta botherearen gaineko argitasunik.

        Jainkoak Yerusalemeko tenpluaren alderat agertu zuen kharrak, irakhatsten daroku nolako errespektuarekin aurkhitu behar garen gure eliza saindutan. Urrun da obratzen baitziren lehenago tenplutan orai, eta egun oroz, gure aldare gainetan obratzen diren misterio handiak. Jainkoaren semea etzen orai bezala aphez eta biktima denbora berean. Etzuen isurtzen bere odola bihotzak bekhatutarik garbitzekotzat; etzuen yanaritzat ematen bere gorphutz sakratua. Ez, etzen orai bezala ikhusten Jainkoaren maiestate adoragarri guzia hostia xume batean. Halarik ere, zenbat ez dire gure elizetan agertzen direnak lekhuaren saindutasunaren alderako errespekturik gabe, federik ez balute bezala! Paganoak berak eta Jainkoa baitan sinhetsterik ez dutenak modestia eta errespektu handirekin egoten dire bere tenplutan. Etzaie zilhegi burua itzultzea, ez eta hitz baten erratea; eta ikhusten dire giriztinoaren izena dakharketen batzu Jesu-Kristoren etxean, haren beraren begietan, barraiaduran, harat hunat beha! Ikhusten dire giriztino direlako batzu aire haizatu, mundutiar batekin, eta solasean! noiz? Askotan apheza aldarean dela, Jesu-Kristo hekientzat sakrifikatzen hari den denbora errespektagarri hartan berean. Zer eskandala izigarri ez diote ematen arima Jainkotiarrei! Iduri du halako giriztino dohakabeek ez dutela gure errelijione saindua ezagutzen, edo ezperen hartaz burlatzen direla. Zer itsuskeria ahalkagarri! Zer punimendu lastimagarri ez dute igurikitzeko agertuko direnean hanbat idoiztatu izan duten Salbatzaillearen aitzinean bere eternitateko sententzia hartzerat.

 

aurrekoa hurrengoa