www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITULUA

Jesu-Kristoren mirakuilluak.
Nikodemaren eta Samariako
emaztekiaren konbersionea

Yaun-doni Yaun. 3, 4.

 

        Jesu-Kristok mirakuillu hainitz egin zuen Jerusalemen egon zen denbora gutian. Etzen eri etsiturik sendatzen etzuenik; libratzen zituen etsaiaz posedituak zirenak: etsai-gaixtoak berak eroriak ziren haren nahitarat. Uhinak egiten ziren lurra bezain gogor haren oinen azpian. Itsasoak, haizeak, tenpesta-xirimolek, zeruak, munduak, hitz batez, gauza guziek ezagutzen zuten Salbatzaillea bere nausi soberanotzat, eta sumetitzen ziren haren manutarat.

        Jesusen dizipuluak emendatuz zohazen Jerusalemeko hirian. Salbatzaillea baitan sinhetstea ezartzen zuteneen artean, gerthatu zen bat Nikodema zaritzona. Gizon izpiritu handitakoa zen, eta yuduez ohoratua bere ethorkia, eta prestutasunagatik. Nikodema hunek, ikhusirik Jesusen egun orozko obra espantigarriak, eman zion bere gogoari haren dizupulu yarri behar zela. Nola baitzakien yuduek, eta guziz legeko nausiek Jesusi ekhartzen zioten ondikozko herraren berri, etzen atrebitu publikoki agertzerat haren dizipulutzat. Hedatu zen gauaz ixilik bezala, Salbatzaillea-ganat, eta erran zion gerizerik gabe: nausia, ikhusten dugu, ezin dudarik egin dezakegun bezala, Jainkoaz egorria zarela gure argitzerat; ezen ez da nihor egin dezakenik zuk bezalako mirakuillurik non ez luken Izpiritu saindua berekin.

        Salbatzailleak arraiki eta amultsuki hartu zuen dizipulu berri eta iziper hura. Hedatu zituen argiak haren baitarat, eta erran zio: egorria naiz zeruko bidea gizonei irakhatstekotzat; ordean Jainkoaren erresuman sartzeko, berriz behar da sorthu, eta bizitze berri batez bizi. Nikodemak zorrozki, eta hitz haukien arabera, hartu zuen Salbatzaillearen errana; galdegin zion Jesusi nola bada gizon adinetako bat sar ahal zitekeien amaren sabelean berriz sortzekotzat? Salbatzailleak ihardetsi zuen sortze berri hura izpirituala zela, bathaioan obratzen zela Izpiritu sainduaren berthutez. Nikodema, bere izpiritu eta yakintasun handi guzien erdian, nekhez sartzen zen Jesusen hitz sainduen sentsuan; nausi dibinoak erran ere zion ahalkagarri zela legeko doktor batentzat ez izatea ezagutza gehiago iskritura sainduan aurkhitzen diren hitz errespektagarriez. Jesusek irakhatsi ziotzon salbamenduari darraizkon egia handiak.

        Yaun-doni Yauni etzen baratzen haltoki bihurtzetik lekhukotasuna Jesusen Jainkotasunari, ez eta khartsuki kondenatzetik Herode Antipasek ematen zuen eskandal itsusia. Printze zoro huni gaitzitu zitzaion predikari saindu haren khar laudagarria. Yaun-doni Yauni izan zen preso altxatua. Jesusek bazakien Farisauez gaitzetsia zela, eta etzela, bera ere, batere segurean alde hartan; bihurtu zen, Samariako erresuman gaindi, Galilearat. Yarri zen Jakoben ithurria deithzen denaren bazterrean; bazakien harako zela urketarat emazte bekhatore handi bat, Samaria herrikoa. Nola yuduek eta samaritarrek ez baitzuten elkhar onetsten, emazte hark miretsi zuen Jesusek hari galdetzea edaterat; ordean Salbatzailleak erran zion emetasun guziarekin: bazinaki nor den edaterat galdetzen darotzuna. Aintzinduren zinaizkon, eta zerorrek galdeginen zinoen edaterat: emanen zarotzun ur bizi eta salbagarri batetarik. Emazteki hark, hitz horien gainean, ihardetsi zuen: nondik dukezu ur bizu hura? Yakob gure aitak ere ithurri huntako uretik eman daroku:ez bide duzu hark baino bothere gehiago. Ithurri huntako uretik edanen duena, erran zion Jesusek, egundaino bezala egarri izanen da; ordean nik emanen dudan uretik edanen duena ez da behinere egarrituren: ur hura izanen da harentzat ur dohatsu bat bizitze eternalerat hel araziko duena. Orduan emazte samaritarrak ihardetsi zuen: indazu arren, Jauna, ur hartarik egartsurik gehiago ez izatekotzat.

        Jesusek eman zion emazte hari ezagutzarat bazakiela haren bizitze guziaren berri, hala-nola bortz senhar izan zituela; erran zion oraino hura bera zela hark eta mundu guziak igurikitzen zuten Salbatzaillea. Emazte hark hedatu zituen hiri guzirat Jesusen erranak: bat bedera lehiatu zen haren ikhusterat. Salbatzaillea egon zen, bi egun, Samariako hirian, hango populuaren othoitzetarat.

        Zenbatak ez dire Nikodemaren idurikoak! Ahalke direnak giristino agertzerat; era hori, munduaren errankizuna-gatik! Zenbatak, zabaldu behar bidean begiak graziaren argiari, bekhatuen ilhunbetan bizi direnak! Ez bada barnea deskantsu dutelakotzat; aitzitik zenbat erreportxu min ez diote egiten kontzientziak! Badukete ere Jainkozko bizitze bati lothzeko nahi saindu bat; ordean beldur dire munduak hetaz hirri egin dezan, har detzan izpiritu ttipi eta flakotzat. Arrazoinamendu zoro hunek behar othe du bada nihor gibelatu berthuteari yarraikitzetik? Salbamenduak ez othe du bada balio pena munduko errankizun guzien ostikatzeko, eta bihotza Jainkoari alde baterat ematekotzat! Bertze alde, Jesu-Kristoren dizupulu izateko titulu lorios eta salbagarriak balinba xitzen ahal ditu munduko estimu, ohore, eta ontasun guziak!

 

aurrekoa hurrengoa