www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIX. KAPITULUA

Nola Jesus mintzo den
mendiaren gainean

Matth. 5.

 

        Salbatzaillea igantzen mendi baterat apostolutzat berezi zituenekin eta bere dizupuluekin: yarraiki zitzaion mundu bat ondotik. Orduan egin zuen prediku handi hura, mendiko predukuaren aiphamena dakharkeiena. Aurkitzen zen prediku hartan bizitze saindu bat eramateko ebanyelioak manatzen duen guzia. Ez ditugu hemen hedatuko prediku miragarri hartako hitz zuhur guziak. Jesusek egin zituen apostoluak yakintsun salbatzekotzat behar ziren eginbideez, eta bere errelijionearen saindutasunaz. Gero, eman zituen ezagutzarat zortzi dohatsutasunak, mintzatzen zela hitz hautaz: 1. Dohatsu bihotzez pobre direnak; zeren guziei ukho egite hartaz beraz irabazten baidute zerua. 2. Dohatsu guzien alderat olhe eta maltso direnak, atsekabe guziak pazienki pairatzen dituztenak; ezen halakoentzat da bizien lurra, zeinaren iduripena baizik ez baida lurr agindua. 3. Dohatsu damu eta lazerietan direnak, bere ogia nigarretan yaten dutenak; zeren heien nigarrak itzuliko baidire denboraekin ezin agortuzko bozkario gozoaren ithurburu batetarat. 4. Doatsu yustiziaren gosea eta egarria dutenak; zeren aseko baidire. 5. Doatsu meserikordiazko obretan lakhet dutenak; ezen miserikordia handia dute igurikitzeko. 6. Dohatsu bihotza garbi dutenak; ezen halakoek ikhusiren dute mundu huntan berean fedearen begiz bere Jainkoa, eta bertzean, bekhoz-bekho, bere loria guziaren distiaduran. 7. Doatsu baketiarrak; ezen hekintzat dago bihotzeko bakea, eta Jainkoak behaturen diote bere umei bezala. 8. Doatsu, azkenean, persekuzionea Yaunaren ohoretan yasaten dutenak; ezen berea dute zeruko erresuna.

        Bai, ene haur maiteak, ziotzon oraino Salbatzailleak, yakin ezazue nihoiz ez zaretela hala izanen dohatsu nola gizonek enegatik yazarriren darotzuetenean. Mundua nausiaren etsai agertzen da, nola onhetsiren ditu beraz haren dizipuluak? Berriz ere erraten darotzuet: prestuki eta ebanyelioaren arabera bizi nahiko dutenak izanen dire gehienik persekutatuak. Skribek eta farisauek itxuraz begiratzen dute ene legea; zuen berthuteak ez badu xitzen heiena, etzarete behinere sarthuren ene aitaren erresuman. Uste izan duzue orai arteraino aski zela nihor ez hiltzea, eta nik erraten darotzuet idoizta dezaken hitzik arinena ere gaizki bat dela. Sakrifiziorik handiena arbuiatua izanen da baldin haren ofrendatzailleak balin badu bihotzean nihoren alderako hotztasunik gutiena. Khendu behar dire, ahalik lasterrena, lohikeriari darontsaten gogoeta guziak. Bekhatu mortal bat da hetan bere nahitarat, batere trikatzea. Nik galdetzen dudan bihotzeko garbitasuna berthute bat da hain minbera non aski baidu ahoko hatsa bera hiztua eta goibeldua izatekotzat. Zure eskuineko begiak eskandalisatzen bazaitu, erran nahi da, munduan gehienik prezatzen eta maitatzen duzun gauza bekhatuzko bide bat balin bada zuretzat, urrun ezazu zure ganik. Zer nahi gostarik ere, egizu hartaz sakrifizio bat: hirriskuan lakhet duena, han berean galduren da.

        Orai arteraino erran izan zaitzue: maitaturen duzue zuekin ungi heldu dena, eta higunduren duzue zuen etsaia. Eta nik erraten darotzuet: maita zatzue zuen etsaiak ere, onets zatzue higun zaituztenak ere. Egizue othoitz zuen persekutatzailleentzat, eta zuetaz gaizki mintzo direnentzat. Ez da ere aski halakoen ez gaitzetstea, oraino egin behar zaie ungia. Zer merezimendu dukezue maite zaituztenak maitatzeaz? Publikanoek berek ez dute gutiago egiten.

        Erratea, bakharrik mihiz, barkhatzen diogula bidegabe, edo idoi egiten darokunari, hori da kortesia bat mundua engana dezakeiena, ez ordean behinere bihotzaren ondoan dabilhan Jainko handia. Guzien alderat izan behar duzuen karitateak khendu behar ditu yuiamendu arinegi eta suspitxa gaixto guziak: Jainkoari dagoko bakharrik ezagutzea zer iragaten den gure bihotzetan; Jaunaren zuzenetan sartzea ahal da nahi izatea barneak yuiatu.

        Ez zorrozki beha zuen anaia arrebeen baietarat: ikhus zatzue lehenik zuen baitan aurkhitzen direnak. Gauza espantigarria! Bere begietan laza bat ikhusten ez duenak ikhusiren du lasto bat bertzeen begietan. Ez egin deusere zuen buruak altxatzeko, eta munduaren estimua zuen ganatzeko xedez. Orgilleriaz egiten den gauzak merezi du punimendua. Amoina egiten duzuenean; zuen esku ezkerrak ez beza yakin eskuinak egiten duena. Ezin daite Jainkoaren aitzinean gollardorik haren ganako amodioaren eredura baizik.

        Zerbitza zazue Jainkoa khartsuki eta leialki: ez konturik egin munduaren gogara bizitzeaz, ez eta hark erran ahal detzaken gauzez. Ez duzue zeren deus onik iguriki haren ganik. Nihor ez da, bertze alde, bi nausi, betan, zerbitzatzeko gai denik: bada, yakin behar duzue Jainkoa dela bakharrik guzien gaineko zuen nausia: hura behar duzue fidantziarekin zerbitzatu. Zaitezten seguratuak aireko xoriak hazten, eta liliak larretan sor-arazten dituena zuetaz orrhoituko dela zuen behar-ordutan.

        Ene dizupulu erraten diren gehienak, ez dire bizi (urrun da) ene lege sainduaren arabera. Ifernurat daraman bidea zabala da: hari lothzen zaizko gehienak: ez beraz yarraik multzo handiari. Bakharrak dire zeruko bide hertsiari darraizkonak: izan zaitezte baltsa hartako. Ez beraz gaitzets ene uztarria; ez erran ezin yasanezkoa dela: yakin zazue haren berri, eta aithorturen duzue eztia eta arina dela. Badakit ene manamenduak dorphegiak zaizkotela batzuei: bizkitartean yakin bezate hek arthoski konplitzeari datxeikola zeruko erresuma.

        Ez da zeren fidatu kanpotik ageri den prestutasunaren gainean. Itxuraz prestu dena gertha daite bekhatore handia. Hipokritak, nahi duen bezanbat, gerizaturen du bere burua, ez da hargatik gutiago izanen ezagutua: halakoak ageri dire bere obertarik. Arbola gaixtoak ezin dakharke fruitu onik. Orrhoit zaitezte Jauna, Jauna, erraten daroten guziak ez direla sarthuko zeruko erresuman. Ez ditut ezagutuko ene zerbitzaritzat ene aitaren nahia eginen dutenak baizik.

        Hulakoa zen Jesusek mendi gainean egin izan zuen prediku guziz ederra eta miragarria. Orduan nausi adoragarri hark irakhatsi izan zuen bere errelijione saindua, orduraino ezagutua etzena. Patriarka zaharrak eta Profeta handienak etziren gai izanen, bere argi guzien erdian, halako lege zuhur eta salbagarri baten moldatzekotzat. Hain saindua, hain garbia, hain altxatua den errelijione bat ezin har zitekeien Jainkoaren seme adoragarriaren eskola handian baizen. Gizonaren ahalez gorago da hemen, bat-banazka, aiphatzea Jesu-Kristoren manu salbagarri guziak. Nor da explika dezakena, hitzez-hitz, ebanyelio saindua? Yaun-doni Yaunik erraten daroku mundu osoa ez litekela aski atxikitzekotzat gure nausi dibinoak egin dituen guziez mintza litezkeien liburuak.

 

aurrekoa hurrengoa