www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII. KAPITULUA

Jesusek bihurtzen dio bista
sortzez itsu zen bati

Yaun-doni Yaun. 9.

 

        Jesusek begiratu zuen ondoan emazte bekhatorea harrikatua izatetik, predikatu zituen salbamenduko egia handiak haren maiestate adoragarriari zagokon zuhurtzia miragarriarekin. Yuduek hartu izan zuten begietan; hari yazarri nahiak ziren; harrikatzerat ere zaramaten baldin ez balitz berehala athera tenplutik. Jesusek bathu zuen, bidean zohala, gizon bat sortzetik itsua zena. Bere dizipuluek galdetu zioten hea gizon hura bere bekhatuengatik, ala bere burasoeneengatik sorthu zen itsu. Jesusek ihardetsi zioten haren loria eta botherea seinalaraztekotzat zela itsutasun hura. Ni naiz, zioen, munduan naizeino, munduaren argia. Aski da begiak idekitzea, eta ene obrak ikhustea nor naizen yakitekotzat. Baltsatu zuen bere aho-gozoa lur guti batekin, hartaz gantzutu zituen itsuaren begiak, eta erran zion: zohazi, garbi zaite Siloeko pizinan, edo urean. Ur hartarat zen itsua, han garbitu zen, eta ardietsi zuen bista.

        Mirakuillu hunek egin zuen haro. Itsu hura amoina eske egoten ohi zen tenpluko athean, beraz hainitzez zen ezagutua. Nihork ezin sinhets zezakeien lehen ikhusten zuten itsu hura zela, ordean bera etzen baratzen erratetik mundu guziari: leheneko hura bera naiz, ez duzue zeren egin hortan dudarik gutiena: zioen oraino, altxaturik boza, Jesus zaritzon gizonak bihurtu zioela bista, eta nola hartu zen hortakotzat. Farisauek laster yakin zuten zer iragaten zen. Erakharri zuten itsu argitu hura beregana: galdegin ziotzoten xehetasun guziak. Larunbata gerthatu zen Jesusek mirakuillu hura egin zuen eguna; eta horra zerk erran-arazi zioten farisau batzuei larunbata begiratzen etzuena ezin zitekeiela Jainkoak egorria; bertze batzuek berriz, ezin eman ziozoketen bere buruei gizon gaixto batek egin ahal zezakela halako gauza espantigarririk: beraz nor bere gisa, mintzo zen gerthakari handi hartaz. Galdetu zioten itsu argitu berriari zer zioen bista eman zioenaz: ihardetsi zuen: nitaz bezanbatean, uste dut gizon hura saindu handi bat dela, Jainkoak egorria dela, eta profeta dela.

        Farisauek gaitzetsi zuten itsu argituaren solasa: etzuten sihetsterik eman haren erranetan; erakharri zituzten haren burasoak, eta erran zaroen: hau da zuen seme itsu sorthu dela diozuen hura? Nondi heldu da bada orai ikhusten baidu? Buraso hek farisauen beldur ziren: bazakiten khendu gogo zituztela tenplutik Jesus ezaguturen zutenak Salbatzailletzat. Ihardetsi zuten hitz labur eta zuhur hautaz: guk dakigun guzia da, gizon hori gure semea dela, eta sortzez, itsua zela. Ez dakigu ordean nondik heldu den orai ikhusten baidu, ez eta nor den begiak ideki diotzana. Galde diozozue berari: badu adinik aski; mintza bedi. Yuduek galdetu zioten, bigarren aldian, itsu izanari gauzaren argitasuna, erraten ziotela: mintza hadi gerizerik gabe. Bazakiagu hire gizona bekhatore bat, eta gizon gaixto bat dela. Bertzeak ihardetsi zuen: nik ez dakit gaixtoa denez; bainan badakit itsua nintzela, eta orai ikhusten dudala. Galdegin zioten, egundaino bezala, nola bihurtu zion bista. Itsu ohiak ihardetsi zioten: zertako egiten duzue bethi galde bera? Bazindukete haren dizipulu izateko gutiziarik? Horren gainean yuduek erran zioten: Moisen dizipuluak gaituk. Bazakiagu Jainkoa Moisi mintzatu izan zaiola; ordean, gizon hortaz bezanbatean, etzakiagu nor den, ez eta nondik atheratzen den. Ihardetsi zuen itsu argituak: hauxe da gauza miretstekoa! Ez dakizue nor den gizon hura, eta nondik atheratzen den: hura bera da bizkitartean ene begiak ideki dituena, eta bista eman darotana. Mundua mundu deino, ez ahal du nihork entzun izan dela bat bista bihurtu dioena itsu sorthuari. Nere sendatzeko gai izan denak etzuen eginen egin duen bezalako mirakuillurik, Jainkoaz egorria ez izaterat.

        Farisauek ezin onetsi zuten gure itsu argituaren mintzoa. Arbuiatu zuten eta khendu tenplutik hain zuhurki mintzo zena. Jesusek bathu zuen bidearen gainean, eta erran zion: sinhetsten duzu Jainkoaren semea baitan? Nor da, Jauna (ihardetsi zuen bertzeak) aiphatzen duzun Jainkoaren seme hura, ene sinhetstea haren baitan ematekotzat? Jesusek erran zioen : ikhusi izan duzu Jainkoaren semea, eta hura bera da orai mintzo zaitzuna. Ordu hartan gizon hura abiatu zen oihuz erraten: bai, Jauna, sinhetsten dut. Eman zen, ahuspez, Jesusen oinetan, eta adoratu zuen bere Salbatzaillea bezala.

        Ala dohatsu izan baitzen gure itsua ezagutzeaz egiazko argia! Zer khar etzuen erakutsi bere Salbatzaillearen lorifikatzeko? Nolako humiltasunarekin etzuen adoratu Jesus maitea! Legeko doktorek, bere yakintasun guziaren erdian, amor eman behar izan zioten argitu berriaren zuhurtzia miragarriari. Alferretan arbuiatu, eta khendu zuten bere baltsatik mirakuilluz sendatu zen gizon hura; etzuten hargatik gutiago edireten bere ahalkeria haren sentimendu laudagarritan. Aithortu behar da lanhoa eta humilla den fedea yakintasun supherra baino argituagoa dela. Izan dezagun, guk ere, Jainkoaren araberako fedea: maita dezagun gure Salbatzaille adoragarria gure egiazko aita, eta gure guzia bezala; ordutik gaiten seguratuak mundu huntan zer nahi arbuio eta laido yasanik ere, ohorez eta loriaz estaliak izanen garela eternitate guzian.

 

aurrekoa hurrengoa