www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. KAPITULUA

Jesu-Kristo mintzo zaie
Apostoluei bere heriotzeaz,
eta humiltasunaz

Matth. 18.

 

        Jesu-Kristo yautsi zen bere hirur apostoluekin Thaboreko menditik, eta hurbildu zen bertze dizipulutarat zeinak aurkhitzen baitziren mundutze handi batez inguratuak. Bere semea etsaiaz hartua zuen gizon batek othoitztu zituen Jesusen dizipuluak ume haren sendatzeaz heien nausia harat gabe. Jesusek eman zaroen bere dizipuluei etsai gaixtoen khentzeko eskua; halarik ere, ezin sendatu zuten eri hura. Jesusek sendatu zuen berak, eta bihurtu zion bere aitari; orduan dizipuluek galdegin zioten nondik heldu zen bada hek ezin sendatu baitzuten. Nausi adoragarriak ihardetsi zioten hori heldu zela hekin fede eskasetik, eta balute fede gehiago, gai litezkela mendiak errotarik atherarik, iragan eraztekotzat itsasoan barna. Erran zioten oraino halako eriak etzirela sendatzen othoitzaz eta baruraz baizik.

        Paradak ematen zuen aldi guziez, Jesus Jerusalemen yasan behar zituen sofrikariez mintzo zen, eta hitz ukigarrienez mintzo zen. Erraten zioten bere dizipuluei: Salbatzaillea largatua izanen da gizonen eskutarat; hil araziren dute; eta bitztuko da hillen denetik hirur garren egunean. Ebanyelioak erraten daroku dizipuluak etzirela sartzen bere nausiaren erranetan: ez zitzaien sekulan gogoraturen bere pasioneaz, heriotzeaz, eta bitzteaz mintzo zela. Etziren hargatik atrebitzen Jesusi galdetzerat haren hitz sainduen argitasunik: beldur ahal ziren erranen ziotela zerbait gauza damuzta zetzakenik.

        Jesus sarthu zenean Kafarnaumen, galdegin zioten bere dizipuluei zertaz mintzatu ziren bidean. Bazakien iharduki zutela lehenbizi izatearen gainean. Suntsi-arazi nahi izan zituen heien bihotzetarik urguilleriazko eta bertzez gorago izan nahizko sentimendu guziak, erran zioten bere arraitasun eta amultsutasunekin: ene erresuman lehenbizikoa izan nahi duena bedi guzien azkena eta guzien zerbitzaria. Ene begietan daiten titulurik ohoragarriena da egiazko humiltasuna. Nor ere baida humilena eta hura izanen da altxatuena. Hartu zuen gero haurtto bat, besarkatu zuen erakutsterat ematekotzat zenbat dituen maite arima humilak; ezarri zuen haur xume hura bere dizipuluen erdian, eta erran zioten: baldinetariak ez baditutzue utzten handitasunezko gogoetak, eta ez bazarete haurren idurikoak, etzarete sarthuren zeruko erresuman.

        Salbatzaillearen hitz zuhur eta exenplu ederrek erakharri behar gaituzte maitatzerat berak, guzien gainetik, maitatu duen humiltasuna. Bat-bederak artik betza begiak alde guzietarat, eta aurkhituko du guzietan zertaz bere burua humilia. Zer duzu, dio apostuluak, eman etzaitzunik? Duzun gauza emana izan bazaitzu, zergatik hartaz lorifikatzen zare, eman izan ez balizaitzu bezala? Arrazoinik aski ahal dugu yarraikitzekotzat humiltasunari. Ilhunbeak izpiritutan, pasioneak bihotzetan, nekhea eta gaitzak gorphutzetan: hitz batez, gauza guziek predikatzen darokute humiltasunaren premia baitezpadakoa. Yakintasunak, fetxotasunak, eta munduak gure baitan ederrets detzakeien merezimendu distiosenek berek badituzte bere itzalak eta goibeldurak. Ez da bat bere baia gabe, beraz maitatu behar ez duenik humiltasuna. Gehiago diot: nor ere munduak baidaduka bertzeez goragokotzat, askotan hura bera daite, Jainkoaren begietan, guzietarik aphalena eta arbuiagarriena.

 

aurrekoa hurrengoa