www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. KAPITULUA

Ebakitzen diote burua
Yaun-doni Yauni-Baptistari

S. Marc 6.

 

        Erran izan dugu Yaun-doni Yauni izan zela preso emana. Gizon saindu eta Jainkoaren amudioaz sustatua zen hura, altxatu zen khar handirekin Heroderen kontra. Printze hunek bizitze gaixto bat zaraman Herodias, bere anaiaren emaztearekin. Gure sainduak batere behatu gabe erregetasuneko graduari, mintzatu zitzaion Heroderi minki eta ausartzia oso batekin ematen zuen eskandala ahalkagarriaz. Printze hunek prezatu behar bidean Yaun-doni Yauniren fermutasun laudagarria, gaitzetsi zuen eta sar-arazi presondegian: egia da bada Herodias bere koinatak etzuela guti erakharri hartarat. Gure sainduak kanpoan bezala predikatzen zuen presondegian ere. Mundua orobat zohan haren entzuterat. Herodiasek zer nahi erran eta egin zezan, Herode ezin debeka zitekeien ohoratzetik berak preso altxarazia. Yaun-doni Yauni mintzo zitzaion presondegian, bertzetan bezala, zaraman bizitze gaixtoaz; etzen baratzen erratetik ez zitzaiola zilhegi izatea bere emaztetzat bere anaiaren esposa. Hunela mintzatzeko animo sainduak yar-arazi zuen Herodias sumindura guzietan, ematerainokoan bere gogoari hil-arazi behar zuela egiaren erraillea. Hala gerthatu zen.

        Herodek othuruntza handi bat ematen zuen aldi batez, Herodiasek harat erakharri zuen alaba bat utzi zuen senharra ganik izana. Alaba hau zen gaztea, ungi egina eta dantzari handia. Eman zen bere ederrenean: dantzatu zen Heroderen eta mahainean ziren guzien aitzinean. Huntarainokoan xoratu zuen printze flako haren izpiritua non erran baitzion aski zuela galdetzea nahi zuen guzia; hitz eman zion yuramenturen azpian zer nahi ontasun emanen zioela, bai eta bere erresumaren erdia ere, hala nahi bazuen. Alaba hau lehiatu zen yoaterat bere ama gana, yakitekotzat haren-ganik zer zen bada galde zezakeien grazia. Burasoaren erranaren gainean, galdegin zuen plat batean Yoanes-Baptistaren burua. Galde hunek laztu zuen Heroderen bihotza: urriki izan zuen bere yuramentuaz; ordean munduaren errankizunak eta konplazentzia damnagarri batek erakharri zuten errege itsu eta kruel hura Yaun-doni Yauniren burua ebaki-arazterat. Gure sainduaren biziak hobeki zirurien aingeru batena ezen ez gizon batena. Heriotzeak etzuen batere lotsatu haren bihotza, aitzitik bozkario handi bat zuen martirioa yasateaz bere Salbatzaille maitearen ohoretan.

        Ekharri zioten Heroderi Yaun-doni Yauniren burua, berak manatu bezala. Printze zoratu hark egorri zion emazteki dantzariari, eta hunek eraman zioen bere ama dohakabeari. Hunela hil zen, hogoi eta hamabi urthetan, gizon guzietarik handiena. Yaun-doni Yauniren dizipuluak yabetu ziren bere nausi sainduaren gorphutz ohoragarriaz; ehortzi zuten Sebasta daritzon hirian. Orai Erroman datza haren buruaren zathirik handiena; eta saindu haren gainerako erleki printzipalak aurkhitzen dire Italian eta Frantzian, hala nola Lyongo hirian.

        Gaixtakiriek eta bekhatu guziek pasionetan hartzen ohi dute bere ethorkia. Etsai gaixtoa behin sar bedi bihotz batean, ez da desmasiarik eta izigarritasunik eragin ez dezakenik. Herrak, inbidiak, alferreriak, zintzurrak, hitz batez errateko, pasione bakotxak zertarat ez dezake bat-bedera erakhar! Halarik ere, aithortu behar da lohikeriari daronson pasionea dela, bertze guzien artean, gehienik izpiritua zoratzen eta bihotza gal-arazten duena. Heroderen etsempluak egiten ahal du egia hunen frogantzarik konpliena.

 

aurrekoa hurrengoa